Recent Updates Page 352 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:52 pm on 2015/05/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    trabailu 

    iz. (Ipar.) (zah.) Lana, nekea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.

    [lana]: lan, behar Bizk., langile g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) trabajo, fatiga
    fr travail, fatigue
    en work, labour
    port trabalho, fadiga

     

    Aitzitik, orduan behar du permatuago eta enplegatuago, hartaraz gero garaitia bertzek eraman ez diezaion, eta anarterainoko trabailua ere gal ez dezan. [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004), Orr.: 58] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

    trabailu (Rajarshi MITRA, FlickrCC)

     
  • Maite 2:50 pm on 2015/04/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    xedapen 

    iz. ZUZ. Lege edo erabaki judizial batek erregulatutako puntuetako bakoitza. • xedapen desemaile. Lege-testu jakin bat indarrean jartzen den unetik aurrera,zein agindu edo lege geratzen diren desemanda edo indarrik gabe zehazten duen araua. Arau-testuen bukaeran egon ohi da. || xedapen gehigarri. Legegintzako testu bateko puntu jakin batzuk osatzen eta interpretatzen dituen araua. Arau-testuen bukaeran egon ohi da. || xedapen iragankor. Legeriabatetik bestera iragateak sortzen dituen arazoak konpontzea helburu duen araua. Arau-testuen bukaeran egon ohi da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [klausula]: klausula (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Wikipedia):

    es iz. (Zuz.) disposición
    fr  iz. disposition, ordonnance
    en  iz. provision
    port iz. disposição

    Zuzenbide idatziaren eta ohituren arteko transakzioa gauzatu dugu, bi-bion arteko xedapenak bateragarri izan zaizkigun neurrian edo batzuk besteekin itxuraldatu, sistemaren batasuna urratu gabe, izpiritu orokorra bortxatu gabe. [Frantziako lehen kode zibilaren proiektua, Jean Di Portalis /Andres Urrutia (Jakin, 2000), Orr.: 16] (Ereduzko Prosa Gaur)

    xedapen (Koly Popins, FlickrCC)

     

     
    • Patxi Petrirena 5:27 pm on 2015/04/30 Permalink

      “Xedapen desemaile” ez baizik “xedapen indargabetzaile” dabil nagusiki azken urteotan (Euskaltermen aurki daiteke).

    • Maite 6:46 am on 2015/05/05 Permalink

      Mila esker azalpenagatik, Patxi! 🙂

  • Maite 5:07 pm on 2015/04/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    ahi 

    iz. Edozein irin egosiz (bereziki esnetan) egiten den jateko orea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [broia]: broia Zub.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es papilla, gacha [generalmente hecha con harina y leche]
    fr crème, bouillie
    en a type of gruel made by boiling flour with water
    port mingau

    Entzun:

    Atzetik bi ume zetozen lapiko bat ahi hartuta, euritan freskatzen eta mehetzen ari zena.  [Maitea, Toni Morrison / Anton Garikano (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Kleiman ohean dago oraindik, eta hiru aste daramatza esnea eta ahi mehea besterik hartu gabe. [Anne Franken egunkaria, Anne Frank / Josu Zabaleta (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ahi (Argazkia: turmix.es)

     
  • Maite 6:32 pm on 2015/04/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    zarrastelkeria 

    iz. Zarrastela denaren nolakotasuna, gaitzesgarritzat hartua. Hemendik hara doazenak ez dira zarrastalkerian bizi. Zelan bestela diruak egin hain urte gutxitan? (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [xahupena]: xahupen Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es despilfarro, derroche (con sentido peyorativo)
    fr gaspillage
    en (result) waste, overspend
    port esbanjamento

    Entzun:

    Ugaritasunaren adarra, zarrastelkeria, ustelkeria, zer ez.  [Kuskue tanden, Iñaki Iñurrieta (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Eta umekeria iruditu zitzaidan, berehala, harlandu haien garraiobideari buruz arestian sentitu berria nuen harridura: arranpak antolatuko zituzten, noski, eta haietan barrena goraino eramango harritzarrak herrestan: hura bai giza indarraren zarrastelkeria ergela, primitibokeria itzela, gero. [Homo Faber, Max Frisch / Joxe Austin Arrieta (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Energia gehiago, kontsumo handiagoa, zarrastelkeria handiagoa, eta segi horrelaxe bazterra jo arte… [Agur, Euzkadi, Juan Luis Zabala (Susa, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zarrastalkeria (Irudia: higienedemocratica.es)

     
  • Maite 8:06 am on 2015/04/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    frantxulet 

    iz. MUS. Txirula, flauta.  (Bergarako Euskara)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    frantxulet (V-gip ap. Etxba Eib), frausulete, fraxolete, prantxulet. Flautín. “Especie de pito o flauta (Flageolet). Frantxuletakin joten zittuan soñu edergarrixak” Etxba Eib. Batek du fraxoletia, bestiak ojalatazko txilibituba eta Erramunek farola. Sor Gabon 19. Igo zan tellatura “frantxuleta” jotzera. Baserritarra 17-31 [sic]-1906 (ap. DRA). A! nere frausuletian soñua gustatzen zaio. Ill Pill 14. Prantxuleta juaz juan omen ziran / jokuba jokatutzera. EusJok II 70.

    Eibarko Hiztegia:

    Iturria TE: Toribio Etxebarria (T. ETXEBARRIA, 1998)
    Baliokideak: Flauta, flautín; pito, chiflo.
    Esanahia: “Especie de pito o flauta (Flageolet)” (TE, 376).
    Adibideak: Frantxuletakin joten zittuan soiñu edergarrixak. / (TE)
    Ikusteko: txilibittu.

    Bergarako Hiztegia:

    1. frantxulet, frantxuleta. (d). Txirula, flauta. Flautia ikisi neban lelengo. Ta frantxuleta be bai. (Lar Antz)
    2. frantxulet, frantxuleta. (d). adjektiboa. (Antzuola) “Pertsona arina, txoriburua, kaskal samarra, seriotasun gutxikoa” (Lar Antz). Bergarako gizon bati «Frantxulet» deitzen zioten; oso jarduntsua omen zen. Sin. kaskariñ, txilibitu.» (Lar Antz). Sin. kaskáriñ, txilibittero, txóliñ, txilíbittu.

    Sinonimoak: iz.

    [frantxulet]: txirula, flauta (Bergarako Euskara)
    [frantxulet]: kaskarin, txilibitu (Bergarako Euskara)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es 1. flautín, piccolo 2. ligero de cascos, casquivano, -a; vanidoso, -a, presumido, -a
    fr Mús flageolet, piccolo
    en (=instrumento) piccolo
    port (instrumento) flautim

    Entzun:

    Frantxuletakin joten zittuan soñu edergarrixak” Etxba (Orotariko Euskal Hiztegia)

    frantxulet (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 11:42 am on 2015/04/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    biziraun 

    du ad. Bizirik iraun.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [biziraun] : bizirik irten/atera, bizirik iraun, (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es sobrevivir, pervivir
    fr survivre
    en survive
    port sobreviver

    Entzun:

    H)

    Alea, Beñat Sarasola

    liburua irakurtzeari ekin
    dio pelikanoek alde egin
    dute zoologikotik ekologistek
    hori ez da bide zuzena zuen
    kontra bihurtuko da gauzak
    zentzuz egin behar dira fede
    ona al dago sopa beroa urtarrilaren
    zortzian eskertzen da oro
    har baina hogei gradutan ekologistek
    ez dute deus ulertzen polo esaten
    badute ez da izozki gorri bat
    munduaren hondamena ea behingoz
    datorren esan du john wilkinsonek
    non bizi dira orain pelikanoak nortzuek
    elikatzen dituzte euren biziak aurrera
    ateratzeko gai ote dira galdu al
    dute bizirauteko sena zertarako
    aspirina bat orain zer irabazten dute
    horrela nola egin aurrera heriotza
    aintzat hartzea normala bada fedek
    harrikoa egin du bada zerbait
    ulertzeko gai ez dena eta itxi

    [Alea, Beñat Sarasola (Susa Poesia, 2009)]

     
  • Maite 7:02 pm on 2015/04/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    audioblog 

    iz. Audio-fitxategiak argitaratzeko eta partekatzeko helburu nagusia duen bloga. Sarrera bakoitzean audio-fitxategi bat gehitu ohi da; gehinetan, etiketatuta. (Euskalterm)

    Wikipedia:

    Audioblog is a blog with vocal recordings as its central part. For example:

    • Podcast, a type of digital media consisting of an episodic series of files (either audio or video) subscribed to and downloaded through web syndication.
    • MP3 blog or musicblog, through which music files are made available for download.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es audioblog
    fr audioblog
    en audioblog
    port audioblog

    Entzun:

    Gelako audioblogean argitaratzen ditugu gure grabazio guztiak.

    audioblog (egoist.blogspot.com.es)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel