parpaila
iz. 1 iz. Ehunezko zatia, apaingarri gisa arropei eransten zaiena. Zetazko parpailak dituen soineko luzea. 2 iz. Zapi, eskuoihal, soineko eta kidekoen ertzetan josten den ehun sarezko zerrenda apaingarria, eskuz edo makinaz eginiko irudi tapituagoak eta ertz ondulatu edo puntadunak dituena. Ik. puntilla. Lihozko maindirez eta damaskoz itxuraturiko zamauak, eta parpaila apain baliotsuak. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
parpaila (G-azp; VocZeg, A Apend).
“Cuello blanco, parpallea” VocZeg 286. “Parpailla, fleco, apañadura, adorno de frontales” A Apend. “Izara parpallakin, con puntillas. Parpalla, lepoko puntillak, eskotian errematia (G-azp)” NEtx (comunicación personal). Ez eukan baina parpailarik ez bitxirik. A La Abeja 1890, 57. Orduan ez bait-da ezur-utsik [ipuia], mamiz ederki osatutako ta parpallez apainki ornitutako andere lirain ta txairua baizik. Lek Egan 1957 (5-6), 363.
Sinonimoak: iz.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) iz. puntilla; encaje; bordado de malla fina (2) iz. volante (3) iz. Ik. lits
fr iz. engrêlure, picot, dentelle fine, volant
en (1) iz. [ehun-mota] lace (2) iz. [apaingarria] flounce, ruffle, frill
port (1) iz. renda (2) iz. babado
Testuinguruan:
Gero, gona lisatu zuen zangoetan behera eta eskumuturretako parpaila gasazkoak harrotu zituen. [Hona hemen gu biok, Dorothy Parker / Mirentxu Larrañaga (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply