takateko
iz. Kolpea, ukaldia. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
takateko (V-gip), takatako (AN-larr), txakateko (V; Añ (V)), taketako (Lar), taketeko (A Apend). Ref.: A (txakateko); Asp Leiz2 (takatako); SM EiTec1 (zulakaitz); Elexp Berg.
1. Golpe. “Tope, el golpe de una cosa con otra” Lar. “Papirote” Añ. “Golpe fÃsico. Impresión moral” Asp Leiz2. “Zulakaitzakin biarrian oitxura asko ez-takanak eskuetan takateko (golpe) ederrak artzen ditxu” SM EiTec1 (s.v. zulakaitz). “Baloiai jo biarrian orkatillan emun jostan kriston takatekua” Elexp Berg. Nire odoleri ta zigorralditik osatutxu nintzanean, alango takateko gitxigaz itsuak galduko ninduala ta, neuk bera galdutea asmau neban. “Golpes”. Or Tormes 21. Andik aurrera ixilik eta oñetako takatekorik gabe ibilli bear omen zuten. Anab Eusk 1930, 169. Sindikalisten eretxiz domukeria indarrez eta takateko gogorrez eratsi bear da lurrera. Eguzk GizAuz 88. Ez da entzungo aurki mokoka zorrotzen takateko legorra besterik. TAg Uzt 13. Oñakin takateko bat eman, zegon lekuan lurra ideki ta zuloperatu zan. EG 1958, 191. Esku ta oin loturik, eta adarretatik beste soka bi, egundoko takatekoa emon eutsan arakiñak. Erkiag BatB 56.
2. “Txakateko (V-arr-gip, AN), castañeta, ruido de dedos en ciertas danzas” A (que cita a Araquistain).
3. + ttakateko (BeraLzM). Latido. Biotzak takateko sendoa ematen dio… Lab Egan 1956 (3-4), 118. Bere biotzeko takatekoak baretu xamartu ziranean, erabaki zorrotz bat artu zuan. NEtx LBB 125.
Etzuten beste itzik esateko indarrik. Orduko biotz-takatekoak! Sorarrain Lili 122s.
Takateko haundi horiek, gaia erre eta bihurritzen duen sukar hau, indar bihurtuaz inguruko giroari itsasten zaio. “Pulsaciones”. MEIG IX 122 (en colab. con NEtx).
4. Ritmo. Takateko etenak, sakonbil eta konkorbilaren elkarganatzeak, iduriak koloka jartzen ditu. “Ritmos disociados”. MEIG IX 127 (en colab. con NEtx).
Sinonimoak: iz.
[kolpea]: belarrondoko, danbada, danbateko, dangateko, ezpaineko, kolpe, masaileko, matraileko, muturreko, ukaldi, zanpateko, zaplateko, zaplazteko, zartako, zartateko, kaska Ipar., kaskako Ipar., kolpeka Ipar., mustupileko Ipar., panpako Ipar., paso Ipar., zaflako Ipar., kolpekada Heg., zartada Heg., zartadako Heg., plastada Bizk., plastateko Bizk., zaplada Bizk., zapladako Bizk., matelako Ipar./Naf., mazelako Ipar./Naf., zafra Ipar./Naf., zanpako Ipar./Naf., zarta Ipar./Naf., zaflada Naf., zafladako Naf., belarraldeko Zub., kaskateko beh., ahutzeko zah., kohat Ipar. g.e., azote Ipar. zah., zafardako Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es iz. golpe
fr iz. coup
en iz. blow
port iz. golpe; (colloquial) hit, bang
Takateko gogorra jo dio lagunari. (Elhuyar Hiztegia)
Reply