Tagged: B Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 5:48 pm on 2017/11/24 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bederatzi 

    iz. 1 zenbtz. Zortzi eta bat, 9. Aurten beteko ditu bederatzi urte. Bederatzi hilabeteren buruan. Bederatzi puntuko bertsoa (Ik. bederatziko 3). Hogeita bederatzi. Berrehun eta bederatzi. Beste bederatziak non dira, bada? 2 (Data adierazteko). Gaur, otsailak bederatzi, astelehena. Datorren hilaren bederatzian. 3 (Orduak adierazteko). Goizeko bederatziak arte. Iluntzeko bederatzietan. Bederatzi eta erdiak. Bederatzi orenak eta erdiak. Bederatzi eta erdietan. Bederatzi eta laurdenak edo bederatziak eta laurden. Bederatzi(ak) eta laurdenetan. Bederatziak eta bostean. Bederatziak hamar gutxi(ago). Bederatziak laurden gutxi(ago)tan. 4 (Izen gisa). Bost eta lau bederatzi dira. Bederatzi zenbakia.(Hiztegi Batua)


     

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) zenbtz. zehazt. nueve (2) iz. [zenbakia] nueve
    fr zenbtz. zehazt. neuf
    en (1) zenbtz. zehazt. nine (2) iz. [zenbakia] nine
    port nove

    Gaurko hitzak bederatzi urte bete ditu gaur.

    bederatzi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:21 pm on 2017/11/06 Permalink | Reply
    Tags: B   

    boto(-)emaile 

    iz. boto emaile, boto-emaile Botoa ematen duen edo eman dezakeen pertsona. Ik. bozkatzaile; boz-emaile. Boto-emaileak ez daitezen etxean geldi bozkatzeko orduan. Boto-emaile berriak erakarri nahian dabil. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.
    [boto(-)emaile] : bozkatzaile (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es elector, -a, votante
    fr électeur, électrice; votant
    en elector, voter
    port eleitor(a), votante

    Emakumeak lehenengoz boto-emaile gaur 84 urte Autonomia Estatutuaren erreferendumean. Zorionak!

    boto(-)emaile (Argazkia: Wikimedia Commons)

    Save

    Save

     
  • Maite 11:38 pm on 2017/10/20 Permalink | Reply
    Tags: B   

    barrabas 

    iz. 1 adj. Oso bihurria. Ik. barraban. Gizon barrabasa. Mutil barrabas batzuk alde guztietara begira zebiltzan, ukondoaz elkar jota. 2 (Izen gisa). Barrabas ederra egina zegoen “postaria”. barrabas belar, barrabas-belar Hirustaren antzeko belar landarea, lurpean erraboil ugari izaten duena, eta baratze eta soroetan belar txartzat hartzen dena (Oxalis latifolia). Barrabas-belarrek irentsita daude ia bazter guztiak. Hobe zela barrabas-belarra bilatu, eta zuztar-zuztarretik ateratzea, artoa galtzen ikusi, eta negar egitea baino. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    barrabas.

    1. Barrabás, persona díscola. “Querelleur” (S) Lh Eusk 1919-1920 (I), 82. “(S), impétueux” Lh. Cf. Elex Berg: “Barrabas, norbaiti okerra dela esateko konparazio gisa erabilia. Ola baten bati esaten jakonian okerra ero zera danian: “Barrabas baiño okerraua aiz i”. Mutiko barrabasa eta horrelakorik nekez entzuten da”. Gaztetxoak egiten dituzte biraoak edo alkarri, edo artu aoan ta aserrez izen deabru, demonio edo barrabasena. Mg CC 162. Kasik egunian egunian, ta askotan egun bakotxian sarri esan deutseezu zeure umiai: plagiaren izena, barrabasa, arraijua, diabruba, bizirik etorriko ez al dala, itoko al dala. fB Ic I app. 14. Pregunta, busca y le halla / bedar iaten gogoz / y con fisga le dice / barrabasa!, or zagoooz? / le descarga cien palos / erruki bakoak / ella echa juramentos / ta uzkarrak astoak. Azc PB 181. Askotan aditzen dira presuna batzu, alegia jende xeheaz arras hartuak; populua moldegaitz eta barrabas daukate. Herr 16-4-1959, 1.

    2. Juramento, reniego. Asi zan esaten barrabasak eta deminuak da olako berbak. (V-ger). Holmer ASJU 1969, 188.

    Sinonimoak: izond.

        [oso bihurria]: arnes, frikun Ipar., barraban Bizk., kokin Ipar./Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. barrabás, travieso, -a || barrabas-belar: (Bot.) aleluya (Oxalis latifolia)
    fr izond. démon, espiègle
    en izond. naughty, mischievous
    port izond. diabinho, cão

    Haren irribarrea gustatzen zitzaidan batez ere; halako bihurri, barrabas itxura bat ematen zion. [Anne Franken egunkaria, Anne Frank / Josu Zabaleta (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    barrabas (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

    Barrabas belarrek irentsita daude ia bazter guztiak, Lekeitio belarra ere deitzen diote izurrite horri zenbait lekutan. [Mutuaren hitzak, Hasier Etxeberria (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    barrabas-belar (Argazkia: Urtzi Odriozola)

     
  • Maite 9:12 pm on 2017/10/19 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bular 

    iz. 1 iz. Giza enborraren zatia, lepotik sabelera hedatzen dena, eta bihotza eta birikak dauzkana; hainbat animaliaren kideko alderdia. Bularra airez bete. Bularreko mina (Ik. bularreko). 2 iz. Bularraren aurreko aldea. Ik. papar. Bekokitik bularrera. Hirugarrena bularrean. Beso biak bular azpian gurutzatuta. Bularraren kontra estutu. Bular gainean eskua jarrita. Damuz bularra joaz. Gibel ekaitzari, bular aldi onari (esr. zah.). 3 iz. Emakumearen ugatzetako bakoitza; ugatzei darien esnea. Ik. titi. Neskatilari bularrak, irten-irtenak, ageri zitzaizkion. Bularrak agerian zituela. Agata gure martiriari moztu zizkioten bularrak. Emakume bular-harroa: emakume bulartsua. Haren emazte musu-gorri bular-betea. Bular antzua. Bere amari bularra eskatzen dion umea. Seme bat munduratu zuen, Sanson izenekoa, bere bularrean hazi zuena. Bular anaiak, ahizpak: emakume berak bularra eman dienak. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak:iz.

        [titia]: titi, ugatz, petxu G-N  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. pecho, tórax; parte delantera del tórax (2) iz. [hegaztiena] pechuga (3) iz. [emakumearena] pecho(s), mama; leche materna; seno, regazo (4) iz. pulmón, pulmones (5) iz. (hed.) valor, ánimo, arresto(s) (6) iz. objeto o parte de un objeto de forma convexa (7) iz. machón, estribo (8) iz. [jantziena] pechera; pechero (9) iz. (Itsas.) [itsasontziarena] roda
    fr (1) iz. poitrine, thorax, torse (2) iz. [hegaztiena] blanc (3) iz. [emakumearena] sein, mamelle (4) iz. poumon (5) iz. (hed.) courage, ardeur
    en (1) iz. breast; chest; [emakumezkoa] bosom (2) iz. [hegaztia] breast (3) iz. [ugatza, titia] breast
    port (1) peito (2) iz. [hegaztiena] peito (3) iz. [emakumearena] mama

    Ea bularreko minbiziaren desagertzea gertuago dagoen 2017 honetan!

    bular (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:21 pm on 2017/10/09 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bilaxka 

    iz. Batez ere Zub. Borroka. Ezdeus bategatik hasi da bilaxka bat, eta gaizki bururatu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bilaxka (-lh- S ap. Lrq; Hb ap. Lh), bilaizka (-lh- H), bilaiska, bilaixka, bilaska (T-L).

    1. (Sust.). Riña, pelea. “Querelle, dispute” H. “(Foix), querelle, lutte, prise aux cheveux” Lh. “Bagarre, harra, bilaska” T-L. “Dispute” Lrq. “Aigu bilaixkarra! [sic, por bilaixkara] (Darric)” DRA. “Bilhaka; hemen ‘querelle’ hitzaren bigarren adierazia frantsesez, orain bilhaxka esatenago da” Peillen in VocS 141n. v. 1 bilaka. Lürreko paradüsiaz theologienen bilhaskek eztie azkentzerik. Egiat 196. Auher ta gerla baizik filosofoen artian eztügü ikhusi, hek nahiz mündüko khorpitz handia zathizkatü ta beren artian bilhasketan nor bere sinhestiaren fabori tinko egoitian. Ib. 196. Hamekagarren mendean jadanik, bilhaxka saminak jasan ondoan erakutsia zinakoten Biarneser, badela zedarriño bat Eskual-herriaren eta Biarnoaren artean. JE GH 1926, 615. Bi gizonen artean izan dea deus billaskarik edo disputarik? Herr 10-11-1960 (ap. DRA). “Toki-eder” eritegian ez deus baten gainetik hasi da bilhaxka bat, eta gaizki bururatu. Herr 26-7-1962 (ap. DRA).

    2. (-lh- S), bilaizka (-lh- H). (Adv.). “Bilhaxka 1.º (Sc), luchando. 2.º tirándose de los pelos” A. “Bilhaizka […] haritzea, se disputer” H.

    Sinonimoak: iz.

        [iskanbila]: ahakar, anabasa, birrinbili-barranbala, demanda, errieta, errietaldi, etiketa, gorabehera, iskanbila, istilu, kimera, lipizta, liskar, liskarraldi, mokoka, mokokaldi, tirabira, tirabirako, zaparrasta, aharra Ipar., eskatima Ipar., karmañola Ipar., kasaila Ipar., tarrapata Ipar., xaribari Ipar., astrapala Bizk., baraila Bizk., droga Bizk., lazka Bizk., ardaila Gip., matxetin Gip., sesio G-N, kalapita Ipar./Naf., bilaxka Zub., armonia beh., desditxa beh., matrikula beh., atarrapuzka g.e., ausiabartza g.e., liskarreria g.e., zirriparra g.e., ahaka zah., ateleka zah., matraka Bizk. beh., okasio Gip. beh., haparka Ipar. g.e., despita Gip. g.e., biahore Ipar. zah., debadio Ipar. zah., disputa Ipar. zah., atralaka Bizk. zah., bilaka Zub. zah., arroitu Naf.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. lucha, pelea, disputa
    fr iz. combat
    en iz.  iz. [liskarra] fight, struggle; combat
    port iz. luta, briga, disputa

    Ezdeus bategatik hasi da bilaxka bat, eta gaizki bururatu. (Hiztegi Batua)

    bilaxka (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:39 pm on 2017/10/02 Permalink | Reply
    Tags: B   

    beheititu 

    ad. beheititu, beheiti/beheititu, beheititzen da/du ad. Ipar. eta Naf. Beheratu. Beheititurik gordetzera doan eguzkia. Dirakien eltzea, gainez eginik doanean beheititzeko erremedioa, ur hotza da. Burua beheititu. Harroak beheititzeko. Fite erromatarrak eta Erromako hiria ere beheititu eta erori ziren. Bere esertoki goitarretik beheitituak. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad. Ipar./Naf.

        [beheratu]: apaldu, behera egin, beheratu, behetu, goibeheratu, jaitsi, jautsi L-N, baxatu g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. (GN/Ipar.) bajar, descender; rebajar, disminuir; declinar (2) da/du ad. (GN/Ipar.) humillar(se), rebajar(se) (3) da/du ad. (GN/Ipar.) abaratar, rebajar
    fr (1) da/du ad. (GN/Ipar.) descendre, baisser (2) da/du ad. (GN/Ipar.) (s’)humilier, (s’)abaisser (3) da/du ad. (GN/Ipar.) baisser, diminuer, abaisser
    en da/du ad. to lower
    port (1) da/du ad. (GN/Ipar.) baixar, descer (2) da/du ad. (GN/Ipar.) humilhar-se, rebaixar-se (3) da/du ad. (GN/Ipar.) baratear, rebaixar

    Ahotsa beheititu zuen, alferrik, inor ez baitzen inguruan. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    beheititu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:26 pm on 2017/09/16 Permalink | Reply
    Tags: B   

    babes 

    iz. 1 iz. Gordetzen, zaintzen edo zerbaitetatik begiratzen duen gauza. Ik. geriza 2. Haizearen ihesi babesaren bila. Horma baten babesean atseden apur bat hartu zuen. Gauaren babesean gorde. Gurasoen babesa. Ontzia haize babesean jarri. Ginbailtxo hura beroaren babes bikaina baitzen. 2 iz. Gordetzea, zaintzea edo zerbaitetatik begiratzea. Babes eskubidea. Babesa eskaini, eman, eskatu, ukatu. 3 iz. Egitasmo edo ekimen bati ematen zaion laguntza. Euskaltzaindiaren babesa lortu nahiz. Coca Colaren babesaz. 4 adj. Lekuez mintzatuz, babesean edo babestua dagoena. Leku babesean dago. Sakonik babesenean.

    babes erakunde, babes-erakunde Arrisku edo premia egoeran dagoen norbait edo zerbait babesten duen erakundea. Nerabe horietatik ia gehienak adingabekoentzako babes-erakunde publikoek hartzen dituzte.

    babes etxe, babes-etxe Behartsuei eta gabetuei babesa eskaintzen zaien etxea. Emakume askok bizilekua utzi behar izaten dute eta babes etxeetan aurkitzen dute beharrezkoa duten laguntza eta aldi baterako ostatua.

    (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak:

        iz. [geriza]: antapara, ateri, aterpe, babesgarri, babesgune, babespe, babestoki, beroki, estalgune, estalpe, gorape, gordegarri, hegazpe, itzalpe, lehorpe, magalpe, begiragailu Ipar., geriza Ipar., malda Ipar., sikupe Bizk., babeski jas., babesleku, aterki g.e., gerizagarri g.e., hegipe g.e., eskepe Bizk. g.e.
       iz.  [anparoa]: anparo Heg. beh., arrimu Ipar. zah.
    babes izond.
       izond.  [babeslea]: babesgarri, babesle, gerizagarri, gordegarri, maldagarri Ipar.

    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. protección, amparo, defensa (2) iz. protector, protección (3) iz. apoyo, sostén; ayuda; tutela, apadrinamiento; patrocinio (4) iz. (Pol.) (Zuz.) Ik. asilo (5) izond. [tokia] protegido, -a, resguardado, -a, abrigado, -a, cobijado, -a
    fr (1) iz. protection, abri, défense (2) iz. soutien, tutelle, appui, aide (3) izond. [tokia] abrité, -ée
    en (1) iz. protection, shelter, refuge (2) iz. [objektua] protector; cover (3) iz. [laguntza] support (4) izond. [tokiaz] protected, sheltered
    port (1) proteção,  abrigo (2) apoio, sustentação

    Kataluniako erreferendumari babesa agertu diote manifestariek, eta “demokrazia” galdegin dute. Ez, ordea, Kataluniarentzat bakarrik; baita Euskal Herriarentzat ere. Herritar plataformak adierazi duenez, Euskal Herrian badaude baldintzak erabakitze bideari ekiteko, eta elkarlanerako deia egin du, norabide horretan urratsak emateko. [Bilboko kaleak gainezka, Euskal Herriak ere erabaki nahi duela aldarrikatu du Gure Esku Dago-k  (Berria, 2017-09-16)]

    babes (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel