Tagged: B Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:45 am on 2013/02/11 Permalink | Reply
    Tags: B,   

    boilur 

    iz. MIKOL. Tuberaleen ordenako zenbait onddo askomikotinoren izen arrunta. Mikorrizak eratuz hazten dira zenbait landareren sinbionte modura. Fruitu-gorputza hipogeoa eta globularra da eta sukaldaritzan erabiltzen diren onddoetatik preziatuenetakoak dira. Espezie preziatuena boilur beltza (Tuber melanosporum) da.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [trufa] lurlur, trufa (Labayru ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es trufa, criadilla de tierra
    fr truffe
    en truffle
    port trufa

    Harrapaketa itsasoan (arrain eta itsaskien arrantza) eta lehorrean (besteren gerezi, intxaur, nafar perretxiko, barraskilo, uso) praktikatzen dugu oraino; sailkapen metodologiko huts honetan, bilketa ere tartekatuko dugu (egiazko marrubia, etxeko onddoa, boilurra, pattarrak egiteko baiak).  [Baietz okerreko bidea aukeratu! , Edorta Agirre (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    boilur (FlickrCC, Cornell Fungi)

     
  • Maite 10:20 am on 2013/02/09 Permalink | Reply
    Tags: B   

    burruntzi 

    iz. 1. Okela (edo beste jakiren bat) sutan erretzeko erabiltzen den burdinazko hagaxka-modukoa. Burruntzian sartu eta beheko sutan erretako lukainka, onena. 2. Nonbaitetik tantaka erortzen den ura izozten denean zintzilik gelditzen den izotzpuska. Leizearen barruko harkaitzetatik zintzilik zeuden izotz-burruntziak urtu eta erortzen hasi ziren. 3. ZOOL. Odonatuen ordenako intsektuen izen arrunta. Handiak dira eta gorputz luzea eta bi hego-pare horizontal dituzte. Begi konposatu handiak dituzte, fazeta ugariz osatuak, intsektuak hegan harrapatu ahal izateko aproposak. Larbak akuatikoak eta harrapariak dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [gerrena]
     gerren Ipar.
    [intsektua]
     mariorratz, sorgin-orratz, txitxi-burruntzi, mariburduntzi Bizk. 
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (sarritan izotz edo horma hitzekin hitz-elkartea osatuz) carámbano, canelón (2) (hagaxka) asador, brocheta (3) persona muy insistente; pelma, pesado, -a; lapa (4) (Meteorol.) estratos (5) (Zool.) libélula; caballito del diablo
    fr (1) (hagaxka) broche (2) libellule
    en (1) (hagaxka) spit, skewer (2) (Zool.) dragonfly
    port (1) (hagaxka) assador, espeto, brochete (2)

     

     
  • Maite 9:57 am on 2013/01/26 Permalink | Reply
    Tags: B   

    behor 

    iz. Zaldiaren eme heldua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es yegua
    fr jument
    en mare
    port égua

     
  • Maite 8:06 am on 2013/01/08 Permalink | Reply
    Tags: B   

    berankor 

    1. izond. Berandukoa, berantiarra. 2. izond. Berantzeko joera duena. Jainkoa, berankor bada ere, ez da ahanzkor. 3. iz. eta izond. EKON. Zerbait ordaintzen atzeratzen dena; kreditu baten mugaeguna bete ondoren, ordaindu beharreko diru-kopurua oraindik ordaindu ez duena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. jas.
    [berandukoa]
     belu, beluko, berandu, beranduko, berandutar, berantiar, luzakor, berant Ipar./Naf., belukor Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) tardío, -a (2) que tiene tendencia a retrasarse; que retarda (3) Ekon. moroso, -a
    fr tardif, -ive
    en (1) late (2) Ekon. slow to pay up
    port (1) tardio(a), temporão(ã) (2) Ekon. caloteiro(a)
    grez αργοπορημένος

    Azoka Zaharraren inguruko tabernetan jende berankor asko, etxerako asmoak oraindik hozitu gabeak.  [Labartzari agur, Txillardegi (Elkar, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Baina gogoeta berankor horiek sekula ez dira gertatu beharrekoak gertatu arte heltzen; eta egiarik garrantzitsuenetako bat, bai halaber agian sarriena onartua izaten dena, itorik eta baliatu gaberik da gelditzen gure segidarik gabeko ohituren zurrunbiloan. [Harreman arriskutsuak, Choderlos de Laclos / Jon Muñoz (Ibaizabal, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Bolada txar bat igarotzen ari zen eta berankor zebilen garai hartan ordainketak egiteko orduan.

     
  • Maite 11:00 am on 2012/12/24 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bejon 

    (atzetik dei- (dai-) + pertsona-marka + -(e)la daramala). Norbaiti, zerbait onuragarri gerta dakiolako desira edo onespena adierazteko esapidea (bejondeizula, bejondeizuela, bejondeiola, bejondeiela, bejondeigula). Bejondeizuela, jaiak ongi antolatzen iaioak zarete! Bejondeiola, jakintzaren alde gure artean egingo duen lan baliotsuagatik.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Aldaerak: iz.
    bejon, abeajon, abiajon, abeon, beajon (Aq 194), beajun, beion, bejaun, bejuan, biajon, bion. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es enhorabuena, felicidades; qué suerte, que aproveche
    fr félicitations; bon appétit!
    en congratulations; how lucky!, enjoy your food!
    port parabéns; que sorte, bom apetite!

    Mila esker eta… bejondeizuela!

     
  • Maite 10:17 am on 2012/12/16 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bularretako 

    iz. Emakumeek bularrei eusteko erabiltzen duten janzkia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 9:45 am on 2012/12/14 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bizipoz 

    iz. Gertakari onuragarri batek, gustuko zerbait lortzeak edo bere sentimendu eta afektuak aseko dizkion zerbaitek norbaitengan sortarazten duen sentimendua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, poz)

    Sinonimoak: iz.
    [poza]
     alaitasun, atsegin, poz, alegeratasun Ipar., boz Ipar., bozkalentzia Ipar., bozkario Ipar., loria Ipar., pozkari Bizk., poztasun Bizk., arraidura L-BN, arraitasun L-BN, boztario Zub., alegrantzia beh., alegria zah., kontentamendu Ipar. zah., kontentu Heg. zah., arraizia L-BN zah.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es aliciente, ilusión, alegría de vivir
    fr joie de vivre
    en joie de vivre, (great) happiness, joy, delight
    port estímulo, aliciente, ilusão

    Euskaldun moduan pozik  egoteko arrazoi asko dago gaur egun. Nagusiena euskaldun gisa bizi ahal izatea bera, eta horretarako aukerak asko dira: era modernoan, kalitate handiz eta bizipozetik.  Euskalduna, bizipozetik eta minetik, Xabier Letona (Argia, 2348. alea, 2012-12-09 )

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel