Tagged: B Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 1:04 pm on 2012/12/02 Permalink | Reply
    Tags: B   

    barradera 

    iz. Urari eusteko, indarra moteltzeko edo desbideratzeko oztopo artifiziala. (Harluxet Hiztegi entziklopedikoa, dike)

     
  • Maite 1:19 pm on 2012/11/04 Permalink | Reply
    Tags: B   

    burdindegi 

    iz. 1. Errementaldegia. 2. Erremintak, arotz eta errementariek darabiltzaten metalezko objektuak, tresnak, etab. saltzen den denda. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 11:59 am on 2012/10/27 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bakarrik 

    adb. 1. Lagunik, kiderik gabe. Bakarrik etorri da. 2. Eta ez besterik, eta ez gehiago, eta ez bestetan, etab.; soilik (ezezkoetan, dagokion hitz edo esaldiaren aurretik ezar daiteke). Hauxe bakarrik esan nahi dizut. Ez bakarrik aldeko zirenei, baita gainerako guztiei ere. • BAKAR-BAKARRIK. Bakarriken indargarria. Bakar-bakarrik bizi da. Hauxe bakar-bakarrik esan nahi dizut.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag.
    [kiderik gabe]
     berbera Zub., bereber Zub., bakoizki Ipar. zah.
    [soilik]
     soilik, soilki, ber zah. 
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) solo, a solas, en solitario (2) sólo, solamente, únicamente, tan solo
    fr (1) seul, -e ; tout seul, toute seule (2) (non) seulement ; non seulement … mais encore
    en (1) alone; lonely, lonesome (2) only
    port (1) sozinho(a) (2) somente, só

    Abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.


     
  • Maite 9:59 am on 2012/10/24 Permalink | Reply
    Tags: B   

    biki 

    iz. eta izond. 1. Erditze berean jaiotzen den bi indibiduoetako bakoitza. 2. (hed.) Bikoitza, bi elementu berdinez osatua. Izar bikiak badira zeruan. • biki biobular, dizigotiko edo bibitelino. (pl.) Bi obuluren aldibereko edo ia aldibereko ernalketaz gero sortutakoak. Haurdunaldi desberdinetan jaiotako indibiduoen arteko antzekotasun bera dute elkarren artean. Gezurrezko bikiak ere esaten zaie. || biki monobular, monozigotiko edo unibitelino. (pl.) Obulu beretik garatutakoak. Ernaldutakoan, obulua bitan banatzen da, eta sortzen diren indibiduoak genetikoki elkarren berdinak dira guztiz. Egiazko bikiak ere esaten zaie. || biki siamdar. (pl.) Gorputzaren atalen bat elkarri loturik dutela jaiotzen direnak. || muskulu biki. (pl.) ANAT. Bernaren atzealdean kokatuta dauden bi muskuluetako bakoitza.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz./izond.
    [biritxia]
    bikoitz pl., biritxi Ipar., bizki G-N, bibiro Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) gemelo, -a, mellizo, -a (2) Anat. gemelo (3) (hed.) doble, gemelo, -a
    fr (1) jumeau, -elle (2) Anat. jumeau (3) (hed.) jumeau, -elle ; double
    en (1) twin (2) (muskulua) gemellus
    port gêmeo(a)

    Ezer gutxi, bikien pentsamenduen artean dagoen berbera, nire anaia eta bion artean dagoen berbera, alegia. [Neguko zirkua, Harkaitz Cano (Susa, 2005.)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    bikiak (FlickrCC, atomicshark)

     
  • Maite 7:50 am on 2012/10/09 Permalink | Reply
    Tags: B   

    baratze 

    iz. 1. Lurzati ez handia, gehienetan hesitua, jateko landareak (barazkiak) lantzeko erabilia. Baratzea jorratu. Baratze-alorra. 2. MIT. Euskal mitologiako hilerria; bataiorik gabeko haurrak eta kristau jatorrak izan ez direnak lurperatzeko tokia. • baratze-belar. Ik. barazki. || lore-baratze. Lorategia. Lore-baratzean eder, arrosa gorria.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [ortua]
    ortu Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) huerto, huerta, vergel (2) Mit. cementerio, sepultura
    fr jardin potager ; jardin public
    en vegetable garden/patch; market garden (Br); truck farm (Am)
    port horta

    Baratze eta soroetako landareak gelditasun etsi batean zetzaten. [Gauza baten ametsa, Pier Paolo Pasolini / Josu Zabaleta (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    baratze (FlickrCC, woodleywonderworks)

     
  • Maite 12:06 pm on 2012/10/05 Permalink | Reply
    Tags: B   

    burujabetza 

    iz. Nor bere buruaren jabe izatea (bereziki herriei buruz mintzatuz). Herriak askatasuna eta bere burujabetasuna galduak zeuzkan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [bere buruaren jabe izatea]
    beregaintasun, burujabetasun, independentzia, subiranotasun, eskukotasun g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es independencia, soberanía
    fr indépendance, souveraineté
    en independence, autonomy, sovereignty
    port independência, soberania

    Krisia eta burujabetza izan dira hizpide kanpainaren hasieran. [Krisia eta burujabetza, Berria.info  (2012-10-05)]

     
  • Maite 2:20 pm on 2012/09/11 Permalink | Reply
    Tags: B   

    berrasi 

    da/du ad. Berriz hasi.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. g.e.
    [gogoa galdu] angabetu Naf. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es reemprender, volver a empezar, recomenzar, reanudar
    fr recomenzar
    en to start again
    port recomeçar

    Iritsiko ote da nire oharmen argiaren gainazaleraino oroitzapen hori, antzinako lipar hori, zeinari kargu hartzera etorri baitzaio hain urrundik beste lipar berdin baten erakarpena, nire baitan dena astinduz, dena asaldatuz? Ez dakit. Orain ez dut deus sentitzen, gelditua da, birjaitsia beharbada; nork daki inoiz berrigoko ote den bere gauetik. Hamar aldiz berrasi beharra ukan dut, haren aldera so egitera makurtu. [Denbora galduaren bila I. Swann-etik, Marcel Proust / Joxe Austin Arrieta (Alberdania-Elkar, 2010)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel