Tagged: B Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:25 am on 2011/08/01 Permalink | Reply
    Tags: B   

    behin eta berriz 

    adlag. Maiz (errepikapen-zentzuaz). Behin eta berriz esan duenez. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag.
    [maiz]
    anitzetan, askitan, asko aldiz, askotan, behin eta berriro, behin eta birritan, berriz eta askotan, berriz eta berriz, frankotan, maiz, pitean-pitean, sarri, sarri askotan, sarriro, sarritan, txitean-pitean, ardura Ipar., arduran Ipar., behin eta behin Ipar., bostetan Ipar., usu Sort., pitean Bizk., maizki g.e., usuki Ipar. g.e., arduraki Ipar. zah., usuan Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es una y otra vez, muchas veces
    fr maintes et maintes fois
    en over and over

    Behin eta berriz errepikatu zuen, gero eta apalago, gero eta ilunago, azkenean ezpain artetik erortzen zitzaion listuarekin nahasturiko marmar ulergaitza bihurtu zitzaion arte. [Errautsen distira, Xabier Mendiguren Elizegi  (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:21 pm on 2011/07/29 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bihotz-erdiragarri 

    izond. Lazgarria, izugarri mingarria.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [hunkigarria]
    bihotz-ukigarri, hunkigarri, inarrosle, ukigarri (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es desgarrador, -a, impresionante, que parte el corazón
    fr déchirant, -e ; désespérant, -e
    en heart-rending, heartbreaking

    Zer tristezia! Zer dolore! Zer orhoitzapen bihotz erdiragarri! [Giristinoki bizitzeko eta hiltzeko moldea, Andre Baraziart (1784)] (Klasikoen Gordailua)

     
  • Maite 9:24 am on 2011/07/14 Permalink | Reply
    Tags: B   

    burubero 

    iz. Fanatikoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: fanatiko, grinatsu.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es fanático, -a, exaltado, -a; alocado, -a
    fr exalté, -ée ; tête brûlée, fanatique
    en fanatical; over-excited; enthusiastic; passionate

    Hindu burubero batzuek begitan hartu zuten Gandhi, batez ere hinduen eta musulmanen artean aldarrikatzen zuen anaitasunagatik. [India harrigarria, Gotzon Garate (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
    • Eneko Bidegain 10:28 am on 2011/07/14 Permalink

      Guk “burubero” erabiltzen dugu aipatu duzun zentzu horietan, baina baita ere gehiegi pentsatu gabe sutan jarri eta bere buruaren kontrola galtzen duena izendatzeko. Gertakari baten aurrean burua hotz atxikitzen ez dakiena, berehala berotzen dena.
      Adibidez: Gizon txiki bat bortitz eta oihuka sartu da ostatuan: “Nor da Pepe?”, galdetu du, mehatxuz beteta.
      Kanpoan ohartu da norbaitek bere autoari kolpe txiki bat eman diola. Inguruan erran diote Pepek eman diola kolpea. Sutan jarri da, Pepe horri burua arraildu beharrez. “Ikusiko dik delako Pepe horrek!”.
      Bi metroko gizon puska batek erantzun dio:
      – Ni nauk Pepe, zer nahi duk?
      Eta gure gizon txikia umil-umil:
      – Zure autoari kolpe txiki bat eman diot eta deklarazioa egin behar dugu…
      Gizon txikia buruberoa zen, Pepe ikusi arte…

    • Maite 8:26 am on 2011/07/15 Permalink

      Kaixo, Eneko! Niri ere ‘burubero’ esatean, zuk aipatzen duzun beste adiera hori etortzen zait burura: berehala sutan jartzen dena… Badauka hiztegietan azaltzen den fanatiko horrekin lotura, baina ez da gauza bera, ezta? 🙂

  • Maite 7:17 am on 2011/07/06 Permalink | Reply
    Tags: B   

    buruloka 

    izond. (B) Buruarina, zentzu gutxikoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: burugabe, txoropito, txoriburu, buruarin, kaskarin, txolin, nahaba (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es casquivano, -a, de poco juicio
    fr tête en l’air, écervelé
    en flighty, loose (pej)

    Non ote ziren nire binilozko diskoak, nire estatistika apunteak…? Auskalo! Eta fakultatean ezagutu nuen Gernikako buruloka haren kulero bilduma? Haiek ere Caritasekoei eman ote zizkien? Profanatua zegoen nire santutegia, eta bizitzaren zati bat lapurtu balidate bezala sentitu nintzen. [Behi eroak, Patxi Iturritegi (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:07 am on 2011/07/05 Permalink | Reply
    Tags: B   

    behazun 

    iz. 1. Gibeleko zelulek jariatzen duten likidoa, bere baitan gatzak, pigmentuak, kolesterola eta beste zenbait gai daramatzana. 2. Behazun-maskuria. 3. (hed.) Samindura. Zoritxarraren behazun mina edan.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [isurkari berdexka]
    gibelmin g.e., kedar Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) bilis, hiel (2) vesícula biliar (3) amargura, cólera, enojo
    fr (1) fiel (2) vésicule biliaire (3) amertume, haine
    en bile

    Gantza digeritzea nahiko zaila da, heste-entzima gehienak uretan baino ez baitira disolbatzen. Arazo horri aurre egiteko, litro erdi inguru behazun sortzen du gibelak egunero. [Giza gorputza lanean, John Lenihan / Irene Aldasoro (EHU, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    -Azarias adiskidea, zer sendagai ateratzen da arrainaren bihotz, behazun eta gibeletik? [Agindutako lurraren bila II, Jose Antonio Mujika (Erein, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Hartara, egunkariaren ortziraleko zenbakiko hiru orrialdek nire sinadura zeramaten, Isabel Sanjose eta gainerako lehiakide guztiendako behazun. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:00 am on 2011/07/03 Permalink | Reply
    Tags: B   

    burruntzali 

    iz. Janaria, bereziki zopa eta egoskariak, plateretan banatzeko erabiltzen den koilara handi baten moduko pieza sakon eta ertz zirkularrekoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 5:34 pm on 2011/06/30 Permalink | Reply
    Tags: B   

    burujope 

    iz. (Ipar.) 1. Harrokeria. 2. Aginpidea, eskua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. g.e.
    [harrokeria]
    Ipar. arrandia, handikeria, handiuste, hantukeria, hantuste, harrokeria, harroketa, harropuzkeria, harrotasun, oilarkeria, soberbia Heg., espantu Ipar., furfuria Ipar., superbiotasun Ipar., urguilu Ipar., laineza Gip., burgoikeria jas., haizekeria jas., handipuzkeria jas., handurreria g.e., ilarrainkeria g.e., faza Ipar. g.e., haidorkeria Ipar. g.e., hanpuruskeria Ipar. g.e., harrogoa Ipar. g.e., morga Ipar. g.e., astintasun g.e., banaloria zah., baneria zah., banitate zah., buruiritzi zah., burupe Ipar. zah., handigoa Ipar. zah., hankortasun Ipar. zah., superbia Ipar. zah., urguileria Ipar. zah.
    [aginpidea]
    aginpide, aginte, ahalmen, esku, indar, botere Ipar., autoritate g.e., agintza Bizk. g.e., eskualdi Gip. g.e., aginde zah., eskualde zah., burupe Ipar. zah., eskudantzia Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) presunción, petulancia (2) poder, mando
    fr (1) fanfaronnade, vanité (2) pouvoir, puissance, autorité
    en (1) arrogance, vanity (2) power, authority; mandate

    Itzulpenean ikusten aritu garen Bückeburg-eko “exilio” garaiko Historiaren filosofia bat baita ere izkribua (“Auch eine Philosophie der Geschichte”, 1774) 395 panfleto bat da nahi bada -berak hala iritzi dio geroago-, agresiboa garaikide ilustratu gogobete putzekin, burujope osokoak munduan inon eta inoizko arorik bertutetsu, jakintsu eta zoriontsueneko haurrak suertatuak zirela berak. [Volksgeist – Herri gogoa. Ilustraziotik nazismora, Joxe Azurmendi (Elkar, 2007)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel