Tagged: J Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:48 pm on 2016/05/24 Permalink | Reply
    Tags: J   

    ja 

     adb. Jadanik. Ja egina da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Hiztegi Batuan

    ja adlag. Ipar. eta Naf.dagoeneko‘; ‘ordurako

    Sinonimoak: adond. Ipar./Naf.

        [jada]: dagoeneko, honezkero, jada, engoitik Ipar., jadan Ipar., jadaneko Ipar., jadanik Ipar., daborduko Bizk., gaurgero jas., gaurgoitik g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. (GN/Ipar.) (orainaldian) ya, para ahora; (lehenaldian) ya, para entonces
    fr adb. (GN/Ipar.) déjà, à cette heure ; pour lors ; d’ici…
    en adb. already
    port adb. já

    Proiektu horrek ere hizkuntza aniztasuna jardunbideen ardatzetako bat izatea nahi zuen, eta horixe izan zen, hain justu, protokoloaren ernamuina: «Ja eskubideak zehaztuta zeudela, pentsatu genuen interesgarria zela zehaztea eskubide horiek bermatzeko zer neurri hartu behar diren; Kyoton klimarekin egin zen bezala», azaldu du Bilbaok. [Europa osoan bat eginda: eragiten, Arantxa Iraola (Gizartea, 2016-05-24)] (Berria.eus)

    ja (Gaurko hitza, CC)

     
  • Inaki Agirre 6:33 pm on 2016/04/28 Permalink | Reply
    Tags: J   

    jito 

    iz. 1. Itsasontzia edo itsas gainean dagoen edozein objektu haizeen, uhinen edo korronteen menpean egotea. Jitoan dago txalupa hori. 2. Ik. deriba. • kontinenteen jito. Ik. kontinente. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    jito. “(V-m), deriva, abatimiento” A.

    Sinonimoak: iz.
    [jito] : trebes (Euskalterm)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es (Itsas.) abatimiento, deriva
    fr  dérive
    en drift
    port deriva

    Astebete ibili da itsasontzi okertua jitoan, begi hutsez ezinezkoa ematen duen 54 graduko makurdurarekin. Zazpi / Angel Erro  (Berria, 2016-02-05)]

    Jitoan dago txalupa hori. (Harluxet)

    Kunduzeko khanerriko ofizial batek egiten zuen buru, eta hark, tsarraren aginduz Krasnoiarsken gertatutakoa ez berritzeko eta emirraren tropek ibaia erraz gurutzatzeko, txalupa pila bat uretaratu eta ibaian behera jitoan joaten utzi zuen. [Mikel Strogoff, Jules Verne / Karlos Zabala (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    jito (FlickrCC, Shivenis)

     
  • Maite 10:52 pm on 2016/01/19 Permalink | Reply
    Tags: J   

    jostorratz 

    iz. Josteko orratza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [orratza]: orratz (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. aguja (de coser)
    fr iz. aiguille (à coudre)
    en iz. needle [for sewing]
    port iz. agulha

    Entzun:

    Medikuak pentsatuko zuen: «Adin horretan? Ez dauka-eta haria jostorratzeko txulotik pasatzen ibili beharrik!». Operatu gabe ere nahiko bizitza normala egin dezakezu, argitu zion medikuak, baina emakumeak, irmo: nola egingo dut ba bizitza normala ezin badut irakurri! [Enigma, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2016-01-19)] (Berria.eus)

    jostorratz (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 10:19 pm on 2015/09/20 Permalink | Reply
    Tags: J   

    jendaki 

    iz. Jendaia.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [jendaki]: jendaia Ipar. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
        [jendaki]: leinu  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) raza, nación, pueblo
    fr parenté, famille
    en nation; race
    port raça, nação,

    Entzun:


    MUGAKO JENDEA

    Los atravesados live here

    Mugako jendeak bi alderdietako herriak eta parajeak
    ederki ezagutzen ditu. Badaki
    eremu bakoitzean bertze aldean arrotzak diren legeak
    eta usadioak ohikoak direla bertan.

    Mundu guziari arrotza zaion mugaren idurizko marra
    mugako jendearen gogoan bakarrik aurkitzen ahal da.

    Mugako jendeak dena behatzen du egonarriz,
    ez du inolako presarik
    ez agerian utziko duen deus egin beharrik.
    Ongi aski daki ikusten duenaren arabera
    jokatu beharra dela, eta noizbait
    bertze mugakiderik ikusiko balu
    biek ez ikusiarena eginen lukete, euren arteko
    hitzarmenak isilpean segi dezan. Izan ere,
    mugako jendea ezagutzen duen jendaki bakarra
    mugako jendea bera da.

    Mugako jendea betiko erbestean bizi da,
    atzerrian, sartu-irtenak eginez.
    Beren gogoan baizik ez den idurizko marra
    ez da kartografoen mapetan ageri.

    Mugaldekoak, Edu Zelaieta (Susa poesia, 2004)

     
  • Maite 9:10 pm on 2015/08/23 Permalink | Reply
    Tags: J   

    jaugin 

    iz. 1. da ad. Etorri, jin. [Batez ere, daugin forman eta aginterazko formetan, haugi, erabiltzen da] 2. z. Ipar. Joera. (Lur Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

     [joera] joera, grina, zaletasun, aiher.
    [etorri] etorri, jin.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da ad. (Ipar.) venir [haugi hona: ven aquí] (2) (Ipar.) tendencia, inclinación, manía
    fr (1) da ad. (Ipar.) venir, arriver (2) tendance, inclination
    en (1) arrive, come (2) tendency, inclination
    port (1) vir (2) tendência, inclinação

    Entzun:

    HAIGU

    adatsa askatzen du emakume beltzaranak
    besoa luzatzen duen eskalearen antzera
    gaueko doinuen saminaren arauera
    Harlem osoa hemen Parisen Jazz Band
    nigar eta algara zotinka
    pianista eta dontzeilak
    emegaldu eta komikoak
    kez eta izerdiz beterik kabareta
    argiz ere ametsarenak diren argi eroez
    oi pinpilipausa dirdiratsuok
    oi artista kexatiok oi arrats odolduok
    artega eta hegatsez milaka xorinoren itzalak
    izarlokak ere hormetan barrena
    begi ausart biko neskatilak
    zeta gorrizko gona altzatu eta
    haigu erraiten derautzu
    keinu bildu eta amultsu batekin
    eta bazoaz balantzaka

    [Izuen gordelekuetan barrena, Joseba Sarrionandia (BAK, 1981)] (armiarma.eus)

    haugi (Argazkia: David Cornejo, Flickr)

     
  • Maite 9:13 pm on 2015/07/23 Permalink | Reply
    Tags: J   

    jabalaldi 

    iz. (Ipar.) Barealdia, geldialdia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    jabalaldi (L ap. A; Dv, H (ia-)).

    Momento de reposo, de calma. “Uriak, ekhaitzak, sukharrak gaitzerizkoak, ithurri batzuek… etc. badituzte bere iabalaldiak” H. “Momento de calma” A. Nahiz aintzineko urthetan baino bathaiatze gehiago egin den, fedearen urhatsak yabal aldi bat erakusten duela. Prop 1899, 5s. Kardal artean ondatzen / urliak batela, aren zai aoa / zabalik orra osiña; / jabaldi-zun sandia. Gazt MusIx 119. (Lar), jabaldi (Lar). “Vacación” e “intermissión” Lar.

    Sinonimoak: Ipar.

        [barealdia]: barealdi, eztialdi, lasaialdi, jabaldura Ipar., nasaialdi Bizk., lasaibide jas.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) momento de calma, bonanza en el mar; momento de alivio
    fr (Ipar.) accalmie, répit, calme
    en (moment of) relief, (moment of) calm; fair weather

    Entzun:

    Uriak, ekhaitzak, sukharrak gaitzerizkoak, ithurri batzuek… etc. badituzte bere iabalaldiak.  H.  Orotariko Euskal Hiztegia

    jabalaldi (FlickrCC, Dirk Vorderstraße – Egen Wark)

     
  • Maite 8:15 am on 2015/04/14 Permalink | Reply
    Tags: J   

    jardule 

    iz. HIZKL. 1. Kontaketaren egiturazko analisian, ekintzaren protagonista (hau da, aditz aktiboaren subjektua eta aditz pasiboaren agentea). 2. Izakiak edo gauzak adierazten dituen unitatea, aditzak adierazten duen prozesuan era batera nahiz bestera parte hartzen duena. (adib., Peruk gozokia eman dio semeari perpausean, gozokia eta semea jarduleak dira, ekintza egiten duena irudikatzen ez badute ere). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal hiztegian:

    jardule, jardunle.

    1. Hablador, charlatán; murmurador. Nik esan nai nebana da iardulea dala gure etxeko andratxoa. Ag AL 57. Beti [oi da] jardunleren bat ondamuaren kolkotik ertetzen dioten itzak lagun artean ereiñ oi dituana. Ag G 218.

    2. (El) que se ejercita, practica (en) algo.  Ai euzkel-elerti barrutian onen antzeko jardule bat bagenu! Irakurlearen agoa gozatzeko. TAg GaGo 52. Akademiak izan bear du, noski, euskal-ekintzaren ardatz eta buru; baiñan euskeraren egille, jardule, biziragille, gu guztiok. Egan 1956 (3-4), 68.

    3. Actor. Au ez da irakurri bakarrik, entzun bakarrik egitten, baita ikusi ere yardule edo begitantzale nabarben oriik begitandu oi dutena. Or LEItz 40s. Iarduleak negar zeragidaraño. “Histrionis […] qua mihi lacrimae excutiebantur”. Or Aitork 56. [Eszenario tipi-medarrean] jarduleak, zirkin ta errankizun apartekoz, egoki agertarazi zuten. A. Irigoyen Egan 1956 (3-4), 70.

    4. Interlocutor. Eztabai zorrotza sortu zan arrantzale gazte biren artean. […] –Zertarako naizan? […] –erantzun zion jarduleetan gazteenak. TAg Uzt 45.

    Sinonimoak: iz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    [aritzaile] : aritzaile, ekintzaile.
    [jokatzaile] : jokatzaile

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) el/la que actúa (2) agente
    fr (1) (personne) qui agit (2) agent
    en (1) the one who acts (2) agent
    port (1) (pessoa) que age (2) agente

    Entzun:

    Zehatz hitz eginda, beraz, irudiari dagokion guztia eslei dakioke irudien historia sozialean jardule direnetakoren bati edo besteri. [Irudia, Jacques Aumont / Josu Zabaleta (EHU, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    jardule (Gaurko hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel