karrika
iz. Kalea. Karrikaz karrika dabiltza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) kale (2) bide, ibilbide (3) kalexka (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es calle
fr rue
en street; road
iz. Kalea. Karrikaz karrika dabiltza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) kale (2) bide, ibilbide (3) kalexka (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es calle
fr rue
en street; road
iz. Arnasbideetan sortzen den mukositate edo sekrezio likatsua, bereziki ahotik botatzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[muki modukoa] karkaixa, kerru Ipar., gorro Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es gargajo, flema
fr crachat ; graillon ; glaire
en phlegm; spittle
Eztul egin zuen gero eta makurtu behar izan zuen, eztulaldiak erasana, karkaxa botatzeko, karkaxa beltz lodia lurraren gainera botatzeko. [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)
izond. (lgart.) Ilegorria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: izond. beh.
[ile-gorria] ile-gorri, burugorri (UZEI eta Adorez Sinonimoen hiztegiak)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es pelirrojo, -a
fr roux, rousse, rouquin, -e
en red-haired
Ez al zaio laster txanda iritsiko, amak bezain ozen edo ozenago, bere indar osoz, marrantak jo arte garrasi egiteko, ahalik eta lasterren amak mendekua betetzat jo dezan, eta bera lasai utzi? Hurbildu diren auzoek galdeketa egin diote: -Zer gertatzen da ordea, Axenario? Ez du deus erantzun; belarriak estali ditu, buru kaskagorria ezkutatu. [Axenario, Jules Renard / Itziar Otegi (Alberdania-Elkar, 2006) Orr.: 141] (Ereduzko Prosa Gaur)
iz. 1. Gauzei atxikitzen zaien zikintasuna. Zorrez, gosez eta batez ere krakaz beterik bizi ziren. 2. (BN eta Z) Itxura, taxua; ibilkera. Ministroak, auzapezak eta kraka horretako pertsona batzuek. Zer kraka duen emazte horrek! (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[zolda] lohitasun, orban, tortika, zolda, mantxa Heg., lertzo Ipar., likistasun Ipar., lohidura Ipar., narrio Ipar., uger Bizk., zetaka Bizk., taka Zub., teiutasun Zub., tona Zub., satsutasun jas., maka g.e., nota Ipar. g.e., arrazadura Ipar. zah., makula Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) mugre, mancha, suciedad (2) aspecto, aire; porte
fr crasse, saleté
en grime, muck, dirt
Garabitzarrak bazterretan, kamioiak eta hondeamakina handien burrunbak, txatarra, herdoila eta kraka dira nagusi. [Patri maitea, Hasier Etxeberria (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)
iz. (G) (lgart.) Txukuntasuna. Etxea lohiez zikindu didate; hau kuxidadea! (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz. Gip. beh.
[txukuntasuna] txukuntasun, gurbiltasun Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es 1 orden, aseo, pulcritud 2 (harridurazko testuinguruetan) desorden, desaseo
fr propreté, ordre, soin, toilette
en cleanliness, tidiness, neatness; correctness
Iritsi dira Malkorbera, eta han hartu ditu Hilariok, Anttonen lehengusu mutilzaharrak. Horren egoskorra izateko gizaseme adeitsua iruditu zaio Andréri: ongietorri beroa egin die, jateko eta edateko eskaini, hura ez dela kuxidadea-eta barkamena eskatu. Andrérekin bereziki, artatsu bezain baldar aritu da, emakumeekin ohiturarik ez eta, aldi berean, bere alderik zibilizatuena erakutsi nahi duenaren gisan. [Sakoneta, Xabier Mendiguren (Sustatu, 2010-11)] (Ereduzko Prosa Gaur)
“Ze kuxidade da hau?” Ere esaten da. Eta “ze zikinkeria da hau” ulertzen nuen nik! Argi geratu zait.
Aupa, Mikel! Bai, nik ere halaxe uste nuen: juxtu kontrakoa esan nahi zuela!! 😉
da/du ad. (Ipar.) Hormatu, izoztu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: ad. Ipar.
[izoztu] izotza egin, izoztu, hormatu Ipar., leia egin Bizk., leitu Bizk., jelatu Gip. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es helar(se), congelar(se)
fr (se) glacer, (se) geler
en to freeze
Bizkitartean, Donapaleuko goizalde karroindatu haietan, aita bildotsak pisatzen zegoela, eta gu lekuaren atxikitzen zutik daldaraka merkatu irekiaren erdian, pairatzen genituen haize mehe labankadez gogoratzen gara. [%100 basque, Itxaro Borda (Susa, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)
iz. Adkor. Kaletarra, kalea atsegin zaiona. Kalekumeok ezjakinak gara kontu horietan. Bego kalea kalekumeentzat! (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
kalekume, kale-ume. Habitante de la ciudad o población (en oposición a baserritar). v. kaletar. Tifo, gizon biotz onekua, etzan kale-umia. Bv AsL 145. Bego kalea kale-kumeentzat! Mok 10. Makiña bat parre egi oi du mendiko jendeak, gai auetan kalekumeok oi degun ezjakiñaren kontura. NEtx LBB 20. Ai, lengo jai zar aien usai betea! Gerora “jaierdi” biurtu ziranak!… eta gaur, kalekumeontzat “astegun buruzuri” geldituak! Ib. 119. Bi kale-ume azaldu ituan, ta bat bozeoan ikasten ibillia zala ta etzala. Txarm BordaB 68.
Sinonimoak: iz. adkor.
[kaletarra] kaletar, hiritar (Adorez eta UZEIren sinonimoen hiztegiak)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es habitante de la calle/ciudad, persona de la calle/ciudad (gutxiesgarria)
fr habitant de la ville
en city slicker
ja 傲慢ãªéƒ½ä¼šäºº (gÅman-na tokaijin)
Gainera, amonak jakin zuenez, ez ziren inguruko neskak bakarrik bilobekin ibiltzen zirenak: kalekume batzuk ere etorriak ziren, gazteen ospeak erakarrita-edo, eta hura bai zela beldurgarria, kalekumeek ez baitzekarten ezer onik baserrietako mutilentzat. [16 ipuin amodiozko , Xabier Mendiguren Elizegi (Susa, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply