Tagged: M Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:12 am on 2013/06/11 Permalink | Reply
    Tags: M   

    marizikin 

    izond. Emakume zikina, haren garbitasunari jaramonik egiten ez diona.

    Sinonimoak: ad. g.e.
    [emakume zikina] maripurtzil, mariurdin (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan :

    es mujer sucia, pazpuerca (Elhuyar Hiztegia); fargallona, desaliñada, descuidada en el aseo (Labayru Ikastegia)
    fr négligée
    en scruffy, untidy
    port desalinhada

    Entzun:

    Honatx adibideak: Arantzazu aldekoentzat, urdina «kolore zuri nahastua» zen, eta ganaduaren artean, zuri eta arre uneak dauzkana da urdina; gizakien kasuan, xahartuak edo ximurtuak izendatzeko erabiltzen da urdin kolorea, mutxurdina esaterako, eta berdin gertatzen da gauzekin, esaterako etxe zaharrak zuraje guztia urdintzen hasia duela esaten denean; lohikeria ere adierazten du urdinak, marizikinaren partez mariurdin esaten denean bezala, baina Mirandek edo Txomin Agirrek inoiz ez omen zuten urdina erabili itsasoaz ari zirelarik, ezpada berdea.  [Maiatz urdina, Alberto Barandiaran (Berria, 2013-05-31)]

    marizikin (FlickrCC, Jose Maria Moreno García)

     
    • Luistxo Fernandez 11:19 am on 2013/06/11 Permalink

      Marierrauskin edo Errauskine ipuinaren pertsonaiari Marizikin ere esaten zaio euskaraz bertsioren batean.

  • Maite 9:25 am on 2013/06/04 Permalink | Reply
    Tags: M   

    martin-sukalde 

    izond. Hombre que se entromete en los quehaceres propios de mujeres martin-sukalde (sólo mas.), mari-sukalde.  (Labayru Ikastegia)

    Sinonimoak: ad. g.e.
    muturluze, endreda-makila; Martin sukalde (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es cocinilla

    Entzun:

    Ez zaitez martin-sukalde izan eta utzi afaria prestatzen!

    martin-sukalde (FlickrCC, sujaco)

    mari-sukalde (FlickrCC, Brett and MB)

     
  • Maite 10:09 am on 2013/05/27 Permalink | Reply
    Tags: M   

    maluruski 

    Zerbait gaizki edo nahi ez bezala gertatu dela adierazten duen adberbioa.

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    maleruski.

    Desgraciadamente. Bena helas maleruski, / eztükezü ordü / heiagora eta maraska / segürki eginen düzü. Xarlem 677. Maleruski ni hil banendi bidaje lazgarri hortan. Etch 246.

    Sinonimoak: adond. g.e.
    [zoritxarrez] zoritxarrez, zorigaitzez, tamalez, ondikoz, damurik (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es desgraciadamente, por desgracia
    fr malheureusement, par malheur
    en unfortunately
    port desgraçadamente, por desgraça

    Entzun:

    Esperientziagatik dakigu, aurretik izan direlako gisa bereko saio batzuk-batzuk. Granjero busca esposa, ¿Quién quiere casarse con mi hijo? eta antzekoak hasieran dira interesgarrien. Abiatzearekin jotzen dute goia, gerora, apurka eta maleruski, beherantz amiltzeko. Beraz, oraintxe da Un príncipe para Corina ikusteko unerik aproposena. [Harra eta neroni, Haritz Galarraga (Berria, 2013-05-22)]

    maluruski (FlickrCC, Jordi@photos)

     
  • Maite 11:12 am on 2013/05/19 Permalink | Reply
    Tags: M   

    maho 

    iz. BOT. Kariofilazeoen familiako eta Dianthus generoko landare belarkaren lore ikusgarria. Zenbait espezie apaingarritarako landatzen da.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan ‘krabelin’, moldatua)

     
    • leire narbaiza 11:35 am on 2013/05/19 Permalink

      Berba polita! Badakizu nola eta non ikasi nuen? Literaturako klasean. Izan ere, Lauaxetak Bide Barrijak liburuan du “Mao gorrija” izeneko poema:

      MAO GORRIJA
      Maitasunaren ikurkorra zan zure leyoko maoa,
      ikusten neban goiz-iluntzetan poztuten yatan gogua.
      Igande goxe baten kantari ebai zendun ma-egiñez;
      eskeiñi zeuntson gaste bateri, ikusi neban samiñez.
      —’Ederra baida mao gorrijau— erantzun eutzun gastiak;
      betiko orduban alkartu ziran zuben bijotz maitaliak.
      Eskeiñi zeuntson mao ederra.. ene neskatil polita!
      ta bazenkixun ernia zala neure negarrez bustita.

    • Maite 11:38 am on 2013/05/19 Permalink

      Mila esker, Leire! 🙂

    • Maite 9:04 am on 2013/05/22 Permalink

    • Maite 9:06 am on 2013/05/22 Permalink

  • Maite 9:20 am on 2013/05/09 Permalink | Reply
    Tags: M   

    marigora 

    iz. Itsasoaren egoera, batez besteko maila baino gorago dagoena; honek irauten duen denbora. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, ‘itsasgora’)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    marigora. v. MAREA-GORA.

    MAREA-GORA, MARIAGORA (V, G), MARIGORA. Ref.: A (maria-gora); Etxba Eib (mariagora). a) Pleamar. “Andik sei ordura, mariagora” Etxba Eib. v. itsasgora. Toki beroetan marea goran uzten dute sartzen ura zelai zabaletan. It Dial 113 (Ur ur goran, Dv itsasoa gora delarik, Ip itxasua gora denian). v. ej. de Aran-Bago in MAREA-BEHERA. (Fig.). Gau da nik hau idaztean, / nekearen marigora. Azurm HitzB 36. b) (maria-gora V-m ap. A; marigora Izt C 206 H). “Sorte de poisson” H. “Una almeja grande” A.

    Sinonimoak: iz.
    [mareagora] : mareagora
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es marea alta, pleamar; flujo [de la marea]
    fr pleine mer, marée haute
    en high tide
    port maré-cheia, preamar

    Ordukoak dira inork gogoratzen ez dituen Sevillako Expoan xahututako dirutza haiek, esaterako; zenbat ziren 2.500 milioi pezeta (15 milioi euro)? Zenbat marigora eta maribera handik hona!  [Zilegi bekit behingoa, Hasier Etxeberria (zuzeu.com, 2013-05-09)]

    marigora (FlickrCC, Stuck in Customs)

     
  • Maite 8:15 am on 2013/04/15 Permalink | Reply
    Tags: M   

    margul 

    izond. Kolorea galdu duena. Zure masail margulak.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    margul (V-ger-oroz ap. A; Zam Voc). Descolorido, incoloro. “Está compuesta de margo y ul. Este segundo componente se usa en los derivados uldu, orriuldu, mutuldu, significando ‘despojado, privado’. Margul es pues, no sólo por el uso, sino hasta por su origen ‘desprovisto de color'” A.

    Sinonimoak:  izond.

    [kolorea galdu duena] : beilegi, zurbil, hits Ipar., zuhail Ipar., zurpail Ipar., beluri g.e., zerbel g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es descolorido, -a, apagado, -a, deslucido, -a
    fr incolore, décoloré
    en faded
    port descolorido(a), desbotado(a), descorado(a)

    Hori esaten ari nintzaiola, ostatuko txilina jo zuen, eta nigatik egiten ari zena eskertzera nindoan momentuan, atea zabaldu zigun begi txiki marguleko emakume adindu batek. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Lehendabizikoak, haria bezain mehe bada ere, beti botatzen du halako argitxo alai bat, bihotz pozgarri, eta itzal zehatzak marrazten ditu lurrean; azken honek berriz, halako dirdai hilkor bat hedatzen du, hain margula non ez baitu itzalik ere egiten ia-ia. [Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    margul (FlickrCC, nacquatella)

     
  • Maite 12:30 pm on 2013/04/07 Permalink | Reply
    Tags: M   

    mizpirondo 

    iz. BOT. Errosazeoen familiako zuhaitz hosto erorkorra, hosto handi eta eliptikoak eta lore handi zuri eta bakartiak dituena. Fruitua mizpira da (Mespilus germanica). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel