Tagged: Z Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:29 pm on 2019/05/25 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    ziraia 

    iz. Ipar. Betuna. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [betuna]: krema, betun Heg., lustre Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) betún [para el calzado]
    fr iz. (Ipar.) cirage
    en iz. (Ipar.) shoe polish
    port iz. (Ipar.) betume

    Alkandora aldatu nuen, zapatei ziraia eman nien, lurrina bota nuen, bibotea brillantinarekin orraztu, eta kalera irten nintzen. [Gauzen ordena naturala, Lobo Antunes, Antonio / Iñigo Roque (Alberdania / Erein / Igela, 2013] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    ziraia (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:03 pm on 2019/05/21 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zurrupakari 

    adj. Asko edaten duena. Gormanta, maiz zurrupakari. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zurrupakari (AN, B, BN, R ap. A). “Gran bebedor. Gormanta maiz zurrupakari (B), el glotón (es) con frecuencia gran bebedor” A. Zurrupakariak, burua nastutzeraño ordi ezpadadi ere […]. ArgEgut 1935, 20.

    Sinonimoak: izond.

        [edale handia]: zurrutero beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. que bebe mucho, gran bebedor, -a
    fr iz. qui boit beaucoup, un grand buveur, -a
    en iz. a great drinker
    port iz. ótimo bebedor, -a

    Gormanta, maiz zurrupakari. (Hiztegi Batua)

    zurrupakari (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:03 pm on 2019/05/13 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zurrungari 

    adj. Zurrunga egiten duena. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zurrungari (Sal ap. A; Dv, H), zurrukalari (B ap. A).

    1. Roncador; que respira ruidosamente. “Ronfleur” Dv y H. “Persona que hacer ruido al respirar” A. “Roncador. Zurrukalari arekin eztaiteke lorik egin, no se puede dormir con aquel roncador” Ib. [Kixkil beti lo]. Begi-bazterrez behatzen dio Kixkili, […] pilota eman ahala botatzen zurrungariari buruz. Lf Murtuts 14.

    2. xurrungari. (Agua) rumorosa. Lurdeko mendietan oihanpez nabila, ur xirripak xurrungari, San Josep gidari. Iratz Argiz 88 (ap. DRA).

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. roncador, -a
    fr izond. ronfleur
    en izond. snorer
    port izond. , roncador(a)

    -Aingerutxoek bezala lo egin du. Tira, aingerutxo zurrungariek bezala. Ni naiz haren zurrungekin lo gaizki egin duena. [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

    zurrungari (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:24 pm on 2019/05/06 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zurruburru 

    iz.  1 iz. Ipar. Nahasmena, nahaspila, istilua. Mundu honetako zurruburruak. Nagusi eta langileen arteko makur eta zurruburruak. 2 adj. Ipar. Nahaspilatsua; askotarikoa. Oroitzapen zurruburruez mihia trabatua. Ile-mozle, tindatzaile, musikari, dantzari, ostalari, kazeta-egile, horra zer ofizio zurruburruak dituzten frantses umeek Amerikan. 3 iz. Ipar. Garrantzi gutxiko lan edo zeregina. Abeltzain, eta laborari etxeetan mutikoek egiten dituzten beste zurruburru batzuetan aritzen zen. 4 iz. Ipar. Balio gutxiko gauza. Ik. huskeria. Bazen han oihal, zatar, oinetako urratu eta bertze holako anitz zurruburru. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    zurruburru iz. Ipar. [nahasmena]: botiga, lardaskeria, nahasi-mahasi, nahas-mahas, nahasmen, nahaspila, nahaste-borraste, zilibokata Ipar., nahasturia Naf., broia Zub., kaka-nahaste beh., saltsa beh., zaramatika g.e., endredo Heg. beh., nahastura Ipar. g.e.
    zurruburru izond. Ipar. [nahaspilatsua]: nahaspila, nahaspilatsu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Ipar.) confusión, barullo, desorden (2) iz. Ik. zurrumurru (3) iz. (Ipar.) confusion, brouille
    fr iz. (Ipar.) confusion, brouille
    en iz. confusion, mess
    port iz. confusão, barulho, zoada

    Aire hotzak on egiten zion eta buruko zurruburruak emeki emeki zuzentzen. [Poto, Pantzoa Irigarai, Maiatz, 2010] (Egungo Testuen Corpusa)

    zurruburru (Gaurko Hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:45 pm on 2019/04/17 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zarratatu 

    ad. zarratatu, zarrata, zarratatzen. 1 da/du ad. Gip. eta Naf. Urratu. Ik. zarrastatu; tarratatu. Jesus hiltzean, Jerusalemeko tenpluko pareta goitik behera estaltzen zuen oihala zarratatu zen. Jantzirik zarratatu gabe. 2 da/du ad. Irud. Tximista luzeek iluna argitzen dute, haizea zarratatuz. Umezurtz gelditzeak zauritzen zidan arima, zarratatzen bezala bizia. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zarratatu (G-bet-nav, AN), zarratiatu (G-to). Ref.: Bon-Ond 157; A (zarratatu, zarratiatu).

    Rasgar(se), desgarrar(se). “Rasgar una tela, un papel” A. Jesus iltzean Jerusalemgo Elizako pareta edo orma goittik bera estaltzen zuan oiala zarratatu zan. Inza Azalp 70. Ene, gogoan min ematen dit, illeordedun gizatzar bateri entzuteak bere biotza zarratatzen ari dala. Amez Hamlet 90. Gauaren gogorkeriak bota du barren-soroan azkazal azia […] eta dena […] kimatzen eta zarratatzen asi da. LMuj BideG 100. Zalekeriak zakua zarratatu oi duala-ta. Berron Kijote 217. Hitchcock-en lapurrak aingeru gisa badabiltza paretan gora eta behera edo teilatuz-teilatu jantzirik zarratatu gabe. MEIG I 185.

    Hender(se). Tximista luzeek illuna argitzen dute aizea zarratatuz. ‘Fendent’. Or Mi 130. Ta zelaiari berari ere naskaldia eman zion ta goragal pitxatu zan, zarratatu zan. R. Argarate EG 1952 (1-2), 52.

    (Fig.). Nere belarriak zarratatu ditu etxekoekiko gaitzen berriak. Zait Sof 194. Orregatik zarratatzen da oiñaze izugarriz, egiak bat autarazi, ta oiturak bestea ez utzarazi. “Discerpitur”. Or Aitork 204. Poz aundi artaz zurtz gelditzeak zauritzen zidan anima, zarratatzen bezala bizia. “Dilaniabatur”. Ib. 236. Nere bururapenak, nere gogoaren errai miñak, zarratatzen dira milla zalapartetan. Ib. 335s.

    Sinonimoak: ad. G-N

    [urratu]: tarrat egin, urratu, tarratatu Ipar., zarrastatu Ipar./Naf.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. (G/GN) rasgar, desgarrar
    fr déchirer, arracher
    en tear, rip,
    port rasgar, lascar

    Galtza zarratatuak janztea gustuko du.

    zarratatu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:38 pm on 2019/04/13 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zokoratu 

    ad. zokoratu, zokora/zokoratu, zokoratzen da/du ad. Zokoan utzi, baztertu; zoko batera eraman. Greziako filosofoek Jainko sinestea zokoratu zuten. Ez zituen horrenbestez ahaztu zokoratuak zeuden liburu zaharrak. Barregarriak ziren Nikanorrek han zokoraturik zeuzkan zertxoak. Denen artean zokoratzen dute Martin. Nahigabeak, nekeak, zokora zaitezte. 2 (Era burutua izenondo gisa). Hitz zahar, zokoratu eta bakanenak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zokoratu (Lar, Añ (G), H (+ -kh-)).

    Arrinconar, dejar a un lado. “Arrinconar” Lar y Añ. “Mettre de côté, au rebut, dans un coin, au rancant. Soineko zahar hori behar duzu zokhoratu, vous devez mettre au rebut ce vieux vêtement. Au fig. Zahartuz geroz zokhoratzen zaituzte, on vous néglige, on vous met du côté depuis que vous avez vieilli” H. v. zokondoratu, ZOKORA BOTA.

    Konparatzendú S. Buenabenturak arima epél, nági, floxo, perlesiátua, zokoratuik dágon burriñaréki. LE Urt ms.125r. Zokoraturik dagoan burnia erdoitzen da. JJMg Mayatz (ap. H). Lan au ere egin nuan…; baña ez neukalako zerekin argitara eman, zokoatu zan. Arr CDoc III (ap. DRA). Azkeneko urte oietan, batez ere, ezertarako, zokoratzeko baizik, eztiran zortzikuak asko ta asko egin dira. LzM EEs 1912, 131. Leen-ukaldiz, azeriari maats-aleak eldu-ez bezela, eskura-eziña baderitzaizu onen mamia, ez dezazula arren zokora. Ldi IL 9. Lengo aitona zarrak / zigutena utzi […] / gauzko gaztiak dute / zokoratzen asi. Yanzi 223. Bere leikidea iltzeko asmoa luzetsi edo erabat zokoratu. Etxde JJ 128. Madril-go politika jarraituki, Euskal-Erria zokoratuta euki izan zuen. EgutAr 16-8-1956 (ap. DRA). Sutegian ezpata zarren bat eta satairen bat edo beste baditugu zokoratuta. NEtx Antz 23. Eta filosofiak ere ezin dezake zokoratu, beste gabe, aztertu ta kontuan artu gabe. Vill Jaink 101. Progresismoa zokoratu baldin badute azkenean, gure xinplekeriari egingo diote farre. MIH 173. Hori dela-ta, gutakoren bat gailendu bada lanbide horretan, ezin zokora dezakegu. Ib. 268. Hitz horietatik asko nahi eta nahiezkoak ditugu eta ezin ditzakegu zokoratu. PMuj in MEIG I 92. Gure euskera nola izan zan / urtetan zokoratua. Ayesta 98. Duela hamabost urteko kezkak eta asmoak ez daude hain zaharkituak non eta besterik gabe zokora daitezkeen. MEIG VI 123. En DFrec hay 31 ejs., todos meridionales. v. tbn. Y 1933, 2. Basarri 16. Erkiag BatB 19.

    (Part. en función de adj.). Hiztegi batetik, Azkuerenetik, esaterako, hitz zahar, zokoratu eta bakanenak bildu eta parrastaka ereitea, gauza atsegina izan daiteke, ez horratik irakurlearentzat. MIH 139.

    Apartarse, irse a un rincón. “Se mettre à l’écart, se ranger de côté, vers le coin. Zokhora zaite, retirez-vous de côté, vers le coin. Au fig. Ez izanik on deusetako, behar dut zokhoratu, n’étant bon à rien, il me faut me rencogner” H. Naigabe, nekeak, / zokora zaitezte. “Retiráos a vuestro escondrijo”. Or Eus 14. Mundu zoroak maite izaten du aberats, eder ta gazte; bañan zarrari, beartsu bada, ken ortik; zokora zaite. Lek EunD 41. Begiak igurtzika zokoratu naiz. NEtx Antz 50.

    Arrinconar (acosando). Denen artean zokoratzen dute Martin. NEtx Antz 29.

    Sinonimoak: ad.

        [baztertu]: baztertu, zokondoratu Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. arrinconar, retirar a un rincón (2) da/du ad. (hed.) retirar, apartar, arrinconar, relegar
    fr (1) da/du ad. mettre de côté, mettre au rebut, mettre au rancart (2) da/du ad. (hed.) (se) mettre à l’écart, (se) ranger de côté
    en (1) da/du ad. to separate, to put aside, to discard (2) da/du ad. to marginalize, to ostracize, to isolate
    port (1) da/du ad. arrincoar, arrinconar (2) da/du ad. (hed.) retirar, separar, apartar, relegar

    Denen artean zokoratu dute. 

    zokoratu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:11 pm on 2019/04/08 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zital 

    iz. 1 adj. Doilorra, inolako prestutasunik agertzen ez duena. Zitalen antzera, Pello, burlatzera saiatzen zara. Agintari zital horrek bidegabeko epai gogorra eman du. Lapur donge zital madarikatua. Etsai zitala. Piztia zital, kirastu eta gogaikarria. 2 adj. (Gauzez mintzatuz). Bihotz zital, doilor eta gorrotoan sendotua. Mihi zitaleko gizona. Gurari zitalak. Ekandu zital eta zikinez betea. Gaitz zital bat sartu da hariztietan eta kalte handiak egin ditu. Zurrumurru zital bat barreiatu da bazter guztietan. Bigarren tantoa egin, eta, ondoren, bi sake zital atera zituen. 3 adj. Haserrekorra. Hain da errea, hain zitala, hain buruiritzia, non ezin inondik berarekin eduki baitaiteke bakerik. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak:  zital izond. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [doilorra]: bilau, doilor, gizatxar, gizatzar, kiskil Ipar., mandil Ipar., andur g.e., kaldar g.e., bekaizti Ipar. g.e., brigant Ipar. g.e., miserable Ipar. zah.
    [zikina]: zah.likits, lohi, satsu, urde, zikin, zikintsu Ipar., enas Heg., txerri Heg., ugerdo Bizk., ugertsu Bizk., zerri Ipar./Naf., endes Zub., teiu Zub., ahats zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. despreciable, ruin, mezquino, -a; bellaco, -a (2) izond. (B) testarudo, -a
    fr izond. vil, -e ; méprisable, méchant, -e ; fourbe
    en izond. despicable; wicked, evil, vile; bad
    port izond. desprezível, mesquinho(a), avaro(a)

    Lapur donge zital madarikatua. (Hiztegi Batua)

    zital (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel