Tagged: Z Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:55 am on 2010/09/28 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zimitz 

    iz. ZOOL. Heteropteroen ordenako intsektuen izen arrunta. Aurreko hegoek aurrealde larrukara eta atzealde minzkara dute eta atzeko pare mintzairea estaltzen dute. Aho-aparatua ziztatzeko eta zurgatzeko egokituta dago. Urtarrak edo lehortarrak dira eta batzuk gaixotasunen sortzaile edo transmisore dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ohe-zimintz, tximintxa, txintxe, imitx, tximuka (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es chinche
    fr punaise
    en bug
    ja 虫 (mushi)

    Kurten ekintzei buruz ezin konta ahal aieru eginez eta lastairako zimitz ugarien konpainian hartu ninduen loak. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:44 pm on 2010/09/24 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zirimiri 

    iz. Tanta txikiz osatutako eta geldo erortzen den euri zarratua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [euri-lanbroa]
    euri-lanbro, euri-langar, euri-zirin, lanbro, langar, eurixka Ipar., lantxurda Sort., landur Bizk., zarama Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es sirimiri; llovizna, calabobos
    fr bruine, pluie fine
    en drizzle
    ja 小雨 (kosame), 霧雨 (kirisame)

    Ez nuen ez hotzik ez minik sentitzen, eta aurpegia bustitzen zidan zirimiri sarkorra, elur eta euri artekoa, ulermenaren bidez hautematen nuen, ez azalaren bidez. [Zoririk ez, Imre Kertész / Urtzi Urrutikoetxea (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 11:14 am on 2010/09/10 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zorionak! 

    Zorion (pl.) Norbaiti jai jakin batzuetan, urtebetetzean edo harentzako garrantzi handia duen zerbait gertatzean, asmo edo gogo ona adierazteko erabiltzen den esapidea; norbaitek egindakoa onetsi edo txalotzeko erabiltzen den esapidea (soilik edo zorionak eman eran). Zorionak zure urtebetetzean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: urte askotarako!, urte askotan! (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Word Reference):

    es ¡Felicidades!
    fr Joyeux anniversaire!
    en Happy Birthday!

    Zorionak, bihotz-bihotzez, Andoni!

     
    • Andoni 11:44 am on 2010/09/10 Permalink

      Mila esker
      Mx haundi bat. 🙂

    • Iñaki Murua 8:41 pm on 2010/09/10 Permalink

      Musika gehiago eta beste esanahi bat: Zorion beti besterena
      (Xabiel Lete / Imanol)

    • Maite 1:28 pm on 2010/09/11 Permalink

      Ederra abestia eta ederra letra, Iñaki! Eta ze ondo datorkidan larunbat goiz honetarako… 😉

  • Maite 10:29 am on 2010/08/16 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zozoilo 

    izond. Zozoa, ergela.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [zozoa, ergela]
    arin, astapito, babo, buruarin, eltze, ergel, ero, eroxka, inozo, kaiku, kaskarin, kirten, lerdo, memo, ments, tonto, tontolapiko, tutulu, txatxu, txoriburu, txoropito, zoroxka, zozo, bulunba Ipar., pello Ipar., xanfarin Ipar., zuntzun Ipar., tetele Sort., zoro Sort., gangar Bizk., ganorabako Bizk., ganoragabe(ko) Bizk., kokolo Bizk., lapiko Bizk., lelo Bizk., memelo Bizk., mozolo Bizk., papao Bizk., pepelerdo Bizk., taket Bizk., tankalo Bizk., tentel Bizk., txotxolo Bizk., pettux Lap., ganbelu Heg. beh., inputika g.e., narra g.e., txolin g.e., zoroko g.e., koko Bizk. g.e., txotxin Bizk. g.e., haizebelats zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es tonto, -a, insustancial, bobo, -a
    fr bête, idiot(e)
    en dummy, idiot

    Beharbada nik txinoak “txino” ulerkaitz batzuk direla, esaten dudan legez, ni europar zozoilo bat naizela, esango dute beraiek. [Euskal Herria krisian, Joxe Azurmendi (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 3:48 pm on 2010/07/31 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zozomikote 

    iz. (pl.) Martxoaren azkenaldiko eta apirilaren hasierako egunak (tokiaren arabera aldi horien iraupena aldatu egiten da: hilabete bakoitzetik bi egun, egun eta erdi, etab.). Eguraldi txarra egiten duen sinestea zabaldurik dago. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ez dugu topatu sinonimorik

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (pl) nombre dado a los últimos días de marzo y primeros de abril (su duración varía según el lugar)

    Zozomikote egunak, tristeak eta ilunak, hala esan ohi da. [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:35 am on 2010/06/25 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zirikatu 

    du ad. 1. Norbait zerbait egitera hitzen edo ekintzen bidez bultzatu; akuilatu, xaxatu. 2. Gauzaren bat ukitu, hatzekin edo zerbaitekin higituz edo azterka arituz. Zaurian zirikatzen ibili da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) ziztatu, xixtatu, sastatu, zulatu (2) horretaratu, tentatu, bultzatu, sakatu, erakarri, estimulatu, limurtu, errekeritu, eragin, zirrikatu, zirri egin (3) xaxatu, akuilatu, kilikatu, kinatu, axaxa egin, zipo egin, axatu, probokatu, aisatu, tarritatu, kitzikatu, narritatu, esetsi, gogait eragin (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) aguijar, azuzar (2) incitar, estimular, provocar, empujar (3) hurgar, enredar, tocar (4) atizar, avivar
    fr (1) piquer, exciter (2) inciter, provoquer (3) remuer, toucher
    en to provoke, to incite, to urge

    Guk zirikatu egiten genuen hitz egin zezan, algara handiak egiten genituen haren hanka-sartze ugarien xaxan. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 1:04 pm on 2010/06/08 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zotin 

    iz. 1. Bat-batean gertatzen den arnasgora ozena, diafragmaren uzkurdurak eragindakoa; direlako uzkurdura eta hotsen segida. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [txopina, bapateko arnasgora ozena]
    txopin Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es hipo
    fr hoquet
    en hiccup, hiccough

    Zazpi zotin kontatu zizkion batetik besterako tarterik gabe, eta bularraren kontra estutu zuen haurra, ikaraturik.  [Dublindarrak, James Joyce / Irene Aldasoro (Alberdania, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
    • asier 9:01 am on 2010/06/09 Permalink

      Zarautz aldean sinonimo polita dago: “kika”.

    • Maite 8:23 pm on 2010/06/11 Permalink

      Ze polita “kika”! 😉

c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel