ESAMOLDEAK PRAKTIKA

Atal honetan esamoldeak lantzeko erantzun anitzeko galdeketak topatuko dizuzue. Gure asmo onenarekin sortu ditugu, beste guztiok ere erabil ditzazuen (EGAko azterketa prestatzen ari bazarete edo, besterik gabe, zuen euskara jatorragoa bihurtu nahi baduzue). Ea baliagarria egiten zaizuen!

Comments { 0 }

ETO´O AFRIKAKO ERREGE

Espero zen bezala, Samuel Eto´o jokalari kamerundarrak eraman zuen Afrikako urrezko baloia, Nigeriako African Conference Hall-ean ospatu zen galan. Bertan, bere taldeko presidente eta zenbait ordezkari alboan zituela, Afrikako futbol jokalari onena dela adierazten duen saria jaso zuen hirugarren urtez jarraian.

Aurreko urteetan ez bezala, aurtengoan izan ditu sari hau bere eskuetan erortzea arriskuan jarri duten lehiakideak. Chelsea taldeko Didier Drogba jokalari marfildarrak, Eto´ok baino bi puntu gutxiago bakarrik lortu zituen. Talde ingelesarekin egindako denboraldi bikainak, futboleko onenen artean tarte bat egitea balio izan dio.

Bartzelona taldeko presidentea eta taldekideak eskertu ondoren, Afrikako umeei eskaini zien saria. Ez dugu ahaztu behar, Eto´ok beste edonork baino gehiago bultzatu duela hirugarren munduko umeenganako laguntza, eta kirolean lortutako arrakastengatik ez ezik, bere herrialdeko umeen alde egindako lanagatik ere ezagutzen dugula jokalari hau.

Beraz, Samuel Eto´o futbolaria zoriontzea besterik ez zait gelditzen, eta futbola gustuko duzuenok, hemendik aurrera, sari honen banaketa arreta handiagoz jarraitzea espero dut, herrialde hauetatik ateratako jokalarietan egon baitaiteke, futbolaren etorkizuna, azkeneko urte hauetan ikusi ahal izan dugun bezala.

Gaia interesgarrria iruditzen bazaizue, jarraian topa dezakezue informazio gehiago:

Bartzelona taldeko webgunea

Chelsea taldekoa

Samuel Eto´o

Comments { 0 }

Energia elektrikoa antzinako Egipton

Egipto inguratzen duten misterioak ez dira gutxi, batzuk aipatzearren:

1- Faraoi extraterrestrea
2- Hegazkinak ala txoriak?
3- Egiptoko atzinako jendea Australian
4- Piramide handia (zergatia, zertarako, nola…)
5- …

Horrela jarraitu nezake oso luzerako, baina gaurkoan nire arreta piztu duena zera da: Nola argiztatzen ziren egiptoarrak eguzkiaren argia urrun geratzen zen lekuetan? Ez al zaizue inoiz burutik pasa nolatan lortu duten Egiptokoek horrelako doitasun artistiko eta teknikoa erabateko iluntasunean? Bai, erabateko iluntasunean dauden milaka hilobietan, lurrazpiko pasabideetan, nekropoli ezberdinen eraikinen barrenetan…

Hau adibidez, El Valle de los Reyes-en aurkitzen da. Hori guztia marraztua izateko, nolabaiteko argia egon behar zuen. Hau pentsatzerakoan, bat-batean, gure burura, tortxak edo kandelak datoz. Baina ezin dugu ahaztu, ez dela argi-zuzien aztarnarik aurkitu inongo pasabideen sabaietan edo eraikinen barrenetan orokorrean. Marraztu eta margotu ondoren sartuko al zituzten irudiak? Arroka gehienak toneladak pisatzen dituzte, eta pasillo estuetatik garraiatzea ezinezkoa litzateke, beraz, aukera hori ere baztertu egiten dugu. Ispiluak erabiliz argia barren-barreneraiono iristea lortzen al zuten? Aurkitu diren datuen arabera, erabiltzen zituzten ispiluak kalitate txarrekoak ziren, islapen bakoitzean, argiaren 1/3 bat gutxienez galtzen zen, beraz, ezinezkoa zen; galeriz galeri, ispilu batzuk konbinatu ondoren, eguzpiaren izpirik ez zen iristen leku askotara. Hortaz, nola lortzen zuten argia? Nola lortu zuten halako lan artistikoa iluntasuna garaile zen eta den galerietan?

Debekatutako hipotesia

Dirudienez, Sesotris I.enaren obeliskoak estaldura metalikoa zuen, kronista askok hitz egin dute bonbilla itxura zuten obeliskoez. Objektu hauen erabilerari buruzko iritzi ezberdinak egon dira, baina ezagunena edo sinestuena, tximistorratz bezala erabiltzen zituzten teoria da. Urre, zilar eta brontzearen aleazioez estalita zeuden, eta denori ezagun egiten zaigun ELEKTRUM izena hartzen zuten.

Dendera jainkotegia: Bonbilla forma duten objektu ezezagunak ikus ditzakegu.
Aurkitutako lanpara itxurako objektuek erabilera guztiz ezezaguna zuten. 80ko hamarkada hasieran, Peter Krassa eta Reinhard Habeck ikertzaileek antzinako Egipton energia elektrikoaren erabilerari buruzko hipotesi bat kaleratu zuten. Edfu, Kom Ombo eta Dendera tenpluen paretetako marrazkiek hala adierazten omen zuten.

Pintura hauek bonbilla forma hartzen zuten, Dendera tenplukoak, agian, luzexeagoak dira baina orokorrean edozein etxetan aurki dezakegunaren antza zutela esan daiteke. Objektua zeharkatzen, uhin-mugimenduak egiten dituen sugea “zuntza”, loto-lore baten barnetik irteten “txintxor” tankeraz. Obeliskoak, “djed” mugarriek eusten dituzte. Egipto osoan zabaldua dagoen mugarri hauen sinboloen esanahia: energia, tinkotasuna eta boterea. “Bonbila” hauek, kable moduko batekin, euskarri edo oinarri bati daude “konektatuta”. Bertan, oinarri horretan, airearen jainkoa agertzen da belaunikaturik. Hau guztia, babuino batek babesten du, segur aski Thot jainkoaren errepresentazioetako bat dena. Thot, zientzien eta jakinduriaren zaintzailea, esku bakoitzean laban bat duela babestu edo gorde nahi duela diduri.

Orain arte esandakoari buruzko aurreiritzi guztiak alde batera utziz gero, antzinako Egipton, “el valle de los reyes” eta beste hainbat lurpeko pasabide, tenplu eta hilobietan eginiko inskripzioak, erraz asko izan zitezkeen elektrizitateari esker baino ez eginak. Apaiz, abade eta sazerdoteen leinukoak, inboluzio egoeran, nahitaez gordetako ezagutza; jainkoen ohorezko oparia.

Aintzinako beste zenbait adibide

Dena den, badirudi Egipto ez zela izan antzinaroan energia elektrikoa ezagutzen zuen bakarra. Aurkitutako froga material eta antzinako testuek hala diote, behinik behin. Plutarcok, adibidez, I. mendean, amaigabeko lanpara bati buruz idatzi zuen, baina sazerdoteek ez zioten funtzionamendua esplikatzen jakin, besterik gabe esan zioten urte asko zeramala itzali gabe eta ez euriak eta ez haizeak ez zutela lortu hura itzaltzea.

Lanpara honi buruz, ehundaka istorio aurki ditzakegu. Nik nire aldetik, La Piedra de la Luz irakurtzea gomendatzen dizuet, Christian Jacq autorearen nobela paregabe bat, 4 liburu ezberdinetan banatua. Egipto minimoki gustuko duenak, nobela hau ere gustuko izango du.

Liburuari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, klikatu hemen edo hemen eta Egiptoko misterioez gehiago jakin nahi baduzue, hemen.

Comments { 0 }
-->