Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:50 pm on 2020/05/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    pasealdi 

    iz. Paseatzea, pasiera. Ik. paseo. Maggiek eta biek pasealdi luzeak egiten zituzten elkarrekin. (Hiztegi batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    pasealdi. (H), paseialdi (H), pasaialdi (H). Paseo. ” Pasealdi bat egin dugu, nous avons fait une promenade” H.

    Sinonimoak

    iz. [pasealdi]: ibilaldi, txango (Adorez sinonimoen hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es iz. paseo, caminata
    • en iz. walk, stroll
    • fr iz. promenade
    • port iz. passeio, caminhada

    Testuinguruan

    Goizeko pasealdiak on egingo dit. #gaurkohitza

     
  • Maite 10:21 pm on 2020/04/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    gibelalde 

    iz. Atzealdea. Etxearen gibelaldean. Gibelaldea larrutuz herrestan. (Hiztegi batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    (B, L, BN, S; Añ, Dv, H, VocB , A). Ref.: Lh; A EY III 407; Izeta BHizt .
    Parte trasera; espalda; trasero. “Espalda” Mg Nom 66. “(Parte) posterior” Añ. “Croupe” Foix. ” Gibelaldea milikatzea aski, kurri abiatzeko (L)” A EY III 407 (acertijo del sello de correos). ” Zer duzu gibelaldean? Etxearen gibelalde hortan dago ” Izeta BHizt.
    Okhasinoa kopetan […] illetsu da, eta xerlotsu, baiña garhaitean, garzetan, gibel aldean, motz, soil, garbal, karsoil eta ille gabe. Ax 153 (V 101). Nihori potegin behar duenak gibelaldean, eztu irabazirik luzatzean. O Pr 700. Zaragollen gibel aldia oihal hobez egin dezen. Etch 303 (versión Lrq). Abereen azpiak izan behar du galtzadatua, ixuri guti batekin gibel-aldera. Dv Lab 217. Itsasoaren indarrak ordean urratzen zuten gibelaldea. “Puppis vero solvebatur” . Dv Act 27, 41. Elkharri gibel aldea erakusten. Elzb PAd 53. Gibel-aldetik zion / sendi usteldura. Zby RIEV 1908, 764. Hemen jauzi, hanxet gibelaldev. tbn. ES 113. Bordel 78. ChantP 308. Jnn SBi 115. StPierre 28. Ox 31. Barb Leg 137. TAg Uzt 153. Etxde JJ 173. Ardoy SFran 183. GIBELALDERAKO. “Qui se dirige vers le derrière” Dv. GIBELALDETIKAKO. “Qui vient du derrière” Dv.

    Sinonimoak

    iz. Ipar. [atzealdea]: atzealde, gibelondo Ipar. (UZEI sinonimoen hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es  iz. (Ipar.) parte de atrás, parte posterior
    • en  iz. (the) rear, (the) back
    • fr iz. partie arrière, partie postérieure
    • port iz. a parte de trás, parte posterior

    Testuinguruan

    Nik gibelaldean jokatzen nuen, defentsaren erdian.

     
  • Maite 9:11 pm on 2020/04/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    uhanditu 

    uhanditu, uhandi, uhanditzen 1 da/du ad. g.er. Harrotu. Hainbeste zorionekin aurkitu zenean, bihotza uhanditu zitzaion. 2 da/du ad. g.er. Urez hanpatu. (Hiztegi batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1. (H), uhantu (SP→Dv, A, H). “Devenir hydropique. Uhantua, hydropique” SP. “Rendre ou devenir hydropique; causer ou être atteint de tympanite” H. (Lar, H (+ ua- V, G)), uhantu (H), uaunditu (H). Hinchar(se). “Hincharse” , “abotagarse, hincharse como una bota”, “embotijarse, hincharse” Lar. ” Belar bustiak uanditzen ditu abereak, l’herbe humide gonfle les animaux. […] Belar bustia janez uanditzen dira abereak, […]” H. (AN-5vill ap. A ), uranditu (V, G, AN ap. A ), urhantu (L-côte, BN ap. A ), urhauntu (L, B, BN-baig ap. A ). “Hincharse (algo puesto a remojo)” A. “Arrufar, curar la madera metiéndola en el agua” , “meter grandes maderos en el agua para hincharlos” Ib. ” Urhantu (BN-mix), dejar corromper el lino en agua, para separar la arista” Ib.
    Goizaldeak ere liho ur-hantzen deramatzate. Lf GH 1924, 393. Empaparse.
    O mokadera, lienzo txuri alako negar tantaz bete ta uanditu ziñatenak! Lar SermAzc 46.

    2. (H, A (que cita a Izt y Lard)). Envanecer(se). Aiñ arro dabill, […] ta bere buruz betea ta uanditua dago, non dirudien iñor ere eztaukala ezertan. Lar DT CCXIV. Augusto agintaria egun aetan arkitzen zala arroturik berez betea eta arras uanditua. Izt C 258. Ainbeste zorionekin arkitu zanean biotza uanditu zitzaion. Lard 270.

    3. + uganditu. Acrecentar(se), hacer(se) más grande. Bataio Santubaren urak leenere baño birtute eta indar geiagoz betetzen, arrotzen eta uanditzen. Lar SAgust 9. Azi, zuzendu, eraendu ta uganditu zuben [Jesusen Konpañiya] . Aran EE 1885a, 73.

    4. (Part. en función de adj.). Ahuecado. “Raro, ralo, arroa, uanditua ” Lar. 5. hurhantu (Foix ap. Lh). (Sust.). Hidropesía.

    Sinonimoak (Adorez sinonimoen hiztegia)

    1. ik. harrotu.
    2. ik. urez hanpatu

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es (1) da/du ad. [uretan edo bustita egoteagatik] hinchar(se), agrandar(se) (2) da/du ad. (hed.) envanecer(se), engreír(se), ensoberbecer(se)
    • fr (1) da/du ad. [uretan edo bustita egoteagatik] (se) gonfler, (s’)enfler (2) da/du ad. (hed.) (s’)enorgueillir, (se) targuer, (se) vanter
    • en (1)  da/du ad. to swell [usually sth that has been in water] (2) da/du ad. to become haughty/proud
    • port (1) inchar-se (2) envaidecer-se

    Testuinguruan

    Ez al zarete oraindik ohartu egurrezko ziri lehorrak uhandituz gero harrobirik gogorrena leher lezakeela? [Absurdoko kontuak, Patxi Zabaleta, Pamiela, 2013]

    Hurrengo goizean, su-hiltzaileek atera zuten motorra ibaitik; uhanditurik zetorren ibaia, azken euriteak zirela eta. [Hauts bihurtu zineten, Juan Kruz Igerabide, Alberdania, 2005]

     
  • Maite 8:55 pm on 2020/04/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    asimetriko 

    adj. Simetriarik gabea. Harreman asimetrikoak. (Hiztegi batua)

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es izond. asimétrico, -a
    • en izond. asymmetric, asymmetrical
    • fr izond. asymétrique
    • port izond. assimétrico(a)

    Testuinguruan

    Konfinamendutik ateratzen hasteko plana mailakakoa eta asimetrikoa izango dela nabarmendu du Sanchezek. [Ezingo da probintzia batetik bestera mugitu ekainaren amaiera arte gutxienez, Ainhoa Larretxea Agirre – Joxerra Senar Elso (berria.eus, ]

     
  • Maite 9:49 pm on 2020/04/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    jasangaitz 

    1 adj. Ia jasanezina. Ik. eramangaitz; pairagaitz. Hitz-jario jasangaitzak. Ilunpearen laino jasangaitzak. Egoera jasangaitz honi nolabait aurre egiteko.

    2 adj. Oreka ekologikoa epe luzera bermatzen ez duena. Ik. iraungaitz 2. Gero eta gehiago dira hazkunde ekonomikoan oinarritutako garapen eredu hau jasangaitza dela diotenak. (Hiztegi batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1. (Dv→A), jasakatx. Molesto, desagradable, insoportable, difícil de aguantar. Nere umore gaxtoak hain jasangaitza egiten nau. Dh 83. Zer gauza jasan gaitz eta espantagarria. MarIl 125. [Beroa] ez da bizkitartean sobera jasangaitza. Prop 1881, 67. Dorpeago, saminago, jasan gaitzago izan bide da harentzat lana eskutik utzi behar ukaitea. HU Aurp 123 (v. tbn. Zez 156). Uri andijetako egurats edo axe aztuna […], euren zarata jasakatxa. BAizk Ipuin 87 (ap. DRA). Nik ez dut mundu huntan Gaxina baino jasan-gaitzagorik. Barb Sup 7. Miña gero ta jasangaitzagoa zitzaiola. Anab Usauri 123. Olio-urrin bortitz hura baino jasangaitzagorik bazen. JE Ber 29. Zer zaio hoin jasan gaitz zure begiari? Iratz 40 (v. tbn. Lf in Casve SGrazi 9). Nekhos eta bortxa-kara zaiku. Arropa berriak jasan-gaitz ditugun bezala, hots! Lf ELit 277. Hara zergatik jasan-gaitz zuten Frantsesek frantses dirua. SoEg Herr 7-1-1960, 1. Harriengatik ez balitz jasangaitza eginen litzaidake ene munduko bidaia hau. PPer Harrip 62. v. tbn. Jaur 124. Zait Sof 94 (y-). En DFrec hay 4 ejs. de jasangaitz.

    2. (Uso sust.). Cosa insoportable. Helas! / Zer zorigaitz / zer jasangaitz / hartzeko gogoan. CantIzp 10. (ap. DRA) Lagun proximoaren jasan gaitzak jasaitea. MarIl 32. Bai bai, ainitz eta haundiak izan dituztela jasaiteko gure gogo-bihotz guriek holako urte pisuetan. Guziz, jasan-gaitz batek ordaintzen zuelarik, gutienik ustean, aintzinekoa. Larre ArtzainE 137. 3. jasangatx. (Uso adv.). De modo insoportable. Aragi-griñea, jasangatx, igarian dabil emakume ta gizonezko oneen gorputzetan. Erkiag BatB 134. JASANGAITZAGOKO. Eritasuna baino jasan-gaitzagoko nahigabe asko. HU Aurp 157.

    Sinonimoak

    izond. Ipar. jas. [eramangaitza]: eramangaitz, pairaezin jas., pairagaitz jas., jasanezin Ipar. jas., eroangaitz Bizk. g.e. (UZEI sinonimoen hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es izond. intolerable, insoportable
    • fr izond. insupportable, intolérable
    • en izond. unbearable, intolerable
    • port izond. intolerável, insuportável

    Testuinguruan

    Isilunea luzatzen uztea jasangaitz bilakatzen ari zitzaion. [Ileak uretan, Josu Penades (Alberdania, 2012)]

    lifeder.com

     
  • Maite 10:17 pm on 2020/04/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    pikotx 

    iz. Lurra edo zorua zulatzeko lanabesa, gutxienez alde bat zorrotza duen burdina batez eta gider batez osatua dena. Pikotx zorrotzez zuloa egiten ari ziren harkaitz baten alboan. Lehen-lehenik pikotxarekin erro azkarrenak aterako dira. (Hiztegi batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    pikotx . pikotx (AN, L, BN, Sal, S, R ap. A; H, Foix ap. Lh; ph- VocBN , H, Foix ap. Lh), pikotxa , pikox , phikots (Gèze) pikotza .

    1. (AN, L, BN, Sal, S, R ap. A; H, Foix ap. Lh; ph- VocBN , H, Foix ap. Lh), pikotxa, pikox, phikots (Gèze) “Pic, bêche forte” VocBN. “Pic, pioche à une seule pointe aigue” Gèze. “Pico o piqueta” A. v. pitotxa. Pikotxa bat alzairaturik, […] pikotxa bat agoiorik. HerVal 193. Arnei zaarreko pikotxa bat begi berritu. Ib. 167. Hautsatzue zuen goldeak ezpata egiteko eta pikotxak lantzetako. Dv Ioel 3, 10 ((4, 10) Ol itai, Ker, BiblE igitai). Hamar batek zauzkaten eskuetan phikotxak, aitzurrak, phalak, zuharra errezebitu behar zuen zilhoaren egiteko. Elsb Fram 136. Bere pikotx, puda, haizkora, bi hortzeko, arrastelu, […]. Prop 1897, 126. Aurpegi balzdun miatzarijoi / ator pikotxa lepo-ganian. Laux AB 79. Sendua baintz, etsai-odolez / bustiko eunkek pikotx zorrotxoi. Ib. 80. Asturtar suarrizko amabi pikotx arkitu zituan. JMB ELG 58 (15 irualboko pikotxa, 58 suarri-pikotx). Larre haitzur eta pikotxarekin erro hazkarrenak atherako dire. Dass GAlm 1937, 82. Langileak pikoxekin mendi ederraren zilatzen. Zerb Azk 39. Oraiko jaun erretorak pikotxa eta palaharrarekin itzuli eta jorraturik lur guziak. Zerb Herr 6-8-1959, 4. Pikotxak eta sardak zorrozten ditute. Ibiñ Virgil 75. Aietako lau, pikotx zorrotzez zuloa egiten ari ziran arkaitz bizi baten alboan. Berron Kijote 149. Pala eta pikotxakin kargatzen zan bagoia. MMant 16. Tailu, pikotza edo palekin. Larre ArtzainE 57. v. tbn. Prop 1902, 151 (pikhotx). Ostolaiz 37.

    Doi doia xutik egon zen jenden bizitegia, eta hameka urteko haur baten begiek ikusi zituen pikotx ukaldika erortzen, batzu besten gainerat, sekulakotz uste zituen harri kozkorrak. Ardoy SFran 76.

    2. “(AN?), pico de montaña” A.

    3. “(G-to), estigma, mella en medio de la oreja; es la más larga” A. GOLDE-PIKOTX ( (H)). Arado.

    Sinonimoak

    iz. [pikotx]: borra, pika (Adorez sinonimoen hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es iz. pico, piqueta, zapapico
    • en iz. pick, pick-axe, pickax;
    • fr iz. pioche
    • port iz. picareta

    Testuinguruan

    Pikotx zorrotzez zuloa egiten ari ziren harkaitz baten alboan. (Hiztegi batua)

     
  • Maite 8:43 pm on 2020/04/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    hedatu 

    1 du ad. Tolesturik edo bildurik dagoena bere hedadura handienera ekarri. Ik. zabaldu 2. Besoa hedatu. Zangoa aitzina hedatuz. Hegalak hedatu. Arropa eguzkitara hedatu. Beren soinekoak hedatzen zituzten hura zihoan bidean. Belak hedatuz eta bilduz. Orearen gainean azukrea hedatu. Ongarria landetan hedatzen. Gu harrapatzeko arteak hedaturik dauzka. Hor gabiltza elkarren lehian, Iparraldeko haurrideei lagundu beharrean; ederki deritzat, hedatu zaien eskua hartzeko oraindaino gehiegi mugitu ez badira ere. Noren gainera hedatuko ditut ene begiak? Usoak joan, sareak heda (esr. zah.).

    2 du ad. Hedadura handiagoa eman. Bere erreinua Europaraino hedatuz. Munduko eskualde guztietara hedatzeko. Heda iezadazu erran duzun hori. Euskal aditza, hedatu beharrean, murriztuz. || Bere aita hil zutelako berria hedatzeko. Urruti hedatuko du bere izena. Jakintsuek gezur franko hedatzen dute. Egiazko fedea hedatzeko Asiara bidalia.

    3 da ad. Halako hedadura izan. Hegoaldetik Ebro ibairaino hedatzen da. Giza bizitza gutxitan hedatzen da laurogei urtetaraino. Gure artean aski hedatua dagoen ustea. Zabalago hedatuak dauden hitzak.

    4 da ad. Luzatu. Ez zaitez gehiegi heda azalpenetan.

    5 (Partizipio burutua izenondo gisa). Hedadura handikoa. Lur eremu hedatuak eskuperatuz. Espiriturik ederrenaz, zorrotzenaz eta hedatuenaz dohatua. Gogo onez aitortzen dut haren jakitate hedatua. Estekak

    (Hiztegi batua)

    Sinonimoak (UZEI sinonimoen hiztegia)

    hedatu ad.

    [zabaldu]: aldebanatu, banakatu, banatu, barreiatu, orokortu, sakabanatu, zabaldu, banandu Bizk., berduratu L-BN, jeneralizatu beh., publikatu zah., hegabanatu Bizk. g.e.  

    [hedadura handiagoa eman]: zabaldu

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es (1) da/du ad. extender(se), desplegar(se); [arropa] tender (2) du ad. propagar, difundir (3) du ad. (Ipar.) explicar (4) da ad. [halako hedadura izan] extenderse, llegar hasta, tener tal alcance (5) da ad. alargarse, extenderse (6) da ad. (Ipar.) llegar (7) da ad. (Fis.) [gasak] expandirse (8) da ad. (Fis.) [uhinak] propagarse
    • fr (1) da/du ad. déplier, déployer, hisser, déferler, tendre ; (s’)étendre, (s’)élargir (2) du ad. (se) propager, (se) diffuser (3) da ad. [halako hedadura izan] aller jusqu’à, (s’)étendre (4) da ad. [denboran] s’élargir, (se) prolonger
    • en (1) da/du ad. [hegalak] to spread; [arropa] to hang out; [bilduta dagoena] to unfurl, to unfold (2) da/du ad. to spread, to disseminate, to diffuse (3) da/du ad. to spread, to expand (4) da ad. to stretch, to extend
    • port (1) da/du ad. estender (ser), desdobrar (ser); [roupas] pendurar (2) du ad. espalhar, espalhar (3) du ad. (Ipar.) explicar (4) da ad. [halako hedadura izan] estender, alcançar, ter esse alcance (5) da ad. alargarse, prolongar, estender

    Testuinguruan

    Ez zaitez gehiegi heda azalpenetan. [Elhuyar hiztegia]

    Esamesa hiri osora hedatu zen. [Eraztunen Jauna III, J.R.R. Tolkien / Agustin Otsoa (Txalaparta, 2004)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel