Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:33 pm on 2019/07/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    eragotzi 

    iz. eragotzi, eragotz, eragozten. 1 du ad. Heg. Zerbait egiten, burutzen edo erabiltzen ez utzi. Ik. galarazi 1; debekatu. Argia ikustea eragozten didatenak. Zerk eragozten dizu zoriontsu izatea? Euriak eragotzi zuen gau jolasa. Egitekoek eragozten badizute elizara etortzea. Ezkontza eragozten duen gauzaren bat ezagutzen badute. Itsasgizonik jakitunenak ere ezin eragotz lezake, ez, kontrako haizea. Bidea eragozten dioten sasiak. 2 dio ad. (nor osagarririk gabe). Norbaiten lasaitasuna edo ongizatea asaldatu. Ik. galarazi 3. Eragozten dizu hain berandu deitzeak? Zigarroen keak eragozten dizu? 3 du ad. Ipar. Zah. Egotzi, bota. Ez nire gainera eragotz zeure haserrea. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [galarazi]: galarazi, baratu Ipar./Naf., enpatxatu Ipar. zah.
        [norbaiten lasaitasuna asaldatu]: galarazi, molestatu Heg. beh.
        [egotzi]: Ipar. zah.bota, egotzi, jaurti, jaurtiki, aurtiki Ipar., iraitzi Ipar., ohildu Zub.
        [debekatu]: Heg. debekatu, galarazi, gebendu g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. (Heg.) impedir, dificultar, incomodar, no dejar (2) du ad. (Heg.) prohibir (3) du ad. (zah.) (Ipar.) arrojar, lanzar; hacer caer (4) du ad. [artaburuak, lekak…] (Ipar.) desgranar (5) du ad. (Z) obligar a, llevar a (6) du ad. injertar (7) dio ad./ du ad. (G) intranquilizar, turbar (8) dio ad./ du ad. molestar
    fr (1) du ad. empêcher, rendre difficile, ne pas laisser (2) du ad. (Heg.) interdire (3) dio ad./ du ad. gêner, déranger
    en (1) du ad. to impede, to hinder, to hamper, to prevent (2) dio ad./ du ad. to bother; to disturb; to incommode

    Iruñeko hainbat zinegotziri indarrez eragotzi diete balkoira ikurrina ateratzea  (Berria.eus, 2019-07-06)

     
  • Maite 11:05 pm on 2019/07/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    binbilikatu 

    ad. binbilikatu, binbilika, binbilikatzen. Oreka-puntuarekiko edo ardatzarekiko alde batera eta bestera higitu.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    binbilikatu. “Ballotter” T-L.

    Sinonimoak: ad.

        [gorgoinatu]: gorgoinatu, zabu egin, zalantzatu, zanbulu egin, zanbuluak egin, junpatu Ipar., balanbatu g.e., zabundu g.e., zabunkatu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. bambolear(se), balancear(se)
    fr se balancer⇒ v pron
    en sway⇒, totter⇒
    port da/du ad. balançar-se, rebolar-se

    Halako edo holako filmetako giro-deskribapena egin niezazueke, hartara jarriz gero: atetzar herdoildu kresalak horzkatuak, bidoi solte binbilikatuak, zoru kirrinkariak, masta ulukariak, bai eta ere ikaratzen olandresen barkuak, baina ni ez.  [Terra Sigillata, Joxe Austin Arrieta, Txalaparta, 2008] (Egungo Testuen Corpusa)

    binbilikatu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:15 pm on 2019/07/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    sapa 

    iz. 1 iz. Batez ere Ipar. Sargoria. Hauxe duk sapa!, nork iraun holako beroarekin! Erdi biluziak, suaren eta lanaren sapa bortitz hartan. Zer sapa, laino apal eta itsusi horien azpian! || (Izenondo gisa). Lurretik halako bero sapa bat ateratzen zen. Hango bero sapa eta itsaskorra! 2 iz. (Ile) multzoa. Ile-sapa beltz zarratua. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 sapa (L, B, BN-arb-lab, S; Dv (-ph-), H (+ -ph-)), sepa (H (+ -ph-)). Ref.: A; Izeta BHizt2; Gte Erd 133. Tr. La forma mejor documentada es sap(h)a (con aspiración en Duvoisin). Hay sep(h)a en Haraneder e Hiribarren.

    I (Sust.).

    1. Bochorno. “Chaleur étouffante” Dv. “Bochorno, tiempo pesado y tormentoso. Leku au sapak artua dago, este lugar está dominado por tiempo caluroso” A. “Bero zakharra, au sapa!” Izeta BHizt2. “Gaur sapa egin du (B)” Gte Erd 133. v. sargori. Tr. Documentado en Hiribarren, Duvoisin y autores septentrionales del s. XX. Al Sur lo emplean Olabide e Ibiñagabeitia. Egunazko sepharen ondotik heldu da ihintz perladena lore […] eta zuhamuentzat. Hb Egia 38. Jaunak jo bezaitza […] beroaz eta saphaz, aire ustelaz eta herdoaz. Dv Deut 28, 22 (Ol sapa). Iguzkia, zabal, xuri, dixtirantarekin llilluragarri, xipiltzeko sapa zariola. JE Bur 10. [Lurra] kazkartzen du iguzkiaren sapak. Ib. 84. Hauxe duk sapa! Nork iraun holako beroarekin! Barb Sup 71. Burdin eta ikatzarekin borroka […], erdi buluziak, suaren eta lanaren sapa bortitz hartan. StPierre 27. Oheko matelaza, egur azal hezez egina, gogorraren gainerat sapa bat emaiten baitzuen gorputzari leher egitekoa. Ib. 24. Bero izana gatik, bada aire; saparik ez dugu hautemaiten. JE Ber 40. Belhar gaixtoak ere iguzkiak eta zola gogorretik airatu sapak horailduak dauzkate. Ib. 18. Eguzki-sapak / erre uharteak. Mde Po 71. Euria ez da urrun. Zer sapa lanho apal eta itsusi horien azpian! JEtchep 49. Herria / eder eta erdi lo uda sapa huntan. Iratz 49. Artaldeak ozkirri ta itzala billatzen dituten garai ontan, Testilik ere […] belar urrintsuak, mozten ditu sapa astunez nekatu itailarientzat. Ibiñ Virgil 34. Sapa gaitze dago (B). Inza NaEsZarr 2086.

    (Con -zko, adnom.). [Zelaiko landaren] buru-gaina estaltzen diote, doidoi ezagun den sapazko langarño batek. Bainan zer ixiltasuna! JE Ber 99.

    2. Fervor, entusiasmo. “Zer saparekin ari den! (BN-lab)” Broussain ms. (ap. DRA). Jendeak galdu du giristinotzeko sapa. Prop 1894, 101.

    3. (BN-arb-lab ap. A). “Boga, aceptación, fama. Lurdeko beilak sapa handia du, la peregrinación de Lourdes tiene gran aceptación (está muy en boga). Iturri horrek sapa haundia du, esa fuente está muy en boga. Beila horrek sapa haundia du (BN-lab), esta peregrinación está muy en boga” A. Lengo sapa (izen, entzute, ospe) andia galdurik zuten. Zait Plat 29.

    II (Adj.).

    (B, BN-arb ap. Gte Erd 133; H, A). Sofocante. “Bero sapha ari da, il fait une chaleur étouffante” H. “Bero sapa, calor sofocante” A. “Egun sapa da (B, BN-arb)” Gte Erd 133. Aize hego sapak xukatzen du gernu hura. Almanaka Berria 1880, 30. Eguraldi bero sapatan, aldapa gora. A Ardi 94. Iragan udako arratsalde sapa batez. GH 1927, 338. –Bero-bero ta sargori dagola iruditzen zait […]. –Saperoa, nere yaun ori, oso sapa dago. Amez Hamlet 169. Eta Buenos Airesen? Ango bero sapa ta itsaskorra! Or QA 48. Lurretik halako bero sapa bat atheratzen zunan. JEtchep 43. Babes ezazute bero sapatik ene artaldea. Ibiñ Virgil 52.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [sargoria]: sargori, goha Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz./izond. [sargoria] (batez ere Ipar.) bochorno; calor bochornoso/sofocante; bochornoso, -a, sofocante (2) iz. (Ipar.) ardor, fervor (3) iz. (Ipar.) savia (4) iz. (Ipar.) fama, aceptación (5) iz. [ile nahasia] (B) cabellera, greñas (6) iz. (B) hoja del maíz (7) iz. (B) melena/frontil de los bueyes
    fr (1) iz. [sargoria] (batez ere Ipar.) temps lourd/chaud/étouffant (2) iz. (Ipar.) sève (3) iz. (Ipar.) vogue, succès, engouement, renom (4) iz. [ile nahasia] chevelure, tignasse (5) iz. feuille de maïs
    en (1) iz./izond. [sargoria] sultry, muggy, close, sticky [weather] (2) iz. [ospea] fame, renown, reputation (3) iz. [ile nahasia] tangled hair

    Hauxe bero sapa duguna! – esan zuen -. [Hona hemen gu biok, Dorothy Parker / Mirentxu Larrañaga (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    sapa (Argazkia: gruporivero.com)

     
  • Maite 10:01 pm on 2019/07/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    gogaikarri 

    adj. Gogaitzen duena. Ik. aspergarri. Betiko lelo gogaikarria. Egitekorik gogaikarriena. Eltxo gogaikarriak. Lehengora nator berriz, predikari gogaikarrien antzera. Gure idazle zaharrak arloteak, eskasak, gogaikarri samarrak ere bai, agertzen zitzaizkigun. Beti-bateko polemika-gai gogaikarriak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    gogaikarri (V, G, AN; Lar, Añ), goaikarri, gogaigarri, gogaikagarri, gobaitgarri, gogaitgarri (H), gogaitkarri. Ref.: A; Iz ArOñ; Gte Erd 257; Elexp Berg.

    Aburrido, fastidioso; repugnante. “Cansado” Lar, Añ. “Gizon gogaikarrixa! (V-arr-gip)” Gte Erd 257. Tr. Documentado únicamente en textos meridionales. En DFrec hay 3 ejs. de gogaikarri. Gogaikarriena da txarlari oiek ikustea ta aditzea nola dauden isekaz ta musinka euskeraz ederki dakienen jolasari. Lar, carta a Mb 279. Gatzamalle gaixuak darua nekerik gogor ta gogaitgarrijena. Mg PAb 125 (183 gogaikarri; Mg CO 275 gogaitkarri). O, piztia zital, kiratstu ta gogaitgarria. VMg 33 (80 gogaitkarri). Oiek luzaro Israeltarren etsairik gogaikagarrienak eta nekagarrienak izan ziran. Lard 138 (451 gogaikarri). Euli gogaikarri eta kaltegille talde andiak etorri ziran. Ur Ex 8, 24. Esperanzako birtute onen kontrako tentazio edo pensamentu guztiz gogaikarriak edo penagarriak izanten dituanak (Lakuntza, 1865). ETZ 321. Baña langabe bizitze au tristea da eta guziz gogaitkarria. Arr GB 49 (139 gogaikarri). Ori aurrei gogaikarri egin oi zaizue. ArgiDL 3. Gogaikarri zitzaion, ordea, ainbesteko itz-jario txoliña. TAg Uzt 41. Gure ezaugarri bereziei etzaio gogaigarri gañera [Oroagindu au]. “Es […] adaptable”. EAEg 27-11-1936, 399. Ain gogaitgarriak diran gertakizunekikoa egin nai genuke. Ib. 2-12-1936, 439. Gogaikarria ez al da egokera au? Txill Let 98. Illunabarra neretzat oso gogaikarria izan zan. Alkain 159. Eta lehengora nator berriz, predikari gogaikarriaren antzera. MIH 288.

    v. tbn. Añ LoraS 56. AA II 31. JBDei 1919, 260. Eguzk RIEV 1927, 423. Kk Ab II 18. Otx 6. Zait Sof 26. Mde Pr 178. Or Aitork 236. Akes Ipiñ 25. Erkiag BatB 151. Ibiñ Virgil 52. Goaikarri: Ayerb EEs 1916, 33. Gogaitgarri: Gco I 447. Astar II VI. Gobaitgarri: fB Ic I app. 7. Etxba Ibilt 484.

    Sinonimoak: izond.

    [gogaitzen duena]: aspergarri, astun, hasgarri, eneagarri Ipar., antojagarri Heg., kakazu Ipar./Naf., lekeda Naf., kakatsu adkor., asegarri g.e., pastikagarri Ipar. g.e., debeiagarri Zub. g.e., erdeinagarri Ipar. zah.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. molesto, -a, fastidioso, -a, aburrido, -a, despreciable, que causa pesar/aburrimiento; repugnante, nauseabundo, -a
    fr izond. ennuyeux, -euse ; fastidieux, -euse ; répugnant, -e ; dégoûtant, -e
    en izond. annoying, irritating, troublesome; boring, dull
    port izond. incômodo(a), chato(a)

    Eta ordu arte, kontrolatuta eduki behar den euli gogaikarri bat baizik ez nintzen. [Zorion perfektua, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    gogaikarri (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:18 pm on 2019/07/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    ezgaitu 

    iz. 1 du ad. Ezgai bihurtu. Arrangurak baino gehiago, amorruak ezgaitu ninduen; amorru biziak, gorrotoak. 2 du ad. Zuz., Admin. Adimen gaitasuna galdu duen adin nagusiko pertsona bat, epai judizial baten bidez, erabakiak hartzeko edo zerbaitetan jarduteko gai ez dela adierazi. Alabak ama ezgaitzea eskatu zion epaileari. 3 (Era burutua izenondo edo izen gisa). Ezgaituen erabakimena ezgaitze-epaiaren araberakoa izango da. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak

    [ezgaitu]: baliogabetu, balioa kendu. Ant. gaitu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. inutilizar, invalidar, incapacitar (2) ad. (Zuz.) [kargu publiko batean aritzeko edo eskubide batzuk izateko] inhabilitar, incapacitar
    fr du ad. rendre inutile ; rendre incapable/inhabilité ; rendre inapte
    en (1) du ad. to incapacitate, to disable, to make unfit (2) du ad. (Zuz.) to disqualify
    port (1) inutilizar, invalidar, incapacitar (2) inabilitar, privar, banir

    Bakarrik, ez zenuelako oraindik inor ezagutzen, eta guztiz groggy, jasotako botika-dosi itzelak erabat ezgaitzen zintuelako harremanetarako.  [Hauts haietatik, Unai Villena (Elkar, 2016)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    ezgaitu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:26 pm on 2019/07/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    txosna 

    iz. Erromerietan eta jaietan janariak eta edariak saltzeko jartzen den behin-behineko denda modukoa. Zelaiaren erdian egun baterako taxutu dituzten sukalde apalak, eta suaren hurrean, oihalezko txosnak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 txosna (V-ger-m), txozna. Ref.: A; A Apend. “Choza pequeña, por ej., de un carbonero” A. “Casa menor hecha en terrenos de otra” A Apend. Oialezko txosnak. Ag G 179. Uri bateko periak dira. Txozna, txabola, etxe txiki eta aterpe asko dagoz zelai baten inguruan. Kk Ab II 32. Jo batera ta jo bestera dabiltz bazterrik bazter, aldrarik aldra, txosnarik txosna, gauza guztiai begira. Ib. 183. Txabola ta txosna txar batzuk lo egiteko. Eguzk GizAuz 158.

    “Caseta de feria, de estación, etc. Txosnia ba kasetia ero; ola kale inguruko zera danian, estaziñoko txosnia ero, […]. Or badare ba txosnak, arek ortuak zien len” Elexp Berg. En DFrec hay 2 ejs. de txosna y 1 de txozna.

    2 txosna (H (<ch-> G)). “1. en général donne le sens de tout objet de literie rembourré de plumes, […] coussin, oreiller […]. 2. dans l’usage habituel, matelas rembourré de plumes” H.

    3. txosna. v. txozne.

    Sinonimoak: iz.

    [txosna] : 1.  etxola, gelatxo;  2. borda, txabola (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. cabaña, choza; casa pequeña/humilde (2) iz. caseta de fiestas donde se sirven bebidas y comidas
    fr (1) iz. cabane, hutte (2) iz. stand
    en iz. concession stand, temporary bar
    port (1) iz. cabana, choça; casinha/casa humilde (2) iz. cabine de festas onde bebidas e refeições são servidas

    Berrogeita hamar txosna bazituan azokan. [Arima hilak, Nikolai Gogol / Jose Morales (Ibaizabal, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txosna (Argazkia: txosna.com)

     
  • Maite 11:50 pm on 2019/06/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    madama 

    iz. g.g.er. Andrea. Ik. andere. Madama de Neuville eta Madama Brunier. Medikuaren madamaren txakurtxoa. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    madama (S ap. Lrq; VocBN, Gèze, Lh), marama, maama (Hb ap. Lh).

    1. Señora; esposa. Madama Beltzunzeri. Monho 46. Hiltzeko damu zira, behar zira bizi / ehun urtez oraino zure madamaki. FrantzesB I 46. Antik ateratzen da / Luzaideko ama, / guzien gidaria / Isabel Madama. Bordel 121. Bena eztü nahi / Egin desplazerik / Bere Madamari Etch 552. Madama zigoiña denean ethorri. Gy 50. Lehoisa madama hill zen. Ib. 212. Jente eskeliari / emaiteko sokhorri / Madama Urrutiak / hartü zütien bidiak. Balad 41. Madama de Neuville, Madama Brunier eta guziz, Madama de Tourzel, prinze ttipiaren eta printzesaren gobernanta. Elsb Fram 89. Morde Medikuaren Madamaren karlina. Ib. 142. Ori da ori, persona biar dan bezelakua izatia. Coruñako marama aiek emango lituzteke! Alz STFer 127.

    (Usado en vocativo). Felizitatzen zütüt, kunpaña nublia / Eta zü berheziki, Madama Jülia. Etch 566. Madama zü zirade hun handi düzüna. Ib. 566. O, Madama, dio Aphezküpiak, zer zorigaitza! Ip Hil 74. Madama, zu zare hemengo etxeko-anderea. Elsb Fram 92.

    2. (A Ezale 1897, 182n), marama (G-bet). Ref.: Garate 2.a Cont RIEV 1933, 100; Garbiz Lezo 108. Muñeca. Orrek senargaia, marama dala usteko du. Diru askokua izan ezkero, ederra. Alz Bern 57. Marama, Mikelatxoren eskuetan, dantzan dabil. Inzag Kabuxak 107.

    Sinonimoak: iz. g.e.

        [andrea]: andre, emakume, emakumezko, andrakume Bizk., andrazko Bizk., emazte Ipar./Naf., emazteki L-BN, gizalaba g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (askotan maiusk.) madama; señora
    fr iz. madame
    port iz. senhora

    Madama Butterfly ikustera joan ziren.

    madama (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel