Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:27 pm on 2012/10/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    arrandegi 

    iz. Arraina saltzen den denda edo lekua.

     
  • Maite 11:59 am on 2012/10/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    bakarrik 

    adb. 1. Lagunik, kiderik gabe. Bakarrik etorri da. 2. Eta ez besterik, eta ez gehiago, eta ez bestetan, etab.; soilik (ezezkoetan, dagokion hitz edo esaldiaren aurretik ezar daiteke). Hauxe bakarrik esan nahi dizut. Ez bakarrik aldeko zirenei, baita gainerako guztiei ere. • BAKAR-BAKARRIK. Bakarriken indargarria. Bakar-bakarrik bizi da. Hauxe bakar-bakarrik esan nahi dizut.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag.
    [kiderik gabe]
     berbera Zub., bereber Zub., bakoizki Ipar. zah.
    [soilik]
     soilik, soilki, ber zah. 
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) solo, a solas, en solitario (2) sólo, solamente, únicamente, tan solo
    fr (1) seul, -e ; tout seul, toute seule (2) (non) seulement ; non seulement … mais encore
    en (1) alone; lonely, lonesome (2) only
    port (1) sozinho(a) (2) somente, só

    Abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.


     
  • Maite 9:22 am on 2012/10/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    urguilu 

    iz. (batez ere Ipar.) Pertsona batek bere buruaz duen gehiegizko harrotasuna; hantustea, harrokeria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [harrotasuna]
     arrandia, burgoikeria, buruiritzi, handikeria, handiuste, hantuste, harrokeria, harropuzkeria, harrotasun, oilarkeria, burujope Ipar., espantu Ipar., furfuria Ipar., superbiotasun Ipar., laineza Gip., astintasun g.e., faunkeria g.e., haizekeria g.e., handipuzkeria g.e., handurreria g.e., hantukeria g.e., harroketa g.e., ilarrainkeria g.e., banaloria zah., baneria zah., banitate zah., faza Ipar. g.e., haidorkeria Ipar. g.e., hanpuruskeria Ipar. g.e., harrogoa Ipar. g.e., morga Ipar. g.e., burupe Ipar. zah., handigoa Ipar. zah., hankortasun Ipar. zah., superbia Ipar. zah., urguileria Ipar. zah.,  
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es orgullo, soberbia, altivez
    fr orgueil, vanité
    en arrogance, haughtiness
    port orgulho, soberba, altivez

    Ez baduzu zure “konkisten” gainean aski publizitate egiten, ez zaizu faltako lagun begiluzerik galdezka heteroen esparrua ongi zedarritu eta urguilu heteroa ongi mantendu aldera. [Urguilu heteroa, Beñat Sarasola (Argia, 2012-10- )]

     
  • Maite 9:32 am on 2012/10/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    harri-zulatzaile 

    iz. 1. Harrobian lanean diharduena. 2. KIR. Harri-zulaketan diharduen kirolaria.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz
    [harrobian lanean diharduena] barrenatzaile  (Labayru Ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) barrenero; cantero, -a, picapedrero, -a (2) DEP. barrenador
    fr carrier
    en quarry worker
    port homem que trabalha em pedreira

    Asteburu honetan denboraldi honetako proba oso garrantzitsu bi burutu egingo dira. Urriaren 7an, igandean, Ortuella herrian Euskadiko VI. harri-zulatze txapelketa egingo da, urtero lez Euskadiko jolas eta joko federazioak antolatua. [harrizulatzaileak.net]

    harri-zulatzaile (Argazkia: harrizulatzaile.net)

     
  • Maite 9:59 am on 2012/10/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    biki 

    iz. eta izond. 1. Erditze berean jaiotzen den bi indibiduoetako bakoitza. 2. (hed.) Bikoitza, bi elementu berdinez osatua. Izar bikiak badira zeruan. • biki biobular, dizigotiko edo bibitelino. (pl.) Bi obuluren aldibereko edo ia aldibereko ernalketaz gero sortutakoak. Haurdunaldi desberdinetan jaiotako indibiduoen arteko antzekotasun bera dute elkarren artean. Gezurrezko bikiak ere esaten zaie. || biki monobular, monozigotiko edo unibitelino. (pl.) Obulu beretik garatutakoak. Ernaldutakoan, obulua bitan banatzen da, eta sortzen diren indibiduoak genetikoki elkarren berdinak dira guztiz. Egiazko bikiak ere esaten zaie. || biki siamdar. (pl.) Gorputzaren atalen bat elkarri loturik dutela jaiotzen direnak. || muskulu biki. (pl.) ANAT. Bernaren atzealdean kokatuta dauden bi muskuluetako bakoitza.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz./izond.
    [biritxia]
    bikoitz pl., biritxi Ipar., bizki G-N, bibiro Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) gemelo, -a, mellizo, -a (2) Anat. gemelo (3) (hed.) doble, gemelo, -a
    fr (1) jumeau, -elle (2) Anat. jumeau (3) (hed.) jumeau, -elle ; double
    en (1) twin (2) (muskulua) gemellus
    port gêmeo(a)

    Ezer gutxi, bikien pentsamenduen artean dagoen berbera, nire anaia eta bion artean dagoen berbera, alegia. [Neguko zirkua, Harkaitz Cano (Susa, 2005.)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    bikiak (FlickrCC, atomicshark)

     
  • Maite 9:17 pm on 2012/10/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    aurpegihandi 

    izond. Lotsagabea, berak nahi duena edo berari komeni zaiona egitearren besteak kontuan ez hartzeko gehiegizko ausardia duena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [lotsabakoa]
    bargasta, lotsagabeko, ahalkegabe Ipar., krapaut Ipar., lotsabako Bizk., lotsagaldu jas., lotsagalduko jas., ozar Ipar. jas., aujame Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es caradura; descarado, -a
    fr culotté, -ée ; gonflé, -ée
    en sassy (AmE colloq), cheeky (BrE colloq)
    port sem-vergonha, cara-de-pau

    Aurpegihandi galanta dela esan beharrik ez dago.

     
  • Maite 7:56 am on 2012/10/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    txirbil 

    iz. Ebaketaerreminta baten eraginez harrotzen den materialzati fin eta kizkurra.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [txirlora]
    txiribiri, txoskin, txirlora Bizk., kizkur Gip., zirringila Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es viruta, cepilladura
    fr copeau
    en shaving
    port maravalhas, lasca, estilha

    Amak txirbil batzuk bota zituen su-zulora. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Bikaina izan zen interpretazioa, begiak malkotan jartzerainokoa, eta amaieran eskuetatik txirbilak atera arte ekin genion txaloka. [Errautsen distira, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txirbil (FlickrCC, GuilleDes)

     
    • ana morales 3:24 pm on 2012/10/22 Permalink

      Gogoan dut Euskaltzaindiak “a bildua” eman aurretik @ zeinurako, Bernardo Atxagak “txirbila” erabiltzen zuela

    • Maite 9:00 pm on 2012/10/23 Permalink

      Ba, ‘a bildua’ baino askoz ere gehiago gustatzen zait!!! 🙂 🙂

c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel