Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:51 am on 2010/11/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    astakeria 

    iz. Astoari (irudizko adieran) dagokion egite edo esana. Mozkortu dira eta han ari dira astakeriak egiten. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: tentelkeria, kirtenkeria, zorakeria, ergelkeria, burugabekeria, memelokeria, kokolokeria, pellokeria, erokeria, lelokeria, kaikukeria, itxuragabekeria, lerdokeria (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es burrada
    fr sottise, ânerie, bêtise, stupidité
    en stupid/foolish act; nonsense
    ja 出鱈目 (detarame), ナンセンス (nansensu)

    Eta bakean zegoen nire bihotza, nire txikitasuna behingoz eta betirako hautsiko zuen astakeria hura gauzarik normalena zela sentituz. [Gauza txikien liburua, Pako Aristi (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:31 am on 2010/11/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    troxa 

    iz. Haur txikia biltzeko oihala.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. pl.
    [haur-oihala]
    haur-oihal, oihal pl., pixoihal, txiza-oihal, maiola Naf. pl. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es pañal, culero, faja de niños
    fr couche, lange
    en nappy (Br); diaper (Am)
    ja おむつ (omutsu)

    Izebak umea troxetan ekarri zion buhameari eta, papo aldea azalduz, bi bularren erdian pausatu. [Zeruetako erresuma, Itxaro Borda (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    troxa (FlickrCC, Spigoo)

    

     
  • Maite 7:17 am on 2010/11/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    paperjale 

    iz. Beti paper eta liburu artean dabilen pertsona (gaitzesgarritzat markatua). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan:

    es persona aficionada a andar entre libros y papeles (sentido peyorativo)
    fr personne qui aime se promener parmi des livres et documents (péjoratif); rat de bibliothèque
    en person fond of being among books and papers (pejorative); bibliophage
    ja 読書狂 (dokushokyō)

    Paperjale” uste dut esaten zitzaiela lehen, egun osoa irakurtzen ematen dutenei. [Itsasoan euri, Joxerra Garzia (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Eta horma artean, badakizue, denok egiten gara paperjale, arrasto ñimiñoen igarle, hodeien mugimenduen itzultzaile, denok egiten gara irakurle amorratuak paretaren kontra. [Agirre zaharraren kartzelaldi berriak, Koldo Izagirre (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
    • Ttirritt 5:31 pm on 2010/11/17 Permalink

      Maite, uste dut frantsesezko erranaldia paperjalearentzat dela : “un rat de bibliothèque”
      http://www.linternaute.com/dictionnaire/fr/definition/rat-de-bibliotheque/
      http://fr.wiktionary.org/wiki/rat_de_bibliotheque
      Izan untsa

      Thierry Biscary

    • Maite 8:38 pm on 2010/11/17 Permalink

      Aupa! Bai, gaztelaniaz ere badago horren antzeko zerbait: “devoralibros”. Ez dakit juxtu berdina den, baina ez da oso urruti ibiliko. Oraintxe sartuko dut “un rat de bibliothèque” hori. Mila esker, Thierry! 😉

    • Bea 2:39 pm on 2010/11/18 Permalink

      Aupa.
      Thierry-k arrazoin du, espresio hori erabiltzen mota horretako jendearen kasuan, eta honek ere kutsu nahiko ezkorra du.
      Promenatzea, berez, paseatzea da, nekez paseatzen da liburua artean, ez? Bo, dependitzen du, nire etxean egingarria da zenbait egunetan… 😉
      Izan ontsa.

    • Maite 8:15 pm on 2010/11/19 Permalink

      Oso kuriosoa, halaber, Orotariko Euskal Hiztegian ematen den azalpena:

      paperjale Emborronador de papel (?). Lotsagarria da, izan ere, XVIIgn. mendean Salamancan titulua atera zuen edozein paperjaleri aitortzen zaiona oraindik oraingo gizon gailen bati ukatzea. MEIG IX 44.

      Badirudi, zentzu negatiboa garbia dela, denetan ematen dela… Mila esker, Bea, iruzkina uzteagatik!! 😉

  • Maite 7:53 am on 2010/11/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    bihotza arindu 

    da/du ad.  Atsekabetua poztu, kontsolatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: poztu, alaitu, lasaitu, soleitu, asaskatu, atsegindu, poz eman, gozo eman, penak arindu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es consolar(se)
    fr (se) consoler, (se) réconforter
    en to console, to comfort
    ja 癒す (iyasu), 慰める (nagusameru)


    Neure manupeko lurretan nagoen artean, nire ondoan eseriko haiz eta bihotza arindu beharko didak heure ipuinekin.
    [Eraztunen Jauna III, J.R.R. Tolkien / Agustin Otsoa (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:42 am on 2010/11/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    negargura 

    iz. Negar egiteko gogoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [negar egiteko gogoa]
    negargale Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es ganas de llorar
    fr envie de pleurer
    en urge to cry

    Eta horrek negargura ematen zizun, eta ez zenekien zergatik. [Mundu txikia, Alberto Barandiaran (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 4:42 pm on 2010/11/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    arranbera 

    iz. (B) Haurrentzako jostailua, eragitean txintxarri edo kaskabiloaren antzeko hotsa ateratzen duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)


    ja ガラガラ (gara-gara)

     
  • Maite 11:17 am on 2010/11/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    kalekume 

    iz.  Adkor. Kaletarra, kalea atsegin zaiona. Kalekumeok ezjakinak gara kontu horietan. Bego kalea kalekumeentzat! (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kalekume, kale-ume. Habitante de la ciudad o población (en oposición a baserritar). v. kaletar. Tifo, gizon biotz onekua, etzan kale-umia. Bv AsL 145. Bego kalea kale-kumeentzat! Mok 10. Makiña bat parre egi oi du mendiko jendeak, gai auetan kalekumeok oi degun ezjakiñaren kontura. NEtx LBB 20. Ai, lengo jai zar aien usai betea! Gerora “jaierdi” biurtu ziranak!… eta gaur, kalekumeontzat “astegun buruzuri” geldituak! Ib. 119. Bi kale-ume azaldu ituan, ta bat bozeoan ikasten ibillia zala ta etzala. Txarm BordaB 68.

    Sinonimoak: iz. adkor.
    [kaletarra]
    kaletar, hiritar (Adorez  eta UZEIren sinonimoen hiztegiak)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es habitante de la calle/ciudad, persona de la calle/ciudad (gutxiesgarria)
    fr habitant de la ville
    en city slicker
    ja 傲慢な都会人 (gōman-na tokaijin)

    Gainera, amonak jakin zuenez, ez ziren inguruko neskak bakarrik bilobekin ibiltzen zirenak: kalekume batzuk ere etorriak ziren, gazteen ospeak erakarrita-edo, eta hura bai zela beldurgarria, kalekumeek ez baitzekarten ezer onik baserrietako mutilentzat. [16 ipuin amodiozko , Xabier Mendiguren Elizegi (Susa, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel