Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:36 am on 2010/11/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    txinparta 

    iz. 1. Erretzen ari den gorputz batetik irteten den zatitxo piztua. 2. Marruskadurak edo talkak berotutako eta erauzitako zatitxo goria. 3. ELEKTR. Isolatzaile batean zehar bi eroaleren artean gertatzen den korronte elektrikoaren iragaitza labur argitsua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) txingar, sugar, kanbor, pindar, txispa, txinka, inar, xingar, txindi, zirta (2) tximist (elektrikoa), argi-izpi, argi-tximist (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es chispa
    fr étincelle
    en spark
    ja 火花 (hibana), スパーク (supāku)

    Kristal osteko begirada lausotu hartako barrenean argi izpirik piztuko ote zen zain geratu nintzen aldi batez; alferrik: aspaldi ziren itzaliak su hartako txinparta guztiak. [16 ipuin amodiozko, Xabier Mendiguren Elizegi (Susa, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txinparta (FlickrCC, muslim page)

     
  • Maite 7:52 am on 2010/11/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    barkatu 

    du ad. (pertsona bati dagokionean, dio ad.) Huts, irain, bekatu bat zigortzeari, zor bat hartzeari utzi. Norbaiti zerbait barkatu. Barka iezadazu. Hartzekodunak zorra barkatu. • BARKA; BARKATU! Barkamena eskatzeko edo nolabaiteko eragozpenen bat edo egiten denean desenkusatzeko erabiltzen den hitza. Barka, nire ausardia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [asketsi]
    asketsi neol., askatu g.e., absolbitu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) perdonar; disculpar; [zigorra] levantar (pertsona bati dagokionean, dio ad.) (2) perdonar; absolver, dar la absolución (Erl., bekatuak)
    fr pardonner, disculper, excuser
    en to forgive, to pardon, to excuse
    ja 許す (yurusu)

    – Ze barkatu eta barkatu ondoko! [Berandu da gelditzeko, Unai Iturriaga (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 4:29 pm on 2010/11/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    gaizki-ulertu 

    Zerbaiten esanahiaz oker jabetu.

    Sinonimoak: gaizki-ulertze, oker-ulertze (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es malentendido
    fr malentendu
    en misunderstanding
    ja 誤解 (gokai)

    -… – izenaz hasi zen, ziur -, ez, ez didazu ulertu, gaizki ulertu dituzu gauzak eta okertu egin dituzu, edo okertu egin zaizkigu, ez dakit… [16 ipuin amodiozko, Xabier Mendiguren Elizegi (Susa, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:07 am on 2010/11/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    sentikor 

    izond. 1. Sentsazioak esperimentatzeko gai dena. Animaliak izaki sentikorrak dira. 2. Oso erraz hunkitzen den pertsona, edo erraz mintzen dena; afektu handia agertzen duena. 3. ARG. Sentikortasuna duena. 4. BIOL. Estimulu gisa funtzionatzen duten kanpo-agenteek kinatu edo kitzikatu dezaketena. Zelula sentikorra. Ile sentikorra. 5. FIS. Fenomeno natural batzuen eragin txikiena erregistratzen duten tresna edo aparatuez esaten da. Termometro sentikorra.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) minbera, minberakor, minberati, suminkor,  negarti (2) sentibera, hunkibera, hunkikor, hunkior, bihozbera (3) nardabera, erretxin, ipurterre, pirri, punttalakurlo, kakapirri. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) sensible, delicado, -a (2) sensible, que siente (sentitzeko ahalmena) (3) sensible (Arg., Biol., Fis. )
    fr (1) sensible, délicat, -e (2) susceptible, pointilleux, -euse (3) sensible (Arg., Biol.)
    en (1) sensitive, susceptible, touchy, emotional (2) sensitive (3) sensitive (Biol.)
    ja (1) 敏感 (binkan) (2) 過敏 (kabin), 繊細 (sensai)

    Zu sentikor bilakatzeko erronka onartua izan da; oro kontatzeko hitza emana izan da; eta abentura hartan eman ziren hitz guztien artean, hura izanen da segurki zorrozkien atxikia. [Harreman arriskutsuak, Choderlos de Laclos / Jon Muñoz (Ibaizabal, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 3:56 pm on 2010/11/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    puxtarri 

    iz. Gehienetan haurren jolasetan erabili ohi den eta material desberdinetakoa izan daitekeen bolatxoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)


    ja ビー玉 (bīdama)

     
  • Maite 12:36 pm on 2010/11/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    bekoz beko 

    (L eta BN)  BEKOZ BEKO. Aurrez aurre. Bekoz beko ikusten zaitudanean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond.
    [aurrez aurre]
    aitzinez aitzin, aurrez, aurrez aurre, begiz begi, betaz beta, buruz buru, buruz buruka, buruzki, mokoz moko, parez pare, bisean bis Ipar., aurkaz g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es cara a cara, frente a frente
    fr face à face, nez à nez
    en face to face
    ja 向かい合って (mukaiatte), 面と向かって (men to mukatte), フェースツーフェース (fēsu tsū fēsu)

    Bekoz beko gelditu ginen, eta ez nintzen lehena izan begiak baztertzen. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Patxi Gaztelumendi eta Galder Gonzalez bekoz beko

     
  • Maite 4:03 pm on 2010/11/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    siesta 

    iz. Bazkalondoko loaldia, biaoa. Siesta egin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [biaoa]
    biao, pausa Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es siesta
    fr sieste
    en siesta, nap
    ja 昼寝 (hirune), 仮眠 (kamin), シエスタ (shiesuta)

    Siesta ordua da-eta.  [Errautsen distira, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel