Recent Updates Page 191 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:43 pm on 2018/07/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    ederki 

    adb. 1 adb. Edertasunez; behar den bezala, (oso) ongi. Ederki eta egoki elkartzen ziren haren ariman jakinduria eta apaltasuna. Aretoa argiz eta lorez ederki apaindua zegoen. Jauregi bat txit ederki eraikia. Abeslariek ederki kantatu zuten Goikoetxearen meza. San Agustinek ezin ederkiago dioen bezala. Gaztelaniaz ere ederki zekien. —Zer moduz? —Ederki, Jaunari eskerrak. Hirurok elkarrekin ederki biziko gara. Ederki, Petiri, ederki. Ederki bazkaldu eta gero. 2 adb. Adkor. Oso, asko. Ederki edanda. Ederki astinduta bidali zuen. Hau bai dela adarra ederki jotzea! Nagusia horretan iaioa zen, aspaldian ederki saiatua. Masailak ederki gorritu zitzaizkion hitz haiek entzutean. Ederki kostatako garoa guk ekartzen genuena. || ederki eman ere Inola ere ez, ezta pentsatu ere. Engrazia damutu?, ederki eman ere!, ez duzue ezagutzen urdanga hori. Besteek ere guk bezala jokatuko luketela uste al duzue?, ederki eman ere! (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: adond. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [edertasunez]: ederkitxo, galanki, poliki, polikiro, polikitxo, ederkixko Ipar., polikiño Ipar., polikixko Ipar., ederto Bizk., galanto Bizk., polito Bizk., eijerki Zub., ederkiro g.e.
        [oso]: alde batera, begietaraino, betean, bete-betean, ederto, erabat, guztiz, hagitz, oso, osoki, oso-osorik, osorik, osoro, plei-plei, sits eta bits, txit, zeharo, anitz Ipar., arras Ipar., arrunt Ipar., biziki Ipar., gain-gainetik Ipar., tinketz Ipar., tutarrez Bizk., osotoro Gip., alde bat L-N, txoil Naf., guztiro g.e., osotara g.e., betero zah., konplituki zah., seko Gip. beh., net Ipar. g.e., soberanoki Ipar. g.e., tint Bizk. g.e., alde guztiz Ipar. zah., beteki Ipar. zah.
        [asko]: asko, ederto, franko, galanki, hagitz, galanto Bizk.
        [primeran]: ederkitxo, ederto, zoragarriki, zoragarriro, ederkixko Ipar., bapo beh., espezial beh., ederkiro g.e., majo Heg. beh., sano Bizk. beh., primeran Gip. beh.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) adb. de manera hermosa; bien, magníficamente; ampliamente (2) adb. bien, mucho, abundantemente, cumplidamente; muy
    fr (1) adb. bien ; très bien (2) adb. beaucoup, abondamment
    en (1) adb. beautifully; nicely; well (2) adb. very well, well; hard
    port (1) adb. de manera hermosa; bien, magníficamente; ampliamente (2) adb. bien, mucho, abundantemente, cumplidamente; muy

    Ederki ibili gara gaur!

    ederki (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:18 pm on 2018/07/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    ortzaizki 

    iz. Ilargi zuria.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ortzaizki (BN ap. Lh; H (BN); orz- BN-ciz-mix ap. A; Dv), hortzazki (BN ap. Lh), orzezki (Saug Voc). Etim. Para su posible relación con orzargi, ostargi…, v. FHV 294s.

    Firmamento, cielo; luz del cielo. “Clarté, sérénité du ciel, principalement clair de lune, lumière des étoiles” H. Lhande trae hortzazki (BN) citando a Harriet, pero en éste sólo encontramos ortzaizki. v. ortzoski. Ortzaizkiaren argitasunaz jantzi al-dau / Orren andera andiki ustelduen oñetan / Jopu-eiteko? “Dió […] esa hermosura celeste”. Arriaga Lekob 17.

    Sinonimoak: iz.
    [ortzaizki] : ilargi zuri 

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Labayru eta Word Reference hiztegiak):

    es firmamento, cielo; luz del cielo (Elhuyar hiztegia) || sereno, claro de luna, luz de las estrellas (Labayru hiztegia)
    fr firmament, ciel; clair de lune
    en firmament, sky; moonlight
    port firmamento, céu; clarão de lua

    Ortzaizkiaren argitasunaz jantzi zen.

    ortzaizki (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:29 pm on 2018/07/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    aldizkingi 

    iz.  [Oharra: Euskaltzaindiak, aldizkingi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aldizkari]. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    aldizkingi (BeraLzM). Etim. De aldizka + ingi q.v.

    Publicación periódica.Revista” BeraLzM. v. aldizkari, izparringi.

    Tr. Empleado sobre todo en la primera mitad del s. XX, sólo en autores meridionales.

    Gaurko aldizkiñgi egokia ta euzkeldun guztiak artu bear leukena [Jesusen Biotzaren Deya]. Ormetse EEs 1917, 37. Albistari edo aldizkiñgi euskerazkoa irakurten asi nitzan. Ib. 97. Aldizkingi ortan bertan asi zan “De sintaxis euskérica” izenazko lana argitaratzen. Eusk 1919-20 (I), 20. Urkixo jaunaren aldizkingi edo Errebistan. Eguzk LEItz 27. Lagunarte ugari eta aldizkingi asko dituzte. JMB ib. 89. Euskal-Esnalea aldizkingiya zuzentzen duten jaunak. IArt Itzald II 37. Aldizkingi begiko, eder maitagarri, / egiz deitu leikio Patria Vasca-ri. Enb 147. Euskel-artikuloa bedi, euskel ala erdel-egunkari, naiz astekari, nai bestelako edozein aldizkingietan agertua. Ldi IL 97. Yakintza ez da, ezin diteke izan, alderdi aldizkingia. Y 1933, 10. 1925garren urtean sortu zan bretoi izkuntzaz egindako aldizkingi bat. Gwalarn (“Ipar-Sarkaldea”) zeritzan ta iru-illabetez bein agertzeko asmoz zetorren. Lab Y 1933, 253. Lekuko ditugu astekariak, gure aldizkingi maite hau, sortzera doan gazteen almanaka. JE GH 1934, 235s. Bizkaiako Agintari-Aldizkingia geldi-eraztea. “Boletín oficial de Vizcaya”. EAEg 13-10-1936, 38. Montes, aipatu dedan aldizkingi edo rebistak dionez. Munita 113. Procedings of the English S.P.R. eta La Revue Métapsychique, I.M.I.-ren agerkaria, aldizkingietan. Mde Pr 319.

    Sinonimoak: iz. zah.

        [aldizkaria]: agerkari, albistari, aldizkari, berripaper, berrikari Ipar., kazeta Ipar., errebista Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. revista; publicación periódica
    fr iz. magazine, revue ; périodique
    en iz. magazine, revue ; périodique
    port iz. revista

    Aldizkingi begiko, eder maitagarri, / egiz deitu leikio Patria Vasca-ri. Enb 147.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    aldizkingi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:10 pm on 2018/07/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    aldizkari 

    iz. Agerraldi tarte jakinez argitaratzen den izkribu inprimatua. Albiste, kirol, literatura aldizkaria. Arte aldizkari bati salduko diot. Ehizari buruzko aldizkaria. Linterna Gorria aldizkari elektronikoa sortu dute. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    aldizkari.

    Publicación periódica. v. aldizkingi, albistari. Kaputxinoak Iruñan argitaratzen dugun illabeteroko aldizkari ortan [Zeruko Argia-n]. Inza Azalp 5. Euskerazko aldizkari, astekari ta egunkariak ere onen olerkiaz pozik jantzi dituzte beren orrialdeak noizbeinka. Inza in Jaukol Biozk XV. Iru-illabetez beingo bazkide-aldizkaria. Ldi IL 120. Iru illabetez beingo aldizkaria. Ib. 122. Madrid-ko Agintaritza-Aldizkarian Agorraren 29an ezarri izan zan Oroagindua. “Decreto inserto en la Gaceta de Madrid”. EAEg 23-10-1936, 116. Datorren aldizkari Euskera-n argitaratzen asiko dira Azkuek bere Iztegian eratxikiko itzen lerroaldiak. Egan 1955 (5-6), 43. Hizkuntza ikasi dutenek aldizkari bat (hilabetekaria) kornubiera hutsean egiña badute 1934-garren urteaz geroz. Mde Pr 263. Aldizkari askotan izkiriatu zuen. AIr in Izeta DirG 11. Argitaraziak ditut Euzko-Gogoa aldizkarian. Zait Plat 3. Arantzazuko ikasleek ba-dute aldizkari bat, Jakin. Vill Jaink 129. Orain dala gutxi, Olerti aldizkarian ale batzu argitara eman nitun. Gazt MusIx 8. Euzkadi aldizkarian. Ibiñ Virgil 23. Jakintza-aldizkariak euren orrialdeak zabaldu dautsoez. Alzola Atalak 126. Zenbat lan-puxketa, euskal egunkari ta aldizkarietan zabalduak! NEtx LBB 8. Lehen bezala Herria aldizkarian publikatu. Mattin 55. Aintzina aldizkaria. Larre ArtzainE 121. Euskal aldizkari bakarra ez ezen euskal aldizkarien erregea. MIH 201. Egan aldizkaria. MEIG I 256. En DFrec hay 291 ejs.

    Sinonimoak: iz.

        [kazeta]: agerkari, albistari, berripaper, berrikari Ipar., kazeta Ipar., aldizkingi zah., errebista Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. revista; publicación periódica
    fr iz. magazine, revue ; périodique
    en iz. magazine; periodic publication; [jakintza-alor batekoa] journal
    port iz. revista

    Gaur aurkeztu da Ttap aldizkariaren zero zenbakia. Irailetik aurrera, astero-astero, gertuko aktualitateko gaiak zure poltsikoan! @ttapaldizkaria (2018-07-26)

    aldizkari (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:27 pm on 2018/07/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    pinporta 

    iz.  1 iz. Landareetan, kimua edo lorea sortzera doan pikor modukoa. Ik. begi 8; lore begi. 2 iz. Gauza biribil txikia. Ik. pikor. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    pinporta (V-gip; det., Lar, H), pinport (V-och-gip), piporta, piport (G). Ref.: A (pinport, piport); Iz UrrAnz, ArOñ; Elexp Berg.

    1.Grano, en la cara y cuerpo” Lar. “Granillos de la piel” A. “Pinporta batzuk, unos granillos de la piel” Iz ArOñ. “Grano o bulto en el cuerpo. […] Txatiak pinporta baten lakotxe surra dauka” Elexp Berg. Elkorriaren piporta gorri aek. Aran-Bago ManMed 229. Naparreiyak aurrenean izaten ditu piportak zeñak bigarren egunean biurtzen diran puslo edo maskulutan. Ib. 233.

    2. (V-gip ap. Elexp Berg; det., Lar, H). “Gorullo, pelotilla o bultillo que se hace en la lana, masa y otras cosas” Lar. “Edozein aletxo borobili ere deitzen zaio. Iriña dana pinportak eindda dago” Elexp Berg.

    3. (V-gip ap. Elexp Berg; H). Grano, botón, yema. Zarba eta adar guztietan be, azaleko odoldi, zaldar eta edozelako zikiñeka astiro kenduta, pinport barriei ikutu barik. Karmengo Amaren Egutegia 1952, 30 (ap. DRA). Elorriak baditu / pinporta gorriak. Gand Elorri 106.

    4. piporta (AN-gip). “Elur-piporta, nieve pequeña, granulosa” BU Arano.

    5. pinporte. Presumido. Gure egunetako euskaldun zengle ta pinporte (presumido) asko. Ag AL 60.

    6. Redondo, saliente. Begi-aundi, xudur-piporta, gaixto-irri. Ldi IL 17. Moko estu, begi-pinporta, ezpain motx oiek. NEtx Antz 75. Ba-oa erretzen!… Su gorrixka… ire sudur-pinporta gorria itzaltzera zijoak… Ib. 108 (se ref. a un puro).

    7.Klitorisa izendatzeko ere entzun da” Elexp Berg.

    Sinonimoak: iz.

        [kimua]: adaka, aldaka, altsuma, erne, kimu, muskil, aldaxka Ipar., puja Gip., gando g.e., bote Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. botón, yema, brote (2) iz. grano; grumo; burbuja
    fr (1) iz. bourgeon, pousse
    en (1) iz. bud, shoot, sprout
    port (1) (de planta) broto m, grelo m.  (2) grão; grumo

    Marrubiaren pinportak (Elhuyar Hiztegia)

    pinporta (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 5:45 pm on 2018/07/24 Permalink | Reply  

    paldo 

    iz. Ipar. Makila, zutoina. Mahastiko paldoak egitea. Ezar zezala guztien ikusmenean, paldo edo zutoin handi baten puntan. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    paldo (L, BN, S ap. A; Ht VocGr; ph- VocBN, Dv, H), paldu (ph- S (Foix) ap. Lh).

    1. Estaca. “Pieux, paldoak” Ht VocGr 402. “Pièce de bois servant à former des clôtures” VocBN. “Poteau, étançon” Dv. Zilhoaren erditsuan sartzen duzu phaldo bat, eta phaldoaren ezartzen eta estekatzen duzu landarea. Dv Lab 343. Mahats phaldo hautak. Ib. 322. Hantxet zaldia piket edo phaldo bati bere ustez estekaturik. EskLAlm 1876, 9. Erran zion aldiz bertze gaixtaginari estekatua izanen zela phaldo edo zuthoin handi bati. Jnn SBi 7. Azkenekotz paldoa zutitzen du eta lurrean landatzen, eta biktima bertan behera uzten da. Mde Pr 79.

    2. “(G-to, L-ain ap. A), pedazo de corteza que arrastra consigo una rama que se desprende del tronco” A.

    3. (BN-ciz ap. A; ph- Dv). Llanta. [Arroden] haxak, besoak, phaldoak eta buhuinak, oro urthuz eginak ziren. Dv 3 Reg 7, 33 (Ol mako, BiblE orrail).

    4. Talud (de tierra). Mahasti aitzurrean, metra erditsuko lur paldoa itzultzen baitzuten aldian. Larre ArtzainE 59.

    Sinonimoak: iz. Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [makila]: eskumakila, haga, makila, satai, zaharo, zardai, zigor, bastoi beh., bara zah., uhe Ipar. g.e., zarta Bizk. g.e.
        [zutoina]: estiba, zuntoi, zutoin

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) palo, bastón; estaca, pilote, poste
    fr iz. (Ipar.) pal, pieu, piquet
    en iz. post, pole
    port iz. (Ipar.) pau, bastão; estaca, poste, pilar

    Ezar zezala guztien ikusmenean, paldo edo zutoin handi baten puntan. (Hiztegi Batua)

    paldo (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:22 pm on 2018/07/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    errabero 

    iz.  Esne jetzi berria. Errabero apartsua. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    errabero. v. errebero.

    errebero (V, G, AN, BN-baig; Dv, Foix ap. Lh), errabero (V-gip, BN-lab, B, Sal, S, R; Aq 356), erro-bero (V), arrebero (Hb ap. Lh). Ref.: A (errebero, errabero, erro-bero); Lrq (errabero, errebero); Iz ArOñ e Izeta BHizt (errabero).

    1. Leche recién ordeñada. Etorri bedi nai dubenian, errebero pixka bat edo marrubi batzubek artu bidez. Sor Bar 18. Sukaldera sartu-ertenka dabil jatxi berririko errebero apartsua karriatzen. Etxde JJ 92. [Gatuak] etxetan esne ona edaten zuten, erra-bero goxo hartarik. JEtchep 35. Aurthen arnoa merkhe da / […] Andrek ere edaten dute / erreberua bezala. “Arno onaren gozoa” (ap. DRA).

    2. “(V-m) calentito” A.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. leche recién ordeñada
    fr iz. lait cru, lait récemment tiré
    en iz. milk fresh from the cow
    port iz. leite recém ordenhado

    Orduan aurkitu dut errabero hitza: esne gordina, jetzi berria, egosi gabea. Eta gogoratu naiz Katalunian onartu berri dutela erraberoa saltzea.  [Garro eta esnea, Angel Erro (Berria.eus, 2018-07-22)]

    errabero (Gaurko hitza, Domeinu Pubikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel