Recent Updates Page 268 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:13 pm on 2016/12/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    beleratz 

    adj. Zub. Ernea, sendoa. Fedea sekula baino beleratzago zuen. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    beleratz (BN, S; H, Foix ap. Lh). Ref.: A; Lh. Vigilante, atento; activo. “Beleratz. Id. belerazki (BN, S), belazki. Sérieusement, soigneusement, courageusement” H (que cita a Mst e Ip). “Vigilante” A. “Beleratz-etxeki (S), velar, vigilar” Ib. “Actif, alerte. Agüdo, erdotz, lerdotz, aillart, pherestü, erne, traholari, langile, beleratz” Lh Eusk 1919-20 (II) 79. Arren zer dirokegü zük eta nik, ene irakurzale khariua, besterik phensa, baizik ere behar dütügüla gure phensamentiak beleratz etxeki eta gure egin ahalak oro bihotztoiki enplegatü. Mst XVI. Hori dela kausa, bat bederak beleratz izan behar dü bere tentazionetan gainen. Ip Imit I 13, 1 (Mst arrankürareki izan behar lüke). Azken hirur hilabetetan baraxtürik zen prefosta, bena fedia seküla beno beleratzago zian, ezi üsü komüniantzen zian. Herr 21-7-1960, 3.

    Sinonimoak: izond. Zub.

        [sendoa]: azkar, bortitz, errutsu, finko, gotor, indartsu, irmo, sendo, tinko, zozkotsu, bizitore Ipar., fermu Ipar., martzal Heg., errime Bizk., zindo Bizk., fier Ipar./Naf., indarti g.e., tenkor g.e., erskon zah., firme zah., fuerte Heg. beh.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (Z) firme, activo, -a, vigilante
    fr izond. (Z) déterminé, résolu, vigilant
    en izond. (Z) firm, determined, resolute
    port izond. (Z) firme, ativo, -a, vigilante

    Bat bederak beleratz izan behar du bere tentazioen gainean.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    beleratz (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:35 pm on 2016/12/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    ilgoropil 

    Oharra: sarrera hau txantxetakoa da. Nolanahi ere, gerta liteke hasierako esaldi hau edozein momentutan kendu behar izatea…

    Orotariko Euskal Hiztegian (autore ezezaguna)

    Sinonimoak: iz.
    [ilgoropil] : croissant (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. dulcísima torta con forma de luna creciente, cruasán, croissant
    fr croissant
    en croissant
    port croissant

    Kriston ilgoropil goxoa gosaldu dut gaur!  [Ilgoropilak gosaltzeko, Joseba Gorriak (Tokikom News, 2016-12-28)]

    ilgoropil (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:30 am on 2016/12/28 Permalink | Reply  

    Hautatu #GaurkoHitza2016 

    Iritsi da 2016ko #gaurkohitza hautatzeko txanda. Zein duzu gustukoen ondorengoetatik? Hautagaiak hilabetez hilabete sare ezberdinetan gehien zabaldu diren hitzak dira.  Urtarrilean, adibidez, “zur” hitza izan zen hedatuena; otsailean, aldiz, irusako… Egin klik ikonoaren gainean, hitz bakoitzari buruz gehiago jakiteko.

     

     

    Orain hitzak garbi dituzula, zein duzu gustukoen? Bozkatu #GaurkoHitza2016! Urteko azken egunean, gaueko 12:00etan itxiko da bozketa. Animatu eta egin klik!

     
  • Maite 8:09 pm on 2016/12/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    kereta 

    iz.  Kanaberak edo kidekoak bilbatuz egiten den hesi, ate edo zernahi gauza. Etxeko keretatik azken agur bat. Kereta hagak. Kanaberazko kereta batzuen gainean etzanik. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [xeila]: xeila Ipar., keheila Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (batez ere Ipar.) cancilla, puerta rústica, puerta de cercado
    fr portail
    en gate

    Etxeko keretatik azken agur bat.  (Hiztegi Batua)

    kereta (Argazkia: Wikimedia Commons)

     
  • Maite 11:28 pm on 2016/12/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    belendrin 

    izond. Bizimodu desordenatua daramanaz esaten da. Agure txiki belendrin, bost bizar eta sei hagin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    belendrin (V-gip), belendin. Ref.: Iz ArOñ; Elexp Berg.

    “Beléndriñ, beléndriña, de vida desarreglada; arrimado? Se dice v. gr., de una oveja que comienza a comer una yerba y la deja, comienza con otra y también la deja y sigue así” Iz ArOñ. “Belendriña, viejo alegre” Zumalde (comunicación personal). “Traviesa, brujilla. Zetan dabill gure neskatilla belendriña? Umeei, neskatilei batez ere, esan ohi zaie maitekiro” Elexp Berg. Neure emazte belendin / kata-usaia deragin, / ortzak galdu ditun eta / ire pertzak egin din. ‘Oh esposa mía, te pareces al cuervo’. Canc. pop. in Or Eus 67. Eztauka mozkorra gaiztoa. Atso zarra belendrin, ire azkenak egin din (G-goi). A EY IV 80. Agura txiki belendriñ, bost bizar da sei agiñ. Iz ArOñ s.v. agura.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Google Translate):

    es izond. persona de vida desordenada
    fr personne de vie désordonnée
    en person of disordered life
    port pessoa de vida desordenada

    Nahi duzu norbait zigor batzuen bila bidaltzea, neska belendrin hau zuzentzeko? [Filosofia apaingelan, Sade / Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio (Txalaparta, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    belendrin (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:37 pm on 2016/12/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    jabaltasun 

    iz. Ipar. Baretasuna. Ur geldiaren antzeko jabaltasuna. Isiltasuna, bakea, jabaltasuna. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    jabaltasun (Dv). Tranquilidad, calma. Animako osasunaren aztarrenik seguruena, len esan dizudanez, pake ori da, ur-geldiaren antzeko iabaltasun ori. Or QA 185. Entzun dezagun Iñati Antiokiarrak ziona, Kristoren ixiltasuna, pakea, iabaltasuna. Ib. 185.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [baretasuna]: baretasun, lasaitasun, naretasun, sosegu, deskantsu Ipar., jabal Ipar., nasaitasun Bizk., donario Gip., trankiltasun g.e., sosegamendu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) calma, tranquilidad
    fr (Ipar.) tranquillité, placidité, sérénité
    en (Ipar.)  calm, calmness; stillness; tranquillity (Br); tranquility (Am)
    port (Ipar.) tranquilidade, calma

    Ur geldiaren antzeko jabaltasuna. (Hiztegi Batua)

    jabaltasun (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 7:49 pm on 2016/12/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    neguburu 

    iz. 1 Neguaren hasiera, neguko solstizioa. 2 Neguaren bukaera. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    neguburu (L, BN, S ap. Lh).

    1. Comienzo del invierno, solsticio de invierno. “Solstice d’hiver” Lh. Negu-buruari ariotar uskurtzan beste eginkizun eta oitura batzuek dagozkio. JMB ELG 81. Uda-buru ezo ta negu buru ozkarbiak eskatu itzazu, nekazari. Ibiñ Virgil 71.

    2. Final del invierno. Negu-buruan bildur giñan ta / eman genien aletik. “Final del invierno”. Or Eus 84.

    3. Pleno invierno. Neguburuak naiz-eta berdin / elurrez garbiro jantzi, / elur au bean loi biurtzen da / goi ontan berriz iturri. EA OlBe 53. Txillardegi, berriz, udaberririk argienean abiatu da, negu buruan gelditzeko. MIH 301.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. solsticio de invierno
    fr solstice d’hiver
    en winter Solstice
    port iz. solstício de inverno

    Eta neguan neguburua, neguko solstizioa, gaurik luzeena, handik aurrera eguna luzatzen eta gaua laburtzen hasten zen. Eta da.  [Gaurik luzeena… neguburua!, Xegun Altolagirre (Xegun.eus, 2016-12-21)]

    neguburu (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel