Recent Updates Page 41 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 4:52 pm on 2021/09/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    artxipelago 

    iz. Uhartedia. (Hiztegi Batua)

    Wikipedian

    Uhartedi edo artxipelagoa uharte multzo edo katea da, batzuk besteetatik nahiko hurbil kokatuak. Horregatik, gehienetan jatorri geologiko bera izaten dute.

    Normalean itsaso zabalean kokatuta egoten dira. Uhartedien jatorria sumendietan oinarritu ohi da, baina eragina daukate beste zenbait prozesuk ere, higadurak eta sedimentazioak adibidez.

    Eremuaren gehiengoa duten uhartedi diren bost estatu handienak Indonesia, Japonia, Filipinak, Zeelanda Berria eta Erresuma Batua dira. Estatu hauei eta uhartediz osatutako gainerako estatuei uharte-estatu esaten zaie. (Jarraitu irakurtzen…)

    Sinonimoak: iz.

    [uhartedia]: uhartedi (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. archipiélago
    fr iz. archipel
    en iz. archipelago
    port iz. arquipélago

    Testuinguruan

    Euskal Artxipelagoa. 2103. urtea. Europa urpean geratu da ia erabat. Itsasoaren maila 500 metrotik gora igo da eta hiri-estatu gisa elkartu dira ur gainean geratu diren gune bakanak, besteak beste, Euskal Artxipelagoa izeneko uhartedia. [Artxipelagoa, eitb.podkast]

     
  • Maite 8:25 pm on 2021/09/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    zirt-ireki 

    ad. Ate edo leiho bat erdi irekita utzi.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zirt-ireki. txirtiriki (G-azp ap. Gketx Loiola ). “Entornar, dejar entreabierta una puerta o ventana. Leioa txirtirikita dago ” Gketx Loiola. v. ertireki. . (Part. en función de compl. pred.). Atea txirtiriki dago. NEtx LBB 107. Begiak txirtiriki ipiñiaz, kiñu gaiztoz botatzen dio semeari. Ib. 126.

    ZIRT-IREKIAN, ZIRTIDIKIAN. En un abrir y cerrar. Begiak zirtidikian. Ezale 1898, 287. (ap. DRA; la ref. es incorrecta)

    Sinonimoak: ad.

    [atea, leihoa]: erdi ireki

    Beste hizkuntza batzuetan (Orotariko Euskal Hiztegia eta Word Reference hiztegia):

    es ad. entornar, dejar entreabierta una puerta o ventana
    fr ad. laisser entrouvert, laisser entrebâillé
    en ad. leave [sth] ajar, half-close, half-shut
    port ad. encostar

    Testuinguruan

    Atea zirt-irekita dago.

     
  • Maite 10:33 pm on 2021/09/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    ausarkeria 

    1 iz. Behar den begirune edo lotsaz ari ez denaren jokaera, egite edo esana. Horretaz hitz egitea ausarkeria gerta daiteke zenbaitentzat. Hango dantzaldi lizunak eta mutilen ahotik entzun behar izan zituen ausarkeriak. Barka nire ausarkeria; baina, nondik erdietsi dituzu hiru erloju horiek? 2 iz. Bere burua gehiegi arriskatzen duenaren jokaera edo egitea, gaitzesgarritzat hartua. Ausarkeria litzateke gerran jarraitzea. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ausarkeria.

    (Dv→A). Acción o dicho atrevido, osado; atrevimiento, osadía, temeridad. “Action osée, impertinente” Dv. v. ausartzia, ausardia, ausardikeria. […] Eskualdunak baduela, bi begitarte. Zer ausarkeria! Zer gezurra! HU Zez 40. Nereausarkeriaz aserretu-ta. Lh EEs 1915, 233. Bere okertasun eta ausarkeriaren bildur. “Procacidad” . Zink Crit 58. Ez diru, ez jende, ez laguntza, zeudela; ausarkeria litzakela gerran jarraitzea, ta uzteko. Or SCruz 35. Ire ausarkeriak non dituk? Or ago sagu bildurti bere zuloan bezala. TP Kattalin 193. Ezegidazube ausarkeritzat artu, baña, […]. Otx 179. Edariak gizona lotsagabetu ta ausarkeriz (atrevimiento) jazten du. Etxde AlosT 78. Zuk ordea eztiozu bere ausarkeri ta lotsagabekeriai sekula mugik jartzen. Etxde JJ 31. Oinbeste aburu egizkoen artean […] zula dasatenean, etzait atsegin, ala baldin ba-da ere, ausarkeri ori. Or Aitork 366s. Ausarkeriz aitortzea. “Temere adfirmare” . Ib. 368. Erdaindu etzazu ausarkeri ta gezur guzitik nere azal eta barrenak. Ib. 304. Ez jakiñak makiña bat ausarkeri egin azten zituan garai artan! Ugalde Iltz 15. Eztabaida, ausarkeri, lotsa-joeratxua ta samurraldia, danak batean dituan mutilla loak artu dau. Erkiag BatB 136. Barkatu nere ausarkeria; bañan nondik erdietsi dituzu iru erloju ok? Izeta DirG 91. Jupiterrek, ordea, lazkiro zigorrazi zun ausarkeri ori. Ibiñ Virgil 50. –Zer duzu or, bidoi oietan? –Nik? –Ez bada… ausarkeria galdetzea. Lab SuEm 188. Jainkoak ez dezala nai ausarkeriok, nik esan dudan aako-artan paga-bear izatea. “Estos atrevimientos” . Berron Kijote 116. Zenbaitek egin duen susmoa, alargunaren ondasunek batipat liluratu zutelakoa, ez daiteke ausarkeririk gabe ahotan har. MIH 236. Dena den, ez da beharbada gehiegizko ausarkeria izango nik esatea. MEIG V 104.

    Sinonimoak: iz.

    [ausardia]: ausardia, azarkeria, eskudantzia jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. atrevimiento, audacia, osadía (2) iz. temeridad, imprudencia
    fr (1) iz. hardiesse, audace, insolence, effronterie ; culot (2) iz. imprudence, témérité
    en (1) iz. boldness, daring, audacity (2) iz. imprudence, rashness, recklessness
    port (1) iz. ousadia, audácia (2) iz. imprudência

    Testuinguruan

    Ertzaintzak atxilotu du gaur gauean Amurrion lapurtutako auto bat ausarkeriaz gidatzen ari zen 27 urteko gizonezkoa, gidabaimenik izan gabe, gainera. [Aimar Gutierrez Bidarte, aiaraldea.eus (2021-09-28)]

     
  • Maite 10:32 pm on 2021/09/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    hozkirritu 

    da/du ad. Bizk. hozkirritu, hozkirri/hozkirritu, hozkirritzen. Hotza sentitu edo sentiarazi. Aire zirimolak hozkirritu zuen Nathaniel. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    hozkirritu.

    1. (V-gip ap. Iz ArOñ ). Sentir frío. ” Oskírrittuta, un poco frío, destemplado” Iz ArOñ. ” Ozkirrittuta ” Ib. Zugana gatoz / ozkirriturik, / o Iesus ona, su-billa. A Ezale 1897, 170b. Temblar, sentir escalofríos. Asaldu dira Eduma-nausijak, / ixuikaratu moabar gixonak, / ta kanandarrak ozkirritu danak. Arriand EG 1950 (5-6), 3.

    2. ” Ozkirritu, refrescar el tiempo” A Apend. .

    3. Refrescar. Bere beatz-muturra uretan busti ta nere mingaña ozkirritu (freskatu) dezan. Ir YKBiz 308. [Errege-semea] an itxi dot asperenka izaroko okoluan, axeak ozkirritu dagian. Larrak EG 1959 (3-6), 185.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    ad. Bizk. [hotzikaratu]: hotzikaratu

    iz. Bizk. [hotzikara]: hotzikara, hozkirri Bizk.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) ad. da sentir frío (2) ad. refrescar el tiempo (3) ad. da, ad. refrescar(se)
    fr (1) ad. da avoir froid (2) ad. rafraîchir
    en (1) ad. da feel cold (2) ad. cool, freshen
    port (1) ad. da sentir frio (2) ad. refrescar

    Testuinguruan

    Aire zirimolak hozkirritu zuen Josu. #gaurkohitza

     
  • Maite 10:13 pm on 2021/09/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    xirribika 

    iz. Ipar. Arrabita. Gotzon Garatek dio euskaraz idaztea xirribika jotzea bezala dela. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    xirribika.

    1. (L, BN; Dv, H (L)), xirribita, xirribit (L), xirribinka, xiribika (Arch VocGr (s.v. arrabita)), txirribika, xirrinka, xirririka (BN-baig), xirriika (BN-lab), xirrika, zirribika, zirrika. Ref.: A (xirribika); Lh (xirribika, xirririka, xirribit) . “Violon” Dv. “Violín” A. “Vocablos que denotan instrumentos, tales como txirribika por violín, que parece no ser indígena” A CPV 257. “Violon, rebec” Lh. v. arrabita, txarrabeta. Tr. Documentado sólo en la tradición septentrional.

    Hauk dira zeruko alosiaren iduria […] ezagutzera emaiten darokun xirribika, edo suntsuna. ES 187. Xirribika eta organo iotzaille guzien aita. Urt Gen 4, 21 (Dv arrabita, Ur, Ker zitara). Entzun zuen xirribika eta eltzagor eta dantza otsa. HeH Lc 15, 25. [Ene bulunbarien] hertzetarik xirribiken zurda hazkarrenak [egin ditezke] . Hb Egia 132. Sala eder bat bada bertze mundurako, / Lekhua frankorekin kontradantzeko, / Galtxa gorri berbera xirrika yotzeko. Hb in BOEl 103. Hasi zen xirribika edo arrabita joiten. Prop 1880b, 35. Xirola, ttunttuna eta xirribika. Elzb PAd 55. Xirribika edo klarinet soinuz. Zby RIEV 1908, 84. Xirribinka edo . violoncelle deitzen den tresna batez. JE Bur 184 (93 xirribinka). Urhatsik ez ditake han egin xirribit zerbeit, xirula edo guziz “phonographe” direlakoetarik entzun gabe. Zerb Metsiko 348. Xirribinka joz. Leon Imit IV 1, 8 (SP gitarra, Ch, Mst harpa). Eskale itsu xahar bat, xirrinka bat besopean. Leon GH 1926, 523. Martin Tipulak ikusi zuen xirribika edo arrabita bat…; jostatu zen bere harekin, harat hunat kirrinkaraziz. JE “Martin Tipula” (ap. DRA). Zirribika batek balio ditu beti lau sos. Ib. (ap. DRA). Asi dire gure organoak lehenik beren xirola guziekin, gero xirribitekin, gero aphaleko xirribitekin eta okarinarekin. Herr 5-11-1959, 1. Eskuara guti baliatzen da egun guzitako ogiaren irabazteko. Oraiko moldetan, eskuara jakitea da, zirrika jotzen jakitea bezalatsu. Herr 9-6-1960, 1. “Makolina” erdi-piano, erdi-xirribika soinu-tresna bitxi bat. Lf ELit 336. Nola dildira eta kanta lezakete xirribika-kordek? Lf in Zait Plat XV. v. tbn. He Phil 377. HU Aurp 189. Xirribita: Zerb IxtS 54. Xirribinka: GAlm 1952, 11.

    2. Tamboril. “Tambourin” Hb (Lhande transcribe erróneamente xiri-).

    Sinonimoak: iz. Ipar.

    [arrabita]: arrabita, zarrabete g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) violín
    fr iz. (Ipar.) violon
    en iz. (Ipar.) violin, fiddle
    port iz. (Ipar.) violino

    Testuinguruan

    Xirribika eta gitarra ziren egitarauan eta jende andana bildu da soinu hauen entzuteko. [ITSASU, SINADURARIK GABE, “HERRIETAKO KRONIKAK: LAPURDI” (2005-04-14, 4. orr.), Herria — 2001-2005]

     
  • Maite 10:18 pm on 2021/09/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    urtatu 

    Hiztegi Batua

    ad. urtatu1, urta, urtatzen || du ad. Ipar. Ureztatu. Bazihoan ubidea Otsobiko lepora, handik beheiti pentze guztiak urtatzen zituela. (Hiztegi Batua)

    urtatu2 adj. g.er. Urte askokoa.

    Orotariko Euskal Hiztegia

    1 urtatu.

    1. (-tha- H). Derretirse, deshacerse; consumirse. v. urtu. Bada arima galdua hanbat urthez, harria bezala bekhatutan urthatua dagoena eta egon dena […]. Ax 109s (V 73). Auhen hatsberapenez nola naizen urthatu. Harb (ed. 1690) ap. H. Doloretan urthatuak, / geure falta handiez, / harzen ditugu doluak, / egiñ tugun guziez. Arg DevB 217. Zure gorputz sakratua, / dezazula humilla, / gosez gero urthatua / hanbat pena dadilla. Ib. 123s.

    2. (AN, B, BN; H; -tha- SP, VocBN, Dv, H; h- Gèze). Ref.: A; Asp ANaf. “Rouir, en parlant du lin” VocBN. “Rouir” Dv. “Se dit de rouir, faire tremper dans l’eau des plantes textiles” H. “Dejar corromper el lino en agua para separar la arista” A. Sg. SP: “Urthatzea, étendre sur l’herbe. Behin athera lurretik sorhoan hedaturik idortzea”. v. urtarazi (6), urtaztu.

    3. (L, BN, S; Dv, H (+ -tha-); h- Lar, VocBN, Gèze, H, Foix; hurthatu H (BN, S)). Ref.: A (urtatu); Lrq (hurta, hurtatze) .
    Regar, rociar. ” Hurtatu, regar los jardines, conduciendo a ellos por zanjitas o canales el agua” Lar (s.v. hurtar). “Regar conduciendo el agua” Ib. “Arroser” Foix. Zunbait lore edo lili, bestiak oro beno arrangurozkiago nehork ehenatzen eta lantzen baitu, eta haren hurthatzeko denbora hartzen. AR 135. Nola Arabek, beren ogia, idorteak abiatzen direnean eraiten baitute, gero bortxatuak dira beren eskuz urtatzera. Prop 1880b, 306. Hurta ezazü ene bihotza zelüko ihitzaz. Ip Imit III 23, 5 (Ch, Ol, Leon busti, Mst busta). Xoragarri da bortua, / elurra bada urtua: / bazka gizenen badu autua, / uda negu urtatua. Lander EE 1900b, 392. Sendotu bitza euzko oraillak; / urtatu goiak naikoa, / ta azken zorian makurtuko da / arnaripean soroa. Loram Y 1935, 268. Urtatzen dira lur buztin dorpeak. Gatxitegi Laborantza 26. Urtatzen da ongarri meta, metatik atheratzen den jusarekin. Ib. 38. Edenetik ibai bat zen ateratzen baratzearen urtatzeko. Bibl Gen 2, 10 (Urt ihinztatzeko, Dv urztatzeko, Ur erregatzeko, Ol garastatzeko, Ker bustiteko, BiblE ureztatu; v. tbn. Gen 2, 6). Lotek Jordan-eko Zelaia ikusi zuen, dena urtatua. Bibl Gen 13, 10 (Dv urztatua, Ol urdun, Ker ur-lurra). Humedecer. ” Hurtatü, mouiller, humecter” Gèze. [Erre] hunen sendoerazteko aski da oihal busti baten ezartia eta haren ardüra hurtatzia. Ip Dial 78 (It bustitzea, Ur ezkotu, Dv hezatzea).

    4. Aguar. “Mettre de l’eau sur un autre liquide. Arno hurtatu frango salzen da ostatuetan, bien de vin augmenté d’eau se vend dans les cabarets” VocBN. .
    Mandozainaren arnoak ez zuen erraitekorik: ona zen, arras ona, den mendreenik urtatu gabekoa. Barb Sup 131.

    5. (S; h- S; Foix). Ref.: A (urtatu); Lrq (hurta, hurtatze) . “Bañarse” A. “(Aller aux) bains, huretarat, hurtatzera ” Foix (Lhande transcribe erróneamente hurtatera). “Prendre une série de bains, dans une station d’eaux” Lrq.
    Doniban goizean urtatzea eta landetako intzetan ibiltzea berriz euri-edo ekaitz-jainkoizuna ospatzeko. JMB ELG 81.

    6.Hurta, s’arroser, se mouiller (S)” Lrq.

    2 urtatu.

    (-tha- Lar Sup→Izt 11v; H (+ -th-)). (Part. en función de adj.). “Añejo, urthatua ” Lar Sup. “Devenir âgé, vieillir. Simeon eta ama urthatuak (Rob)” H. Arrazadura urthatua, narrio zahartua, zauri gaizkoatua, ezta pontu batetako midikuntzaz sendatzen. Ax 93 (V 63).

    Sinonimoak: ad. Ipar.

    [busti]: basi-basi egin, basitu, blai egin, blai-blai egin, busti, mela-mela egin, pelatu Ipar., tximu egin Gip., pelakatu g.e., melatu Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) ad. du; Ipar. regar, irrigar con agua, humedecer, rociar, aspersar (2) añejarse, envejecerse, hacerse añejo || adj. (ikus zahar) añejo/ja, añoso/sa, viejo/ja
    fr (1) ad. arroser (2) ad. vieillir || adj. vieux, vieille
    en (1) ad. water (2) ad. age || adj. mature
    port (1) ad. regar, molhar, aguar (2) ad. envelhecer || adj. envelhecido(a), amadurecido(a)

    Testuinguruan

    Gasnagile baten etxea, errekatxo batek urtatzen zuen aran loretsu batean kokatua zen. [Gorrail azeria, Mixel Thicoipé, Maiatz, 2008]

     
  • Maite 11:27 pm on 2021/09/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    kukuldu 

    ad. kukuldu, kukul, kukultzen || 1 da/du ad. Ezkutatu, desagertu. 2 da/du ad. Kikildu, uzkurtu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kukuldu. Tr. La forma kukuldu se documenta en Iztueta y en un ej. de Herria , y kukildu en S. Mitxelena y T. Etxebarria. Hay kukuildu en Goyhetche, y kukundu en Lafitte y en un ej. de Herria . Kukullu, que aparece en Mendaro Txirristaka, podría tratarse de errata.

    1. (SP, Ht VocGr 349, Lar, Izt, Hb, H (G)). Desaparecer, esconderse. “S’affubler, se musser dans son manteau. Kukuldurik dabilla ” SP. “Desaparecer” Lar e Izt. “1. couvrir, se couvrir d’un voile, d’un manteau, de quelque objet qui empèche d’être vu. […] Ezin ezagutu zuten zergatik kaparekin kukuldua zan osotoro, […] il était entièrement couvert du manteau. 2. se cacher, disparaître aux yeux. Kukutu, kukuldu zen agertu orduko, sitôt apparu, il disparut” H. “Cacher, se cacher” Lh. v. kukutu. Urak […] berezitzen ditu Erri bietako mugak, alik eta, berreun ta sei deztatuko bidean joanik, lur-azpira kukuldutzen dan arteraño. Izt C 78. Iturriaren urak usterik gitxienean kukuldutzen [dira] . Ib. 87.

    2. (V-ger-arr-m-gip, L, B), kukildu (V-gip), kukuildu. Ref.: A; Lh; Iz ArOñ; Etxba Eib (kukuldu, kukildu); Elexp Berg (kukilddu). Acurrucarse, agazaparse, encogerse. “1.º (He), agazaparse; 3.º (V-ger), entumecerse de frío” A. “(L), s’engourdir” Lh. ” Otzakin kukilduta, etxe zulotik urtetzen ez dabela bizi da ” Etxba Eib. ” Etxe zuloan kukildutzia ez da ona.” Ib. “Neguko txorixa dirudi, otzak kukulduta” Ib. (s.v. negu ). ” Sutondoan kukulduta dago negu guztian ” Ib. v. 1 kikildu, kokildu . Yauzten da […] / lehoiñ larrita hazkar bat: / Kukuilltzen da artzaiña biri-biribilla. Gy 322. kukundu. “Rabougrir, kukundu, korkoildu ” T-L. Arbola hori kukunduko da, haren fruituak ez dira ez ugari eta ez goxo izanen. Herr 29-12-1966, 4.

    3. (G ap. A), kukildu (V-gip ap. Etxba Eib), kukildutu (V-gip ap. Etxba Eib), kukundu. Acobardarse. “Amilanarse. […] Bestian arrokerixen bistan, kukilduta geldittu zan ” Etxba Eib. ” Arruen aurrian kukildutzia, txarrena ” Ib. v. kikildu, kokildu. Bañan kukullu zituan biak / Paulinoren erasuak. MendaroTx 428. Jarria zeukan / Kondeak urkamendia, / aren bildurraz kukiltze-arren / mendekoen kutizia. SMitx Aranz 68. Ama lagun, ekaitzak / ez gaitu kukiltzen! Ib. 236. Ez da desohore zazpi urtetan denen ez jakitea, eta maiz ikusten dira adin hortako jakintsun goiztiarrak geroxago kukultzen eta iraungitzen. Herr 17-11-1966, 4. Koittaua, kukilduta, ez zan ausartu ikararik eittera izara artetik. Etxba Ibilt 467. Gerla piztu zenean gure kalonjea barna hunkitua izan zan, bainan etsitu gabe eta neholaz kukundu gabe. Lf ELit 223.

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [ezkutatu]: ezkutatu, gorde, kukutu Ipar., ostendu Bizk., ostu Bizk., ezabatu zah.    

    [kikildu]: adoregabetu, kikildu, koldartu, txepeldu, uzkurtu, makaldu Bizk., oilotu Bizk., ikarakortu g.e., kubildu Bizk. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. esconder(se), desaparecer (2)  da/du ad. acobardar(se); encoger(se); acurrucarse
    fr (1) da/du ad. cacher, disparaître (2)  da/du ad. se dérober; se blottir
    en (1) da/du ad. hide, conceal, disappear, go missing (2)  da/du ad. become frightened, become intimidated ; curl up, nestle
    port (1) da/du ad. esconder-se, desaparecer (2)  da/du ad. acovardar; acuaninhar-se, aconchegar-se

    Testuinguruan

    Ez zirudien hotzak kukultzen zuenik. [Berria, 2014-01-14, «Olibondoaz», GOIZALDE LANDABASO [Iritzia]]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel