Tagged: B Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:25 am on 2012/03/22 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bilin-balanka 

    adb. Balantzaka. Gau guztian ibiltzen, nondik nora ez zekiela, bilin-balanka. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond. Bizk.
    [zabuka]
    alboka, alda-maldaka, aldaroka, arrolaka, balantzaka, balantzan, kulunka, kulunkan, zabuka, zealdoka, ziraldoka, andarka Ipar., halda-maldaka Ipar., hinkili-hankala Ipar., albo-alboka Bizk., bilintzi-balantza Ipar./Naf., zibuka g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es tambaleándose, dando tumbos; balanceándose
    fr en se balançant
    en swaying, swinging

    Bertan estropezu egin zuen Congorekin, zein izerditan blai eta bilin-balanka sartu baitzen etxean, makila sendo batean bermaturik.[Manhattan Transfer, John Dos Passos / Lopez de Arana (Ibaizabal, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:36 am on 2012/03/15 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bilur 

    iz. 1. (batez ere Ipar.) Begizta-moduko lokarria. Bilurrez zama estekatu. 2. (pl.) Presoei eskuturretan ezartzen zaizkien girgilu-modukoak. • urka-bilur. Urka-sokaren begizta. Judasenak egin du; urka-bilurrean du jadanik lepoa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [begizta moduko lokarria]
    bihur (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) batez ere Ipar. atadura, lazo (2) pl. grilletes, esposas
    fr (1) lien fait de jeunes branches (2) pl. fers
    en (1) bow; tie; rope, string (2) pl. manacles; handcuffs

    Uretara bota dute emakumea, esku-orkatilak bilur burdinazkoez lotu ondoren. [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    bilur (FlickrCC, Vectorportal)

     
  • Maite 4:25 pm on 2012/03/07 Permalink | Reply
    Tags: B   

    behar-ordu 

    iz. (Ipar.) Estualdia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [larrialdia]
    ataka, egonezin, estualdi, estura, estutasun, ezinegon, hinka, kinka, larri, larrialdi, larridura, larrimin, larritasun, larriune, arrangura Ipar., arteka Ipar., herstura Ipar., kexa Ipar., kexaldi Ipar., zinak eta minak Ipar., angustia Heg., elorrio Bizk., istilu Gip., hertsidura Zub., estu g.e., herrestadura g.e., larri-ordu g.e., trantze Heg. beh., antsia Heg. g.e., arbin Bizk. g.e., erreki Gip. g.e., estres Ipar. zah., kexagune Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es momento de necesidad; necesidad, trance, apuro
    fr (1) besoin (2) détresse, temps opportun
    en fix, mess, difficulty; moment of necessity

    Hobe da behar-orduan hatz bat ebakitzea, gero eskumutur guztia baino.  (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:48 am on 2012/03/01 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bisurte 

    iz. Urtearen ohizko egun-kopurua baino bat gehiago (otsailaren 29a) duen urtea, lau urtez behin izaten dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [bisesta]
    bisest Ipar., bisisturte Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es bisiesto, año bisiesto
    fr bissextile
    en leap year

    Bisurteetan bikoitz asko yaioten dira (V-m). A EY III 295. (Orotariko Euskal Hiztegia)

     
  • Maite 8:17 am on 2012/01/16 Permalink | Reply
    Tags: B   

    binper 

    iz. Oihal, ehun edo beste hainbat gauzatan, atzeko aldea. Atorra binperrez jantzia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [ifrentzua]
    azpialde, ifrentzu, iruntzi, aldazpi g.e., alderantzi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es revés, reverso [de una tela, de la ropa]
    fr envers, opposé à l’endroit
    en back, reverse; the back/other/reverse side

    Dimitrik eskuaren binperraz xukatu du kopeta bustia. [Zubigilea, Lutxo Egia (Susa, 2007)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 12:27 pm on 2012/01/15 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bigantxa 

    iz. Txekor emea, 3-12 hilabetekoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
    • ibai 4:51 pm on 2012/01/15 Permalink

      Nere amak “biaia” eta aitak “beikua”(behikoa?), ondo gogoratzen badira behintzat. Onartuta ote daude? (begiratuko det hiztegietan aber..)

    • Maite 10:50 am on 2012/01/16 Permalink

      Kaixo, Ibai!

      Ama Eibar ingurukoa duzu? Badirudi han erabiltzen dela ‘biai’ hitza. hauxe topatu dut Eibar aldeko hiztegian:

      biai [biga]. iz. (TE). Ternera hembra, becerra, novilla. “Behi gaztia, 6-8 hilletik gorakua, baiña ondiokan txahala egitteka daguana” (ETNO). Halanda be Eibarren lehenengo txahala egin barri daguana be biaia da ondiok. Biaia, polittetarikua ekarri dau Pellok Elgoibarko ferixatik. Ik. behi, zekor, bigantxa, urrusa. Mugatuan biaia egitten dau; izan be, mugagabian bigae da jatorriz. Hona hemen JMEk dakarren oharra, Eibarrerako be neurriren baten erabilgarrixa: “Jaio berria urruxa, gero biae, eta lehen txahala egiten duenean behi gazte. Handik aurrera behi. Gaur egunean lehenengo hiruren lekuan biae entzun ohi da soilik”.

      Mila esker ekarpenarengatik! 🙂

    • ibai 2:01 pm on 2012/01/16 Permalink

      Iepa, Goierritarra da ama, eskerrikasko esplikazioagatik!

  • Maite 8:55 am on 2012/01/04 Permalink | Reply
    Tags: B   

    belaontzi 

    iz. Belaz hornitutako itsasontzia, haizearen indarrez mugitzen dena.
    Antzinatik erabili dira neurri eta aparailu orotariko belaontziak. Ohizkoenak masta bat, bi eta hirukoak dira, nahiz eta lau eta bostekoak ere badiren; EEBBetako itsas merkataritzak sei eta zazpi mastakoak ere (T.W. Lawson) izan zituen. Itsaso Gorriko eta Persiar golkoko ontzi arabiarrek bela latindarrarekin jarraitzen dute eta arrantzale indonesiarrek bela aurikoak erabiltzen dituzte. Aisialdirako gaur egungo belaontziek, batez ere lehiaketarakoek, lehengoetakoekin konparatuz gero, berrikuntza tekniko handiak dituzte: ordenadore bidezko kalkulua, oso aleazio erresistenteak, etab. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [haize-ontzia]
    haize-ontzi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es velero
    fr voilier
    en sailing ship

    Irribarrea ezpainetan zuela geratu zen, kaian dilindan zeuden belaontzien mastei begira. [La lutte finale, Joxean Agirre (Elkar, 2008) Orr.: 81] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    belaontzi (FlickrCC, hinayana)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel