Tagged: H Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:43 pm on 2019/11/23 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hamaika 

    iz. (L, BN eta GN) 1. Ardiak lepoan daraman zintzarria. 2. (hed.) Pertsona berritsua, txotxoloa. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    Sinonimoak: iz.

    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Erl.) (Zuz.) absolución
    fr (Zuz.)acquittement nm
    en (1) iz. (Erl.) absolution (2) iz. (Zuz.) acquittal
    port absolvição

    -Nola sartu zara nahaspila honetan? [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    hamaika (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:43 pm on 2019/11/14 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hazil 

    iz. Lap. eta BNaf. Azaroa. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    hazil. 1. (V-arrig-arr, L, BN-baig-lab, AN-larr-erro; SP (-illa), Urt Gram 15, Lar, Añ (G), Arch VocGr , vEys, VocCB , Dv, H). Ref.: A; EI 318; Satr CEEN 1969, 84; Echaide Nav 65. Noviembre. v. azaro. Tr. Documentado desde Leiçarraga, es más frecuente al Norte (aunque no lo encontramos en los suletinos). En DFrec hay 25 ejs. de hazil, 9 de ellos septentrionales y 13 guipuzcoanos. Hazilla. Lç Cal a 8r. Hazillak hogoi eta hamar egun ditu. Harb Å© 2v. Zer da Saindu guzien Besta, Hazilaren lehen egunean Elizak begiratzen duena? CatLav 439. (V 208) Urteko Illen erdiak izen bana, besteak biña, ta iruna dute […]. 11. Azaroa, Azilla, Zemendilla. Cb EBO 47s. Meditazionea San Andresen bestako. Hazilaren hogoi eta hamarrean. Jaur 387. Gero haritza ebak daiteke hazil beherapenean; berantago ere bai, izerdia geldirik dagoeno. Dv Lab 376. Hazil ingurutsuan, erle aberatsei khentzen zaiote gaineko gaitzerua bere onthasunarekin. Ib. 299s. Erruman sarthu ziren Hazila akhabatzean 1537an. Laph 172. Hazilaren lehentsuan jautsi zen Zanzianerat. Ib. 228. Bukatu zituanian Erromako egitekuak, Azillian itzuli zan Asisa Santa Maria Aingeruenera. Bv AsL 159. Beraz, hazilaren lehen eguna zuan; dakikan bezala, besta eguna. Elzb PAd 19. 1887-garren urteko Azilaren 8an. A Ardi 17. Bi urthe badu hemen dela, goiz batez ethorria, hazilan beleak gure landetara bezala. Barb Sup 55. Haize hegoak dauka epheltsu hazila. Ox 185. Azil deritxon illan / Ogeta bostian. Enb 79. Azillan lauko eguberdian / Arizti zarreko gaztañedian. Ib. 191. 1936garren Azilleko 27gneko Legeak […] damaizkidan eskubideak. EAEg 24-10-1936, 126. Maulen egina hazilaren bortzean. Lf Murtuts 47. Altzolako Juan Donearen Eliz Nagusian. 1947garren urteko Azillak 15. NEtx Nola 37. MCMLVIgarren urteko Azillaren XIVan. NEtx Antz 99. Hazilaren hogoi-ta-sei-zazpietan, 1930-ean. InZerb Azk 27. Azilaren lau lehen egunak hotz eta lanho. Herr 5-11-1959 (ap. DRA). Pleiadak, beren goizaldiko sortzearekin, itsasketa-aldia iragartzen omen zuten; Hiadak, eurien etorrera, orril eta azillean. Ibiñ Virgil 81. Hazilean oroit hilez eta heien kontseiluez. EZBB I 55. Azillaren 10ean. Etxabu Kontu 138. v. tbn. EZ Eliç LXVI. ExIzp (ed. 1716), 8. EucolT s/n. JesBih 468. ForuAB 99. GH 1924, 649. Gerrika 91.

    2. “Siembra” A (que cita HeH). Beha diozozue aireko hegastinei, ez baidute hek egiten hazillik ez uztarik. He Mt 6, 26 (tbn. hazillik HeH; Lç eztute ereiten, Dv ez baitute eraiten). Xoriek ez dagite hazilik, uztarik, / Eta badute zer jan, auher daudelarik. Ox 70.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [azaroa]: L-BNazaro, zemendi Bizk., gorotzil zah.
        [ereintza]: Ipar. g.e.azaro, ereinaldi, ereintza, ereite

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (BN/L) noviembre ➥ azaro (2)  iz. siembra
    fr iz. novembre
    en iz. November
    port iz. novembro

    Mus txapelketa bat izanen da Luhusoko trinketean, hazilaren 16an. [Herria, 2008-10-30, 4. orr. (Egungo Testuen Corpusa)]

    hazil (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 7:45 pm on 2019/06/20 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hotsandi 

    iz. g.er. Hotsandikoa denaren nolakotasuna. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    hotsandi, otxandi (Lar).

    I (Sust.).

    1.Preconización“, “pregón”, “publicación”, “publicidad” Lar. Sg. H, “otxandia <och->, dim. de otsandia”. v. hotsande. Bota eik otsandi bat gudari dan danak juan ditezela zaintegira. Iza EE 1881a, 130. Otsandia egiñaz, eta guziak berari begira jarriko zitzaizkion, munduko anditasunez beteta etorriko zalakoan egon etzitezela. Arr Bearg 157 (ap. DRA).

    2. (o- H (G)), otsaundi. “Réputation, renommée, célébrité” H. v. hots (I, 2). Beragaitik oi zetozen gizon samalda andiak, bertako ondasunen ots andia enzunik. ‘La fama’. Izt C 63. Ez det epaitu nai otsaundi ori ona ala txarra dan. Lab Y 1933, 193. Beneditano izenak bazterrak oro bere otsandiz aspalditik bete ditu. Ibiñ EG 1951 (7-8), 33.

    3. otsaundi. Solemnidad. Sari emaldia egingo da otsaundiarekin Biltoki edo teatro lenendikakoan (Donostia, 1880). JFlor. Nolatsu kantatuko zan […] ritmo alterno arin batean, orain bezelako otsaundi ta anpatasunik gabe. Lek SClar 107.

    II (Adj.).

    Amildoki-onduan lats otsandi bultsua. “Inquieto y murmurante arroyo”. Arriaga Lekob 35.

    Sinonimoak:  hotsandi iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [zarata handia]: g.e.arrama, burrunba, dunbada, dunbots, durunda, furrunda, zaratots, harramantza Ipar., burrundara Heg., durundi Bizk., arroitu Naf., buila beh., zunburrun g.e.
        [ospea]: arrandia, ospe Ipar., solemnitate Ipar., ponpa zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (ikus handikeria) solemnidad, fasto
    fr iz. tumulte, cohue
    en iz. solemnity; pomp, pageantry
    port iz. solenidade, fasto

    Vox-eko zinegotzi batzuk ere ikusi ditugu hotsandiz bulego batean berdintasunaren aldeko afixa erregearen potretarekin ordezkatzen. [Bataila sinbolikoak, Angel Erro (Berria, 2019-06-19)]

    hotsandi (Argazkia: EuropaPress)

     
  • Maite 11:33 pm on 2019/01/30 Permalink | Reply
    Tags: H   

    historiko 

    adj. 1 adj. Historiarena, historiari dagokiona. Denbora historikoak. Eleberri historiko mardula. 2 adj. Zerbaiten historian geroko gordea izatea merezi duena. Garaipen historikoa. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    historiko.

    Histórico. Ori Jakintza historikoek agertzera eman digute. Vill Jaink 27. Erri istoriko baten gaba igaro genduan. Gerrika 236. Eliza nasai horrek ez ditu beiratu lehenagokoaren harri eder zaharrak eta ekei historikoak. Larre ArtzainE 222. Eleberri historiko mardula. MEIG III 138.

    Beste apustu bat, istorikoa, jokatu zuan Aierbek. Albeniz 238. Jose Aierbe, Ataungoa, korrikalaria, segalaria eta aizkolaria, istorikoa. Ib. 230.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. histórico, -a
    fr izond. historique
    en (1) izond. [historiari dagokiona] historical (2) izond. [garrantzitsua] historic
    port izond. histórico(a)

    Hala ere, egun historikoa izan da gaurkoa Athleticentzat. 48.121 ikusle bildu dira San Mamesen, taldea animatzeko. Giro aparta sortu dute harmailetan. Athleticek bere Twitter kontuan adierazi duenez, emakumezkoen futbol partida bakar batek gainditu du munduan gaur San Mamesen bildu den ikusle kopurua. Esaterako, iazko Eurokopako finalean —Alemaniak eta Norvegiak jokatu zuten elkarren aurka— 41.300 ikusle izan ziren. (Berria.eus, 2019-01-30)

    historiko (Argazkia: @athletic)

     
  • Maite 11:01 pm on 2018/12/20 Permalink | Reply
    Tags: H   

    haratusteljale 

    iz. eta izond. EKOL. Haragi ustela janez elikatzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [haratusteljale] : sarraskijale  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz./izond. (Ekol.) carroñero, -a
    fr (come carroña) charognard; coloquial (persona: aprovecha dolor ajeno) qui est un charognard loc
    en (come carroña) scavenger, scavenging adj; coloquial (persona: aprovecha dolor ajeno) (figurative) vulturelike adj
    port carniceiro(a), sarcófago(a); ave

    Azkar lan egitea oso premiazkoa izan zen haientzat ziurrenik, animalia ibaiaren deltan zatikatzeak harraparien eta debaldeko bazkaren bila zebiltzan beste haratusteljaleen arriskupean jartzen baitzituen hominidoak. [Neanderthal kantariak, Steven Mithen (Iraia Yetano), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008]

    haratusteljale (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:03 pm on 2018/12/14 Permalink | Reply
    Tags: H   

    herrestatu 

    ad/izond. herrestatu, herresta/herrestatu, herrestatzen 1 da/du ad. Lurretik altxatu gabe higitu edo higiarazi, herrestan ibili. Herrestatuko haiz heure sabelaren gainean. Ileetatik herrestatuz, zurubian behera eramaten. Lurrean herresta dezala mihia. 2 (Era burutua izenondo gisa). Mailarik apalenekoa; zitala, mespretxagarria. Ik. miserable. Ni, lurreko har herrestatu bat naiz. Ken hakit aitzinetik, puta herrestatua! || Bizitza herrestatua darama. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    herrestatu (S ap. Lrq; SP, Ht VocGr 301, Lecl, Gèze, Dv, H, A), errestatu, errastatu (Lar).

    1. (Aux. trans. e intrans.). Arrastrar(se). “Traîner” Lecl. “Ramper” Gèze. “Reptar” A. “Erresta (G, B, AN-gip), herresta (BN, S) arrastrar” A. v. 1 arrastatu. Tr. Documentado sólo en autores septentrionales. Hek populua irabazirik eta Paul lapidaturik, herresta zezaten hiritik kanpora, ustez hila zen. Lç Act 14, 19. Ohoin baten gisa altxatu / zuten sokaz lothurik, / eta Zedrongo Ibidean / basan herrestaturik. EZ Noel 95. Herrestatzenago dira ibiltzen diren baino. SP Phil 29. Banitatearen guaiak berekin daramatza herrestatuak. ES 170. Zu trionfan altxatua zaldirik ederrenez, / eta zure haurrak beti errestatuak oinez. Monho 68. Behin bihotzari nausituzkero, zertarat nahi herrestatzen baitu. Dh 73. Herrestatuko haiz hire sabelaren gainean. Dv Gen 3, 14. Gero, bethi iletarik herrestatuz, eskaleretan behera eramaiten. Arb Igand 87. Laster akitzen zen potroa, buztanaz halako ihizi gaixtoaren herrestatzea ezin jasanez. JE Bur 20. Moldegaizki jaiki zen, eta ozta-ozta zutik egonaz, errestatu zen liburutegi-sail berezi batera. Mde HaurB 82.

    v. tbn. Lg II 88. Mercy 29. Egiat 238. Gy 40. Hb Egia 145. Laph 180. Lap 129 (V 60). Ip Hil 7.

    (Part. en función de adj.). Pobre, miserable, arrastrado. Khen akit aitzinetik, / phüta herrestatia. ‘Sale putain’. Xarlem 695. Oi Jainko botheretsua, zeinaren aintzinean handi guziak ttipi eta herrestatuak baitira. Dv LEd 127. Naizen bezalako lurreko har herrestatia. Ib. 50.

    “Rouler, herrestatzea” Ht VocGr.

    “Herresta, herrestatu, glisser, glissé” VocBN.

    2. (H). Despreciar, humillar, rebajar. Beudi hebetik urrun mihi medisentak, proximuaren ohoria haren gibel-ondotik herrestatzen dutenak. AR 444. Ene izterbegia, bahin emaztia / herrestatü gabe, ene flakia. ‘Sans avilir’. Etch 108.

    Rebajarse. Zu ere ezin zaizkela / ezkontzeat erresta, / bainan ez bide duzu / hanbat errekesta. Xa EzinB 98.

    Sinonimoak:  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    ad. Ipar. jas. [arrastatu]: narrastu, arrastatu Heg
    izond. Ipar. jas. [mailarik apalenekoa]: herresta Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. arrastrar(se) (2) izond. (hed.) pobre, miserable; arrastrado, -a
    fr da/du ad. (se) traîner
    en da/du ad. to drag, to trail, to crawl; to pull
    port da/du ad. arrastar-se

    Arrantzaleek zailtasun handirik gabe herrestatu zuten sarea. #gaurkohitza

    herrestatu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:52 pm on 2018/10/02 Permalink | Reply
    Tags: H   

    helburu 

    iz. 1 iz. Lortu edo egin nahi den gauza, nahita bilatzen dena. Ik. xede; jomuga. Bere asmoak eta helburuak. Gramatika ez zen harentzat helburua, bidea baizik. Bere helburu bakarra espetxetik ihes egitea zen. Azken helburua. Helburua iritsi. Helburura iritsi, heldu. Helburura jo. Helbururaino jarraitu. || Hizkl. Helburuzko perpausa. Subjuntiboak darabiltza helburua-edo adierazteko. 2 iz. Izaki edo gauza bat berez doan xedea. Gizakiaren helburua. 3 iz. Tiro baten edo jaurtitzen den zerbaiten jomuga. Helburuan jo. Helburuaren erdian. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [jomuga]: burubide, goiburu, jomuga, zertarako, fin zah., xede Ipar. jas., itu Bizk. g.e., itun Bizk. g.e., jomuga, itu Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. objetivo, meta, fin, ideal (2) iz. diana, hito; [tiroari dagokionez] blanco
    fr iz. objectif, but, fin, idéal
    en iz. objective, aim, purpose
    port iz. objetivo, meta, fim, ideal

    Uste horrek eta premia argiak lotu zituen jakintza arlo ezberdinetatik zetozen asko hitzak berreskuratzera, asmatzera, adiera berri bat emateko zereginera; belaunaldi hark ekarri zituen euskarara garatu, helburu, ziurtagiri, oreka, marrazain, jokoz kanpo eta gaur hain errotuta dauden beste hamaika hitz. [Eta hau nola esan?, Itziar Ugarte (Berria.eus, 2018-10-02)]

    helburu (Argazkia: berria.eus)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel