Tagged: S Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:23 pm on 2013/10/23 Permalink | Reply
    Tags: S   

    supiztaile 

    iz. eta izond. 1. Sua pizten duena. 2. (hed.) Haserreak sortarazten dituena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. eta izond. 1 incendiario/ria, encendedor/ra. (2) irud. cizañero/ra, insidioso/sa, chismoso/sa
    fr (1) allumeur, -euse; incendiaire
    en (1) person who lights the fire (2) troublemaker, mischief-maker
    port (1) incendiário(a) (2) insidioso(a), mexeriqueiro(a), fofoqueiro(a)

    Entzun:

    Horregatik da hain deitoragarria amorruarentzako murru beharko luketen instituzioa eta hedabideak supiztaile aritzea, gorrotoa kontrol soziopolitikorako estrategia hautatuta.  [Murrua, Idurre Eskisabel (Berria, 2013-10-23)]

    supiztaile (FlixkrCC, danishdynamite)

    supiztaile (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 8:01 am on 2013/10/21 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sakela 

    iz. 1. Jantzi batzuei irekiduretan, gainean edo barrualdean ehun-zati bat josirik egiten zaien poltsa-antzekoa, normalean txikia. Sakelan gorde, sartu. 2. Ik. 1 igel.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.
    [poltsikoa] : patrika Heg., poltsiko Heg., faltrikera Bizk., patrikera g.e., zarpa Ipar. g.e.
    [poltsa] : g.e., eskuzorro, poltsa (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) bolsillo; faltriquera (2) rana ➥ igel (3) bolsa, mochila, zurrón
    fr poche
    en pocket
    port bolso

    Entzun:

    Eta hau esanez jakako sakelan sartu zuen eskuma. [Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri, Koldo Izagirre (Susa, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

     

    sakela (Wikimedia Commons)

    sakela (Wikimedia Commons)

    sakela (FlickrCC, makoworks)

     
  • Maite 8:03 am on 2013/07/02 Permalink | Reply
    Tags: S   

    satsu 

    izond. 1. Zikina, lohia. 2. Moralarekiko garbia ez dena.

    Sinonimoak: izond.
    [zikina] : likits, lohi, urde, zikin, zikintsu Ipar., enas Heg., txerri Heg., ugerdo Bizk., ugertsu Bizk., zerri Ipar./Naf., endes Zub., teiu Zub., ahats zah., zital zah.
    [moralarekiko garbia ez dena] : jas., biziozko, haragikoi, haragikor, lizun, lizunkoi, lohi, urde, zikin, biziotsu Ipar., likits Ipar., teiu Zub., indezente beh., limuri g.e., ahats zah., bizioso zah., desonest zah., debox Ipar. g.e.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    5000 Hiztegia:

    satsu: izond. 1 sucio/cia, inmundo/da; gauza satsuak hatsa: una cosa sucia (despide) tufo; ele satsuak, hitz satsuak: palabras sucias, obscenas; espiritu satsua: el espíritu inmundo. 2 lascivo/va, obsceno/na

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es sucio, -a, inmundo, -a; lascivo, -a, obsceno, -a
    fr sale, impur, -e ; malpropre, teigneux, -euse
    en dirty, filthy
    port sujo(a), lascivo(a), obsceno(a)

    Entzun:

    Ordutik aurrera, Lebigrerenean, matxardez baizik ez zuten hartu Saget andereñoa; simaurtegi bizia bihurtu zen, txakurrek ere jango ez zuketen usteltasunez elikaturiko piztia satsua. [Parisen sabela, Emile Zola / Karlos Zabala (Alberdania-Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Ikutu-eziña esku satsuz ikutuz. Zait Sof 81.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Lascivia, Abraham Janssens (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 8:27 am on 2013/06/05 Permalink | Reply
    Tags: S   

    siristilo 

    iz. 1. Biribilgisako batekin edo birekin egiten den korapiloa, muturretako batetik tiratzean desegiten dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘begizta’ [moldatua])

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    siristilo (AN-5vill, B), xiristilo (L-ain, B; VocB), xirixtilo, sillistillo (L-ain), xirristillo (B), txirristillo, txiristillo (AN-5vill), txiristillu (AN-ulz), ziriztilo (B). Ref.: A (sillistillo, siristilo, xiristillo, xirristillo, txiristillo); Iz Ulz (txiristillu); Izeta BHizt2 (ziriztilo).

    “Lazo del zapato o corbata” VocB. “Lazada. Zapata-sokak laburregi dira xiristilloan lotzeko, las cintas del zapato son demasiado cortas para hacer lazadas”

    Sinonimoak: ad. g.e.
    [xiristilo] begiten, bigitxin (Labayru Ikastegia)
    [lazada] begizta (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es Lazo del zapato o corbata; lazada.
    fr nœud, lacement, laçage
    en bow
    port laçada

    Entzun:

    Traje urdina, gorbata berdea, oinetako beltzak, bi ziristilo handirekin. [New Yorkeko kronika beltza, Gotzon Garate (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Zapata-sokak laburregi dira xiristilloan lotzeko.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    siristilo (FlickrCC, tehzeta)

    siristilo (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:46 am on 2013/03/19 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sarkor 

    izond. 1. Erraz edo oso barnera sartzen denaz esaten da. Hitz sarkorrak. 2. (Ipar.) Sudurluzea, besteen arazoetan esku hartzea atsegin duena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [sakona]
     barneko, barnekoi, barren, barruko, sakon, barna Ipar., barne jas., barnari g.e., barrenkor g.e.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) agudo, -a, penetrante; incisivo, -a (2) entrometido, -a, intruso, -a
    fr pénétrant, -e ; incisif, -ive ; persuasif, -ive
    en penetrating, piercing; sharp
    port (1) penetrante (2) intrometido(a), intruso(a)

    Aterako garela ataka honetatik, baina horretarako ahalegina eskatzen digute herritarroi era askotako boteredunek. Behin eta berriz errepikatzen duten zerbait da, langarra bezain sarkor gertatzeraino.  [Ahalegina, Idurre Eskisabel (Berria, 2012-12-14)]

    sarkor (FlickrCC, Katelyn Kenderdine)

     
  • Maite 8:21 am on 2013/02/20 Permalink | Reply
    Tags: S   

    setoso 

    izond. Setatsua, tematia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Gip. beh.
    [setatsua]
     burugogor, buruhandi, egoskor, kaskagogor, lepagogor, muker, setati, setatsu, hisiati Ipar., hisikor Ipar., koska Ipar., tematsu Ipar., temati Bizk., temoso beh., burugaizto g.e., burukoi g.e., buruzkin Ipar. g.e., butoi Ipar. zah. 
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es temoso, -a, terco, -a, tenaz
    fr entêté, -ée ; têtu, -e ; obstiné, -ée
    en stubborn, obstinate, headstrong, mulish
    port teimoso(a), cabeça-dura

    Bide batean abiatzea ez da nahikoa ibiliak zenbat iraungo duen jakiteko, 1978an bisitan joan zirenek ez zuten asko pentsatuko noraino, noiz arte iraun behar zuen Sisiforen harri horren dantza setosoak. [Errotarria, Jokin Urain (Susa, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    setoso (FlickrCC, Thomas Depenbusch)

     
  • Maite 8:45 am on 2013/02/11 Permalink | Reply
    Tags: , S   

    boilur 

    iz. MIKOL. Tuberaleen ordenako zenbait onddo askomikotinoren izen arrunta. Mikorrizak eratuz hazten dira zenbait landareren sinbionte modura. Fruitu-gorputza hipogeoa eta globularra da eta sukaldaritzan erabiltzen diren onddoetatik preziatuenetakoak dira. Espezie preziatuena boilur beltza (Tuber melanosporum) da.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [trufa] lurlur, trufa (Labayru ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es trufa, criadilla de tierra
    fr truffe
    en truffle
    port trufa

    Harrapaketa itsasoan (arrain eta itsaskien arrantza) eta lehorrean (besteren gerezi, intxaur, nafar perretxiko, barraskilo, uso) praktikatzen dugu oraino; sailkapen metodologiko huts honetan, bilketa ere tartekatuko dugu (egiazko marrubia, etxeko onddoa, boilurra, pattarrak egiteko baiak).  [Baietz okerreko bidea aukeratu! , Edorta Agirre (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    boilur (FlickrCC, Cornell Fungi)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel