Tagged: T Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:41 pm on 2019/03/23 Permalink | Reply
    Tags: T   

    toleiu 

    iz. Ipar. Estira, tormentua. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    toleiu. Martirio. Cf. toreo. Ifernuak asma ahal detzakeen toleiu eta estira garratzenak neretzat. Dv LEd 205.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

    [estira]: estira, tormentu, tortura, suplizio zah., tormenta Ipar. zah.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) tormento, suplicio; dolor, sufrimiento
    fr iz. tourment, supplice; douleur, peine, souffrance
    en iz. torment, torture, nightmare, murder, hell; pain, suffering
    port iz. (Ipar.) tormento, suplício; dor, sofrimento

    Ifernuak asma ahal detzakeen toleiu eta estira garratzenak neretzat. Dv LEd 205.

    toleiu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:47 pm on 2019/03/20 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txorimalo 

    iz. Hazia ereindako soro edo alorretatik txoriak uxatzeko ezartzen den giza irudia, arropa zaharrez jantzia. Ik. txori-izugarri; arranpalo; marika; txori-jagole. Deabruaren piztiak ez dira izutzen txorimaloa jarriagatik. || Herri guztietan da inuzenteren bat, denen txorimaloa izateko. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txorimalo (V-ger-arr-och-m-gip-al, G-azp; Lar, Añ (G)). Ref.: A; Iz LinOñ 175, ArOñ; Etxba Eib; Elexp Berg.

    1.Espantajo de huertas, sembrados” Lar y Añ. “Espantajo, figura grotesca que se pone en los campos para ahuyentar los pájaros” A. “Txori-maluak ipinten ziran liño-saillian, txoriak atera etzezaten” Iz LinOñ 175. “San Bartolome egunian, txorimaluak jartzen genduzan Txirixo-kalian” Etxba Eib. “Txorimaluan sorbaldan apixia ein ddabe txorixak” Elexp Berg. Cf. Baraib RIEV 1907, 361: “Chorimalo, en Alava ‘espantapájaros'”. Deabruan piztiyak; ez dira izutzen txorimalua jarriagatikan. Apaol 28. Txori malue! Txorik izutzeko zomorroe diruik. Alz Bern 72. Leaburuko barrutian alkateak (eskuan zigorra daramanean), apaizak eta txorimaloak izan ezik, beste inortxok eztu kapelarik bear. A Ardi 60. Bestelako txori-malua etzara zeu solo erdijan imintteko. Otx 76. Txori-malotzat jazten dirade / oñetaraño buruti. And Egun 60. Ni behintzat Valle Inclán-en txorimalo farre-ikaragarri horien ahotik isurtzen den jarioak ez nau berehalakoan asetzen. MIH 362. Txori-malo bat izaki film honetan giza-neurrikoa, eta haren azken gaiztoa ikusi behar. MEIG I 142.

    2. (V-gip). Ref.: A; Iz ArOñ. “Máscara, disfrazado” A. “Máscara de carnaval” Iz ArOñ.

    3.Bobo. Abogaua izan arren txorimalua galanta” Elexp Berg. “Ixilik egon ari txorimaluoi alakuoi” Ib. Txomiñ Agirrek utzi / zizkigun zuloak / bete ustean dabiltz. / Ai, txorimaloak! / Etzeuzkak maixu txarrak / gure populoak. Olea 260. Madarikatu eta / au txorimalua! […] / Amaitzen dozunean / daukazun dirua, / eskean zoiaz artuz / zaku ta palua. Ayesta 50.

    Sinonimoak: iz.

        [txori-izugarria]: izugarri, kuso, txori-izugarri, kuka Ipar., mamu Ipar., marika Ipar., arranpalo Bizk., malo Bizk., txori-jagole Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. espantapájaros, espantajo (2) iz. [pertsonei buruz] (hed.) títere, monigote
    fr (1) iz. épouvantail à oiseaux (2) iz. [pertsonei buruz] (hed.) pantin, polichinelle
    en (1) iz. scarecrow (2) iz. [pertsonei buruz] wimp, puppet
    port (1) (2)

    Deabruaren piztiak ez dira izutzen txorimaloa jarriagatik.  (Hiztegi Batua)

    txorimalo (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:46 pm on 2019/03/07 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txat 

    iz. Inform. Internet bidezko mezu trukaketa, pertsona bik edo gehiagok elkarrekin hizketaldi bat izateko bidea ematen duena. Izan ere, txataren bidez gure gorputza ahaztu egiten dugu besteekin komunikatzen garen bitartean. Gaztetxoak helduentzat izan ohi diren txat berezietan ere sartzen dira, eta ordu asko igarotzen dituzte bertan. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Inform.) chat
    fr iz. (Inform.) chat; dialogue en ligne, bavardage
    en iz. (Inform.) chat
    port iz. (Inform.) chat, sala de chat loc

    Beste isilune bat txat bidezko elkarrizketa isilean. [Alter ero, Bertol Arrieta (Susa, 2012)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txat (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:19 pm on 2019/02/28 Permalink | Reply
    Tags: T   

    turrusta 

    iz. Zulo, iturri edo hodi batetik ateratzen den isurkari baten jario etengabea. Ik. zurrusta. Euri handien ondoan iturriko turrusta azkarragoa da. Negar turrustak. turrustan adb. Turrustaka. Mahai zuri luzea eta Nafarroako ardoa turrustan. turrustaz adb. Turrustaka. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    turrusta (BN, S, R; Arch VocGr, VocBN, Gèze, Dv, H (+ th-)), turrust (th- S; Hb ap. Lh). Ref.: A (turrusta); Lh (thurrust); Lrq /tur’us!ta/.

    Torrente, cascada (sentidos prop. y fig.); chorro. “Cataracte, chute abondante d’un liquide, de l’eau tombant d’une digue, du vin sortant d’une cuve, etc.” VocBN. “1. écoulement d’un liquide qui tombe de haut avec abondance et bruit. […] 2. au fig. il se dit pour abondance” H. “Chorro. Ebi andien ondoan ütürriko turrusta azkarrago düzü (S)” A. “Jet d’eau, chute d’eau” Lrq. v. burrusta, purrusta, zurrusta.

    Han edireiten dütü nigarren turrustak, zuñtzaz gai orok bere büria xahatzen eta garbitzen ahal beitü. Mst I 20, 6 (SP nigar xirripak, Ip nigarren üthürri, Leon nigarren ithurria). Eztü sinhesten ihur-ganik huntarzünik batere jiten dela: bena bai oro osoki Jinkuaganik, zuñeganik üthürbürü batetarik bezala turrustak jaisten beitira. Ib. 15, 3. Behar nikezü ene graziaren turrusta zureganat igorri. Mst III 42, 2 (Ip ene grazien turrusta). Andre ederrak zuen aita bat izaten: / gizon xotila, baita ere zuhurra, / idortu ezpeitzeion turrusta nigarra. “Il laissa le torrent couler”. Arch Fab 195. Gure bihotzak ontsa adelatürik badira, badakizügü zure grazien turrustak gütüra ixurtzera prest direla. Ip Hil 234. Horik ziren bi turrusta bethi handitzez zoatzanak, bata [graziak eta dohain berriak] Jinkoaganik Mariaganat jaisten, bestia [ohoriak] Mariaganik Jinkoa ganat igaiten. Ib. 34s. Bazuen boz bat ederra. […] haren orroa mendi-erreketako turrustaren pare! Sokorri Gazte (febrero) 1959, 1. Turrustatik heldu den arnoa, arnorik hoberena. Gatxitegi Laborantza 132. Sei minuta iraun du orronak […]. Karrikak turrusta eta uhausin eginak ziren, plazak dena lako edo aintzira. Herr 17-8-1967, 4. Lehen uhasteak, mendiaren barnetik etorri turrustarekin ereman zituen oro. Larre ArtzainE 40.

    + turruta. –Zer da harramantz hori? […] –Mendiko ur-turrusta da, Andresaroko arthaldeko marrakak (L). Orreaga 31 (S ur-turrusta; G ujola, AN-ulz uraren soñu). Bortua beti berdin menden gatik: etxolak, harrokak, arbolak, ur turrutak, belarra mehe… JEtchep 55.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [zorrotada]: zorrotada, zurrusta, zirrista Ipar., txorro Heg., arrada g.e., txirri g.e., txirrio g.e (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Ipar.) chorro (2) iz. (Ipar.) cascada, salto de agua
    fr (1) iz. (Ipar.) jet (2) iz. (Ipar.) cascade, chute d’eau
    en (1) iz. gush, spurt, spout, jet (2) iz. waterfall
    port (1) iz. (Ipar.) jato, jorro (2) iz. (Ipar.) cascata

    Errekara jaitsi, bertako turrusta edo ur-jauzi ezin ederragoa ikusi eta ehun metrora dago Elkorretako leizea. [Argia, 2015-05-31, 2463. zbk. | «Gartxoten arrastoari segika», Aitor Kaltzakorta] (Egungo Testuen Corpusa)

    turrusta (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:54 pm on 2019/02/25 Permalink | Reply
    Tags: T   

    tinki 

    adb. Tinko, finki. Oro irriz, baina tinki atxikitzen bakoitzak berea. Elkarri tinki lotuak. Bihotza zeruan tinki. tinki-tinkia adb. Ipar. Tinko, estu-estu. Esku-zangoak tinki-tinkia burdin katez estekatuak. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: adb.

    [tinki] : finki, irmoki, irmo, gogor, gogorki, tinko, finkoki. Ant. loka, aske  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. apretado, -a, apretadamente, oprimido, -a
    fr serré
    en cramped
    port apertado, -a;  oprimido, -a

    Tinki geunden leku txikia zen eta. (Elhuyar hiztegia)

    tinki (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:39 pm on 2019/02/04 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txiotx 

    iz. Txotx eta txio hitzen elkarketa. 2018. urtean jaiotako ekimena, zeinetan txiolariak sagardotegian biltzen diren txotx egiteko eta ondo pasatzeko. Deialdi publiko baten bidez, birtualki ezagunak diren txiolariak aurrez aurre topo egin eta topa egiten dute. Lehenengo urtean 8 kide bildu ziren; bigarreanean, aldiz, 16.

    Oharra:

    Hitz eta ekimen berria izanik, ez da ohiko hiztegietan jaso oraindaino.

    Aurten 16 lagun bildu ginen txiotx egiteko. Ederra izan zen! #gaurkohitza

    txiotx (Argazkia: @mikeliriarte)

     
  • Maite 9:04 pm on 2019/01/14 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txa-txa-txa 

    iz. Kubatar jatorriko dantza bizia, pauso txikiak emanez eta aldakei eraginez dantzatzen dena. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    Chachachá. Nahiz arin-arina baino txa-txa-txa gogoanago. Mde Pr 43. Ausaz, esperantza / txa-txa-txa zimel bat / besterikan ez da. / Ebanjelioa ta gizonen mina / dantza bihurtu da. Azurm HitzB 44. Txa, txa, txa. / Pozik daukat nik biotza. / Txa, txa, txa. / Gure neska motxa. […] Txa, txa, txa. / Negarrez daukat biotza. NEtx LBB 395.

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. cha-cha-cha
    fr iz. cha-cha-cha
    en iz. cha-cha
    port iz. chá-chá-chá m

    Txa-txa-txa ezagun baten erritmoan mugitzen hasi ziren. #gaurkohitza

    txa-txa-txa (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel