Tagged: Z Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:59 pm on 2020/01/24 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zeharkatu 

    ad. 1 du ad. Zeharka igaro, alderik alde igaro. Soroak eta sagastiak zeharkatuz, mezatara doaz baserritarrak. Itsasoak zeharkatu. Oinez abiatu ziren muga zeharkatzera. 2 du ad. Zeharka jarri. 3 da ad. g.g.er. Alboratu. Astoa bidetik zeharkatu zen. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [trabeskatu]: trabeskatu
        [alboratu]: g.e.zehartu zah.
        [alderik alde igaro]: zehartu g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. atravesar, poner al sesgo, cruzar (2) da ad. ladearse, desviarse; descarriarse (3) du ad. cruzar, atravesar; surcar
    fr (1) da/du ad. mettre en travers (2) da ad. dévier, s’égarer (3) du ad. traverser, franchir
    en (1) du ad. to span (2) du ad. to cross; traverse; [itsasoa] to sail (3) du ad. to penetrate
    port (1) (2) (3)

    Basamortua zeharkatuko dugu. (Elhuyar hiztegia)

    zeharkatu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:30 pm on 2020/01/19 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zeharkaldi 

    iz. 1 iz. Airez, itsasoz edo lehorrez, eremu handi bat zeharkatuz, egiten den bidaia. A330 hegazkina oso egokia da Ozeano Atlantikoaren zeharkaldietarako. Euskal Herrira zeharkaldi luzeak egiten dituzten ontzi gehiago iritsiko dira. Korsikatik Japoniarako itsas zeharkaldian, Pasai Donibanen egin du geldialdia ‘Le Manguier’ ontziak. Mauritania eta Kanaria uharteen arteko itsas zeharkaldia egiten saiatzen ari diren milaka etorkin. 2 iz. Hainbat kiroletan, eremu luze bat zeharkatzea helburu duen proba. Pirinioetako zeharkaldia. Hendaia eta Pasai Donibane elkartuko ditu mendi zeharkaldiko bigarren etapak. 700 igerilari ariko dira gaur Zarautz-Getaria zeharkaldian. Pasealeku Berriko igeriketa zeharkaldia. 525 gidarik hartuko dute parte 8.696 kilometroko zeharkaldian. 3 iz. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa, lehen osagaiak zeharkaldirako erabilitako bitartekoa-edo adierazten duela). Xabier Ortiz de Luzuriagaren omenezko bizikleta zeharkaldia antolatu dute biharko Legazpin. Eski Zeharkaldia martxoaren 8an eta 9an egingo dute, Pirinioetan. Urdaibain kanoa zeharkaldia egiteko aukera dute gaztetxoek. (Hiztegi Batu

    Sinonimoak: iz.

    [zeharkaldi] : ibilaldi, joan-etorri, itzuli, bidaia  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. travesía [viaje]
    fr iz. traversée [voyage]
    en iz. journey; crossing, passage, voyage
    port iz. travessia

    Munduak ez ikusiarena egiten du egungo drama handienetakoaren aurrean. Ez dago zehazki jakiterik, baina, IOMren arabera, 25 urte hauetan 75.000 iheslari hil dira zeharkaldietan, gehienak Mediterraneoan. BERRIAk hainbat errefuxiatu eta desplazaturen lekukotzak jaso ditu errealitate horren argazkia egite aldera. [Ez da izango beste goizerik, Kristina Berasain Tristan (Berria.eus, 2020-01-19)]

    zeharkaldi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:45 pm on 2020/01/13 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zergati 

    iz. Zergatikoa.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zergati.

    1. zergaiti, zegaiti, zergatik, zergaitik. Motivo, causa, porqué, razón. ” Zergaitikxa [sic] (filos.). Causa. Berezko gauzen zergaittikxa esaten dogu natura ” Etxba Eib. . “El porqué, el motivo. Esairazu zure asarrien zergaitikxa, […] dime la causa de tus enfados” Ib. ” Gauzak berutz jaustian zergaitikxa da astuntasuna, […] la causa de que las cosas caigan es la gravedad” Ib. v. zergatiko (2) ; cf. zergatik.
    Esaera onen zergatiya (arrazoia) da […]. BPrad EEs 1913, 212. Zergati oiek eta beste batzuek gelditu arazi dute abereen aurrerapena. ForuAG 325. Geure gauzai deutsen gorrotu biziaren zio ta zergaitia argiro erakusten dauskue. Belaus LEItz 109. Erabaki zuten Jesuseri eriotza ematea ta batere zergatik gabe, ojuka atera zuten Pillatos bildurtiagandik. Inza Azalp 67. Zoritsua gauzaren zegaitia ezagun al dauana! Amez EEs 1928, 84 (ap. DRA). Ire zegaiti edo arrazoi orrek […] lurrezko ankak dizkik. Euzk 1930, 371. Maitasun onek bere jatorri ta zegaitia Jaunagan daukala argiro dakusgu. Eguzk LorIl 121 (ap. DRA). Esan zegattija. Otx 54. Beste nunbait billatu bear zan zergatia. TAg Uzt 162. Auxe izan da, ba, ni onera etortzearen zergatia. Ib. 194. Itzetutako egunean azaltzen ez bada, edo bere zergatia adierazten ez badu. “Causa” . EAEg14-6-1937, 1810. Zegaitiren bat ba-dau, ostean ez leuke eskatuko. Larrak EG 1958 (9-12), 334. Badu kausa bat, zergati bat. Vill Jaink 52. Zergati berdintsuek gertakari berdintsuak sortzen dituzte. Ib. 45. Zergati edo kausa urbillak. Ib. 44. Begien bistakoa da orren zegaitia. Erkiag BatB 71. Galdez senarra aiñ kaltegarrizko alderian zergaitikxa, emaztiak aitzen emon zetsan esanaz, […]. Etxba Ibilt 467. Eritasunen zergatiak eta siñaleak. Ibiñ Virgil 103. Ara emen guzti onen zergaitia. Gerrika 13.
    v. tbn. Zergaiti: EG 1958, 70. Insausti 233. Zegaiti: Enb 50. Kk Ab II 104. Zergatik: Zink Crit 19.

    2. Pregunta sobre el por qué. Ara bada […] nere erabakia: […]. Alperrik izan ziran mutillaren zergatiak, arrenak eta neskaren antzi ta marruak ere, dana alperrik. Jaukol Ipui 18. Filolojia asko ote zekin sumatzea ez zan zailla […]. Obeki agertzen zan bere zergati guztik euskera gaztelanizko erderaren aurrean jarrita sortzen zituala. (Interpr?). JAIraz Bizia 8.

    3. Preupuesto. Gaurko egunak eskatuten dabezan lan aundijak aurrera eruateko, bein-beingo zergatija egingo dau. “Presupuesto circunstancial” . EAEg9-10-1936, 7.

    Sinonimoak: iz.

        [zergatikoa]: aria, arrazoi, bide, zergatiko, zio, kausa Ipar., erakai neol., motibo g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. porqué, causa, motivo
    fr iz. cause, raison, motif
    en iz. reason, cause, motive, root
    port iz. causa, motivo

    Gauza hori sinesteko zergati gutxi daudelako. (Hiztegi Batua)

    zergati (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:50 pm on 2020/01/04 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zardaitu 

    ad. ad. Liraindu.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zardaitu.
    1. (G, L, BN ap. Diccionario Vasco-Español-Francés hiztegiari (1905-1906) dagokio.”>A ; Dv). “Hacerse esbelto” Diccionario Vasco-Español-Francés hiztegiari (1905-1906) dagokio.”>A.
    2. “Cubrirse el cielo de nubes llamadas zardai ” Asp Leiz2. .

    Sinonimoak: ad. g.e.

        [liraindu]: lerdendu, liraindu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da ad. volverse esbelto, -a
    fr da ad. devenir mince
    en da ad. become slender
    port da ad. tornar-se delgado

    Azken urteetan zardaitu egin da Peru. #gaurkohitza

     

    zardaitu (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 7:13 pm on 2019/12/28 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zartailu 

    iz. Zigortzeko tresna. Zartailu latzez, erruki gabe jo eta jo. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zartailu.

    1. zartagailu. Látigo; azote. Yende abarrak arri bat edo zartaillu bat, gaitz bat edo kako bat dakusan tokian. ‘Fouet’ . Or Mi 73. Beorlariak zartagailluaz / aizatu ez baletza andik. Or Eus 338. Zartallu latzez soin-zigorketan / erruki gabe jo ta jo. SMitx Aranz 154. Zu ari zintzaidan oraino, Iauna, nere barnean, bildur-lotsaen zartaillu gogor urrikaltsuz. Or Aitork 205. Haizearen zartailuak zutik jarritako kima gogordun ile-kalparra dirudi. “El látigo del viento” . MEIG IX 139. (en colab. con NEtx) Porra. Poliziak erabilli oi dituan gomazko zartailluak zituzten. NEtx LBB 40.
    2. Espada. Yuda ordokian agiri izan zan, ez babeskirik ez eta zartallurik ere ez zekartzen iru milla gizonekin. Ol 1 Mach 4, 6 (Dv, Ker, BiblE ezpata).
    3. zartagailu. Explosivo. Erromatik hedatu da mundu guzirat Aita Sainduaren herrixkan norbaitek ezarri duela zartagailu bat, eta zartatu dela. Herr 19-7-1962, 3.

    Sinonimoak: iz.

    [zigortzeko tresna]: diziplina, zigor, azote Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. azote [instrumento]
    fr iz. fouet [instrument]
    en iz. whip
    port iz. flagelo

    Mikel Strogoffek zaldiak aurrerago joan daitezen ahalegindu da zartailu ukaldi indartsu bat joaz; baina uko egin haiek. [Mikel Strogoff, Jules Verne / Karlos Zabala (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zartailu (Argazkia: wallpapershome.com)

     
  • Maite 11:06 pm on 2019/12/16 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zirrara 

    iz. Barne asaldua, oroitzapen, grina edo sentimen batek eragina, zurbiltzea edo gorritzea, bihotz taupadak bizkortzea, edo bestelako ondorio nabariren bat dakarrena. Zirrara ilun bat sumatu zuen Joanak. Zirrara batek astindu dit barrena. Su ezkutu baten zirrara sentitu zuten. Gogoan dut oraindik, hura irakurtzean hartu nuen zirrara. Ilunabarrak eta udazkenak zirrara ezti-mingotsa zabaltzen digute bihotzean. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zirrara. Tr. Documentado en textos meridionales del s. XX. La forma más usual es zirrara. Hay zirrada en N. Etxaniz y xirrara en Ugarte.
    1. zirrada, xirrara. Estremecimiento, emoción, escalofrío, impresión. En DFrec hay 8 ejs. de zirrara.  Aien mataillak maite larrosaz gorritu ziren, eta biek batera, su izkutu baten zirrara beroa senti zuten. Or Mireio (1930). F. Mistralen obraren itzulpena. “>Mi 21. An inon baino obeki, / esanak du muina, / uso-egal-dardaraz / zirrara diguna. “Impresionándonos” . Or Barne-muinetan (1934). “>BM 94. Maiteren burutik dator / biotzeraiño zirrara. “Impresión” . Or Euskaldunak (1934). “>Eus 76. Erromes jendea, zirrara ta ikara, / barkapena-eske aien oñetara. SMitx Arantzazu. Euskal-sinismenaren poema (1949). “>Aranz 174. Zer ametsondoa! Alako zirrara eragin zidanan nere izate osoan. Or Quito-n arrebarekin (1950). “>QA 196. Bizkar-ezurrean gora ikaragarrizko zirrara eragiten zigun tarteka-tarteka doñu ukigarri arek. Lek Santa Clara”ren kanta zahar bat (1955). ‘”>SClar 104. Barruan alako irrista edo zirrara ebilkigun alderen alde. Erkiag Arranegi (1958). “>Arran 10. Zirrara zorrotz bat ene baitan / irauli zan, aparretan, / iduriz uhiñak aitzetan. Erkiag in Onaind MEOE 712. Eta Izeta izena ikusi dudanean, zirrara batek astindu dit barrunbea. Txill Leturiaren egunkari ezkutua (1958). “>Let 42. Ikuskizun onen aurrean nork eztu sentitu biotzean zirrara gozoa. Vill Kristau fedearen sustraiak. I. Jainkoa (1962). “>Jaink 40. Arek bai azaltzen ditula ederki arimaren barru-oarpen, zauskada ta zirrara esangaitzak! Onaind in Gazt MusIx 150. Ostroak arpegira zetozkion Juanari, ta berriro Basaburuko leioan, ezkon-bezperako gabean, nabaitu zuan zirrada bera berritzen zioten. NEtx Lur berri billa (1967). “>LBB 22. Argiaren lertzeaz batean, mendi gandorrak nabartu zirenekoxe, zerupe oskarbitik aize xirrara giligarriak esnaeraziaz zekarkin lurtarren egoera nagia. Ugarte On Egiñaren Obaria (1972). “>Obaria 131. Tamalgarria. Barruan sortu / oi da olako zirrara; / alabaña gu ortik asago / eroki igitu oi gara. Atutxa Mugarra begiraria (1969). “>Mugarra (ap. DRA). Ilunabarrak, udazkenak, eta gau-neguen itxuraren azpian izkutatzen zaigun heriotzeak, zirrara ezti-mingotsa zabaltzen digute bihotzean. Mitxelenaren idazlan hautatuak (1972). “>MIH 319. Gogoan dut oraindik, Bladi Oteroren itzulpenak irakurri nituenean hartu nuen zirrara. Euskal idazlan guztiak (1988). “>MEIG V 133. Musika-zirrara somatuko du, Shuberten “Rosamunda” aditzerakoan. Euskal idazlan guztiak (1988). “>MEIG IX 141.
    2. Destello, brillo.  Meatu bedi, argi biur bedi, itzungi bedi, Iainko-zirrara besterik uzten ez digula, Gizon eta Iainko batean urturik bezala. Or Quito-n arrebarekin (1950). “>QA 165. Ikusmenaren organuak bearko du eter delako orren zirrarak atzemaiten azkarra izan. Vill Kristau fedearen sustraiak. I. Jainkoa (1962). “>Jaink 66.
    3. Temblor.  Egun osoan, orbelen zirrada nabaitu zuan andre gazteak eta gau artan etzuan berealakoan lorik artu. NEtx Lur berri billa (1967). “>LBB 24. Ahotik belarrira eta belarritik barrenago zabaltzen diren uhin eta zirrarekin. Euskal idazlan guztiak (1988). “>MEIG VI 118.
    ZIRRARA EGIN. Estremecer, emocionar, impresionar.  Au aditzean, biotzak zirraraegin zion Don Karlosi. Or Santa Cruz apaiza (1929). “>SCruz 129. Au entzuteak arrotzari zirrara (impresión) ikaragarria egin zion. Etxde AlosT 44. Izan ere, ikaragarrizkoa izan da urratsok egin didaten zirrara. Etxde JJ 112.
    ZIRRARA EMAN. Estremecer, impresionar. Zirrara eman diot nik nere buruari: au marka! Txill Leturiaren egunkari ezkutua (1958). “>Let 96. Zirrara sakona eman dit zure deiak, eta oraindik maite zaitudala ikusi dut. Txill Let 136.
    ZIRRARA-ERAGILE. Emocionante. Zirrara-eragille / beti zure gaia. Beranduko birigarroa (1998). “>Zendoia 232.

    Sinonimoak: iz.

    [barne-asaldua]: emozio, hunkipen, inpresio, zauskada Heg., birlore Bizk., zarrada Bizk., mugidalda neol., inarrospen g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. emoción, sensación, impresión, conmoción
    fr iz. impression, sensation, émotion, secousse, commotion
    en iz. emotion, excitement, sensation, impression
    port iz. emoção, impressão

    Zirrara batek astindu dit barrena.  (Hiztegi batua)

    zirrara (Argazkia: weheartit.com)

     
  • Maite 9:46 pm on 2019/12/14 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zelatatu 

    ad. du ad. Norbaiti begira egon, bera konturatu gabe, egiten duenaz jabetzeko. Noizbait zelatatu ditut eta ikusi eskaleei artoa ematen eta eskuan muin egiten. Etsaiak zelatatzen. || Gure urrats guztiak zelatatuko ditu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 zelatatu.

    1. (G, AN, L, B, BN ap. A ; SP, Urt II 439, Lar, Añ, Dv, H; -tau V ap. A ), zeletatu, zalatatu (H). Espiar; acechar. “Acechar” , “atisbar”, “zelar” Lar y Añ. ” Zelatatzea, barrandatzea, goaitatzea” HeH Voc. . ” Mintzo gaitzin apal; nork daki zelatatuak bagara ere? (B)” A. Orduan baitira [usoak] ihiztariez ere zelatatuak, barrendatuak eta guardiatuak. Ax 343 (V 228). Gure urrats guziak zelatatukoitu. SP Phil 428 (He 433 zelatatu). Bertzeren bizitzearen zelatatzen, sondatzen eta miratzen iartea. Ib. 350. Hortakotzat zelatatzen zituzten arthoski haren hurrats guziak. Lg I 230. Zelan dendatuten dirian [azerijak] zelatetako, bidiak ebagiteko, samapeti oratu ta itoteko. Mg PAb 110. Nos bait zelatau ditut [seme alabak], ta ikusi artua emon ta eskuban mun egiten eskale gaixuari. Ib. 105. Zelatatatzeko bialdu zituzten gaizki esalleak […] itzen batean arrapatzeko. Oteiza Lc 20, 20. Eta hurbillduz musua, / badauka zelatatua / hatsaren yalgi lekhua. Gy 167. Gelan sartu zan eta bere etsaiak zelatatu zuten, eta belaunikatuta zegoan tokira sartu zitzaiozkan. Lard 321. Berrogoi gizon baino gehiago badire Paulo zelatatzen dutenak. Dv Act 23, 21 (Lç zelata diaudek). Zelatatuaz, eta alegiña egiten egiten aren aotik irteten zan itzen bat arrapatu eta akusatzeko. Brunet Lc 11, 54. Oetako batek zelatatu zuan gau btez. Bv AsL 153. Jesus zeletatzen zuten, non eta zertan hutsean atzemanen zuten. Lap 234 (V 105). Naiz guardak zelatatu azariyak bezela zuluetatik. Iraola 38. Jostatu ordez, [gabeukatzaren] igikuntza estalgetu ote dezaken kutxaren zirrikituetarik zelatatzen du. Zink Crit 14. Geldiro ta begi erne zelatatu zun etxe-ingurua. TAg Uzt 164. Bere menpekoak uri aundian eginbarri dituan ezagupideak artez zelatau ditualako. Erkiag BatB 132. Gerra giro onek, errezeloa ta susmo txarra errez pizten ditu, ta guziok alkar zeletatzen bizi gera. NEtx LBB 80.
    “S’étirer (un animal)” Foix.
    2. Cumplir, guardar. Zeletatu badute ene hitza, zelatatuko dute ere zuena. TB Io 15, 20 (Lç, Leon begiratu, LE guardatu, Or eutsi, Ker bete).

    2 zelatatu. Ensillar (?). Nik behar diket ehun mando, / manduak urrez ferraturik, / munduz mundu ebilteko, / kukuso bat zelataturik. // Kukuso hura ezarriren dit / manduen aitzinian, / eta nihau bragaturen / mundu ororen artian. AstLas 14.

    Sinonimoak

    [zelatatu]: barrandatu, espiatu, zelatan ibili, zelatan egon, zelatan izan (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. acechar, espiar, vigilar, escudriñar, observar, velar
    fr du ad. surveiller, veiller, épier, guetter, espionner
    en du ad. to spy on, to watch, to lie in wait for, to keep under surveillance
    port du ad. espreitar, emboscar, vigilar, vigiar

    Irekita zegoen, eta barnealdea zelatatu zuen begiradaz. [Iruzurgilea, James Cain / Xabier Olarra (Igela, 2002)]

    zelatatu (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel