Tagged: Z Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:01 am on 2013/06/10 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zoldazu 

    izond. ‘oso zikina’  (Hiztegi Batua, h. zoldatsu)

    Sinonimoak: izond. Ipar./Naf.
    [zoldatsua]: zoldatsu
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (5000 hiztegia eta Word Reference):

    es izond. (h. zoldatsu) roñoso/sa, cubierto/ta de costra
    fr crasseux(euse)
    en dirty, filthy
    port roñoso, a
    Entzun:

    Nire adiskide haiekin, hiriko zoko tristeenak bilatzen nituen gure bileretarako: lorategi publiko goibelenak, esne-denda ilunenak, zinema zoldazuenak, kafetegi biluzien eta hutsenak. [Gure etxeko kontuak, Natalia Ginzburg / Fernando Rey (Igela, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zoldazu (FlickrCC, Dave77459)

     
  • Maite 10:50 am on 2013/06/09 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zainzuri 

    iz. 1. BOT. Liliazeoen familiako landare belarkara eta bizikorra, 1 m-raino hazten den zurtoin zilindrikoa duena. Orratz-formako kladodio txikiak eta baia-motako fruitu gorriak ditu. Kimuak jangarriak dira gazteak direnean (Asparagus officinalis).2. Delako landarearen kimu gaztea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
    Entzun:

     

    Errezetak (sukaldean.com)

     
  • Maite 9:55 am on 2013/06/02 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zerba 

    iz. 1. BOT. Kenopodiazeoen familiako landare belarkara, erremolatxaren subespeziea dena. Nerbio zentral handia duten hosto handi eta jangarriak ditu eta barazki gisa lantzen da (Beta vulgaris subsp. vulgaris). 2. Ziapea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Entzun:

     

    Errezetak (sukaldean.com eta oizegin.com):

     
  • Maite 7:36 am on 2013/05/28 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zapoka 

    adb. 1. (Ipar.) (ibili, jolastu eta antzeko aditzekin) Begiak estalita dituen batek beste lagunei esetsi eta heltzean datzan jolasean arituz. (Elhuyar Hiztegia)

    Orotariko Euskal Hiztegia:

    zapoka (AN ap. A EY IV).

    Jugando a cierto juego infantil. “Estando uno cegado e inclinado, los compañeros le golpean en la espalda con una boina; y empieza aquél a buscarle” A EY IV 384.

    Sinonimoak:

    [zapoka] itsumandoka (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (ibili, jolastu aditzekin) a la gallina ciega [juego infantil]
    fr (jouer) à colin-maillard
    en (to play) blind man’s buff
    port (jogar) o cabra-cega

    Entzun:


    Ez da gauza asko behar zapoka ibiltzeko: ezkutatzeko leku bat eta aurkituko zaituen pertsona bat. Eta aurkituko zaituenean irri egitea, muxu bat ematea gero, eta besarkada eder bat. 
    [Zapoka, Xabier Gantzarain (Berria, 2013-05-22)]

    zapoka (Wikimedia Commons)

     

     
  • Maite 8:52 am on 2013/05/22 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zirtolari 

    iz. (Ipar.) Errimadun hitzjoko politak egiteko nahiz erantzun zorrotz, azkar eta umorezkoak emateko etorria duena, ditxolaria.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    zirtolari (L, BN-arb-lab ap. A), xirtolari (L ap. Lh).

    “Persona que replica pronto y con gracia”

    Teatro lanaren ondotik, entzun ditugu Basarri eta Uztapide pertsulariak, bethi bezala zirtolari eta jostakin. Herr 31-12-1959, 4.

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [ditxolaria] : ditxolari Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es persona hábil en réplicas agudas y graciosas (generalmente rimadas)
    fr personne qui a la répartie vive et gracieuse, amusant, -e ; drôle
    en wit, joker; witty person
    port pessoa espirituosa

    Ditxolari edo zirtolarien usadioak bizi-bizirik dirau sustraiak baserrian dituztenentzat.  [Hogeita bina, Andoni Egaña (Hariadna, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Lehenengo topaldi labur hartan ikusi ahal izan nuen edertasunaz kanpo, pertsona bizia, elkarrizketa zirtolarikoa eta barre lasai eta zabalekoa zela jabetu ahal izan nintzen; ez zen ondoan gustura sentitzen nintzen lehenengo neska izango, seguru aski, baina gutxitan sentituko nuen aurretik horrelako sinpatia-uhina. [Nerabearen biluzia, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Familiako gizonak, aita eta bere anaiak, denak zirtolariak ziren, eta bertsolariak. [Santiago oinez, Piarres Aintziart (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zirtolari (bdb. bertsozale.com)

     
  • Maite 10:57 am on 2013/05/15 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zarrastatu 

    du ad. Tarratatu, urratu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    zarrastatu (AN, L, B; Dv, H), zarraztatu, sarrastatu (L, BN, S), tzarrastatu (S). Ref.: A; Lh (sarrastatu); Lrq (tzarrastatu).

    1. Rasgar(se), desgarrar(se); arañar(se). “Desgarrar. Ote-artean zarrastatu diet eskua (B)” A. “1.º déchirer. Ponduetarik sarrastatu nuen zakua, […]; 2.º égratigner” Lh. “Écorcher” Lrq. Zarrastatzea bestidurak (194). LE-Ir. Kaifasek dió ontarát, / kapa zarrastaturík: / errandú blasfemiabát. LE Kop 164. Polineikel-en illotza, zakurrak zarrastatua. Zait Sof 194s. Elgarren elorriek elgar zarraztatzen. Iratz “Ez berdin” (ap. DRA). Neska gaztearen eskuak zarrastatuak ziren, zango-besoak odolduak. JEtchep 22. (Fig., con bihotz, etc.). Cf. infra (2). Iru gizonak mutillari burrukara zijoazkiola igarri zienean, biozpean zerbaitek zarraztatu zun biziki Balendin. TAg Uzt 47. Asko maite zun txakurra-ta, aren ustegabeko eriotz arrigarriak biziki zarraztatu zion kolkoartea. Ib. 143.

    2. “Sarrastatu (L, BN, S), […] s’émouvoir” Lh. (Con bihotz). Asustar. Gu ohartu orduko iraganak [otoak], haize emaiten daukute begitarterat eta bihotza zarrastatzen. JE Ber 92.

    Sinonimoak:   ad. Ipar./Naf.
    [urratu] : tarrat egin, urratu, tarratatu Ipar., zarratatu G-N
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es rasgar, desgarrar
    fr déchirer
    en to tear, to rip
    port rasgar, lascar

    Beheko solairuan taberna bat zegoen, aurrealdean beltxarga txuri baten irudia zuena, zurean zizelkatua, labankada batez edo alderik alde zarrastatua baina. [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Bidea gero ta zabalagoa da orain; sobera naski, oihan ederra zarrastatzen duelakotz. [Santiago oinez, Piarres Aintziart (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zarrastatu (deviantart CC, newberrychucks)

     
  • Maite 7:40 am on 2013/04/29 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zabaltza 

    iz. ERAIK. Eraikin baten estalki laua, gainean ibiltzeko moduan prestatua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. g.e.
    [terraza] gaindegi, terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es azotea; terrado, terraza
    fr terrasse
    en terrace roof, flat roof
    port terraço, terraço, açotéia, sotéia

    Katedrala hestera zoala, doi-doia bisitatu dut eta egon naiz luzaz bar baten kanpoko zabaltzan. [Santiago oinez, Piarres Aintziart (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zabaltza (Wikimedia Commons)

    zabaltza (FlickrCC, Libertinus)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel