Updates from azaroa, 2008 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:44 am on 2008/11/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    parada 

    iz. 1. Aukera, egokiera. Mendekatzeko parada bila zebilen. 2. Ehiza-postua.

    Sinonimoak: une, abagune, aukera, egokiera, modu, era, oportunitate, okasio, aldarte… (2) jarrera, egoera, kokadura, kokagune, posizio, situazio,

    Zintzo itxura jarrita, bere hartan segitu zuen txirrina sakatu arte, geldi-geldi zulotxoaren aurrean, ate ostekoari patxadaz behatzeko parada emanez. [Denak du bere prezioa, Migel Angel Mintegi]

     
  • Maite 12:06 am on 2008/11/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    malkar 

    1. iz. Aldapa latza; toki aldapatsua, haitzez betea; amildegia. 2. izond. Malkartsua. Bide malkarrak leuntzeko.

    Sinonimoak: aldapa, aldats, malda…

    Denontzat dauzka bizitzak malkar arriskutsuak, amairik gabeko sakonera bat bezalako malkarrak! [Urregilearen orduak, Pako Aristi]

     
  • Maite 12:15 am on 2008/11/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    xaxatu 

    du ad. Pertsona edo animaliak erasora bultzatu. Zakurrik ez nizun xaxatuko, formal etorri bazina.

    Sinonimoak: akuilatu, zirikatu, kilikatu, kinatu…

    Egun batez, arbolari lotua zeukan pitbull bat askatu eta gizonaren kontra xaxatu zuen. [Zakurra, zeure laguna, Gotzon Garate]

     
  • Maite 12:02 am on 2008/11/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    imintzio 

    iz. 1. Keinua. Begiekin, ahoarekin imintziomota guztiak egiten dituela. 2. Artea, tresna, tramankulua.

    Sinonimoak: (1) keinu, , zeinu, seinale, ihakin, parizta (2) arte, tramankulu, tresna…

    Emakumeak, kopeta ilundurik, desplazerezko imintzio bat egin zuen. [Mirarien kalezuloa, Nagib Mahfuz / Patxi Zubizarreta]

     
  • Maite 12:12 am on 2008/11/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    suhar 

    izond. Gartsua, sutsua.

    Sinonimoak: sutsu, bizi, bizkor, gartsu, zangar, adoretsu, ahalegintsu, ausart, bero, gogatsu, kementsu, odolbero, oldartsu, sendo, susper…

    Behin atarian, agur musu suhar baten ostean, gizona taxi batean sartu, eta Junqueiron gora galdu zen. [Egurra Pinotxori, Aritz Gorrotxategi]

     
  • Maite 12:35 am on 2008/11/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    ebatsi 

    du ad. (Ipar. eta GN) Ostu, lapurtu. Zenbat diru ebatsi dute?

    Sinonimoak: lapurtu, ostu, txohitu, xorkatu, lapurretan egin…

    Madari bat ebatsi nion frutontziari, eta zuritu gabe kosk egin. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza]

     
  • Maite 12:45 am on 2008/11/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    txiro 

    iz. eta izond. Ondasunik ez duena, pobrea.

    Sinonimoak: pobre, behartsu, ezeduki, lander, kauke, erromes, mengoatsu, onbehar, noharroin…

    Familia eslaviar txiro bateko hiru semeen kondaira zen mutikotan gehien gustatzen zitzaiona. [Bizitza eredugarriak, J.M. Olaizola “Txiliku”]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel