Tagged: D Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:20 am on 2013/03/27 Permalink | Reply
    Tags: D   

    dirdai 

    1. iz. Distira, dirdira. Anai Eguzkiaren dirdaiak min egiten zion. 2. adb. Distiratuz. Zilarrez dirdai agertzen zuen itsasoko urak bere bizkarra(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [dirdira] bristada, dirdira, distira, distirapen, diz-diz, ñirñir, izarniadura Ipar., erlantz g.e., distiradura zah (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) brillo, destello, resplandor; esplendor (2) brillando, reluciendo
    fr splendeur, éclat
    en brightness; shine
    port brilho, lampejo, resplendor, fulgor

    Argiaren dirdai urrekarak, estoreen arteko zirrituetatik sarturik, su-txinpart txikiak sortarazten zizkion haren ile-adatsen isla gaztaingorriari.  [Argizariaren egunak, Anjel Lertxundi (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    dirdai (FlickrCC, EssjayNZ)

     
  • Maite 8:42 am on 2013/03/15 Permalink | Reply
    Tags: D   

    dixidatu 

    du ad. (Ipar.) 1. Erronka egin. 2. Mehatxatu. Infernu beraz dixidatzen gaitu, zeru bera agintzen digu(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    dixidatu (SP ® Chaho, Urt V 434), disidatu (L-ain ap. A), ditxidatu (Lar), dexidatu (Chaho), desidatu (Sc ap. Lrq).

    Sinonimoak: ad. Ipar. zah.
    [erronka egin]
     desafio egin, desafioa bota, erronka bota Heg., erronka egin Heg., erronka jo Heg., desafiatu beh., ahaikatu g.e., aupadatu g.e., axut egin g.e.
    [mehatxatu]
     keinatu, mehatxatu, mehatxu egin, zemaitu, larderiatu Ipar., zemai egin g.e., makatu Ipar. g.e., amenazatu Heg. g.e.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) desafiar (2) amenazar
    fr (1) défier (2) menacer
    en (1) to challenge (2) to threaten
    port (1) desafiar (2) ameaçar

    Liburu xume hunek irakhasiko derautzu zer egin behar duzun zure aldetik, noiz dixidatu eta akometatu behar tutzun zure etsaiak, noiz buruz buru hekin kontra iarri, noiz itzuli eta ihesi ioan behar zaiskoten.  [Gudu espiritualaSilvain Pouvreau (1665)] (Klasikoen Gordailua)

    dixidatu (FlickrCC, subtle_3106)

     
  • Maite 10:24 pm on 2012/08/05 Permalink | Reply
    Tags: D   

    domina 

    iz. Metalezko pieza, gehienetan biribila, irudi edo idazkun bat daramana. Maiz oroigarri, ohoregarri edo sari moduan ematen da. Zilarrezko domina lortu du Joko Olinpikoetan(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [medaila]
    medaila (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es medalla
    fr médaille
    en medal

    Maialen Chourrautek (Lasarte-Oria, 1983) Olinpiar Jokoetako brontzezko domina irabazi du ur bizietako K-1 mailako saioan. Hirugarren izan da, 106.87ko denborarekin, Emilie Fer irabazlearekiko 0.97ra. Zilarra Jessica Fox-ek eskuratu du, 0.61era. [Chourrautek brontzea lortu du, berria.info] (2012-08-02)

    Maialen Chourraut dominarekin (FlickrCC, Gazteaukera)

     
  • Maite 8:29 am on 2012/07/07 Permalink | Reply
    Tags: D   

    dantzaleku 

    iz. Dantzan egiten den lekua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [dantzatzeko lekua]
    dantzatoki, dantzategi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es lugar de baile; local de baile; discoteca
    fr salle de danse, discothèque, salle de bal
    en dance hall; disco

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 10:14 am on 2012/05/01 Permalink | Reply
    Tags: D   

    duintasun 

    iz. Duina denaren nolakotasuna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [dinatasuna]
    dinatasun g.e., dignitate zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es dignidad
    fr dignité
    en dignity

    Behin eta berriz aldapan behera jaurtitzen digute harritzarra -Sisiforen hura bezala-, eta duintasun apur batez biziko bagara behin eta berriz jaso beharrekoa izango da. [Errotarria, Jokin Urain (Susa, 2006) Orr.: 158] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Esku hutsik baino hobe, eskaintzen dizkiguten birrinak hartu eta etxekoekin biltzen bagara. – Ezin diagu miseriarik onartu. Bulegoetan guri barreka hasiko dituk izu-laborritan negarrez beharko luketenak. Gure duintasuna zagok jokoan. [Errotik, Gotzon Barandiaran (Susa, 2010) Orr.: 74] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Lanpostuagatik borrokatuko nauk, familiagatik, nire duintasunagatik. [Errotik, Gotzon Barandiaran (Susa, 2010) Orr.: 43] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 12:32 pm on 2012/04/08 Permalink | Reply
    Tags: D   

    dinosauro 

    iz. PALEONT. Sauriskioen eta ornitiskioen ordenetako narrasti fosilez esaten da. Nagusi izan ziren, bereziki, Mesozoikoan, Jurasikoan eta Kretazeoan, eta mota guztietako habitatetara moldatuta zeuden. Egundaino egon diren animalia handienak izan ziren. Kretazeoaren bukaeran desagertu ziren. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 8:19 pm on 2012/03/03 Permalink | Reply
    Tags: D   

    dantzatu 

    1. da ad. Dantza egin. Zure anaia ongi dantzatzen da. 2. du ad. Adierazten den dantza jakin bat egin. Aurreskua dantzatu zuten. 3. (hed.) du ad. Eragin, mugitu, astindu. Labana dantzatzen oso iaioak ziren.MAKILA DANTZATU. Jo, jipoitu. Makila dantzatu zuen besteren hezurretan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [dantza egin]
    dantza egin, dantzan egin (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) bailar, danzar (2) bailar, danzar (3) sacudir, mover, darle a
    fr (1) danser (2) secouer, battre, tabasser
    en to dance

    Abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
l
go to login
h
show/hide help
shift + esc
cancel