Tagged: N Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:43 am on 2012/11/12 Permalink | Reply
    Tags: N   

    neguantz 

    iz. Lau urtaroetatik hirugarrena. Ipar hemisferioan, iraileko ekinoziotik abenduko solstiziora hedatzen da. Ik. udazken.   (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. g.e.
    [udazkena]
     udazken, udagoien Bizk., larrazken Ipar./Naf., udatzen g.e., ihartze Ipar. zah., urriaro
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia eta Orotariko Euskal Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es otoño
    fr automne
    en autumn, fall
    port outono

    Kisuko barrendegia, larrazken edo neguantz bete-betean, San Martin egunean, gurean akurak pagatzen diren egunean. [Paskual Rekalde, @prekalde]

    Argazkia: Paskual Rekalde [bere baimenarekin]

     
  • Maite 11:15 am on 2012/05/11 Permalink | Reply
    Tags: N   

    nazkante 

    izond. Nazkagarria.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Heg. beh.
    [gorrotagarria]
    gorrotagarri, hastiagarri, hastio, higuingarri, hastial Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es asqueroso, -a, repugnante, repelente, detestable
    fr dégoûtant, -e ; répugnant, -e ; détestable
    en disgusting, repulsive

    -Nazkante hutsa da -erran zion Anek-. [Arotzaren eskuak, Alberto Ladron Arana (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 1:21 pm on 2012/04/07 Permalink | Reply
    Tags: N   

    neska 

    iz. 1. Heldutasunera iritsi ez den emakumezkoa. 2. Neskamea. • neska-laguntze. Neska-lagunari etxeraino lagun egitea. Neska-laguntzen ibiltzen direnak. • NESKA-LAGUNTZA EGIN. Neska-lagunari etxeraino lagun egin.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (Elhuyar  Hiztegia)
    [neska] neskatila, neskato, neskatxa, neskako
    [neskame]  neskame, mirabe, sehi

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) chica, muchacha, moza; niña (2) sirvienta, criada, muchacha
    fr fille
    en (1) girl (2) maid, servant

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 11:50 am on 2011/12/31 Permalink | Reply
    Tags: N   

    norat 

    gald. (adb.) (Ipar.) Nora; norantz.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond.
    [norat] nora; norantz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es adónde; hacia dónde
    fr où, vers où
    en where to

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 1:03 pm on 2011/12/19 Permalink | Reply
    Tags: N   

    noski 

    adb. 1. Baieztatzen edo ezeztatzen dena ezaguntzat, begien bistakotzat edo segurutzat hartzen dela adierazteko hitza. Bai, noski. Horrela da, noski baino noskiago. Afaltzera etorriko zara, noski. 2. Beharbada, ziur aski. Gizon prestu hark ez zuen, noski, ardoaren indarrik ezagutzen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond.
    [jakina] bai noski, jakina, nola ez, araiz Ipar., naski Ipar., aurki Bizk., prefosta Zub., noskiro g.e.
    [ziur aski]
    g.e. agian, apika, ausaz, beharbada, deskuiduan, menturaz, heldubada Zub., igual beh., akaso Heg. beh., fortunaz Ipar. g.e., noaski Gip. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) claro, por supuesto, por descontado (2) sin duda, seguramente, probablemente
    fr (1) naturellement, évidemment, certainement, bien sûr (2) sans doute, sûrement, probablement
    en (1) of course, certainly (2) probably, surely

    Berdin zitzaidala erantzun nion noski; bost axola zitzaidala nora joan, berarekin joaten banintzen. [Gorde nazazu lurpean, Ramon Saizarbitoria (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 11:53 am on 2011/09/10 Permalink | Reply
    Tags: N   

    noraezean 

    adb. 1. Helbururik gabe, galdu-gordean, nora gabe. Itsasontzia noraezean zihoan. 2. Inora joan edo ezertara jo ezinean, nahitaez, ezinbestean. Ez ohi naiz sartu ardandegietan noraezean, premiaz eta ezinbestez baino. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag.
    [nahitaez, ezinbestean]
    derrigorrean, ezinbestean, ezinbestez, gura eta gura ez Bizk., nahitaez, derrigor Heg., baitezpada Ipar.
    [helbururik gabe, galdu-gordean]
    galdu-gordean Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) sin rumbo, a la deriva, sin una meta concreta (2) forzosamente, necesariamente, por necesidad, a la fuerza, sin remedio
    fr (1) à la dérive, sans but, au hasard (2) nécessairement
    en (1) adrift, aimlessly (2) necessarily

    Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 11:23 am on 2011/07/09 Permalink | Reply
    Tags: N   

    nehor 

    izord. (Ipar.) Inor. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izord. Ipar.
    [inor]
    inor (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es nadie, ninguna persona (ezezkoetan eta konparaziozkoetan; ondoan ere har dezake); alguien, alguna persona (galde- eta baldintza-perpausetan; ondoan ere har dezake); alguien (baiezko testuinguruetan)
    fr personne (ezezko eta konparaziozkoetan); quelqu’un, -e (galde- eta baldintza-perpausetan); les autres (baiezko testuinguruetan)
    en anybody; nobody, no one (ezezko testuinguruetan); somebody, someone; anybody, anyone (galde- eta baldintza-perpausetan); the rest (of the people), other people (baiezko testuinguruetan)

    Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
l
go to login
h
show/hide help
shift + esc
cancel