Tagged: A Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:03 am on 2013/06/17 Permalink | Reply
    Tags: A   

    azkortu 

    da/du ad. Bizk. 1. Adoretsu bihurtu. 2. Bizkortasuna hartu edo eman. 3. Ileaz mintzatuz, zutitu eta zurrundu.

    Sinonimoak: ad. (Labayru Ikastegia)
    [adoretu] adoretu, bizkortu
    [bizkortu] azkartu, bizkortu
    [laztu] laztu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) fortalecer(se); revivir, fortificar (2) animar(se) (3) erizarse el cabello
    fr (1) fortifier (2) s’animer (3) se hérisser
    en (1) strengthen, fortify (2) to cheer up (3) to make sb’s hair stand on end (expr) expr
    port (1) fortalecer-se (2) animar-se (3) eriçar, ouriçar expr

    Entzun:

    Horrek indartzen eta azkortzen nau: eso me da fuerzas y me fortalece.

    Edariak apurtxo bat azkorturik: animado un poco por la bebida.

    Ileak azkortuta eta zurituta gelditu zen gizona: el hombre se quedó pálido y con los cabellos erizados.

    azkortu (Wikimedia Commons)

    Gauzaez hasi ohi gara
    Xalo
    malats
    gomuta barik.
    mehar zabaltzen zaizkigu begiak
    oro eta dena gertagarri dela sinestuta.
    munduaren hatsarrea da
    hain bizkor doakigun …. dagoeneko joan den hori
    Behatzen hasi eta atoan
    kontzientzia isiotu egiten da
    nor izaten hasten gara
    edo zer
    alegia, edozer.
    eta garenak gorpu azkortzerakoan jabetzen gara:
    atzo ere bagarela.
    Goizalde Landabaso,@GoizaldeL 2Begiekin

     
    • Iñaki Agirre 11:48 am on 2013/06/17 Permalink

      I would rather say to make sb’s hair stand on end (expr)

    • Maite 1:02 pm on 2013/06/17 Permalink

      Eskerrak hor beilari zauden, Iñaki! Mila esker, zuzenduta! :-) :-)

  • Maite 8:59 am on 2013/05/23 Permalink | Reply
    Tags: A   

    ahabia 

    iz. BOT. 1. Ericaceae familiako zuhamuxka, arrautza-formako hosto zorrotz, zerradun eta berde argiak dituena. Bere fruituak baia jangarriak dira (Vaccinium myrtillus). 2. Izen bereko landarearen fruitua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko euskal Hiztegian:

    ahabi(a) (-ia S, -ixa V-gip; H), ahabe (S; H), aafia (-ixa V-gip), abi (V, G, AN, Ae, R-uzt), abia (V-gip), afi (V-gip), arabi (V-m; Itza 23 y 61), arabia (V-gip). Ref.: Bon Verb XXIX /ãhãbe/; VocPir 690; Lcq 114; A (ahabia, abi, afi, arabi); Iz ArOñ (aábixa, aáfixa), UrrAnz (abixia), Als (abiya); Elexp Berg (abixa).

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Bot. landarea eta fruitua) arándano (Vaccinium myrtillus)
    fr myrtille
    en blueberry, bilberry, whortleberry
    port arando

    Ahabi-sasi batetarat heldu ahal izan zen eta gorde zen sasi-ondo lodienetarik batean. Narrazioak, J. Mirande

    Gustuko ditut ahabia-pastel ederrak, edo limoi-merengezko pastel gozoak, edo adibidez… – gaiarekiko arreta galdu zuelarik, ahotsa apalduz joan zitzaion. [Hona hemen gu biok, Dorothy Parker / Mirentxu Larrañaga (Alberdania-Elkar, 2006) ] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ahabia (FlickrCC, Cletus Awreetus)

     
  • Maite 7:15 am on 2013/05/14 Permalink | Reply
    Tags: A   

    ahohandi 

    izond. Ahozabala. Hau ahohandia! Harri-koskorra mendi egingo zenuke zuk.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [ahozabala]: ahobero, ahozabal (UZEIren Sinonimoen Hiztegia

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es exagerado, -a; bocazas
    fr bavard, -e; gaffeur, -euse ; glouton, -onne
    en blabbermouth, bigmouth, blabber
    port exagerado(a), excessivo(a); língua de trapo

    Ahohandia, baina eraginkorra

    Egoera zailean hartu zuen PPko buruzagitza Antonio Basagoitik, eta egoera zail baten ondoren utziko du. Gogoak ematen diona esateak algarak eta haserreak eragin ditu, baina alderdia gizartera irekitzeko gai izan da. [Ahohandia, baina eraginkorra, Aitziber Laskibar Lizarribar (Berria, 2013-05-12)]

    ahohandi (FlickrCC, Ángel Román)

     
  • Maite 8:06 am on 2013/05/13 Permalink | Reply
    Tags: A   

    aurrindu 

    da ad. (Ipar.) Egokitu(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Ipar.
    [egokitu] : adaptatu, egokitu, egon (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    [afinatu] : afinatu (Labayru ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) adecuar(se), avenir(se), acomodar(se); armonizar (2) Mus. afinar
    fr (1) (s’)accommoder; (s’)adapter, être adapté, -ée (2) Mus. accorder
    en (1) adjust themselves to (2) Mus. tune
    port (1) adequar-se, estabelecer-se, avir-se, ajustar-se (2) Mus. afinar

    Legeak jendeen beharretara aurrintzeko: para adecuar las leyes a las necesidades de la gente.  (Elhuyar Hiztegia)

    Eskualdun bestetarat elgarretaratuko diren eskualdunak mihiz bederen aurrinduko ahal dira noizbait. Ib. 506. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Zer dugu hau? Bi anaiak elgarrekin, Aimar aitzinean eta Asier gibelean? Entsegu bat egin gogo dute hola anaiek eta aipu dute ere, aurrintzen badira, Patxi Ruiz eta Belokiren kontra jokatzea. [Muscarditz eta Etxeto finalean ortziraleko, Bego, "Pilotaz" (2005-12-22, 7. orr.) Herria, 2001-2005] (Ereduzko Prosa Gaur)


    aurrindu (mutuaspalabras.blogspot.com)

    aurrindu (FlickrCC, Crashmaster007)

     
  • Maite 8:21 am on 2013/05/06 Permalink | Reply
    Tags: A   

    arrapaladan 

    adb. Lasterka, itsumustuan(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag.
    [harrapaka] : antxintxika, arineketan, harramazkan, harrapaka, itsumustuan, lasterka, lasterrean, tarrapataka, tarrapatan, lasterrez Ipar., abespeluan Bizk., galopan Bizk., karraderan Bizk., karraka Bizk., takarraran Bizk., korrika Gip., harrapazka G-N, arrapastaka g.e., arrapataka g.e., destajuan g.e., arrapatakan Bizk. g.e.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es corriendo, a la carrera; rápidamente, deprisa; raudo, veloz
    fr rapidement, vite
    en rapidly, quickly, fast, swiftly
    port depressa

    -Hurrengoa, mesedez! – entzun zen une horretan sabaiko bozgorailutik eta Zigor bera sartu zen arrapaladan, Enekori aurrea hartuz.  [Ostiralak, Jon Arretxe (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Ezkaratzeko atea hersten sentitu zutenean, korrika batean jaitsi zituzten eskailerak, bata bestearen segidan, zaratatsu, arrapaladan[Pasaia blues, Harkaitz Cano (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    arrapaladan (FlickrCC, azuaravaconmigo)

     
  • Maite 8:53 am on 2013/05/05 Permalink | Reply
    Tags: A   

    amañi(-)lili 

    iz. BOT. 1. Liliazeoen familiako zuhaixka, bihotz-formako hostoak eta lore usaintsuak dituena. Apaingarri modura landatzen da (Syringa vulgaris). 2. Delako landarearen lorea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 8:43 am on 2013/05/04 Permalink | Reply
    Tags: A   

    arinka-arinka 

    adb. Lasterka, korrika(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  adond.
    [bizkor] : agudo, aitaren batean, arin, arinka, arinki, azkar, bizkor, bizkorki, bizkorrik, laster, lehiatsuki, lehiaz, presaka, aire berean Ipar., frixtan Ipar., haia-haia Ipar., lehiaka Ipar., fite Ipar./Naf., airean beh., lasterki g.e., iraduz Heg. beh., lehiatuki Ipar. jas., erresaka Ipar. g.e., erresakan Ipar. g.e., iradu Heg. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es corriendo, a todo correr; deprisa
    fr vite
    en quickly, rapidly, fast
    port depressa

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
l
go to login
h
show/hide help
shift + esc
cancel