albiriste

1 iz. Zah. Berri ona; berri ona dakarrenari ematen zaion saria. Eman iezadazue albiriste, berri on bat eman nahi baitizuet. Albiriste saria. 2 iz. Albistea. Albiriste, ez dakienak hobe uste (esr. zah.). (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

albiriste. Etim. v. DCECH s.v. albricias.

1. (Lar, H). Noticia. “Bonne nouvelle. Ce mot est usité en Labourt pour ‘félicitation’. Il dit encore en V, G, nouvelle en général” H. v. albiste. Albiriste, / Eztakianak hobe uste. Saug 200. Beraz albiriste hunez, giristino Iainkotiarrak, esporza zaitezte eta konberti zaitezte Iainko on hunen gana, dakusazuenaz geroz zein on den Iainkoa baithan fidatzea. Harb 271. Ajola-gabeturik uzten zuen baten edo besteren berri ematen ziolarik, edo-ta ezteietarako egin erazi zuen jantziarekiko albiristea jaulkitzen. Mde HaurB 33.

2. (V, G ap. A ; SP, Lar, H (V, G, L)). Albricias. “Albiristeak, étrennes qu’on donne à celui qui apporte une bonne nouvelle” SP. “Albricias, buenas nuevas, noticias” Lar. “Étrenne, récompense pour une bonne nouvelle qu’on annonce” H. Baldin Aingiru batek erran baliaze Iainkoaren partez, ifernuan daudenei: Ea, iende penatuak, indazue albiriste, berri on bat eman nahi deratzuet. Ax 604 (V 388).

Sinonimoak: iz. zah.

[albistea]: albiste, berri, izpar g.e., notizia Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. albricias (2) iz. Ik. albiste
fr (1) iz. offrandes, cadeau, présent (2) iz. nouvelle, information
en (1) iz. gift, reward (2) iz. news
port (1) iz. alvíssaras fpl. (2) iz. notícia

Testuinguruan

Buruz ikasi genuen garai hartan, itzulpena Gabriel Arestirena zela esan ziguten. Eta egia da, niri bederen, pasarteren batzuek belarriko mina eragiten zidatela. «Indazu albiristea» ospetsua zen bat. Eta bestea, doinuak goia jotzen duen unean kantatu beharreko «…bihar izan dadin, Internazionala gizonaren adin!» hura. Eta ez zen genero kontua orduan krakatekoa eragiten ziguna… [Albiristea, Andoni Egaña (berria.eus, 2022-05-01)]