Tagged: F Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:30 am on 2014/07/26 Permalink | Reply
    Tags: F   

    freskatu 

    INFORM. ad. Unean pantailan dagoen web orria eguneratu, berriro kargatu. Web arakatzaileek freskatzeko botoi bat izaten dute tresna-barran. (Euskalterm)

    Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan:

    da/du ad. 1. Fresko jarri; bero-gehiegia gutxitu. Eztarria freskatzeko edari bat hartu. 2. INFORM. Irudi bat pantailan mantendu, behar den informazio-sarrera berrituz. 3. INFORM. Memoria dinamiko bateko informazioa periodikoki berritu korronte elektrikoa pasatuz.

    Sinonimoak: ad. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    [web orria eguneratu] : eguneratu 
    [fresko jarri] : fresko jarri, hoztu, hozpildu, hozkirritu. berotu, epeldu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) INFORM. actualizar (2) refrescar(se)
    fr (1) INFORM. actualiser (2) (se) rafraîchir
    en (1) INFORM. refresh (2) to refresh; to cool sb/sth down
    port (1) INFORM. atualizar (2) refrescar-se

    Entzun:

    Web orria freskatzeko eskatu nion, egindako azken aldaketa ikus zezan. 

    Kanpoan freskatu egin zuen eta kalea bustita antzean zegoen zatika, arratsaldeko momenturen batean euria egin zuen seinale. [Ugerra eta kedarra, Sonia Gonzalez (Txalaparta, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    freskatu

     
  • Maite 8:09 am on 2014/05/07 Permalink | Reply
    Tags: F   

    fetxotasun 

    iz. (Ipar.) Fetxoa denaren nolakotasuna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [trebetasun] : trebetasun, eskuaire, adrendu (5000 Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) habilidad, destreza
    fr habileté, adresse, habileté
    en skill, ability
    port habilidade, destreza

    Entzun:

    Yakintasunak, fetxotasunak, eta munduak gure baitan ederrets detzakeien merezimendu distiosenek berek badituzte bere itzalak eta goibeldurak. [Testamen berriko historioa, Bernard Larregi (1777)] (Euskal Klasikoen Corpusa)

    fetxotasun (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 12:18 pm on 2013/08/11 Permalink | Reply
    Tags: F   

    flotagailu 

    iz. 1. Likido baten gainazalean flotatzeko edo flotarazteko bereziki egindako pieza edo tresna. 2. AERON. Hidroabioiak itsasartu eta bertan flotatzea ahalbidetzen duten eta fuselajearen edo hegoen azpian binaka ezarrita dauden elementuetako bakoitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 8:05 am on 2013/03/11 Permalink | Reply
    Tags: F   

    farras 

    izond. Arlotea, zarpaila.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [arlote] arlote, zarpail (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
    [nagitsu] nagitsu, sor, geldo, soraio (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es abandonado, -a; desaliñado, -a; indolente
    fr négligé(e)
    en scruffy, untidy
    port desalinhado(a)

    Farras gizagaixo batzuk kalean ikusi eta etxera gonbidatu zituen.

    farras (FlickrCC, Vicente Alfonso)

     
  • Maite 8:02 am on 2013/03/08 Permalink | Reply
    Tags: F   

    ferratzaile 

    iz. Zamariak eta abelgorriak ferratzen dituena. Takilli errementaria ferratzaile aditua zen.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    ferratzaile (G-nav, B; SP, Urt III 270, Ht VocGr 383), perratzaile (V, G; Lar, Añ, H (ph-)), ferrazale (AN-ulz, S), perrazale (H). Ref.: A (perratzaile, ferrazale); Iz Als (ferrazaile), Ulz (ferrazale); Etxba Eib (perratzallia); Izeta BHizt; Elexp Berg (perratzaille).

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es herrador, -a [oficio]
    fr maréchal-ferrant
    en farrier, blacksmith
    port ferreiro

    Ferreiros herrian baziren ferratzaileak, zaldien aztaparrak eta erromesen oinetakoak itzatzen zituztenak aita zenaren marteiluaren ukaldi adretak, belaunen artean zituen eskalapoietan joak, oraino entzuten ditut. [Santiago oinez, Piarres Aintziart (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ferratzaile (CC, Eneko A.)

     
  • Maite 11:29 am on 2012/12/29 Permalink | Reply
    Tags: F   

    futitu 

    ad. adarra jo, burla egin.

    futitu, futi, futitzen. da ad. Ipar. Beh. (Hiztegi Batua)

    Orotariko euskal Hiztegian:

    futitu (BN-arb-baig). Ref.: Satr VocP; Gte Erd 164.

    Burlarse, mofarse. “No importarle a uno por nada” Satr VocP. “Nitaz futitzen zira (BN-arb)” Gte Erd 164

    Sinonimoak: ad. Ipar. beh.
    [burlatu]
     adarra jo, burla egin, iseka egin, isekatu, burlatu Ipar., eskarniatu Ipar., eskarnio egin Ipar., musikatu Ipar., trufa egin Ipar., trufatu Ipar., ihakinztatu Zub., harpa jo beh., nausatu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es burlarse, mofarse
    fr se moquer de
    en to mock, to taunt, to jeer
    port zombar, gozar, chasquear
    grez κοροϊδεύω

     
  • Maite 3:59 pm on 2012/10/11 Permalink | Reply
    Tags: F   

    faisai 

    iz. ZOOL. Fasianidoen familiako hegazti galiformea, oiloaren antzeko tamainakoa eta isatsa luzea duena. Arrak kolore biziko lumak ditu eta emea arrea da. Bere haragia oso preziatua da (Phasianus colchicus).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [nauderra]
    nauder g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es faisán (Phasianus colchicus)
    fr faisan
    en pheasant
    port faisão

    Sabaitik zintzilika urdaiazpikoak eta faisaiak zeuden, ura berotzeko kobrezko ontzi bat beheko sutan irakiten, eta bazter batean ohe handi bat adabakiz egindako estalkiarekin. [Harry Potter eta Azkabango presoa, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    faisai (FlickrCC, HVargas)

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
l
go to login
h
show/hide help
shift + esc
cancel