pert(t)oli

Perttoli pertona buru arinari, ergelari, kaskarinari erraten zaio, Nafarroa Beherean. Eztabaida dago hitza nondik ote datorren: batzuen ustez Martial Henri Berdoly XIX. mendeko politikari errepublikarraz trufatzeko sortutako hitza da; beste batzuen ustez, hitz hori lehenago agertua da, eta Zaldubik eta Hiriart-Urrutik Berdoly izendatzeko hitz horrengana jo zuten, hitz jokoa egin asmoz.

(BN-baig-lab ap. A; H), pertoli (BN-ciz ap. Gte Erd 287). (Aplicado a personas). “Au fig. et à la forme diminutive, il se dit d’une personne changeante, sans consistance, légère” H. “Persona ligera, correvedile” A. Gte Erd 287 recoge pertoli en BN-ciz para la acepción “tonto”. (En los dos primeros ejs. parece tratarse de nombre o sobrenombre). Haitz baten itzalean / ontsa jan edana, / Perttoli jakintsuna / zagoen etzana: / “Haitzean hezkur eta / khuia nun emana!” Ez zitzaioen ongi / Jainkoaren lana. Zby RIEV 1908, 761. Perttoli jaun abila / hortan lokhartu zen. Ib. 761. [Paulo laborariak] behin alorretik etxeratzean kausitzen du bere emazte perttolia gizon arrotz batekin. Othoizlari 1958, 154. Jende perttoli, pika-buxtan batzuek hedoietan gora altxatzen zituzten gisa hortako balentria ederrak! Etcheb MGaric 229. Uste ukeitea bertzeak gu baino hobeak direla, perttoli; bainan asmatzea gu baino bihurriagoak direla, zoro eta zozo. SoEg Herr 19-10-1967, 1. Zer ttorttola gaixua udako lekuetarat joaiteko xoxo gaixo bat bezala? Zer perttolia! GH 1973, 83. (Orotariko Euskal Hiztegia)

Entzun:

Perttoli by enekobidegain