marot
izond. Sortarazten duen sentsazioa medio, sentimenei, bereziki ikusmenari, guztiz atsegin edo miresgarri gertatzen zaionaz esaten da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, ‘eder’ begiratuta )
Sinonimoak: izond. Bizk.
[ederra] bitxi, eder, galant, majo, polit, karan Ipar., galai Heg., pitxi Heg., eijer Zub., guapo Heg. beh., berregin Ipar. zah., totil Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es bello, guapo, hermoso
fr beau, belle ; ravissant, -e
en beautiful, handsome; lovely, attractive; good-looking; pretty; gorgeous
Emakume lirain eta marota zen, maiz ikusten ez den horietakoa.
iñaki 9:36 pm on 2020/01/25 Permalink
Araban, nire amak, Alegria/Dulantzikoa bera (erdalduna, beraz) neska polita esateko: ”esa (chica) es la marota” zioen. Gaur egungo hango gazteek ez dakit gordeko ote duten euskal hitz horien memoriarik. Ez dut uste transmitituko zenik hitz hori gaztelaniara.
Ni Aretxabaletakoa (gipzk) naiz eta hemen ez dut inoiz hitz hau erabiltzen entzun.