Tagged: S Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:27 am on 2013/06/05 Permalink | Reply
    Tags: S   

    siristilo 

    iz. 1. Biribil-gisako batekin edo birekin egiten den korapiloa, muturretako batetik tiratzean desegiten dena(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘begizta’ [moldatua])

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    siristilo (AN-5vill, B), xiristilo (L-ain, B; VocB), xirixtilo, sillistillo (L-ain), xirristillo (B), txirristillo, txiristillo (AN-5vill), txiristillu (AN-ulz), ziriztilo (B). Ref.: A (sillistillo, siristilo, xiristillo, xirristillo, txiristillo); Iz Ulz (txiristillu); Izeta BHizt2 (ziriztilo).

    “Lazo del zapato o corbata” VocB. “Lazada. Zapata-sokak laburregi dira xiristilloan lotzeko, las cintas del zapato son demasiado cortas para hacer lazadas”

    Sinonimoak: ad. g.e.
    [xiristilo] begiten, bigitxin (Labayru Ikastegia)
    [lazada] begizta (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es Lazo del zapato o corbata; lazada.
    fr nœud, lacement, laçage
    en bow
    port laçada

    Entzun:

    Traje urdina, gorbata berdea, oinetako beltzak, bi ziristilo handirekin. [New Yorkeko kronika beltza, Gotzon Garate (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Zapata-sokak laburregi dira xiristilloan lotzeko.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    siristilo (FlickrCC, tehzeta)

    siristilo (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:46 am on 2013/03/19 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sarkor 

    izond. 1. Erraz edo oso barnera sartzen denaz esaten da. Hitz sarkorrak. 2. (Ipar.) Sudurluzea, besteen arazoetan esku hartzea atsegin duena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [sakona]
     barneko, barnekoi, barren, barruko, sakon, barna Ipar., barne jas., barnari g.e., barrenkor g.e.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) agudo, -a, penetrante; incisivo, -a (2) entrometido, -a, intruso, -a
    fr pénétrant, -e ; incisif, -ive ; persuasif, -ive
    en penetrating, piercing; sharp
    port (1) penetrante (2) intrometido(a), intruso(a)

    Aterako garela ataka honetatik, baina horretarako ahalegina eskatzen digute herritarroi era askotako boteredunek. Behin eta berriz errepikatzen duten zerbait da, langarra bezain sarkor gertatzeraino.  [Ahalegina, Idurre Eskisabel (Berria, 2012-12-14)]

    sarkor (FlickrCC, Katelyn Kenderdine)

     
  • Maite 8:21 am on 2013/02/20 Permalink | Reply
    Tags: S   

    setoso 

    izond. Setatsua, tematia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Gip. beh.
    [setatsua]
     burugogor, buruhandi, egoskor, kaskagogor, lepagogor, muker, setati, setatsu, hisiati Ipar., hisikor Ipar., koska Ipar., tematsu Ipar., temati Bizk., temoso beh., burugaizto g.e., burukoi g.e., buruzkin Ipar. g.e., butoi Ipar. zah. 
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es temoso, -a, terco, -a, tenaz
    fr entêté, -ée ; têtu, -e ; obstiné, -ée
    en stubborn, obstinate, headstrong, mulish
    port teimoso(a), cabeça-dura

    Bide batean abiatzea ez da nahikoa ibiliak zenbat iraungo duen jakiteko, 1978an bisitan joan zirenek ez zuten asko pentsatuko noraino, noiz arte iraun behar zuen Sisiforen harri horren dantza setosoak[Errotarria, Jokin Urain (Susa, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    setoso (FlickrCC, Thomas Depenbusch)

     
  • Maite 8:45 am on 2013/02/11 Permalink | Reply
    Tags: , S   

    boilur 

    iz. MIKOL. Tuberaleen ordenako zenbait onddo askomikotinoren izen arrunta. Mikorrizak eratuz hazten dira zenbait landareren sinbionte modura. Fruitu-gorputza hipogeoa eta globularra da eta sukaldaritzan erabiltzen diren onddoetatik preziatuenetakoak dira. Espezie preziatuena boilur beltza (Tuber melanosporum) da.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [trufa] lurlur, trufa (Labayru ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es trufa, criadilla de tierra
    fr truffe
    en truffle
    port trufa

    Harrapaketa itsasoan (arrain eta itsaskien arrantza) eta lehorrean (besteren gerezi, intxaur, nafar perretxiko, barraskilo, uso) praktikatzen dugu oraino; sailkapen metodologiko huts honetan, bilketa ere tartekatuko dugu (egiazko marrubia, etxeko onddoa, boilurra, pattarrak egiteko baiak) [Baietz okerreko bidea aukeratu! , Edorta Agirre (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    boilur (FlickrCC, Cornell Fungi)

     
  • Maite 10:57 am on 2013/01/14 Permalink | Reply
    Tags: S   

    supizteko 

    iz. Pospoloa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    supizteko.

    “Suphitztekoa, sulphuratus funiculus, mecha, mèche soufrée” Sb-Urq. Cerilla; encendedor. Hobeki ageri zen oraino berinaki pozi bat supizteko baten lanoarekin apur bat belztuz. HU Zez 96. Erri askotan, supiztekoa sakelatik aterata egiten yunate [illobietan argia piztea], bañan etzaidan ain eder. Or QA 114.

    Sinonimoak: iz.
    [pospoloa]
     pospolo, arrast g.e., misto Heg. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es cerilla, fósforo; yesca, encendedor, chisquero
    fr allumette
    en match [for lighting fires]
    port fósforo; isqueiro, acendedor
    grez

    Barnean ezko argiaren pizteko supizteko bat eta kandela puska belztu zenbait baziren, baina besterik deus ez.  [Hautsi da katea, Toti Mtz. de Lecea / Elena Touyarou (Erein, 2004) (Ereduzko Prosa Gaur)


    supizteko2 supizteko1
    FlickrCC, Gustavo (lu7frb) FlickrCC, by ElGekoNegro

     
  • Maite 10:30 am on 2013/01/10 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sukar 

    iz. 1. MED. Gorputzeko tenperaturaren goratze patologikoa, bihotz- eta arnasketa-erritmoak bizkortzea eta, oro har, ezinegona dakarrena. 2. (hed.) Haserrealdi bizia, suminaldia. • sukar aftoso. Birus batek eragindako gaixotasun infekzioso arrunt kutsakorra, bereziki abereetan sortzen dena. Ahoko mukosan, ugatzean eta hatz tartean afta izeneko ultzerazioak agertzea du ezaugarri. || sukar hektiko. Iraupen luzekoa dena eta jarraian ematen dena. || sukar hori. Stegomya generoko eltxoek kutsatutako birusak sortutako gaixotasun infekziosoa, larruazala horitzea eta odol beltza goitikatzea ezaugarritzat dituena. Bereziki, herrialde tropikaletan izaten da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [berotasuna]
     berotasun, kalentura Heg., sekera zah., helgaitz Ipar. g.e.
    [karra]
     gar, kar, su, sapa Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) fiebre (2) cólera, furor, mal humor; vehemencia, ardor
    fr (1) fièvre (2) colère, fureur ; véhémence, ardeur, ferveur
    en (1) fever; temperature (2) anger, rage
    port (1) febre (2) cólera, fúria
    grez πυρετός

    Sukar apur batekin nabil azkeneko egun hauetan; mina dut, edo tristura, hobeto esanda. [Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:40 am on 2012/12/27 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sagailo 

    iz. Itsasoaren mugimendu bortitza, ekaitza izatera iritsi gabe olatu biziak eta tamaina ertainekoak (0,8-2,5 m) dituena. • sagailo handi. Sagailoa baino olatu handiagoak dituen itsasoaren egoera(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [itsaskia]
     itsaski 
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es marejada, oleaje fuerte
    fr forte houle
    en swell; heavy sea
    port marejada, marulho
    grez κύμα

    Hala ere, izotz zatiak dantza zoroan ezarriko ditu itsas sagailoak, behelainotan igarriko denez. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    sagailo (FlickrCC, joserrai)

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
l
go to login
h
show/hide help
shift + esc
cancel