Tagged: K Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:36 am on 2013/05/25 Permalink | Reply
    Tags: K   

    komunitate 

    iz. 1. Interes eta ezaugarri berdinak dituen giza taldea; leku jakin bateko biztanleen multzoa. 2. Helburu eta arau konkretu batzuen menpean elkarrekin bizi diren pertsonen taldea. 3. BIOL. Ekologi harremanean dauden espezie bi edo gehiagoren arteko konbinazio karakteristikoa duen organismo-taldea. • hizkuntz komunitate. HIZKL. Une jakin batean hizkuntza edo dialekto bera erabiltzen duten eta elkarrekin komunika daitezkeen gizakiek osatzen duten taldea. || komunitate autonomo. Autonomi elkartea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    1. (Pl.). Comunidad (organización de sublevados). Komunidadeak zeritzaten gaztelako iskanbillaetan. Aran SIgn 6. Komunidadeen gerra. Ib. 7.

    2. “Komunitáte, retrete (R-uzt)” Iz R 395.

    Sinonimoak: iz.
    [erkidegoa] : erkidego
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es comunidad
    fr communauté
    en community
    port comunidade

     
  • Maite 8:19 am on 2013/05/20 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kutin 

    iz. Txerri txikia.

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    “Cerdo pequeño” Asp Gehi. Iduri zerrama oies bat keen bere kutinen ondotik. Herr 10-12-1964, 4.

    Sinonimoak: ad. g.e.
    [txerri txikia] txerrikume, esne-txerrikume

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es cerdito, -a, cochinillo, lechón
    fr cochon de lait, cochonnet, goret
    en piglet
    port leitão

    Otsoa atean joka genuela, zerri-kutinak etxean gordetzera behartuak izan gara. Gainera, iduritzen zait azkenean otsoa arnasa edo ufako ahulekoa gertatu dela. [Joxe Iriarte, "Bikila". Iritzia. Egunkaria, 2002-06-04]

    kutin (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 9:58 am on 2013/05/16 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kinki-minki 

    Tiquis miquis. “Aridxak, mendixan libre. Oiñ, piñua sartze zanian da kinki-minkixak” Elexp Berg. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Sinonimoak:
    [txikikeria] txikikeria, huskeria
    [mizkin] mizkin, milika, mizke

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es tiquismiquis
    fr (1) fam (escrupuloso) pinailleur(euse) mpl. (2) (frusilerias) broutilles
    en (1) adj (melindroso, escrupuloso) fussy, finicky (2) fussyperson, familiar fuss-pot
    port melindroso(a), escrupuloso(a)

    Ez zaitez hain kinki-minkia izan eta jan itzazu babarrunak.

    kinki-minki (FlickrCC, Howard Dickins)

     
  • Maite 9:05 am on 2013/04/27 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kresal 

    iz. (batez ere B) Gesala. Itsas haizearen kresal-usaina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Kresala: Txomin Agirreren ohitura-nobela (atalka argitaratua 1901-04 bitartean eta osorik 1906an). Amodiozko istorio bat tarteko dela, Euskal Herriko arrantzaleen bizitza eta ohiturak azaltzen ditu gorespen eta laudorioz. Argi eta garbi azaltzen dira Agirreren ideologiaren hiru ardatzak: euskaltzaletasuna, abertzaletasuna eta kristautasuna.

    Sinonimoak: iz. Bizk.
    [gesala]: gesal (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es salitre, nitro; agua de mar
    fr salpêtre
    en salty (sea) water
    port salitre

     
    • Iñaki Murua 9:43 am on 2013/04/27 Permalink

      Nire ekarpen musikala “kresal”ekin lotua; Oskorriren itsasotik ilargira abestian, hau dut gogoan:
      kresal usainak dakarkit maitearen aparra”

  • Maite 8:27 am on 2013/04/17 Permalink | Reply
    Tags: K   

    karraskatu 

    1. da/du ad. Hortz-haginak elkarren kontra jo edo igurtzi. Bekatariak hortzak karraskatuko ditu. 2. du ad. Hozkada txikiz, zati txikiak kenduz, poliki-poliki jan edo higatu. 3. du ad. Gauza gogor batez zerbaiten gainazala indarrez igurtzi, hura berdintzeko edo leuntzeko; bereziki, karraska batez igurtzi. 4. da/du ad. (Ipar.) Hautsi(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:   ad.
    [hortz-haginek elkarren kontra jo] : klaskatu
    [zarataz hautsi] : Ipar., kraskatu Ipar.
    [marraskatu] : hortzikatu, marraskatu, jankatu Ipar.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) crujir, rechinar, castañetear (2) romper(se), partir(se) (3) roer, mordisquear
    fr (1) grincer, craquer, claquer [les dents] (2) (se) casser, (se) briser (3) ronger, mordiller
    en (1) to grind one’s teeth (2) to gnaw
    port (1) ranger (2) roer

    Kalte ekonomiko handiak eragiten ditu arratoien karraskatzeko ohiturak; hori da, osasun arazoekin batera, animaliok hiltzeko arrazoi nagusia. [Desagerrarazi gabe, baina kontrolpean. Maite Asensio (Berria, 2013-04-17)]

    karraskatu (Fotopedia, Creative Commons)

     
  • Maite 10:37 am on 2013/04/04 Permalink | Reply
    Tags: K   

    katabut 

    iz. (zah.) Zerraldoa, hilkutxa(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. zah.
    [zerraldoa] : hilkutxa, hil-ohe, kutxa, zerraldo, ataute Bizk. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es ataúd
    fr cercueil
    en coffin, casket
    port ataúde, caixão

    Nahiago gorputzik ez banu. Adar kraskatuz beteriko zakua dut gorputza. Tertzioan nengoke katabut batean. Nekez sinestekoa da, pairatu ezean, zenbaterainokoa izan litekeen amodio zazpuztuaren lorra. [Kristalezko begi bat, Miren Agur Meabe (Susa, 2013)]

    katabut (FlickrCC, Stewf)

     
  • Maite 9:09 am on 2013/03/14 Permalink | Reply
    Tags: K   

    korrika 

    Euskararen alde bi urtez behin AEK-k antolatzen duen herri-ekintza. Helduak euskalduntzeko edota euskaraz alfabetatzeko mugimendua sustatzea da helburua, AEKren ahalegina ezagutaraztearekin eta horretarako dirua biltzearekin batera. Barruan mezua duen lekukoa eskutan eramanez, herriz herri Euskal Herriaren itzulia etengabeko lasterraldian egiten da; eskuz esku aldatuz doa lekukoa eta nahi duten guztiek hartzen dute parte. 9 egun inguruko lasterraldiaren ondoren, helburuko herrian jaialdia egiten da. Lehenengo Korrika 1981ean izan zen. [Korrika]

    adb. (G) 1. Oinez eta jauziak emanez (oin bat lurrean jarri baino lehen bestea altxatuz) abiadura handian ibiliz. Korrika egin, hasi, joan, ibili. Korrika-apustua. 2. Azkar, bizkor. Hau ezin da korrika eta presaka bukatu. • KORRIKA BATEAN. Lasterka batean. Korrika batean joan zaitez hori erostera. [korrika]

    (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: 

    korrika adond. Gip.
    [arineketan]
     antxintxika, arineketan, arrapaladan, harramazkan, harrapaka, itsumustuan, lasterka, lasterrean, tarrapataka, tarrapatan, lasterrez Ipar., abespeluan Bizk., galopan Bizk., karraderan Bizk., karraka Bizk., takarraran Bizk., harrapazka G-N, arrapastaka g.e., arrapataka g.e., destajuan g.e., arrapatakan Bizk. g.e.
    korrika iz.
    [laster]
     antxintxiketa, arineketa, laster, lasterka, lasterketa, arrapalada Bizk., lasterkada Gip. g.e.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) corriendo (2) rápidamente, con rapidez, rápido, a toda prisa
    fr (1) en courant (2) vite, à toute vitesse
    en (1) running (2) fast, with/in haste
    port (1) corriendo (2) a toda a pressa

    Martin Ugalde kultur parketik abiatuko da 18. Korrika, gaur arratsaldean; euskalgintzan ari diren beharginek eramango dute lekukoa.  [Lehen pausoa, amets batetik (Berria.info, 2013-03-14)]

    Jendea ezker-eskuin pasatzen zitzaion ondotik, eta bera ere korrika atera zen. [Riomundo, Jon Maia (Txalaparta, 2005)]

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
l
go to login
h
show/hide help
shift + esc
cancel