Tagged: W Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:50 pm on 2017/07/25 Permalink | Reply
    Tags: W   

    websail 

    iz. Interneterako filmatutako film edo programa da, hari edo gai komun batekin lotutako hainbat atalez osatua.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es serie web, webserie
    fr web-série
    en web series pl.
    port websérie, webshow

    Umorea aipatu duzula, zer asmo duzue ZokorriZta websailarekin? Korrikarekin lotura zuzena du. Korrikan hainbat pertsonaia ezagutu genituen, Eñaut Gantxegi aktorearen bitartez. Hemendik aurrera, ZokorriZta Hamaikaren pertsonaia berria izango da, hara eta hona ibiliko dena. Datozen egunetan Donostiako Jazzaldian eta Hatortxu Rock jaialdian ibiliko da. Teknologia berriekin eta sare sozialekin egiten dugun apustuaren parte izango da. Gaur, 22:00etan estreinatuko dugu websaila. Aukera emango du pertsonaia garatzeko eta Hamaikaren zenbait saiotan agerraldi bereziak egiteko.  [«Urrats berriak egin nahi ditugu irailean», Urtzi Urkizu (Berria.eus, 2017-07-23 )]

    websail (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:24 am on 2014/10/11 Permalink | Reply
    Tags: W   

    webgune 

    Elkarrekin erlazionatutako web fitxategien multzoa, etxeko orria esaten zaion sarrerako orri nagusi baten inguruan antolatua, enpresa edo pertsona bati buruzko informazioa eskaintzen duena. (Euskalterm)

    Wikipedian:

    Webgune bat (website ingelesez) Interneten HTTP protokoloaren bitartez eskuragarri dagoen fitxategi eta web orrialde bilduma bat da. Orrialde sorta honek gai bat garatzea, zerbitzu batzuk ematea edota orrialdearen inguruko informazioa eskaintzea ditu helburu.

    Publikoki sarbidedun diren webgune guztiek “World Wide Web” izugarrizko informazio bat sortzen dute.

    Webgune bateko orrialdeetan portada izeneko URL baten bidez egiten da sarbidea, normalean zerbitzari fisiko berdinean kokatuta dagoena. URLak orrialde guztiak hierarkizaturik. Hala ere, beraien arteko hiperloturek estruktura orokorra nola hautematen eta web-trafikoak gune bakoitzaren artean nola mugitzen diren kontrolatzen dute.

    Webgune batzuek harpidetza eskatzen dute, gune horietako eduki batzuetara edo guztietara iristeko. Harpidetza behar duten guneetako adibide batzuk Interneteko pornografia, albisteen webgune askoko zatiak, jokoen guneak, foroak, Weban oinarritutako posta elektronikoen zerbitzua keta burtsa eta eguraldiari buruzko informazioa errazten dituzten guneak dira horietako batzuk.

    (Jarraitu irakurtzen…)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Word Reference eta Euskalterm hiztegiak):

    es (Inform.) sitio web
    fr (Inform.) site (web)
    en (Inform.) website, web site
    port (Inform.) site

    Entzun:

    Euskaljakintza webgunean, euskara lantzeko eduki ezberdinei eskainitako web orri ugari topa litezke: EGA, ariketak, kontsultategia, baliabideak

    webgune vs web orri (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 12:45 pm on 2014/10/04 Permalink | Reply
    Tags: W   

    web orri 

    World Wide Webeko dokumentu bat da, normalean HTML edo XHTML estandarrak erabiliz kodetzen dena. Web orrialde batek testua, irudiak eta beste orrialde batzuetarako loturak izan ohi ditu, baina animazioak, soinuak, Java aplikazioak eta beste dokumentu mota ugari izan ditzake. Hasiera batean web orrialdeak irakurtzera baino ez zeuden zuzenduta, baina gaur egun gero eta gehiagotan ikus ditzakegu bisitarien partehartzea sustatzen duten webguneak. (Wikipedia)

    Sinonimoak

    [web orri]:  web orrialde (Hiztegi Batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Wikipedia):

    es página web
    fr page web
    en web page
    port página web

    Entzun:

    Mundu osoko 1.700.000 ekintzailek kolaboratzen dute web orri honetan. [Ikus gaitzazuen, Txema Ramirez de la Piscina (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    web orri (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:20 am on 2014/09/06 Permalink | Reply
    Tags: W   

    web-arduradun 

    iz. Webgunea kudeatzen duen pertsona, gunearen mantentzeaz, hardwarearen eta softwarearen funtzionamendu egokiaz, guneko trafikoa kontrolatzeaz… arduratzen dena. (Euskalterm)

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es administrador de Web
    fr administrateur Web, webmestre
    en webmaster
    port (estrang.,) webmaster

    Entzun:

    Iazko ‘Web 2.0’ ikastaroan, ikastetxe ezberdinetako web-arduradunek parte hartu zuten.

    web-arduradun (Irudia: facilplan.com)

     
  • Maite 1:13 pm on 2014/07/05 Permalink | Reply
    Tags: W   

    webkam 

    Ordenagailuari lotutako kamera digital txikia, denbora errealean bideo-irudiak ematen dituena Interneten. Munduko leku ikusgarriak erakusteko eta bideokonferentziak egiteko erabili ohi da. (Euskalterm)

    Sinonimoak: iz.
    [ordenagailuari lotutako kamera digital txikia] : web-kamera (Euskalterm)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es webcam, cámara web
    fr webcam, caméra web
    en webcam
    port webcam

    Entzun:

    Irakasleak bideokonferentzia amaitu ondoren webkama itzaltzeko esan zigun.

    webkam (Wikimedia Commons)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel