Tagged: E Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:43 am on 2013/05/18 Permalink | Reply
    Tags: E   

    enbata 

    iz. Itsasotik bat-batean jotzen duen haize-bolada, bereziki ekaiztsua dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.
    [galerna] : galerna, galarren Bizk. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Enbata lazgarrienak bisita egin balio bezala zegoen guztia: sarrerako ispilua txiki-txiki eginda, altzariak lurrean, aterkiak sakabanatuta… [Gloria Mundi, Fernando Morillo (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 3:23 pm on 2013/05/10 Permalink | Reply
    Tags: E   

    enpo egin 

    ad. ’ase, bete’  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    enpo (AN-larr), enpu (AN-gip), enpor (AN-araq), eunpo. Ref.: Inza RIEV 1928, 152; Asp Leiz; Garbiz Lezo 217.

    “Enpo egiten dunin, joaten da, cuando se harta de vino, se va (AN-larr). Enpor egiñe [...] (AN-araq)” Inza RIEV 1928, 152. “Enpo, saciedad. Enpoa egin, saciarse. Enpoa yan, comer hasta saciarse. Enpoa edan, beber hasta saciarse” Asp Leiz. “Enpu-egin, saciarse” Garbiz Lezo 217. Zu eunpo eginta, / oiera igo ezinta [...] ezpañetan daukazu / matsaren tinta. Auspoa 77-78, 48. Eguerdin naikoa, eta gauean enpo (AN-larr). Inza NaEsZarr 734. Liburu apaña, olerki apañez enpu egiña. Lek in Paben Loidi Txiruliruka (ap. DRA). Beti enpon gauden ta, gizentzen yarritako zerria biño ukerro (AN-gip). PPer FLV 1987, 193. Zanbonba bezala hazi zitzaion urez enpo egindako gorputza. PPer Harrip 113.

    Sinonimoak:  ad.
    [ase] : ase, asebete, bapo egin, berdindu, bete, nahikotu, asesiatu Ipar. g.e., asaskatu Bizk. g.e., sasiatu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es saciar(se), llenar(se), hartar(se)
    fr (se) rassasier, (se) goinfrer, (se) bourrer
    en to satisfy, to satiate; [egarria] to quench, to slake
    port saciar-se, encher-se, fartar-se, saturar-se

    “Relato Compartidos”az enpo nago!!! [La konsti in: enpo, @zaldieroa (De Rerum Natura, Berria.info, 2013-05-10)]

    enpo egin (@zaldieroa, Berria.info)

     
  • Eneko Bidegain 8:23 am on 2013/05/07 Permalink | Reply
    Tags: E   

    erlats 

    Normalean, marranta, eztula edo bestondoaren ondorioz gertatzen da ahotsa edo boza erlats edukitzea. Badira pertsona batzuk berez boz erlatsa dutenak.

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    erlats (B, BN-baig; VocBN, Dv, H (+ h-)), erlas (BN-baig, R), erlatz. Ref.: A (erlats, erlas); Satr VocP.

    1. Ronco; afónico. La forma con h- inicial que da Harriet, y de la que no hallamos ningún ej., se debe sin duda a una conjetura etimológica de éste (lo deriva de hertsi y latz). Mintzoa erlats, minkor eta ilhun. Hb Egia 141. Halako boz herdoil eta erlats bat. Elzb PAd 39. Zure mintzo erlats hori batere ez da izabarena. GAlm 1947, 29 (ap. DRA). Karraxi erlatzez darraikiola. Ibiñ Virgil 78.

    (H), erlatz. “Par ext., en parlant d’un son peu clair. Ioare, izkila herlatsa” H. Berantkorrak Martiren borontze-ots erlatzak zirikatzen ditu. Ibiñ Virgil 109.

    erlatx. “El que habla con grajeo” VocB.

    2. erlatz (BN-baig ap. A). (Sust.). Ronquera; catarro. “Romadizo, constipado” A. Marranta baten ondotikako erlatsa. JE Med 56. Ehun bat marhanta, beste hainbeste erlats eta nik dakita zonbat ezuntsa. GaztAlm 1934, 33 (ap. DRA).

    Erlats-ekin loturik, “erlastu” aditza ere aipatu behar da. Norbait hoztu baldin bada, adibidez, hozte horren ondorioz erlastu dela erran daiteke: “erlastu zara. Non hoztu zara?”.

    Bestetik, “erlastu”-k badu bere adiera metaforikoa ere, behereko adibidean ageri den bezala. Zer da “Auto erlastua”? Motorrak ongi funtzionatzen ez duena? Zarata edo azantz handia ateratzen duena?

    erlastu (L, B, BN, S, R; O-SPAd, SP, Lar, Dv, H (+ h-)). Ref.: A; Gte Erd 172.

    Enronquecer. “Erlastea, se morfondre, devenir enroué” O-SPAd 883. “Zintzurra erlastu zait (B, S), erlastua dago (BN-lab)” Gte Erd 172. Konzientzia da behin ere [...] marrantatzen edo erlasten ezten predikari bat. Ax 426 (V 276). Erlastua zela eta ez gehiago irrintzina egiteko adinean. JE Bur 149. Kantuño horrek zintzurra erlastu ere daut. Barb Sup 25. Gizon erlastu hura. Ib. 81. Bere boz erlastuarekin. Lf Murtuts 33. Oiu arroz erlastuta (erlaztu, marranta dauka, ronco). Zait Sof II 52.

    (Fig.). Oto erlastua. JE Ber 98.

    erlatxtu. “Adquirir ese defecto [de hablar con grajeo]” VocB. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adj.
    [marrantak jo] marrantatu, erlastu (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) ronco, -a; afónico, -a (2) ronquera, afonía
    fr enrouement ; enroué, -ée
    en (1) hoarse (2) hoarseness
    port (1) rouco(a) (2) ronqueira, rouquidão, afonia

    Mintzoa erlats, minkor eta ilhun. Hb Egia 141 (Orotariko Euskal Hiztegia)

    erlats (thehealthtime.com)

     
  • Maite 7:23 am on 2013/04/19 Permalink | Reply
    Tags: E   

    ezkel 

    izond. 1. Betokerra, begiratzean begiak okertzen dituena. Har dezala senar itsusi bat, begi-zehar bat, ezkel bat, beteritsu bat. 2. Begiari dagokionez, okerra. Begi biak ezkelak eta gorrituak. 3. (hed.) Pertsona okerra, makurra. Agintari ezkelak. • EZKELKA BEGIRATU. Zeharka begiratu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [begi-okerra] : begi-oker, begizeihar, betoker, zeiharbegi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) bizco, -a, torcido, -a (2) bizco, -a
    fr louche
    en cross-eyed
    port vesgo(a), zarolho(a)

    Nako sutondoan plantatzen zen, burua apal eta begiak ezkel, sukaldeko izkina orotara hedatuz. [Zeruetako erresuma, Itxaro Borda (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Teilatupean bazen apopilo-etxe bat ere, goitik behetik bezain zabala zen galiziar andre ezkel batena, izenez Paca. [Jakintzaren arbola, Pio Baroja / Josu Zabaleta (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ezkel (FlickrCC, ndaporta)

     
  • Maite 7:47 am on 2013/02/27 Permalink | Reply
    Tags: E   

    estonatu 

    da/du ad. (Ipar.) Harritu(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Ipar.
    [harritu]
     harritu, mira egin, miraritu, txunditu, zurtu, balditu Ipar., geldu neol. 
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es sorprender(se), extrañar(se), asombrar(se)
    fr surprendre ; s’étonner, être surpris
    en to surprise
    port surpreender-se

    Zeunerrek ezpainak horzkatu zituen, barrenetik gora zetorkion oihua bertan hiltzeko, hain baitzegoen estonaturik[Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Oixtian aipatu ditudan jende estonatuek naute nihaur akuilatu eta itzuli mitzuli filosofoetan erdi galdurik utzi!  [Azken apeza, Piarres Aintziart (Elkar, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    estonatu (FlcikrCC, jaci XIII)

     
  • Maite 12:46 pm on 2013/02/25 Permalink | Reply
    Tags: E   

    elur-luma 

    iz. 1. Elur-pikorra, oro har; zehatzago, elur-mota baten ezaugarri den izotz-kristal pilatua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [elur-maluta]
     elur-malo, elur-maluta, elur-mataza
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es copo de nieve
    fr flocon de neige
    en snowflake
    port floco de neve

    Eta malutak bata besteari esku emanda badatoz, matazea osatuz, elur-luma eginda etorri ohi dira. [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Haizearekin elur lumak errada zihoazen. [Santiago oinez, Piarres Aintziart (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    elur-luma (FlickrCC, rabasz)

     
  • Maite 9:09 am on 2013/02/21 Permalink | Reply
    Tags: E   

    egunkari 

    iz. 1. Eguneroko berri-aldizkaria. Egunkari-saltzailea. 2. Gertaeren eguneroko kontakizuna idazten den izkribua. Leturiaren egunkari ezkutua. 3. (Ipar.) Soldata egunka jasotzen duen langilea. Egunkari sinple bat bezala lanean ari zen. • egunkari-liburu. EKON. Kontabilitateko tresna, idazpenak egiteko erabiltzen dena(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [egunerokoa]
     eguneroko, periodiko Heg., izparringi g.e., egunari Ipar. g.e. 
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) diario, periódico (2) (pertsonala) diario (3) jornalero, -a
    fr journal, quotidien
    en (1) (daily) newspaper; paper (2) (pertsonala) diary, journal
    port periódico, jornal

    Hamar urte eta egun bat. Edo alderantziz. Egun bat eta hamar urte. Egun bakarrean suntsitu baitzuten Acebesen lagunek Euskaldunon Egunkaria. Bahitu ziguten egunkaria. Bahitu gintuzten eta izan gaituzte preso. [Hamar urte eta egun bat, Xabier Etxaniz Rojo (Berria, 2013-02-21)]

    Egunkaria auzia (egin klik irudiaren gainean, gunera joateko)

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
l
go to login
h
show/hide help
shift + esc
cancel