esklerosi
iz. Med. Gorputz ehunak zurruntzen dituen gaitza. (Hiztegi Batua)
Wikipedian
Esklerosia (antzinako grezieraz: sklerós “gogor”) organo edo ehun baten indurazio patologikoa, bertako ehun konektiboaren hipertrofia dela medio sortzen dena. Esklerosia da beraz, gaixotasun deribatu bat, eta ez da gaixotasun independente bat.
Gaixotasuna, normalean hantura bat edo askoren ondorioz, perfusio arazo edo zahartze-prozesuetan sortutako ehun kalte bategatik dator. Era berean, gaixotasun autoimmune batek ere esklerosi bat ekar dezake. Emaitza ehun konektibo hori gogortzea dakar, ekoizpena kontrolik gabe dagoelako. Eragindako organoak gogortzen dira eta elastikotasuna galtzen dute.
Hona hemen esklerosi mota batzuk:
- Alboko esklerosi amiotrofiko
- Arteroesklerosi
- Esklerosi anizkoitz
- Otosklerosi
- Eskleroderma
- Esklerosi tuberkuludun
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es iz. (Med.) esclerosis
fr iz. sclérose
en iz. sclerosis
port iz. esclerose
Testuinguruan
Ikerlari ugari dabil esklerosi anizkoitzaren sendabidearen bila. Laster iritsiko ahal da!
Reply