Tagged: X Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:04 am on 2013/01/28 Permalink | Reply
    Tags: X   

    xerlo 

    iz. Ile-mordoa, bereziki kopetaren aurrean dagoena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [xerlo] ile-xerlo (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es mata/mechón de pelo [especialmente referido al flequillo]
    fr cheveux, mèche de cheveux
    en mop of hair; tuft
    port juba, mata

    Beltza baino beltzagoa ei da auzoko jende askoren egoera, eta, noski, gastuen murrizketan beharrezkoak ez direnak kentzen direla lehendabizi: ile apaindegikoak, nola ez. Berari pena handia ematen diola, eta ez hainbeste negozioan sumatu duen txakalaldiagatik, baizik eta tinteari uko egiten dioten emakume horiek beren autoestimuaren zati bati egiten diolako uko. Alegia, bi txanponen truke umeak zaindu eta etxeak garbitzeko enplegatzen dituzten andre dotoreen parekoago sentiarazten dieten kaoba edo urre koloreko xerloei.  [Xerloak, Idurre Eskisabel (Berria, 2013-01-27)]

    xerlo (FlickrCC, Vox Efx)

     
  • Maite 10:00 am on 2012/08/08 Permalink | Reply
    Tags: X   

    xapi 

    (b). interjekzioa. Katua uxatzeko esan ohi dena. • Voz con la que se espanta al gato. Xapi katua!, alde ortik!

    Sinonimoak: ad. g.e.
    [katua uxatu] angabetu Naf. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Antonimoak:
    [katua erakarri] angabetu Naf. g.e.Ant. mis-mis.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es zape [voz que se utiliza para alejar al gato]
    fr ouste
    en shoo

    -Katarramixon, nun izen? – Gaztelan. – Zer ekarri? – Gaztaie eta ogixe. – Nun itxi? – Aramaixotxuen. – Nok jan? – Katuek eta txakurrek. – Xapi, xapi, xapi! [Euskara batua, Koldo Zuazo (Elkar, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
    • Iñaki Agirre 8:16 am on 2012/08/09 Permalink

      Kontrakoa, katuari etortzeko esateko, mixi-mixi erabili ohi da (G, Zar.)

    • Maite 8:35 am on 2012/08/09 Permalink

      Zenbatetan esan dudan nik mixi-mixi hori! 19 urtez katutxo bat izan nuen. :-)

  • Maite 8:22 am on 2012/03/08 Permalink | Reply
    Tags: X   

    xalamatika 

    iz. Hizkera nahasi ulertezina edo itzulinguruz betea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: kalamatrika

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es clamor en la conversación, griterío; galimatías; rodeos, recovecos

    Zirt edo zart egitea baino hobe da, ordea, betiere konbentzimenduaren bidea. Eta zaborren gai gaiztotu honek hainbesteko xalamatika sortu badu, pentsa zenbatekoa sortuko lukeen, esaterako, trafiko handiegia dugula, errepide gehitxo behar ditugula, kutsadura gero eta jasangaitzagoa dela eta… aginte guneren batek familiako edo pertsonako auto bakar bat izatera behartuko bagintu. [Atez ate, Andoni Egaña (Berria, 2012-03-03)]

     
  • Maite 8:00 am on 2011/07/22 Permalink | Reply
    Tags: X   

    xurgagailu 

    Xurgagailua hautsa eta beste zenbait zikinkeri-partikulak xurgatzeko aire-bonba erabiltzen duen gailua da. Jarraitu irakurtzen… (Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) aspirador, -a (2) ventosa
    fr aspirateur
    en (1) hoover, vacuum cleaner (Br) (2) suction cup, sucker

    Lantegiko armairura abiatu, xurgagailu bat atera handik, konektatu, eta orria desagertua zen bazterreraino hedatu zuen kablea. [Loroaren teorema, Denis Guedj / Jon Muñoz  (EHU, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    xurgagailu (FlickrCC, owagner)

     
  • Maite 8:03 am on 2011/05/20 Permalink | Reply
    Tags: X   

    xingola-mingola 

    adb. Sigi-saga. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: sigi-saga, sigi-sagaka, sigi-sagan, zeharka-meharka, ikur-makurka, esemeseka (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es en zigzag, haciendo eses
    fr en zigzag, en zigzaguant
    en zigzagging

    Haurrentzako liburuetatik hartuak dira honako metagrama jostagarriak: risti-rasta, terrela-merrela, ttirun-ttarun, txintxina-mintxina, txirriki-mirriki, txirristi-mirristi, txukutu-txakutu, txoko-moko, xegeren-megeren, xikitun-xakatun, xingola-mingola, xiri-xara, zirrin-zarran (OLAIZOLA). [Hitza azti, Iñaki Arranz (Alberdania, 2006) Orr.: 34] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 8:11 am on 2011/01/18 Permalink | Reply
    Tags: X   

    xularme 

    BIOL. Normalean begiz ezin ikus daitekeen pasagune edo irekigune txikia, larruazalekoak esaterako. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. g.e.
    [poroa]
    poro (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es poro
    fr pore
    en pore

    Zoriontasuna zeridan gorputzaren xularme guztietatik. (Xabier Mendiguren Elizegi)

     
  • Maite 10:13 pm on 2010/05/14 Permalink | Reply
    Tags: X   

    xarma 

    (1) iz. (Ipar.) 1. Lilura, norbait edo zerbait erakargarri egiten duen nolakotasuna. 2. Sorginkeria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [erakartzen, atsegina sortzen duen zeraren nolakotasuna]
    enkantu, xarmantasun (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) encanto, atractivo, carisma (2) hechizo, maleficio, encanto
    fr (1) charme, séduction, attrait, fascination
    en (1) charm; attraction (2) spell

    Xarma sotileko neska baten ondoan eseri da. [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
l
go to login
h
show/hide help
shift + esc
cancel