Tagged: E Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:49 pm on 2020/01/31 Permalink | Reply
    Tags: E   

    egubakoitz 

    iz. Bizk. Ostirala. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    egubakoitz.

    (V-gip; Lar in Aq 1470, Hb, H (V)), egubakotx (V-gip; Añ), eguakoitz (V-gip), eguakotx (V-ger-gip), eguakitz, eguaikoitz (V-gip), eguaikots (V-gip), eguekitz (V-gip), eguekotx (V-gip), egoikotz, eubakotx (V-ger), ebeikutz (V-gip), ebaikutz (V-gip), ebaikotz (V-gip), ebakotx (V-ger). Ref.: A (egubakotx); EI 335; Iz ArOñ (ebéikutz) UrrAnz (astélena). Viernes. Cf. ebiakoitz. v. ostiral, bariku. Egubakoitza edo Barikoa, ta Zapatua. Cb EBO 47. Egubakoitz edo bariaku-arratsalde baten. A BeinB 75. Bariku edo egubakotxa. A Txirrist 197. Egoikotzeko (ostiraleko) azoka egunean. Ag G 247. Beren izenak (ortzirala, ostirala eta eguakitza) ala esan nai digute. JMB ELG 78. Txala jaixoten danian, lenengo Ebaikotzean eiten xako etxeko señalia (V-gip). Gand Eusk 1956, 211.

    EGUBAKOITZ SANTU. Viernes Santo. Ebaikotz santu egunean. (V-gip). Gand Eusk 1956, 222.

    Sinonimoak: iz. Bizk.

        [ostirala]: ostiral, bariku Bizk., ortzirale L-N (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. viernes
    fr iz. vendredi
    en iz. Friday
    port iz. sexta-feira

    Egubakoitz gauetan kopa batzuk hartzeko ohitura zuen. #gaurkohitza

    egubakoitz (Argazkia: Pexels, Pixabay Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:43 pm on 2020/01/28 Permalink | Reply
    Tags: E   

    errainu 

    iz.  1 iz. (Argi) izpia. Eguzkiaren errainuak. Bere aurpegitik argi errainuak botatzen zituela. 2 iz. Itzala. Errainu artean bizi zen amesgile hura. Mundu hau ez da egiazki bizi den Munduaren errainu ahuldu bat baizik. (Hiztegi Batua

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [argi-izpia]: izpi, arraio Ipar., inar Ipar., zirrinta Ipar., leinuru Zub.
    [itzala]: geriza, itzal, itzaltasun

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. rayo; reflejo, destello; proyección, imagen (2) iz. sombra
    fr iz. rayon [de soleil]
    en (1) iz. [izpia] ray; reflection (2) iz. [itzala] shadow
    port (1) iz. raio; reflexo; lampejo; projeção (2) iz. sombra

    Ilargiaren errainu zilartsuak ardora zirudien itsasgainean. [Azkenaz beste, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    errainu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:03 pm on 2020/01/12 Permalink | Reply
    Tags: E   

    ezeroso 

    iz. 1 adj. Deserosoa. Arropa berri ezerosoak. 2 (Adizlagun gisa). Lurrin gozoa barru-barruraino sartu zitzaion, gustura eta aldi berean ezeroso sentiaraziz. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: izond.

        [deserosoa]: deseroso (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. incómodo, -a
    fr izond. inconfortable ; embarrassant, -e ; incommode, incommodant, -e
    en izond. uncomfortable; embarrassing; tiresome
    port izond. incômodo, -a

    Orain ezeroso mugitu zara aulkian, katedradun maite hori. [Hollywood eta biok, Javi Cillero (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ezeroso (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:41 pm on 2019/12/21 Permalink | Reply
    Tags: E   

    eutanasia 

    iz. Eritasun sendaezina duen pertsona bati, haren sufrimendua laburtzearren, heriotza eragitea. Eutanasia egiteko, ezinbestekoa da eskaria egiten duen pertsona oso gaixo egotea, eta bere osasun egoerak atzera bueltarik ez izatea.  (Hiztegi Batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. eutanasia
    fr iz. euthanasie
    en iz. euthanasia
    port iz. eutanásia

    Eutanasiaren aldeko jarrera maiz adierazi du Irigoienek bizitzako hainbat pasadizotan eta literatura lanetan; orain, ozendu egin nahi du. [«Errespetua eskatzen dut; duinki hil nahi nuke, besterik ez», Joan Mari Irigoien (Berria, 2019-12-20)]

    eutanasia (Argazkia: Juan Carlos Ruiz / Foku)

     
  • Maite 10:42 pm on 2019/11/19 Permalink | Reply
    Tags: E   

    ere 

    adb. 1 adb. Lehenago adierazi denari zerbait gehitzeko erabiltzen den hitza. (Partikula enklitikoa izanik, dagokion izen sintagmaren edo esaldiaren eskuinean ezartzen da beti). Ik. halaber; berebat 2. Mikel etorri da; Ane ere etorri da. Mikel ez da etorri; Ane ere ez da etorri. Amaia ere badator. Beste erantzunik ere badago. Euskal idazleak arloteak, eskasak, gogaikarri samarrak ere bai, agertzen zitzaizkigun. Aukerak eskainiak daude, eta hori aski ez dela, hautespenak ere eginak daude. Hemen ez ezik, orobat gertatzen da bestetan ere. Lozorroan zetzan Euskaltzaindia ere iratzarri zen. Beste zerbait ere nahasten zen, ordea, horretaz landa. Min ematen dit entzuteak ere. Jateko ere nahiago dute oilasko haragia. Gero hasi nintzen irri egiten ere. Zertan gauden ere begiratu gabe. Zeruan bezala lurrean ere: zeruan nahiz lurrean. || Egia ere da, bai, Basagizon Ona misiolariek aurkitu zutela. 2 adb. (Bigarren esaldiko aditza ezabaturik; bai edo ez-en laguntza behar du). Ik. baita2; bai eta… ere; ezta; ez eta… ere; orobat. Honek egin du; guk ere bai (edo baita guk ere). Mikel etorri da; Ane ere bai (edo baita Ane ere). Mikel ez da etorri; Ane ere ez (edo ezta Ane ere). Jonek ez zuen sagarrik ekarri eta patatarik ere ez. Aita berandu etorri da, baina ama ere bai. || Ez dute euskaltzale guztiek idazten jardun beharrik, filosofiaz mintzatzen hasi beharrik ere ez. Halatan galdegiten du eta ihardesten ere bai. Kontzientziako harra bizi da, eta biziko ere bai beti infernuan. 3 adb. (Aditz jokatuari dagokiola). Batasun aldera irauli ere egin zen, isuri ez ezik. Ez dira kentzen, eta dirudienez kenduko ere ez dira guztiz. Irakurri ere badut inoiz edo behin. 4 adb. (Perpausean jokaturik dagoen aditz beraren era burutuaren eskuinean, aditz nagusiaren ekintza nolabait indartzeko). Ik. izan ere. Jakin ere, ez zekien gutxi gero berak! Esan ere, bereak eta bi esan zizkion. 5 adb. (-t(z)ea ere esapidean, aditzak dioena gertatzea zerbaitengatik harrigarria edo nabarmengarria dela adierazteko). Zer zozokeria! horrelako galdera egitea ere! 6 (Edozein motatako baldintza esaldiri erantsia). Nahiz (eta), arren. Handia bada ere, sar daiteke hemen. Tolosarra bada ere, ez daki euskaraz. Etorriko balitz ere, ez genuke ikusiko. Beste zorigaitzik izan ez balitz ere, hau aski izan behar zen bekatutik niri ihes eragiteko. Euria ari badu ere, aterako gara. Txit bihotz oneko zela ere, haserrekor zen. Egia izanik ere, ez dizut sinetsiko. Egia ez izanik ere, sinetsiko dizut. 7 (zer, nor, non eta gainerako galdegileen eskuinean). Ik. zer ere; nor ere; non ere. 8 (Indargarri gisa, ezer, inon, inor eta kidekoen eskuinean, ezezko esaldietan, edota berriz, berriro eta kidekoen eskuinean). Ik. ezer ere; inon ere; berriro ere; berriz ere; badaezpada ere; baizik ere; deus ere; oraindik ere; sekula ere; neholaz ere. 9 (Zenbait esapidetako osagai gisa). Ik. batez ere; hala ere; hain zuzen ere; izan ere; hain justu ere; zenbat ere; ederki eman ere; nolabait ere; nolanahi ere; edonola ere; inondik ere; nahita ere. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    1. halaber, berebat, era berean, baita (bai), baita ere, orobat.
    2. ezta (ez), ezta ere.
    3. arren, nahiz (eta)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es

    1 lok. (dagokion sintagmaren edo era burutuan dagoen aditzaren ondo-ondoan ezartzen da; agertzen den perpauseko aditza ezabatzen denean, bai, baita, ez edo ezta partikulen laguntza behar du; aditz trinkoaren aurretik gertatuz gero, delako aditzak ba- edo ez partikulak hartzen ditu) (baiezko testuinguruetan) también; (ezezko testuinguruetan) tampoco || Bilbora zoaz? ni ere banoa.|| Bilbora zoaz? ni ere bai.

    2 lok. (baiezko testuinguruetan) también, aun, incluso, hasta; (ezezko testuinguruetan) ni, ni siquiera || Lo zegoen laguna ere esnatu zuten.

    3 partik. tras ezer, inor, inon, enfatiza el valor de este. Ez nuen inor ere ikusi.

    4 partik. tras diversas formas verbales subordinadas (ba-, -ta/ik, -(e)la, -(e)larik, -agatik), forma oraciones concesivas|| Garestia bada ere, erosi egingo dut.

    5 partik. (perpausean jokaturik dagoen aditz beraren era burutuaren ondoren, ekintza indartzen du) precisamente, en realidad. Bera izan zen, izan ere, kementsuen ibili zena.

    6 partik. (zer, nor, non galdetzaileen ondoren; aditzari bait- edo -(e)n erantsi behar zaio) quienquiera que, lo que quiera que, cualquier cosa que || Non ere baita, aurkitu egingo dugu.

    fr

    1 lok. (baiezko testuinguruetan) aussi ; (ezezko testuinguruetan) non plus.

    2 lok. (baiezko testuinguruetan) aussi, même, malgré ; (ezezko testuinguruetan) ni, ne… même pas

    3 partik. quoique, bien que, même si (proposition conditionnelle

    4 partik. (perpausean jokaturik dagoen aditz beraren era burutuaren ondoren, ekintza indartzen du) précisément, justement, en réalité

    en

    1 lok. (baiezkoetan) too, also, so; (ezezkoetan) neither, nor

    2 lok. even

    3 partik. after ezer, inor, inon it is used to emphasize their value

    4 partik. even though, despite, although

     

    -Nola sartu zara nahaspila honetan? [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ere (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:43 pm on 2019/11/10 Permalink | Reply
    Tags: E   

    eurialdi 

    iz. Euritea. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    eurialdi. eurialdi , urialdi (Dv). “Coup d’averse” Dv.

    Sinonimoak: iz.

    [eurialdi] : eurite, euri-sasoi, euri-garaia (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. temporada/época de lluvias
    fr iz. abondance de pluie, saison des pluies
    en iz. the rains, period of rains
    port iz. período das chuvas

    Honez gainera, urteko eurialdi jakin batzuk gabe, lurrak ezingo luke fruitu gozorik eman, eta animaliek ere, jana kenduz gero, ezingo lukete euren endarik zabaldu ez biziari eutsi. [Gauzen izaeraz, Lukrezio / Xabier Amuriza (Klasikoak, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    eurialdi (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:54 pm on 2019/11/04 Permalink | Reply
    Tags: E   

    euroeskualde 

    iz. Europar Batasuneko estatu bi edo gehiagoren artean, mugaz gaindiko elkarlanari esker, sortzen den eskualdea, gobernu erakunde bakar bati atxikia ez dena. Akitaniarekin euroeskualdea eratu nahi du Jaurlaritzak. Estatuen mugez gaindi doazen euroeskualdeak sortzearen aldekoa naiz. (Hiztegi Batua)

    Wikipedian

    Euroeskualdea delakoa europar politikan bi edo europar herrialde gehiagoen arteko mugaz gaindiko elkarlana ahalbideratzen duen egitura bat da. Euroeskualdeak normalki ez daude gobernu legegile edota gobernu erakunde bakar bati atxikiak, ez dute berezko botere legegilerik eta heuren eskumenak maiz tokian-tokiko edo eskualdeko gobernu edota agintaritzen menpe daude. Sarri mugaz gaindiko amankomunak diren interesak bultzatu eta mugen bi aldeetako biztaleen onuraren alde elkarlana sustatzeko tresna dira. Nahiz eta “euroeskualde” hitzak antzeko esanahia izan, ez dira Europako berezko eskualdeekin nahastu behar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. eurorregión
    fr iz. eurorégion
    en iz. Euroregion
    port iz. Eurorregião

    Euroeskualdearen apustua berretsi dute hiru lehendakariek. (Berria.eus, 2019-11-04)]

    euroeskualde (Argazkia: Idoia Zabaleta/ FOKU)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel