erronka

1 iz. Heg. Norbait zerbaitetara, bereziki indarkeriazko egintzetara edo joko apustura, bultzatzea edo akuilatzea. Ik. desafio; aupada. Agure zaharrak erronka gutxi. 2 iz. Harrokeriazko hitza. Makina bat erronka bazerabilen lehen. 3 iz. Lortu beharreko helburua edo eginbehar zaila. Erronka berriei aurre egin beharko diete unibertsitateek. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

1 erronka. (V-arr-gip, G, AN-larr; Lar, Añ, H), arronka (V-gip, AN-gip), arrunka, ronka. Ref.: Totor Arr; Asp Leiz2; Garbiz Lezo 186; Elexp Berg. Bravata; desafío, provocación; amenaza. “Ronca, amenaza” Lar. “Vanidad” Garbiz Lezo 186. “Bravata, provocación” Asp Leiz2. Judioak baitzabiltza desarrazioan, guziak zire oiu, erronka ta meatxu. (149). LE-Ir. Ta jaikitzekotán / niórk ez laguntzén, / bai ronka ta zistakotán. LE Kop 44. Erronka andi au zezen jabearen belarrietara iritsi zanean. Izt C 247. Aguro isildu zan / moruben arronka. Afrika 123. Orrenbeste erronka / aditutakuan. EusJok II 28. Erronka ta naste. AzpPr 97. Nere arrunkarikan / ez du iñork aditu. Ib. 68. Zurri ortako itzak arronkik txorrostuenetako baten ao-muturrak zirala. Iñarra Ezale 1897, 386b. Ez nazu izutuko zure arrunkakin. Alz Bern 77. Orain lau urte ainbat erronka / garai onetan ez dauka. Tx B I 104. Ez dago arrunka aundirik. Tx B 218. Geroenean etor leikio / erronka ari jardespena. Or Eus 390. Balendinen erronka garratz au entzuki. TAg Uzt 48. Aspaldian badaukak / erronka ugari. Zepai (in Uzt LEG I 319). Sunbillan degu aixkolari bat / arronka askorik gabia. Auspoa 39, 50. Joku bezperan erronka, biaramonean errenka. EZBB II 20. Amerikara dijoala-ta / dabilki milla erronka. TxGarm BordaB 135. Eztabaidie, joko-erronkak be, ez ziran falta izaten. Gerrika 41. Erronka gutxi eta / indarra galanki. Insausti 274. v. tbn. In Etxabu Kontu 147. Arrunka: Xe 198.

2 erronka. (L ap. A ; Lecl, H). “Erronka, ronflement. Erronkaz haritu, ronfler” Lecl. “Ronquido” A.

Sinonimoak: iz. Heg.

[desafioa]: axut, desafio, ahaika g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. (Heg.) desafío, provocación; amenaza, bravata (2) iz. (Heg.) (hed.) desafío, reto (3) iz. (Heg.) fanfarronada, fanfarronería, arrogancia
fr (1) iz. défi (2) iz. fanfaronnade, fanfaronnerie, arrogance
en iz. challenge
port iz. desafio

Testuinguruan

Erronka handia da. #gaurkohitza