webgune

Elkarrekin erlazionatutako web fitxategien multzoa, etxeko orria esaten zaion sarrerako orri nagusi baten inguruan antolatua, enpresa edo pertsona bati buruzko informazioa eskaintzen duena. (Euskalterm)

Wikipedian:

Webgune bat (website ingelesez) Interneten HTTP protokoloaren bitartez eskuragarri dagoen fitxategi eta web orrialde bilduma bat da. Orrialde sorta honek gai bat garatzea, zerbitzu batzuk ematea edota orrialdearen inguruko informazioa eskaintzea ditu helburu.

Publikoki sarbidedun diren webgune guztiek “World Wide Web” izugarrizko informazio bat sortzen dute.

Webgune bateko orrialdeetan portada izeneko URL baten bidez egiten da sarbidea, normalean zerbitzari fisiko berdinean kokatuta dagoena. URLak orrialde guztiak hierarkizaturik. Hala ere, beraien arteko hiperloturek estruktura orokorra nola hautematen eta web-trafikoak gune bakoitzaren artean nola mugitzen diren kontrolatzen dute.

Webgune batzuek harpidetza eskatzen dute, gune horietako eduki batzuetara edo guztietara iristeko. Harpidetza behar duten guneetako adibide batzuk Interneteko pornografia, albisteen webgune askoko zatiak, jokoen guneak, foroak, Weban oinarritutako posta elektronikoen zerbitzua keta burtsa eta eguraldiari buruzko informazioa errazten dituzten guneak dira horietako batzuk.

(Jarraitu irakurtzen…)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Word Reference eta Euskalterm hiztegiak):

es (Inform.) sitio web
fr (Inform.) site (web)
en (Inform.) website, web site
port (Inform.) site

Entzun:

Euskaljakintza webgunean, euskara lantzeko eduki ezberdinei eskainitako web orri ugari topa litezke: EGAariketak, kontsultategia, baliabideak

webgune vs web orri (Gaurko hitza, CC)