sindikatu

(1) iz. Kideen interesak babesten dituen elkartea, bereziki langileen interesak babesten dituena. Ugazaben sindikatuak. Sindikatu erakundeetan. Sindikatu lana berriz abiatzeko. (2) sindikatu, sindika, sindikatzen da ad. Sindikatu bateko kide bihurtu. Sindikatzeko eskubidea aldarrikatzeagatik hil dituzten langileak.

Orotariko Euskal Hiztegian

1 sindikatu. (V-gip), sindikato, sindikat, zindikat (T-L). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg.
Sindicato (de trabajadores); asociación (en gral.). “Biargiñen jasotasunan asieran izan ziran gremixua eta soziedadiak, eta gero sindikatuak” Etxba Eib. “Sindikatuan sartu ei dau kejia” Elexp Berg. “Sosio susio, sindikato zikintrato, elkarte sindikatuenganako mesfidantza adierazten duen aspaldiko esaera” Ib.
Abel-Lugintzazko Sindikato Katolikuak. (1917). ForuAB 87. Langille guziak sindikatoetan alkartu-arazi. TAg GaGo 78. Politika-Alderdiak eta Langille-Sindikatuak sortzen asi ziranean. Alt LB 114. Angers-eko ikasgiak “Jesuites” delako aphezak dütü bürü, bena jabe ta nausi hanko ikasle ohien zindikata. Gazte 1957 (septiembre-octubre), 2. Makiña bat kooperatiba ta sindikato jarri omen zuan. AZavala in Goñi 11. Sindikatak baditu bere erreglamendu bereziak. Gatxitegi Laborantza 221. Hazparnen, apez gisa, ibili dut lan frango, langile girixtino, zindikat girixtino batasunek muntatzen… Larz in Alzola Atalak 117. Au zan Euskal Erriko baserritar guztien sindikatu bat. Gerrika 52. Entzun dugu […] ba omen ginuela bikariek gure sindikata eta nik dakita zer. Larre ArtzainE 257. Palentzin Sindikatuan enpleatuta zegoan. Albeniz 111. Indar politiko eta sindikatuen laguntza. MEIG VII 171. Sindikatu lanean berriz abiatuak omen gara. MEIG IX 33. En DFrec hay 130 ejs. de sindikato, 104 de sindikatu, 10, septentrionales, de zindikat, 2 de syndikatu y 1 de syndikato. “Llamábase así la tienda de productos agrícolas que se encontraba en los bajos del palacio Egino-Mallea, […]. Joan Sindikatura eta ekarri pare bat pentsu-zaku” Elexp Berg. .
Sindikato ta salerosle-etxeetan saltzen diraneri kimika-abonoak deitzen diete. NekIr 19.

2 sindikatu. zindikatu (T-L), sendikatu. (Vb.). Sindicarse. “Syndiquer” T-L. Cf. 1 sindika. Sendikaturik oro elgarrekin jar. HU Zez 209. Sindikatzen dira laborariak laborantzako zerez mintzatzeko eta argitzeko. Gatxitegi Laborantza 221. (Part. en función de sust.).Diruaz bertzalde, sindikatak izan dezazke ontasunak, sindikatuen onetan erabiltzen dituenak. Gatxitegi Laborantza 221.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. sindicato (2) ad. da ad. sindicarse, sindicalizarse
fr iz. syndicat
en iz. (trade) union (Br); (labor) union (Am)
port iz. sindicato

Testuinguruan

Sindikatuek hiriburuetan egin dituzte mobilizazio nagusiak Langileen Nazioarteko Egunean. [Maiatzaren Leheneko manifestazioek kaleak hartu dituzte, Paulo Ostolaza, (berria.eus, 2022-05-01)]