Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:33 pm on 2020/08/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    eragile 

    1 adj./iz. Eragiten duena. Munduak lehen kausa bat galdegiten du, eragile bat eskatzen du. Haren heriotzaren eragile gertatu diren ezbeharrak. Gorputz madarikatu, nire zorigaitz guztien eragilea! Batzorde eragilea. Beharra, eragile handi (esr. zah.). || 2 (Izen soilaren eskuinean). Aipatzen dena eragiten duena. Ik. eragin1 6; negar-eragile. Ipuin irri-eragilea. Gertaera zorrotzak, ateraldi barre-eragileak. || 3 iz. Zerbait eragiten duen pertsona. Euskara batuaren eragilea. Eragile eta bultzatzailea. Dorre haren eragile buruzagia. || 4 iz. Ekonomian, politikan, hezkuntzan edo gizarteko beste alorren batean parte hartze aktiboa eta eragin zuzena duen pertsona, talde edo erakundea. Elkarte feministak gaiari buruzko gogoeta egiteko eskatu zien hainbat gizarte eragileri: herri mugimenduko taldeei, sindikatuei, irakaskuntzako talde eta langileei, kazetariei eta kulturgintzako eragileei. Ardura herritar guztiona da, baina agintari eta eragile politikoek dute erantzukizun gorena. || 5 adj. Eraginkorra, nahi edo espero den ondorioa lortzen duena. Hezueriaren aurkako sendagairik eragileena. Sakramentu Santuetan hain erremedio eragileak utzi zizkizun, zu bekatutik libratzeko. Asmoak ez direla deusetarako ere, eragileak ez badira. ||6 iz. Mat., Log. Eragiketa baten adierazle den ikurra. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    eragile iz.

    [aitzinatzailea]: akuilatzaile, eragingarri, sustatzaile, egingarri Ipar., hotsemaile Ipar., aitzinatzaile g.e., aurreratzaile g.e.    

    [faktorea]: faktore

    eragile izond.    

    [eraginkorra]: akuilatzaile, efikaz, eraginkor, eginkor g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz./izond. impulsor, -a, promotor, -a, promovedor, -a; agente, dinamizador, -a, animador, -a (2) iz./izond. causante, causa, móvil, factor, condicionante, desencadenante; agente (3) iz./izond. inductor, -a, instigador, -a, provocador, -a (4)  iz./izond. (Zuz.) inductor, -a (5) iz. (Log.) (Mat.) operador (6) izond. eficaz, efectivo, -a (7) izond. (Inform.) operativo, -a
    fr (1) iz./izond. causant, -e ; agent, instigateur, -trice ; promoteur, -trice (2) iz. (Log.) (Mat.) opérateur (3) izond. [eraginkor] efficace ; effectif, -ive
    en (1) iz./izond. originator; instigator; promoter (2) iz. (Mat.) operator (3)  izond. effective (4) izond. (Inform.) operating
    port (1) iz./izond. impulsor, promotor; revitalizador (2) causador(a), causante (3) indutor, -a, instigador, -a, provocador, -a

    Testuinguruan

    Erreferente eta eragile handi bat galdu dute euskarak, eta euskal kulturak, eta Euskal Herriak: Joan Mari Torrealdai hil da, 77 urte zituela. Euskal kulturako intelektual handietako bat izan da, eta euskalgintzako ekintzailea. Ia 60 urteko ibili oparoa utzi du. Eta, heriotzaren ondoren ere, zutik jarraituko dute haren altzoan sortutako eta hazitako proiektuek; besteak beste, BERRIAk, Euskaldunon Egunkaria-ren oinordeko egunkari nazionalak. [Intelektual bat Euskal Herriari, G. Goikoetxea (Berria.eus, 2020-08-01)]

     
  • Maite 11:50 pm on 2020/01/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    zardaitu 

    ad. ad. Liraindu.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zardaitu.
    1. (G, L, BN ap. Diccionario Vasco-Español-Francés hiztegiari (1905-1906) dagokio.”>A ; Dv). “Hacerse esbelto” Diccionario Vasco-Español-Francés hiztegiari (1905-1906) dagokio.”>A.
    2. “Cubrirse el cielo de nubes llamadas zardai ” Asp Leiz2. .

    Sinonimoak: ad. g.e.

        [liraindu]: lerdendu, liraindu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da ad. volverse esbelto, -a
    fr da ad. devenir mince
    en da ad. become slender
    port da ad. tornar-se delgado

    Azken urteetan zardaitu egin da Peru. #gaurkohitza

     

    zardaitu (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 8:38 pm on 2019/10/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    bilabide 

    iz. Aurkibidea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bilabide.

    1. (-ll- Lar, Añ). “Prueba, con que se muestra, y convence algo” Lar. “Prueba, en las cuentas” Ib. “Prueba” Añ. Amodijo onen billabide edo . pruebak emoteko denporia eldu zanian emon eutsazan [Jesukristok San Juaneri] ezin da ederraguak. Ag Serm 95.
    2. “Probabilidad” Lar.
    3. “Probabilismo” Lar.
    4. “Registro, guía, índice” Bera. v. aurkibide. Liburu onetan dagozan Irakasteen Billa bidia. Mg CO 297 (CC 257 arkibidea). Billa-bidea. AB AmaE 493. Bilabidea. Azc PB 365. Udal bakotxak bere errikuak diran burdiki gustijentzat idatzizko (liburuzko) billabide bat euki biarko dau. “Registro” . ForuAB97. Anaidiko idaztizartegi, 1.º bilgo, 12 g. billabide, 8 g. zenbaki. Eguzk RIEV 1927, 423n. Billabidia. Altuna 3. Billabidea. Or Tormes 125. Zordunaren ogasunak […] baitu egingo lirake, dagokien balioaz billabidea tajutuaz. “Inventariándose” . EAEg29-5-1937, 1721. Janzki, tresna, gurdi eta abar bere mende izatea, billabide bitartez. Ib. 1-6-1937, 1736. v. tbn. Laux BBa 145. TAg Uzt 317. Or MB 1437. BILABIDEKO (-ll- Lar). “Probable” Lar.

    Sinonimoak:

    [bilabide]: aurkibide

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. guía, índice
    fr iz. guide, sommaire
    en iz. guide, index
    port iz. guia, índice

    Dena azkar aurkitzeko bilabide zehatza egin dugu. #gaurkohitza

    bilabide (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 7:39 pm on 2018/10/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    gozamen 

    iz. Ondasunen bat erabiltzea, haren etekinak eskuratzea. Etxeko jaunak baserria osorik uzten du oinordekoarentzat, baina emazteak bizi deno ondasunen gozamena du. Jabetza hutsa semearentzat gelditzen da; gozamena, berriz, gurasoentzat. Ondasun horietarik bat bere-berea du, eta bestea gozamenezkoa, bizi deno. Noren gozamenezkoak dira lur horiek? (Hiztegi Batua)

    gozamen (c. sg. A; SP (sin trad.), Ht VocGr 376, Lar, Añ, Arch VocGr, Dv, H, Zam Voc), gozomen.

    1. Goce, disfrute (de un bien); usufructo. “Usufructuar, gozamena izan, iduki, euki” Lar. “Gozo” Añ. “Jouissance, possession d’une chose” Dv. “Norbaiti bere onthasunen gozamena uztea, laisser à quelqu’un l’usufruit de ses biens. Gozamena zure, iabetasuna zure anaiaren, la jouissance, les fruits pour vous, la propriété pour votre frère” H. Cf. infra (3).  Tr. Documentado al Norte desde principios del s. XVIII; al Sur se encuentra sólo en Guerrico, EConst y algunos pocos autores del s. XX. Eguiateguy y, al menos una vez, Eguzkitza emplean la forma gozomen. En DFrec hay 4 ejs. de gozamen.  [Mundu huntako gauzen] gozamena milla beldurrez eta griñez bethea dela. Ch I 22, 2. Gida ezazü […] argitarzün eternalaren gozameniala. Mst III 59, 4. Erreginak […] erran zioen: zohazi, sar zaite […] Nabothen mahatstiaren gozamenean. Lg I 361. Fede oneko posesiorik edo gozamenik ezin eduki dezake. Gco II 286 (v. tbn. I 361). Jainkoaren beraren gozamenerat […] dretxo izatea. Dh 241. Erregek eziñ artu dezake iñoren ondasunik […] ez eragotzi beren gozamenik. EConst 59. Dena zen heiena hango [baratzeko] gozamena, / salbu fruitu batena. Zby RIEV 1908, 206. Hel ahal ditian […] bethiereko dohatsütarzünaren gozameniala. Ip Hil 266. [Apez-etxe ebatsien] gozamena urririk zuzenez behar zukenari arranda pagaraz. HU Zez 189. [Jopuak] lurrak lantzen ekin arren, ez euken gozamenik be. Eguzk GizAuz 10. Sail bakotxa erabillanak, orren gozamena baño beste eskubiderik ez eukan. Ib. 10 (131 gozomen). Berebill soillaren gozamena izango dute ortaz. EAEg 14-2-1937, 1062. Jaunari errezatzen / […], zeruko gozamena / izan dezan gero. Uzt Sas 197 (v. tbn. Inza Azalp 42 zeruko gozamena). Paradisuko gozamenaren / jaube zirean jasoak. Ayesta 133. Emazteak bizi deino ondasunen gozamena duelarik. MIH 150. Jabetza hutsa […] semearentzat gelditzen da; gozamena, berriz, gurasoentzat. Ib. 150. v. tbn. Mih 120. AR 31. JesBih 447. Jaur 138. Etxba Ibilt479. Gozomen: Egiat 226. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Sinonimoak: iz.

    [gozatzea]: gozatze (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak).

    es iz. beneficioprovechogananciausufructodisfrute. noren gozamenezkoak dira lur horiek?: ¿para usufructo de quién son esas tierras?
    en iz. usufruct
    pr iz. usufruto

    gozamen (Gaurko hitza, FlickrCC)

     
  • Maite 10:48 pm on 2018/10/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    ahaidetasun 

    iz. Ahaideen arteko lotura. Odol ahaidetasunaEzkon ahaidetasunaLaugarren mailako ahaidetasuna. (Hiztegi Batua)

    ahaidetasun (SP, Urt I 400, Ht VocGr 396, Dv, H, A), aidetasun (V, G, AN-larr-erro ap. A; Mic 8v, Lar, Aq 1133 (AN), Añ), aitasun (Lcc).

    1. Parentesco. “Parentesco” Lcc, Lar y Añ. “Afinidad”, “cognación” Lar y Añ. “Parenté” H. v. ahaidego.  Donzellea, zegati zaoz / enegaz enojadurik, / zurekin ene aitasuna / horrela anzi jakinik?Lazarraga 1142v (tal vez signifique ‘relación’ o similar). Halako suertez lotuko da, non ezpaitu behatuko ez ahaidetasunera, ez adiskidetasunera. SP Gudu 89. Esan degun belaun edo gradu aen bietatik batean aidetasuna debanarekin. OA 79. Fundatuak zeren diren arrazoiñ ederren gaiñean; hala nola ahaidetasunaren, […] gaiñean. He Gudu 110. O amorezko aidetasun, ta adiskidetasun paregabe laztanena! Cb Eg III 381. Ez aidetasun, ez adiskidetasun. Mg CO 88. Aidetasun au da odoletik datorrena. Bada gañera beste aidetasun bat ezkonzatik jaiotzen dana. AA I 560. Dala aidetasunez, dala bere ontasunagatik. Lard 374. Baldin gozatu nahi baduzu ahaidetasuneko zuzenez, eros zazu eta goza. Dv Ruth 4, 4 (Echn aidetasun). Aidetasun andia / daukagu lurrean, / andiagoa baina / Iaunaren aurrean. Azc PB 99. Jesu-Kristoren anaiak garenaz geroz […] errespeta dezagun ahaidetasun saindu hori. Lap 185 (V 82). Bertzei eder bazitzaioten harekilako ahaidetasuna. HU Aurp 100. Ahaidetasunezko atxikimenduak. Ib. 173. Ezkontza orrek sortu oi dituan aidetasun-lokarriak urrutiraiño zabaltzen dira. Vill Jaink161. Bereiziki aipatzen du mandazaia, oso ezaguna omen zuan-ta, eta onekin aidetasunen bat ote zuan ere badiote. Berron Kijote 176. En DFrec hay 5 ejs. de ahaidetasun. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Sinonimoak: iz. 

    [ahaideria]: g.e.ahaidegoahaideriaaskazigosenitarte Bizk., ahaiko g.e.

        [ahaideen arteko lotura]: ahaidegoaskazigohaurridegosenidetzahaurridetasun Ipar., senidetasunBizk., senikera Bizk., ahaiko g.e., bernaje g.e., hurkotasun g.e., egokitasun Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (hed.) parentescorelaciónafinidad
    fr iz. (hed.) affinitéalliance
    en iz. relationship, kinship
    port parentesco, afinidade

    ahaidetasun (Gaurko Hitza, FlickrCC)

     

     

     

     
  • Maite 8:00 pm on 2018/03/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    gezurtero 

    adj. Gezurrak esaten dituena, gezurrez mintzo dena.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    gezurtero (V-gip, G-to-azp), gizurtero (V-gip), gezurter (S), gezurtiero (R-is). Ref.: A (gezurter); Garate 1.a Cont RIEV 1930, 155; Iz To (gezurre), R 400; Elexp Berg (gizurtero).

    Mentiroso. v. gezurtero. gezurtiera (R-is). (Forma de fem.). “Gezurtiéra, mentirosa” Iz R 400.

    Sinonimoak: iz.
    [gezurtero] : e. gezurti, gezurrontzi

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es mentiroso
    fr menteur, -euse
    en liar
    port mentiroso(a)

    “Sudurra hazi zaizu, bada, gezurtero! “, eta barrezka hasten zen mutil laguna besarkatuz. [Egurra Pinotxori, Aritz Gorrotxategi (Alberdania, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    gezurtero (Gaurko htiza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:05 pm on 2018/03/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    hutsune 

    iz. Tarte edo une hutsa. Ik. hutsarte. Harresiak zituen hutsuneetan. Burdinen arteko hutsuneetatik. Bazen jende franko plazan, baina bazterretan hutsuneak nabari ziren.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    hutsune (gral.; Lar, Añ, Dv (V), H (V, G)), hutsgune (B, BN-baig; SP (que cita a Axular), H), utsuna (V-gip), husgune (B; Dv, H (+ u-)), utzune, uskune. Ref.: A (usgune, utsune, utsgune); Lrq (hüts); Elexp Berg (utsuna).

    Tr. Documentado al Sur desde Lizarraga de Elcano, al Norte se encuentra en Axular, J. Etchepare y Mirande. La forma general es (h)utsune, con aspiración inicial en Mirande (Pr 116), Aresti (Tobera 280), Oskillaso (Kurl 199), Lasa y BiblE. Hay utsuna en Apaolaza (102), Garitaonaindia (junto a usgune), Gandiaga (tbn. 199 utsune), Etxebarria, Olea y F. Etxebarria e Insausti; hutsgune en Axular y J. Etchepare (junto a usgune), usgune en Lizarraga de Elcano y Zinkunegi, y utzune en Astarloa (junto a utsune) y en un ejemplo de EE (1882a, 129). En DFrec hay 69 ejs. de (h)utsune, 2 de husgune y 1 de hutsgune.

    1. Hueco; claro, espacio o intervalo vacío. “Hueco”, “cavidad” Lar y Añ. “Calibre del cañón, su hueco” Lar. “Concavidad” Lar. “Terrear, verse la tierra en los sembrados, ereiñean utsuneak agiri” Ib. “Corral en cartapacio, &c., utsunea. Lat. lacuna” Ib. “Cóncavo [=’concavidad’]” Añ. “Creux, concavité” Dv. “1.º seno, en el sentido de concavidad; 2.º trecho vacío, hueco, cavidad” A. “Jente asko zeuan, baiña utsuna batzuk pe agiri zien” Elexp Berg.

    Eztu bazterrik, eztu huts-gunerik, guztia da bethea. Ax 590 (V 379). Obra zimendurik gábe fálsuan edo usgúne duéla parétean, urratu ta eroriko dá. LE Urt ms. 86r (ed. 1846, 242 utsune). Buru azur biribilla da beste azur batzuben batzakuntzia, zeintzuk egiten dabeen utsune edo onzi bat. Mg PAb 85. Beretzat badau bere izena ta besterentzat badau bestiaren izena, barruban agiri dan utsune berariazko baten. CrIc 167. Bere bizilekua zan atx baten leze ta utsune bat. Añ NekeA 235. Ekusten zirala emakumeen bular-inguruan ustai andi batzuek: oekin utsune andia geratzen zan. AA II 120. Beraren barrunpeko uts-uneak egiñeratzen du gela andi baten idurineko artzulo bat. Izt C 66. Moises […] ez begietan illuntasunik, ez ortzetan utsunerik, ezagutu gabe, Eleazar eta Josueren eskuetan il zan. Lard 107. Beronen ondotik eta lelengo esanaren aurrean egiten zan burdiñ okertuekin orma utztaizin bat, utsuna barruko alderutz ebala. R. Murga EE 1895b, 494.

    (s. XX). Gizadi mordozka lodia ikusten zan utsune guztiak beteaz. Ag Kr 221. Elizan orratz batentzako ere utsunerik ezegoen. A Ardi 118. Zabaldu dau asko guda-mutillen arteko utsunia ta beronen erdi-erdijan geratzen dira ollar bijak. Kk Ab I 94. Bultzi (edo trena) eldu baño aurreragotik geltokian etzan arkitzen utsuna aundirik. Garit Usand 45. Geienetan sorkalderuntz dagoana txikiago da ta utsune bat uzten du. Arzdi LEItz 84. Erregebidearen bi bazterrak hesten dituzten zuhatz-lerroen hutsgunetarik, ordoki bat gaitza agertzen zaiku. JE Ber 16. Husguneari esker, bazterrak agertzen dauzkigu etxe txar apal batzu. Ib. 42. Beatz-muturraz noizpait utsunea jotzen badet, senide antzo bedi: maiteki. TAg Y 1933, 21. [Zelula] batzuek badituzte husgune batzu, erran dugun uraz haatik beteak. JE Med 155. Sortaldetik daukan zutikako arria besteak baño laburxeagoa izaten da, eta berorren eta estalkiaren bitartean utsune bat egon oi da. JMB ELG 87s. Mamian utsuneak egiten eta ezurrak nabarmentzen asi zitzaizkion. Etxde AlosT 34. Sutarako indar gutxikoa da. Zuaitz-utsuneetan sartzeko ez da ain txarra. Munita 50. Inguru osoan tellatua dauanez, utsune ortaz zerua agiri da beraren giñoan. Erkiag Arran 135. Azurrak, banan, etsiko dabe / t’emon erraien utsuna. Gand Elorri 168. Illebete astiroen ondoren etorriko ote zera Erigon eta Arrubiaren tartean edatzen dan utsunea betetzeko? Ibiñ Virgil 70. Apala zar bat agiri da, liburuz betea. Tarteka, utsuneak ere ikusten dira ta aietan amalaunak nabarmen. NEtx LBB 103. Uhinak uhinen ondotik / hutsuneak izugarrizko / tarteak idekitzen / oraina eta geroaren / binbitartean. Lasa Poem 107. Utsuneren batzuk baegozan be, dana zan piñu eta piñu. Gerrika 222. Hutsunetako marrazki hauei, hirugarren kaizua, lodiera, eman behar zitzaien. “En hueco”. MEIG IX 137 (en colab. con NEtx).

    v. tbn. EE 1884a, 133. Ldi IL 140. Bilbao IpuiB 222. Basarri 89.

    (G-azp ap. Gketx Loiola; Lar, Añ), utsuna (V-gip ap. Etxba Eib), husgune (Dv, A (que cita a SP)). Agujero, bache. “Hoyo” Lar. “Hoya, hoyo” Añ. “Creux, dépression” Dv. “Bide ortatik utsuna bat dago zaindu biarrekua” Etxba Eib. “Bache. Aizearen utsuneetan, aideplanuek zabu aundiak egiten dituzte” Gketx Loiola.  Bidean eukazan labantasun, traba, utsune ta miñ artzeko arriskoak ikusi zituanean […]. Ag Kr 141. Besteak, besotik eutsiaz, zapidunari ezkerrera edo eskubira eragiten dio, koskarik jo eztezan, utsunietan erori eztedin. Ag G 356. Lurrean zetzaten zutarriak, eta giza-irudiak beren uskuneetan apurtzen ziran. Txill Egan 1956 (2), 25.

    Sinonimoak: iz.

    [hutsa]: Bizk. zah.akats, bekatu, huts, hutsaldi, hutsegin, hutsegite, errezelo Ipar., estakuruIpar., peto Ipar., errakuntza Bizk., falta beh., aitzakia g.e., hutsarte g.e., baia Ipar. g.e., tatxa Heg. g.e., eten Bizk. g.e., petxa Zub. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. hueco, trecho vacío, laguna; interrupción, solución de continuidad; concavidad; [basoan, mendian…] claro
    fr   iz. cavité, concavité, trou
    en  iz. hollow, cavity
    port iz. vazio, vaga, espaço

    Hutsuneak, agerian. Berria. 

     
  • Maite 10:36 pm on 2018/03/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    planto 

    interj. Planto egiten dela adierazteko hitza. Nik, planto; ekin nahi duzuenean. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    planto (V-gip, G-azp). Ref.: Gketx Loiola; Elexp Berg.

    Hacer alto, pararse. Se usa en el juego de cartas, cuando el que las recibe advierte al que las da que no quiere más, que ‘se planta’ en la suma de tantos lograda” Gketx Loiola. “(Interj.). Kartetan ‘ez niri karta gehiago bota’. Nik planto. Ekin nai dozunian” Elexp Berg. Cf. VocNav s.v. planto.

    Sinonimoak: interj.

    [planto] : geldi! (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  interj. voz con que se hace alto o se indica que se para el juego en el juego de las cartas
    fr interj. voix qui s’arrête ou indique que le jeu s’arrête dans le jeu des cartes
    en interj. voice that stops or indicates that the game stops in the game of the cards
    port interj. voz que pára ou indica que o jogo pára no jogo dos cartões

    Nik, planto; ekin nahi duzuenean. (Hiztegi Batua)

    planto (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 8:08 pm on 2018/01/20 Permalink | Reply  

    abandonatu 

    ad. Zuz. Norbaitek, babestu edo zaindu beharko lukeena bertan behera utzi, babesik gabe utzi. Ez dago erromatar legerik haurrak abandonatzen uzten duenik. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    abandonatu (V-gip ap. Elexp Berg; Urt I 17, Hb VocGr 268, VocBN, Gèze, Arch VocGr), abondenatu, abundenatu, abandunatu.

      Abandonar, dejar de lado. “Euskeria geuria da ta abandonatzia izengo litzake negargarrixa” Elexp Berg. v. utzi (2).  Tr. La forma general es abandonatu. Hay abandunatu en Tartas, abondenatu en Xarlem (junto a abandonatu) y abundenatu en ChantP. En DFrec hay 21 ejs. de abandonatu, uno de ellos septentrional.

     Ene Iainkoa, ene Iainkoa, zeren abandonatu nauk? Lç Mt 27, 46 (Echn abandonatu; TB, HeH, Dv, Ur utzi, Hual desanparatu, Ol zapuztu). Ez nazazula othoi abandona neure azkeneko partiadan. Arg DevB 154. Zuzaz abandunatu denak behar baitu peritu. Tt Onsa173. Bañan, Jauna, ez nazazula abandona. Gç 46. Ez nazazuela, ni zuen zerbitzaria, abandona edo ene menera utz. He Gudu 93. Merezi zinduen beraz Jainkoaz abandonatua izatea. Brtc 249. Zure eta zure seme Dibinuaren zerbütxiaren ez jagoiti abandonatzera. Mercy 22. Oh ehiza nahi hüillantü / ene Jinko handia? / Nahi düka abandonatü / Nabarruko jentia?Xarlem 581. Abondenatü gütiala / Orai diat sinhesten. Ib. 999. Abandonatzen ziuzten bere onthasunak, edo pobrei ematen ziuzten. Jaur 202. Ez othoi abandona zure semiak! Etch 656. Ez da herririk hain abandonaturik zeinetan ez baitire aurkhitzen zenbeit arima leial. MarIl 8. Ene Jinkua, zeren abandonatü naizü? UskLiB 42. Baiñan orai zahartua / naduka abandonatua. Gy 261. Denbora da aitzina juaiten, / sekül’ez argitzen, / üdüritzen zait naizüla abundenatzen. ChantP 116. Anima galdu kulparik gabe, / gorputzak abandonatzen… / despeida txarra guretzat dator / ezpagerade mudatzen. Xe 343. Txala bere salletik / abandonatuba. Ud 102. Zure arartekotarzünari hersatü dena izan dela abandonatürik. Ip Hil48. Jokua abandonau ta / orla gelditzeko / etzeukan esperantzia / irabazitzeko. EusJok II 164. Jainkoaz othoi, ez gaitzazula abandona! Lf Murtuts 28. Zeruetako Jaunari oiu egiten zion saminki bakartasun ikaragarri artan abandona etzezan. Etxde JJ 248. Andra txarra zuan baña olan ezingo juat abandonau. SM Zirik 120. Eznaiz itzuliko egundo sekuletan / abandonatu dudan harizti beltzera. Arti MaldanB 195. Bere seme alabez abandonatua. Xa Odol 207.

    v. tbn. EZ Man II 185. CatLav 102 (V 57). Mih 105. CatLan 44. Bordel 198. Txill Let 106.

    Sinonimoak:
    [abandonatu]:  babesgabetu, babes gabe utzi. Ant. babestu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad.  abandonar
    fr du ad.  abandonner
    en  du ad.  h. alde bat(era) utzi,  bertan behera utzi/laga,  utzi to leave [a place];  to give up [one’s job, studies];  to desertto abandon [one’s family]

    port du ad. abandonar

    Abandonatu (The Abandoned Beauty, Navaneeth Kishor)

     

     
  • Maite 9:20 pm on 2018/01/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    zintzur 

    iz. Eztarria. Oilasko hezur bat zintzurrean gelditurik. Eginik urka-bilurra, tinkatuz hartan zintzurra, badoa beste mundura. Hartu zuen neskatxa zintzurretik eta itotzear ipini zuen. Zintzurra erlastu.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    zintzur (G, AN, L-ain, B, BN, S, R; Urt I 30, Lar, Añ, Dv, H; -nz- Volt 83, SP, Ht VocGr 283, Arch VocGr 204, VocBN, VocB), tzintzur (L, BN, Ae, S), zintzurri, tzintzurri (Sal, R-vid), tzuntzur (R-is-uzt; Gèze 334), txintxur (AN; Aq 605 (AN)), txintxurri (AN, R; Añ (AN), Mdg 163), txuntxur (R-uzt, S), zuntzur (L, BN, S; Lecl (-nz-), H), zuntxurri (Aq 5 (R)). Ref.: Bon-Ond 140; VocPir 244; A (txintxur, txintxurri, txuntxur, tzintzur, tzintzurri, tzuntzur, zintzur, zinzur, züntzür); A Apend (tzuntzur); Lh y Lrq (züntzür); ContR 522; Iz R 312; Gte Erd 15, 143, 172 y 310; Izeta BHizt2.
    1. Garganta. “Gorge, gosier” SP. “Zinzurrean iorik hil da, el est mort ayant en la gorge coupé” Ib. “Gargüero”, “garganta” y “esófago, tragadero” Lar. “Gaznate” y “tragadero” Añ. “Gorge, iztarri, tzüntzür” Gèze. “Zintzurraren hantura, enfluve de la gorge. […] Zintzurra urratzeko zorian egitea oihu, nigar, kantu, crier, pleurer, chanter, au risque de se déchirer la gorge” H. “Garganta” A. “Züntzürreko min (S): 1.º en gén.: mal de gorge; 2.º partic.: angine” Lh. “Etzit iragotzen zintzurretik betti (AN-gip), […], zintzurrari behera joan zait (BN-lab), zintzurra behera igorri zuen arnoa (BN-ciz), etzaut zintzurretik behera pasatzen (BN-arb)” Gte Erd 310. “Zintzurra erlastu zait (B, S), […] zintzurra erkastu zit (BN-arb), […] au eztarria dauket zintzurrin (AN-5vill), […] zintzurra itxia dut (G-nav), […] zintzurrian marranta dut (B), […] marrantua daukat zintzurra (AN-5vill), […] zintzurrean min düt (S), […], züntzürra karrakatu (S)” Ib. 172. “Zintzurra zukatia dut (BN-arb), zintzurra idortua daukat (AN-5vill), zintzürra idor düt (S)” Ib. 15. “Zintzurreko minez nago. […] Zintzur ona dauke” Izeta BHizt2. Cf. VocNav s.v. zinzurra, chinchur, chinchurri y chindurri. v. eztarri.

    Sinonimoak:
    [zintzur]eztarri (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. garganta
    fr iz. gorge, gosier
    en iz. [eztarria] throat
    port iz. garganta

    Pertsianapetik burua atera orduko akordatu da Maria Antonietari zintzurra moztu ziotenekoaz (Zaldi urdina, Miren Amuriza. Argazkia: rocky sun)

     
  • Maite 8:05 pm on 2017/12/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    donkitu 

    ad. Eskaini.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    donkitu (Lar, Lh).

    Dedicar, consagrar” Lar. “Consacré” Lh. Nola lehenbizikorik Jainkoa hasi den begi onez behatzen Jentilei idekitzeko hetarik yendaia bat haren izenari donkitua. TB Act 15, 14.

    Dedicar. Goitiko Konseju Justiziakoaren Ministroari donkitua. EConst 3. Donkitua izan zan Bilboko Euskalerriako Alkartadeari 1881an. AB AmaE 15. Donkituba Españari (RArt, 1884). JFlor. Txarra bada ere ona nun duben, beorri donkitzen diotana. Alz STFer 111. Daduzkan orriak / Dizkate donkitutzen / Bere… egilliak. Moc Damu 3. Batzarreari donkitu zion itz atsegingarriekatik. RIEV 1907, 325. Naro donkitzen dio ur garbia / nai duenari. Arruti in Onaind MEOE 817. Donkitzen dio egilleak. Ill Testim 2.

    Sinonimoak: ad. zah.

        [eskaini]: dedikatu, eskaini, opa izan, opatu, opetsi Bizk., eskentu Zub., ohereskatu Zub., ohoreskatu Zub., opaldu neol., agindu zah., ofreitu Ipar. beh., ofrezitu Heg. beh., brindatu Heg. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es dedicar, consagrar
    fr dédier
    en to dedicate
    port dedicar, consagrar

    Gaurko lehenengo topa zuei donkitua!

    donkitu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 8:27 pm on 2017/12/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    txolindu 

    iz. txolindu, txolin/txolindu, txolintzen 1 da/du ad. Pixka bat mozkortu. Ik. berdoztu. Hiru egunean edan eta edan egingo bazenute ere, ez zinatekete txolindu ere egingo. 2 da/du ad. Txolin bihurtu. Egun hauetan txolinduta dabil. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txolindu (V-ger-ple-m ap. A).

    “Ponerse alegrillo, aligerarse de cascos. Orren barrua ondo barru txikia da beintzat, titarakada bat ardao zuri edanezkero ortxe dago ori txolinduta, iñok isildu ezin dabela” A. Edan, gazteak, txolindu artean. Azc PB 92. Iru egun osotan ekiñalian edan eta edan baziñardube bere, etziñatekeze txolinddu be egingo. Otx 111.

    Sinonimoak: ad.
    [txolindu] : mozkortu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. [edariaren ondorioz] ponerse alegrillo, -a, achispar(se) (2) da ad. volverse frívola/casquivana/vanidosa
    fr da/du ad. (se) griser
    en da/du ad. to become tipsy/merry
    port vpr fig & fam alegrar-se, ficar calibrado(a)

    Patxaran gehiago edaten badut, txolindu egingo naiz. (Elhuyar Hiztegia)

    txolindu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:53 pm on 2017/12/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    oldartu 

    ad. oldartu, oldar/oldartu, oldartzen da/zaio ad. Oldarrean abiatu; oldarrean eraso. Eta hona, urdalde hura guztia oldartu zen gainetik behera itsasora. Lurrari uhin zabalak azkar oldartzen zaizkio. Irrintziaz gudura oldartzen. Oldartzen dira elkarrengana bi idi bezala. Otsoa bildotsari oldartu zitzaion. Txakur batzuk bezala oldartu zitzaizkidan. Baina inork ezagutzen ez duen egiak ez dio inori eskubiderik ematen, nabari den egiantzaren kontra oldar dadin. Elizako ez den liburu bakanen bat begiz jotzen dugunean, lasterka bizian oldartzen gatzaizkiola. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad.

        [atakatu]: eraso, eraso egin, esetsi, jazarri Ipar., akometatu zah., atakatu zah., erazarri Ipar. g.e., atomatu Bizk. g.e., erauntsi Ipar. zah., jauki Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da ad./ zaio ad. acometer, embestir, arremeter, lanzarse, precipitarse (2) da ad./ zaio ad. atacar, acometer, arremeter, asaltar, agredir (3) da ad./ zaio ad. rebelarse
    fr (1) da ad./ zaio ad. s’élancer, se jeter, foncer sur (2) da ad./ zaio ad. attaquer, assaillir ; charger (3) da ad./ zaio ad. faire face, affronter
    en (1) da ad./ zaio ad. to throw oneself, to hurl oneself (at/against) (2) da ad./ zaio ad. to attack (3) da ad./ zaio ad. to rebel
    port (1) da ad./ zaio ad. acometer, investir (2) da ad./ zaio ad. atacar, acometer, arremeter, assaltar (3) da ad./ zaio ad. rebelar-se

    Mossoak oldartu egin zaizkie Lleidako museoaren aurrean bildutakoei  (Berria.eus, 2017-12-11)]

    oldartu (Argazkia: Adria Ropero/EFE)

     
  • Maite 8:34 pm on 2017/12/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    sormen 

    iz. Sortzeko ahalmena, buru lanak sortzekoa bereziki. Gai baten aberastasunak sormena uxatu eta ahuldu egiten du. Hitzak asmatzeko sormena ernatuz. Sormena agortu zitzaiolako. Sormen handiko idazlea. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    sormen.

    1. Creación, producto. Onetxegatik izan dute ain arrera bikaiña Elizanbururen olerkiak euskaldunetan, euskal-jario garbikoak diralako, euskal-arnasaren sormen. Etxde 16 Seme 30. Ar zazu nere sormen txiki au eta erabil ezazu nai dezun eran eta aldiz. NEtx Nola 3. Ostiral illun nabarra eldu, / itz egiteko baimena, / irriparraren sormena. Zendoia 178. Gai baten beratasunak sormena uxatu eta ahuldu egiten du. “Concepción”. MEIG IX 116 (en colab. con NEtx). Eskultorearen sormenak bere oinarrian duen etsaikeri ugaria adierazteko. “Creación”. Ib. 116.

    2. Inventiva. Prest zeuden […] zor berriak ere egiteko mailebu bitartez, beharraren beharrez eta hoberik asmatzeko sormena ernatzeko modurik aurkitzen ez zenean behinik behin. MEIG V 100.

    Sinonimoak: iz.
    [sormen]: kreamen (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. creatividad, capacidad para crear
    fr iz. créativité, faculté d’engendrer
    en iz. creativity
    port iz. criatividade

    52. edizioa hasi DA! Ondo etorri Sormenaren Lurraldera!

    #52DA #DurangokoAzoka

    sormen (Kartela: Durangoko Azoka)

     
  • Maite 10:49 pm on 2017/10/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    ahozabal 

    adj. ahozabal, aho-zabal 1 adj. Aho zabala duena. Onil ahozabala. Infernuko leize-zulo ahozabala. 2 adj. Behar baino gehiago eta zuhurtziarik gabe hitz egiten duena. Ikusten duzunean ezen pertsona bat dela erasle handi, aho-zabal eta salati, ez diozu halakoari sekreturik fidatzen. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: izond.

        [aho-handia]: ahobero, aho-handi, ahohandi, aho-bero, aho-zabal (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. que tiene la boca grande; hablador, -a, bocazas, charlatán
    fr izond. imprudent, -e de langage, grande gueule
    en izond. boastful; talkative
    port izond. língua de trapo, (que habla mucho) conversador, -a

    Ikusten duzunean ezen pertsona bat dela erasle handi, aho-zabal eta salati, ez diozu halakoari sekreturik fidatzen. (Hiztegi Batua)

    ahozabal (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 8:42 pm on 2017/07/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    tristezia 

    iz. Tristura, triste dagoenaren egoera (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa) || iz. Tristura. Munduko loriak beti du tristezia lagun. Begietan ezagun da pertsonen tristezia.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    tristezia (BN-arb, S; Volt 7, SP, Urt II 95, VocBN, Gèze, Dv, H), tristeza (Lar, Añ, H), tristizia (H), trixtezia, trixteza. Ref.: Lrq; Gte Erd 254. Tr. En la tradición meridional se documenta la forma tristeza (Samper trixteza) y en la septentrional domina tristezia, aunque a partir de mediados del s. XIX tbn. aparece trixtezia. Hay además tristizia en Leiçarraga y Eguiateguy.

    1. Tristeza. “Tristeziak hartu du (BN-arb)” Gte Erd 254.

    2. Desgracia. Natüraren beharrünen pian izatia egiazki miseria bat da eta tristezia bat persona debot baten. Mst I 22, 2

    Sinonimoak: iz.
    [tristura] : tristura, goibelaldi, goibeldura, goibeltasun, ilunaldi, malenkonia. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es tristeza, pena, añoranza, angustia, melancolía
    fr chagrin, mélancolie, tristesse
    en sadness, misery, melancholy, sorrow
    port tristeza, melancolia, infelicidade

    Zoritxarrez, tristeziak hartu gaitu.

    tristezia (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:30 am on 2016/12/28 Permalink | Reply  

    Hautatu #GaurkoHitza2016 

    Iritsi da 2016ko #gaurkohitza hautatzeko txanda. Zein duzu gustukoen ondorengoetatik? Hautagaiak hilabetez hilabete sare ezberdinetan gehien zabaldu diren hitzak dira.  Urtarrilean, adibidez, “zur” hitza izan zen hedatuena; otsailean, aldiz, irusako… Egin klik ikonoaren gainean, hitz bakoitzari buruz gehiago jakiteko.

     

     

    Orain hitzak garbi dituzula, zein duzu gustukoen? Bozkatu #GaurkoHitza2016! Urteko azken egunean, gaueko 12:00etan itxiko da bozketa. Animatu eta egin klik!

     
  • Maite 12:25 am on 2016/11/23 Permalink | Reply  

    Gaurko hitzaren 8. urteurrena: idatzi txio bat! 

    Gaurko hitza duela 8 urte jaio zen eta, behar bezala ospatzeko, #gaurkohitza8 hitz-traola erabiliz, txio bat idaztera gonbidatu nahi zaituztet. Aurten, ikusiko duzuen bezala, eskari erraz-erraz batekin natorkizue. Animatuko zarete parte hartzera, ezta? 🙂

    Hauxe da egin beharrekoa:

    Idatzi txio bat gustuko duzun hitz batekin eta ipini hitza esaldi batean. Hau da, eman hitza eta esaldia. Adibidez:
     

     
    Nahi izanez gero, txioarekin batera irudia eman (aplikazio hau erabi dezakezue):
     

     

    Twitterren konturik ez baduzue, hemen ere utz dezakezue. Egin klik eta idatzi zure izena, hitza eta esaldia.

     
    Ba, hauxe da guztia! Erraza, ezta? Zuen hitzen eta esaldien zain geratzen naiz! Mila esker parte hartzeagatik!

     
  • Maite 11:54 pm on 2016/10/13 Permalink | Reply  

    dramagile 

    iz. Dramak ontzen dituen idazlea. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.
    [dramagile] : antzerkigile (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. dramaturgo, -a; autor dramático
    fr iz. dramaturge, auteur dramatique
    en iz. dramatist, playwright
    port iz. Teat dramaturgo m, -a

    Nolan-ek, astirik ez eta, ezin izan zituen goitik beheraino asmatu hilketa anitzaren inguruko gorabeherak; beste dramagile bat plagiatu behar izan zuen, William Shakespeare ingeles arerioa, hain zuzen.  [Ipuin hautatuak, Jorge Luis Borges / Juan Garzia (Ibaizabal, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    dramagile (Gaurko hitza, Public Domain)

     
  • Maite 11:05 pm on 2016/07/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    atunburu 

    izond. Ergela.

    Sinonimoak: izond.
    [ergela] : ergel, tentel, lelo, txepel, babo, memelo, inozo, tonto 

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (irain-hitza) lelo/a, bobalicón/na
    fr sot, sotte, léger, -ère ; niais, -e ; stupide
    en stupid, foolish, silly
    port leso(a), bobão(ona)

    Eta tiro hotsen imitazioak egiten zituen, ardotara jausten zen atunburu hark. [Kolosala izango da, Joseba Sarrionandia (Txalaparta, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    atunburu (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 1:11 pm on 2016/05/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    demontre 

      iz. 1. (Ipar.) Deabruari ematen zaion izena. 2. Harridura, haserrea, etab. adierazteko hitza. Ze demontre! (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: interj. beh.

        [arraio]: arraie, arraietan, arraio, arraiopola, arraiotan, arrano, arranopola, futxo Ipar., arrane g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Ipar.) demonio (2) izond. (lgart.) del demonio, demonio (de) (3) interj. (lgart.) (-a mugatzailea har dezake; galdetzailearen ondoan erabil daiteke: zer, nor, non, nora, nola…) ¡demontre(s)!, ¡diantre(s)!, ¡demonio(s)!
    fr interj. (lgart.) diable, mince
    en interj. (lgart.) damn, hell
    port excl diacho!, diabo!

    Baina, zer demontre dabilkizu buruan? [Desio izeneko tranbia, Tennessee Williams / Xabier Paya (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    demontre, #27hizki27argazki (FlickrCC, Dabid Martinez)

     

    Ikusi “demontre” hitza Dabid Martinezen #27hizki27irudi egitasmoaren blogean.

     
  • Maite 9:24 am on 2016/05/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    collage 

    (fr.ezko hitza). iz. Konposizio (plastiko, musikal, literario) bat egiteko prozedura, jatorri desberdineko elementuak elkartu eta osotasun bat sortzean datzana. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Art.) collage
    fr iz. (Art.) collage
    en iz. (Art.) collage
    port iz. (Art.) colagem

    Koadernotxoan marrazki batzuk egin ditut, halamoduzko etxeorratzak eta collage bat Prusiarraren poxpoloekin. [Piano gainean gosaltzen, Harkaitz Cano (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    collage, #27hizki27argazki (FlickrCC, Dabid Martinez)

     

    Ikusi “collage” hitza Dabid Martinezen #27hizki27irudi egitasmoaren blogean.

     
  • Maite 1:36 pm on 2016/05/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    argazki 

    iz. (neol.) Fotografiaren bidez lortutako irudia. • argazkidenda. Argazkiak errebelatu eta argazkien inguruko materiala saltzen den denda. || argazki-oin. Argitalpen bateko argazki baten osagarri, gehienetan haren oinean, idazten den azalpen-testua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:iz.

        [erretratua]: foto, fotografia, potret Ipar., erretratu Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. fotografía [imagen]
    fr iz. photographie ; portrait
    en iz. photograph, photo; exposure
    port iz. fotografia

    Baziren lehen planoak eta urrutikoak, baziren argazki difuminatuak, desfokatuak, Fotomaton enpresetatik ebatsiak edo diru bereiziekin ilegalki erosiak, argazki atera berriak eta baita bi hamarkada lehenago ateratakoak ere. [Pasaia blues, Harkaitz Cano (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    argazki (Dabid Martinez, #27hizki27argazki)

     
  • Maite 9:00 pm on 2016/01/01 Permalink | Reply  

    Gaurko hitza 2015 ‘aurri’ da! 

    Gaurko hitza 2015… ‘aurri’ da! Aurrekoan esan nuen bezala, 2015ean sareetan gehien hedatu zen #gaurkohitza ‘aurri‘ izan zen. Eta horixe bera izan da bozkatuena ere. Hementxe ikus dezakezue bozketaren emaitza. Esker mila bozketan parte hartu duzuenoi!

    Eta zer da ‘aurri’?

    Harluxet Hiztegi Entzikopedikoan irakur dezakegunez:

    iz. 1. Teilatua eta kanpoko lau hormak baino ez dituen barne-zatiketarik gabeko etxea. 2. ERAIK. (pl.) Eraikin bat edo multzo bat osorik edo zatika lurrera erori ondorengo gerakinak. Atenasko Partenon-en aurriakAURRI IZAN. (Z) 1. Baliabidez urria izan. Aurri dituk etxe horretan. 2. Osasunez ahul egon. || AURRI-ZORIAN EGON. Eraikin bat lurrera erortzeko arriskuan egon.

    Jon Altzaren bidez ezagutu genuen hitza eta jakin genuen Izaki Gardenak taldearen disko berrian azaltzen dela.

    aurri (Gaurko hitza, CC)


    Amaitzeko, gogorarazi, 12 hitz hauen artean hautua egiteko aukera zegoela: aurri, blogari, meme, alamartxo, errime, altzo, mist, odolustu, troiar, argi-txakur, karel eta anei.

    Egin klik irudi bakoitzaren gainean, hitz horiei buruz gehiago jakiteko:

     
  • Maite 9:27 am on 2015/12/26 Permalink | Reply  

    Gaurko hitza: hautatu 2015eko hitza! 

    Atzo Fundéuren egitasmo baten berri izan nuen. Antza denez, 2015eko hitza hautatu nahian dabiltza eta, adituek erabakia hartu bitartean, jendeak hautagaien artean gustukoena bozkatzeko aukera du. Neure artean pentsatu nuen: “7 urte gaurko hitzarekin bueltaka, eta nola ez zait antzeko zerbait egitea bururatu?”

    2015ean ez dira gutxi izan Gaurko hitzaren erakusleihoan ikusgai/irakurgai ipini ditugun hitzak, ezta? Bada, ez naiz ni datuen analisiaren ur sakonetan murgiltzea gustuko duen horietakoa; halere,  jakin-goseak jota, aurten sareetan gehien barreiatu direnak zeintzuk izan diren kuxkuxean ibili naiz. Ezetz asmatu zein izan den zabalduena? Lasai! Galdera erretorikoa da. Nik emango dizuet erantzuna: aurri izan da. Polita!

    Aurtengo hitzak banan-banan ikusi ondoren, hementxe dituzue 12 hitz hedatuenak (‘share’ botoian zenbaki altuena dutenak): aurri, blogari, meme, alamartxo, errime, altzo, mist, odolustu, troiar, argi-txakur, karel, anei.
     

    Ezagutu hitz hauen esanahia

    Egin klik irudi bakoitzaren gainean, hitz horri buruz gehiago jakiteko:

     

    Bozkatu zure gustukoena:

    Zein duzu gustukoen? Egin klik eta hautatu zure hitza. Abenduaren 31n, gaueko 12:00etan, itxiko dugu bozketa eta urtarrilaren 1ean, urte berriarekin batera, jakingo dugu zein izan den garailea.

     
  • Maite 11:23 pm on 2015/11/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    aski 

    1. zenbtz. zehaztgb. Izenaren zenbatzaile gisa, hura zerbaiterako gutxienekoa, nahikoa denaren adierazlea. Bazen arrazoi aski bide bihurri haiek alde batera uzteko. Aski etxe handia zen guk erosi genuena. 2. adb. Izenondo edo adberbioa mugatuz, haren maila nabarmenaren adierazlea. Aski ezaguna da gizon hori. 3. adb. Aditzaren osagarri, nahikotasunaren zein neurri handiaren adierazlea. Hurbildu zen, baina ez aski. Horretan aski aurreratu dugu. • ASKI IRITZI. Nahikotzat jo, askietsi. || ASKITAN. Aski aldiz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:adond.

        [nahiko]: franko, nahiko, nahikorik, samar, xamar adkor., abasto beh., duin g.e., asko zah., bastante Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) zenbtz. zehaztgb. (izenaren ondoren edo, usuago, aurrean; aurrean dela, -ik atzizkia har dezake) bastante(s); suficiente (2) adb. bastante, suficientemente (3) adb. bastante, (lo) suficiente
    fr (1) zenbtz. zehaztgb. assez, suffisamment (2) adb. suffisamment
    en (1) zenbtz. zehaztgb. enough, sufficient (2) adb. quite, enough (3) adb. enough
    port (1) adj. bastante (2) adv. bastante

    Entzun:

    Aski da! Emakumeen kontrako biolentziaren aurrean, tolerantziarik ez!

    Gaurko hitza, CC

     
  • Maite 12:44 pm on 2015/05/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    pauma 

    iz. ZOOL. Meleagridoen familiako hegazti galiformea. Arrak kolore urdineko ozelo handi banaz apainduta dauden isats gaineko luma luzeak dauzka eta araldian zabaldu eta emeari erakusten dizkio. Arrek zein emeek, burua luma-koroa txiki batez apaindua dute. Jatorriz India eta Sri Lankakoa da (Pavus cristatus). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [hegazterrena]: hegazterren (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Zool.) pavo real, pavón (Pavo cristatus)
    fr (Zool.) paon
    en peacock
    port pavão

    Goi aldean borla lodi batzuk haizeak jo eta paumaren isatsaren antzera geratzen ziren zabalik. [Mikel Strogoff, Jules Verne/Karlos Zabala (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    pauma (Antonio Tajuelo, FlickrCC)

     
  • Maite 5:19 pm on 2015/03/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    mutirikeria 

    iz. Mutiritasun gaitzesgarria; mutiriari dagokion egintza. (Egungo Euskararen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) desvergüenza, atrevimiento, impertinencia
    fr hardiesse, audace, violence, impertinence
    en boldness, impertinence
    port desvergonha, atrevimento, audácia, ousadia

     

    Eguraldi aurreikuspenek lainoa iragarri ziguten arren, erruz salduko ziren honezkero betaurreko bereziak, Europako Batzordearen zigilu ofiziala izanik, bekatua aseptikoki egitea ahalbidetuko diguten horiek. Euro eskas batzuk eta mutirikeria etsenplu. Merezi duelakoan.  [Itzala, Garbine Ubeda (Bira, 2015-03-20)] (Berria.eus)

    mutirikeria (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 6:47 am on 2015/03/12 Permalink | Reply  

    enkante 

    iz. Jendaurreko salmentamota, gehien eskaintzen duenari salgaia ematen zaiona. Enkantean jarri. Enkantean saldu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [jendaurreko salmenta mota]: erremate, antxera Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es subasta
    fr vente aux enchères
    en auction
    port leilão

    Entzun:

    XX. mendea amaitzear zegoela, supermerkatu baten antza zuen honek guztiak, bankuak prezioak beheratzen ari zirela, enkante batean bezala, bezeroak harrapatu nahian. [XX. mendearen argi-itzalak, Pello Salaburu (Alberdania, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    enkante (De Rerum Natura, @zaldieroa)

     
  • Maite 6:04 pm on 2015/03/08 Permalink | Reply  

    emazte 

    iz. 1. Ezkondurik dagoen emakumea bere ezkontidearekiko. 2. (Ipar.) Emakumea. Emazte alarguna(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [emakumea]: Ipar./Naf.andreemakumeemakumezkoandrakume Bizk., andrazko Bizk., emazteki L-BN,gizalaba g.e., madama g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es mujer

    fr femme

    en woman

    pr mulher

    EMAZTEEN FABORE

    Andren gaiz erraile orok bear luke pensatu
    Bera eta bertze oro nontik ginaden sorthu
    Ama emazte luien ala ez nahi nuke galdatu
    Amagatik andre oro behar luke goratu

    Gizonaren probexuko emaztia bethi da
    Oro behin haietarik sortzen gira mundura
    Sorthu eta hil ginate hark haz ezpaginiza
    Haziz gero egun oroz behar haren aiuta.

    Emazterik ezten lekuian eztakusat plazerik
    Ez gizona ez exia behinere tsahurik
    Exian den gauza oro gaizki erreglaturik
    Parabizuian nahi enuke emazterik ezpaliz.

    Bertuteak behar luke gizonetan handiago
    Emaztetan nik dakusat hongiz ere gehiago
    Mila gizon gazxtorik da emazte batendako
    Gizon baten mila andre bere fedean dago.

    Nik eztanzut emaztiak borxaturik gizona
    Bana bera zoraturik andriari darraika
    Zenbait andre hel baledi oneriztez hargana
    Zein gizonek andriari emaiten du ogena.

    Emazterik ezten lekuian eztakusat plazerik
    Ez gizona ez exia behinere tsahurik
    Exian den gauza oro gaizki erreglaturik
    Parabizuian nahi enuke emazterik ezpaliz.

    Munduian ezta gauzarik hain eder ez plazentik
    Nola emaztia gizonaren petik buluzkorririk
    Beso biak zabaldurik dago errendaturik
    Gizonorrek dagiela hartzaz nahi duienik.

    Emazterik ezten lekuian eztakusat plazerik
    Ez gizona ez exia behinere tsahurik
    Exian den gauza oro gaizki erreglaturik
    Parabizuian nahi enuke emazterik ezpaliz.

    [Emazteen fabore, Linguae Vasconum Primitiae, Bernard Etxepare (1545)]

    Emazte (Eric Montfort, Flickr)

     
  • Maite 6:48 pm on 2015/03/07 Permalink | Reply  

    wiki 

    iz. Wikia web aplikazio mota bat da, erabiltzaileei lankidetzan edukiak gehitzeko, aldatzeko edo ezabatzeko aukera ematen diena. Markaketa lengoaia sinplifikatua edo testu aberastuaren editore bat erabiliz idatzi ohi da testua. Bloga bezala, edukia kudeatzeko sistema bat da; baina wiki batean —blogetan eta halako gainerako sistema gehienetan ez bezala— jabe edo buruzagi zehatzik gabe sortzen da edukia, eta wikiek ez dute egitura inplizitu askorik, baizik eta erabiltzaileen beharren gorabeheran sortuz doa egitura. Izena hawaierazko wikiwiki adberbiotik dator («laster», «bizkor» esan nahi du) eta [ˈwikli] edo [ˈviki] ahoskatzen da. (Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Wikipedia):

    es wiki
    fr wiki
    en wiki
    port wiki

    Wiki web-gune ezagunena Wikipedia da.

    Ward Cunningham, wiki softwarearen sortzailea (Carrigg photography for the Wikimedia Foundation)

    Ward Cunningham, wiki softwarearen sortzailea (Carrigg photography for the Wikimedia Foundation)

     
  • Maite 2:09 pm on 2013/11/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    Ospatu gurekin Gaurko Hitzaren 5. urteurrena 

    Datorren larunbatean, hilak 23, txoko honek 5 urte beteko ditu. Hitzak ikusi, topatu, aurkitu, jaso, hartu, mailegatu, oparitu, azaldu, ezagutarazi… Hitzak bizi! Horrela, egunez egun. Horrela, egunero. Horrela, 5 urte. Bada, nik uste dut honek merezi duela ospakizun txiki bat, ezta? Gurekin ospatzeko prest? Parte hartzea oso erraza da. Hauxe da egin beharrekoa:

    • Idatzi esan nahi duzun hori zure gorputzaren edozein ataletan.
    • Argazkia atera (nahi duzun moduan bidali edo nahi duzun tokira igo: Twitter, Instagram, Argazkiak.org, Flickr…)
    • Partekatu argazkia Twitter bidez, #gaurkohitza5 traola erabiliz. Ez ahaztu traola!!! Erantzunetan ere utz dezakezu argazkiaren helbidea.

    Pinterest batean bilduko ditugu jasotako argazki guztiak, eta parte-hartzaile guztien artean opariak zozketatuko ditugu datorren igandeko Euskadi Irratiko Amaraunako blogarien tartean. Ea, ba! AZALERATU ZURE HITZA! Esan (eta erakutsi) barruan gordeta duzun hori…

     

    Mila esker Adakiko guztiei, bereziki Andoniri, bere ideia guztiengatik eta eskua bakarrik ez, besoa ere uzteagatik. 🙂

     
    • Josu Ibarretxe 1:04 am on 2013/11/19 Permalink

      #gaurkohitza5 Nire proposamena Irol da. Lehenengo esanahia: zabortegia bit.ly/I1Ntrt
      Bigarren esanahia: komuna bit.ly/184qwji

  • Maite 8:25 am on 2013/03/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    urretxindor 

    iz. ZOOL. Muszikapidoen familiako hegazti paseriformea, 16 cm-rainokoa eta lumaje arre-grisaxka, gorputz liraina eta moko zuzen eta fina duena. Intsektiboroa da, eskualde mediterranearrean bizi da eta kantari ona da (Luscinia megarhynchos). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     

     
  • Maite 11:00 am on 2012/12/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    bejon 

    (atzetik dei- (dai-) + pertsona-marka + -(e)la daramala). Norbaiti, zerbait onuragarri gerta dakiolako desira edo onespena adierazteko esapidea (bejondeizula, bejondeizuela, bejondeiola, bejondeiela, bejondeigula). Bejondeizuela, jaiak ongi antolatzen iaioak zarete! Bejondeiola, jakintzaren alde gure artean egingo duen lan baliotsuagatik.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Aldaerak: iz.
    bejon, abeajon, abiajon, abeon, beajon (Aq 194), beajun, beion, bejaun, bejuan, biajon, bion. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es enhorabuena, felicidades; qué suerte, que aproveche
    fr félicitations; bon appétit!
    en congratulations; how lucky!, enjoy your food!
    port parabéns; que sorte, bom apetite!

    Mila esker eta… bejondeizuela!

     
  • Maite 9:54 am on 2012/10/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    zerrazoi 

    Eguraldi oso lainotua; laino itxia.

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    zerrazoi, zarrazoi (V-ger), sarrasoin, sarrazoin.

    Día nublado, cerrado; (tiempo) muy nublado. Edo dela gabaz edo dela denbora sarrasoin batekin. “Sarrazon”. INav 23 (v. en la misma pág. otro ej. de denbora sarrasoin batekin). Etzaitezela hurbil gabas edo sarrasoinarekin. Ib. 87 (v. tbn. en la misma pág. y 81 sarrazoinarekin). Urrengo egunean argi agertu zan zerua. Bezperako zarrazoia askatu egin da. Berriat Bermeo 390.

    Sinonimoak: ad. g.e.
    [laino itxia] gandu, murmoi (Labayru Ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Labayru ikastegia):

    es niebla cerrada
    fr brouillard
    en pea-souper
    port névoa espessa

    Gaur zarrazoia dago eta kontuz ibili bidean. (Labayru Ikastegia)

    zerrazoi (FlickrCC, subcomandanta)

     
  • Maite 8:02 am on 2012/09/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    haize(-)errota 

    iz. Haizeak eraginda dabilen errota(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:iz.
    [haize-eihera]
    haize-eihera (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es molino de viento
    fr moulin à vent
    en windmill
    port moinho de vento

    Eroa ote da ba; batekoz beste hartzen ditu gauzak gehien-gehienean, zuria beltzatzat eta beltza zuritzat, halako hartan haize-errotak erraldoitzat hartu zituenean bezala, eta fraideen mandoak dromedariotzat, eta ahari-taldeak etsaien gudarostetzat, eta beste hamaika gauza tankera honetan; horrela bada, ez da oso zaila izango, nik aurreneko aurkitzen dudan neska nekazaria Dulzinea dela sinistaraztea; eta, sinisten ez badu, zin egingo […] [On Kixote Mantxako, Miguel de Cervantes / Patxi Ezkiaga (Erein, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    haize-errota (FlickrCC, bontxi)

     
  • Maite 4:12 pm on 2012/09/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    lanputs 

    izond. (Ipar.) Kamutsa, zorroztasunik gabekoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Ipar.
    [kamutsa]
    kamuts, makets, akets g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) desafilado, -a; obtuso, -a; romo, -a (2) necio, -a; obtuso, -a
    fr emoussé
    en (1) blunt (2) dull
    port (1) rombo(a) (2) torpe, obtuso(a).

    1. “Desafilado” A. “Otro [cuchillo] que corta poco, laputs” ZMoso 66. Ihabaliaren ezpatak punta motz, ahoa lanputs. O Pr 274. Hen espiritiak hain sortha eta lanpüts gerthatzen baitira. Bp II 5. Ala beita gizonaren bihotza lanphüts eta gogor. Mst I 23, 1 (SP tontoa, Ch sentimendu gabeak, Ol soraio).] (Orotariko Euskal Hiztegia)

    2. “(S), hombre tosco” A. Gizun bürü handi hurak ez balira diren bezain lanphüts, hantürik jarriren ziren gük izkiribatü dügüna irakurtiarekin. Eskual 20-6-1913, 4. (Orotariko Euskal Hiztegia)

     
  • Maite 5:33 pm on 2012/06/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    erantzukizun 

    iz. Norberaren edo norberaren ardurapekoen ekintzen erantzule izatea. Erantzukizun handiko lana da  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [erantzunbeharra]
    erantzunbehar, kargu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es responsabilidad
    fr respect, responsabilité
    en (1) responsibility; responsiveness (2) liability
    port responsabilidade

    Somos la memoria que tenemos y la responsabilidad que asumimos, sin memoria no existimos y sin responsabilidad quizá no merezcamos existir. [Cuadernos de Lanzarote, José Saramago] (Wikiquote)

    Dugun oroimena gara; eta hartzen dugun ardura. Oroimenik gabe ez gara; eta ardurarik gabe ez dugu, akaso, izatea merezi. [Cuadernos de Lanzarote, José Saramago/Josu Lezameta]

    Dugun oroimena eta nork bere gain hartzen duen ardura gara, oroimenik gabe ez gara eta ardurarik ezean agian ez dugu izaterik merezi. [Cuadernos de Lanzarote, José Saramago/Iñigo Susperregi]

    Dugun oroimena gara, eta onartzen dugun erantzukizuna gara; oroimenik gabe ez baikara ezer eta erantzukizunik gabe menturaz ez baitugu izatea merezi. [Cuadernos de Lanzarote, José Saramago/Ricardo Gómez]

    Memoria gara, eta hartzen ditugun ardurak gara; memoriarik gabe, ez gara; ardurarik gabe, izaterik ez dugu merezi beharbada. [Cuadernos de Lanzarote, José Saramago/Luistxo Fernández]

     

    Saramago (Wikimedia Creative Commons Attribution 2.0 Generic license)

     
  • Maite 9:30 am on 2012/06/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    krabelin 

    iz. BOT. 1. Kariofilazeoen familiako eta Dianthus generoko landare belarkaren izen arrunta. Hosto estu eta aurkakoak eta usain gozoko lore ikusgarriak dituzte. Zenbait espezie apaingarritarako landatzen da. 2. Delako landarearen lorea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
    • Patxi 11:22 am on 2012/06/10 Permalink

      Hitz ederra “krabelin”, eta ederra “julufrai” sinonimoa ere (zenbait tokitan “xulufrai” edo “xulufrin”). Mila esker!

    • Maite 2:01 pm on 2012/06/11 Permalink

      Ederrak biak ala biak, ezta? Oraingoan ‘krabelin’ ipini dut, aurreko batean ‘julufrai‘ ipini nuelako…

      Mila esker iruzkinagatik, Patxi! 🙂

  • Maite 9:40 am on 2012/04/30 Permalink | Reply  

    txintxaun 

    Haga horizontal baten bi muturretatik zintzilikatzen den soka edo katea. Erdian oholtxo bat jarri ohi zaio eta pertsona bat bertan eseri eta kulunkan ibiltzeko izaten da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘zabu’ begiratuta)

    Sinonimoak: iz. Ipar. g.e.
    [zabua]
    gorgoina, kulunka, zabu, junpa Ipar., zanbulu g.e., dibo, gordanzibil, dintza-dalantza, zinbili-zanbulu… (UZEIren Sinonimoen Hiztegia, Azkueren hiztegia, Eibarko euskara)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es columpio
    fr balançoire
    en swing

    Parkean ikusi dut iloba. Zoriontsu zebilen txintxaunaren gainean.

    txintxaun (FlickrCC, dsevilla)

     
    • Eider Antxustegi-Etxarte 10:08 am on 2012/04/30 Permalink

      Zelako poza emon dozten post honek. Guk be eruaten dogu iloba parkeko txintxonetara. Bizkaiko kostaldean, txintxona esaten dogu.
      Egunero egunero dago zerbait ikasteko, eta askotan gure ama hizkuntzako berbak izeten dire. Eskerrik asko egiten dozuen lanagatik.

    • xme 10:12 am on 2012/04/30 Permalink

      eibartik durangora behintzat erabiltzen den berba, oso polita iruditu izan zait beti, jolastia eta alaia, izendatzen duen gauzakia bezainbat; bitxia da kontzeptu honekin gertatzen zaiguna: hitz asko daude euskaraz, tokian tokikoak, baina bakar bat ere ez orokortu denik, eta praktikan euskaldun gehienek espainolezko ordaina erabiltzen dute (dugu): kolunpioa edo kulunpioa; nire hipotesia da, indar soziolinguistiko eta oihartzun-ahalmen handiena duen gipuzkeraz ordain bat ez izateak ekarri duela egoera hori; nondik eratortzen baita zentralismo apur bat ez dela beti txarra hizkuntzaren batasuna lortzeko.

    • ana morales 11:29 am on 2012/04/30 Permalink

      “Dilin-dalan” Bizkaiko kostan

    • Maite 12:24 pm on 2012/04/30 Permalink

      Hedoi Etxartek tuiterren esan du Iruñean ‘zanbulo’ esaten dutela eta Ana Malagonen lehengusu batek, Zumarragan, ‘ziburu’. Eibarko euskara hiztegian ‘zinbili-zanbulu’ hartuta bakarrik aldaera hauek guztiak datoz: zablu, zaburu, zibili-zabulu, zibili-zaubla, zibiri-zaure, ziburi-zaburu, ziburu, ziburu-zaura, zinbiri-zanbulu

      Xabierren teoriarekin nahiko ados, bide batez. Mila esker zuen erantzunengatik! 🙂

    • leire narbaiza 12:55 pm on 2012/04/30 Permalink

      Ume berebetan nik beti “tilin-talan” erabiltzen dut. Baliteke kantu hnen eraginez izatea: Tilin-talan, bihar jaia, ikastolarik ez, aitatxoki, amatxokin pasiatzera.

    • xme 1:18 pm on 2012/04/30 Permalink

      honetaz ricardo gomezek gehiago jakingo du baina, etimologia apur bat egiten saiatuko naiz: zubi eta zurubi (eskailera) hitzen jatorrian, badirudi zur-ibi dagoela: egurrezko pasalekua; ziburu hitzarentzat jatorri bera suposatzea ez da ausarkeria (metatesi sinple bat egongo litzateke), eta hortik letozke zibu, zabu eta aldaera fonetiko guztiak, baina ez dakit hala izango den.

  • Maite 1:08 pm on 2012/04/14 Permalink | Reply  

    estolda 

    iz. Herri edo hiri bateko ur zikin eta euri-urak jasotzeko lurpeko kanala edo hodia. Estolda-sarea. Estoldetako arratoiak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es alcantarilla
    fr egout
    en sewer

    Egin klik irudian, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 1:21 pm on 2012/04/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    neska 

    iz. 1. Heldutasunera iritsi ez den emakumezkoa. 2. Neskamea. • neska-laguntze. Neska-lagunari etxeraino lagun egitea. Neska-laguntzen ibiltzen direnak. • NESKA-LAGUNTZA EGIN. Neska-lagunari etxeraino lagun egin.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (Elhuyar  Hiztegia)
    [neska] neskatila, neskato, neskatxa, neskako
    [neskame]  neskame, mirabe, sehi

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) chica, muchacha, moza; niña (2) sirvienta, criada, muchacha
    fr fille
    en (1) girl (2) maid, servant

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 8:48 pm on 2012/03/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    karapaixo 

    iz. Arrasaten eta Debagoienan ama pontekoak Garizuman oparitzen duen ogia.

    Sinonimoak: iz.
    [karapaixo] mokotz, paskua-ópill. (Bergarako euskara)

    Beste hizkuntza batzuetan (Bergarako Euskara):

    es Torta triangular con huevos; la madrina al sobrino (besuetakuai) en Pascua.” (Izag Oñ).

    Ohitura zen ama pontekoak bere besoetakoari Paskua Udaberrikoz urtero paskua-opilla oparitzea. Gerraoste aldera galdutako ohitura.   Oblada, cierto pan que regalaba por Pascua la madrina a los ahijados. .

    Nere amapuntako Antzuelako Tia Juli zan eta Paskua Udaberrikoz urtero-urtero etortzen jatan etxera karapaixoa eskuan zebala. Klem [Bergarako hiztegia (moldatua)]

    karapaixo (irinaketaurunak.wordpress.com)

     
  • Maite 8:24 am on 2012/03/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    beste bat jarri 

    du ad. Hitz baten letrak banaka eta hurrenez hurren izendatu; letraz letra esan. Letreia itzazu zeure izen-abizenak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [letreiatu] letraka esan/irakurri (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es deletrear
    fr epeler
    en to spell

    -Eta letreiatu egin zien izena, astiro, esan ahala sortzen ari balira bezala letrak. [Maitea, Toni Morrison / Anton Garikano] (Ereduzko Prosa Gaur)

    letreiatu (FlickrCC, vial3tt3r)

     
  • Maite 5:16 pm on 2012/03/16 Permalink | Reply  

    kipur 

    iz. Esnearen gantza, globulu txikitan emultsionaturik dagoena; esnearen gainean eratzen den gantzezko geruza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk. g.e.
    [esne-gaina]
    esne-gain, esne-tela, gain (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es nata [de la leche]; tela, crema [de la leche]
    fr crème de lait
    en cream [of milk]

    Esnea egosten du eta gero kipurra kentzen dio.

    kipur (FlickrCC, Chiot's Run)

     
  • Maite 9:22 pm on 2012/02/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    lurpe 

    iz. Lur azpia, lurrazalaren azpiko tokia (lekutasunezko kasu-atzizkiez). Lurpean datza ehortzia.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [lurrazpia]
    lurrazpi (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es subsuelo, subterráneo, bajo tierra
    fr sous-sol
    en underground

     
  • Maite 8:13 am on 2012/02/23 Permalink | Reply  

    araiz 

    1 adlag. Ipar. ‘noski, jakina’: ezagutu zenuen? bai araiz! 2 adlag. Ipar. ‘oxala!’: bakea eginen dugu araiz!

    Sinonimoak:
    adond. Ipar. [noski] bai noski, jakina, nola ez, noski, naski Ipar., aurki Bizk., prefosta Zub., noskiro g.e.
    interj. Ipar. [oxala] agian Ipar., oxala Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es al parecer, según parece; ciertamente, sin duda
    fr naturellement, évidemment, certainement, bien sûr
    en of course, certainly

    Ikusiko du gu akituak garela eta gisakoa izanen da.
    Azken aldian erran zuen ontsa ari garela ikasten.
    Mintzatuko da maite dituen gauzez.
    Erranen digu ateraldi bat eginen dugula.
    Bakoitzak proiektu bat burutu behar du eta hori landuko dugu. Kontent da.
    Erakasle honek maite gaitu.
    Laguntzen gaitu.
    Ordenagailu berria badu, ez?
    Araiz ez da ohartuko nire puskak ahantzi ditudala.
    Zergatik begiratzen nau irribarre horrekin. Zer gertatu da?
    Zer egin behar dut?

    Baina, azkenean, zer gordetzen du erakaslearen irribarreak, klasera sartzen denean?

    Maite ditut irribarreak, Bea Salaberri (Han eta hemen)

     
  • Maite 7:50 am on 2012/01/17 Permalink | Reply  

    babarrun 

    iz. 1. Leguminosoen familiako baratzelandare belarkara eta urterokoa, fruitutzat giltzurrunantzeko haziak dituen lekak ematen dituena; lekak (aletu aurretik) nahiz haziak (ihartuz gero) jateko onak dira (Phaseolus vulgaris). 2. Delako landarearen hazia. Babarrun zuriak, gorriak, beltzak, nabarrak, luzeak, pikartak, motzak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [banabarra]
    baba, mailar, indaba Bizk., ilar Ipar./Naf., banabar Naf., indirar Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es alubia, judía (Phaseolus vulgaris)
    fr haricot
    en bean; kidney bean, haricot (bean)

    Bihar arratsaldean bertan, mendi aldean trenbide ondoan sua egin nahi baduzu egin dezakezu: oinak lur hotzean iltzaturik dituzula babarrun batzuek berotu lata batean, trenak nola alde egiten duen so eginez. [Piano gainean gosaltzen, Harkaitz Cano] (Ereduzko Prosa Gaur)

    babarrun (CC, @FiloBlogia)

     
    • Luistxo 8:58 am on 2012/01/17 Permalink

      Babak. Gorriak, lapikoak dauden horiek. Zuriak, Fabada Litoral potean topatuko dituzunak. Baba baltz edo beltzak, berriz, berez berdeak direnak; azekin eta urdaiarekin prestatzen dira gozoen.

  • Maite 9:55 am on 2012/01/02 Permalink | Reply  

    txankulu 

    iz. 1. Zurezko pieza bat hustuz egiten den oinetakoa, hainbat lurraldetako baserritarrek erabiltzen dutena. Egun, zola zurezkoa izanik, gainontzekoa larruzkoa izan dezakete.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan ‘eskalapoi’ begiratuta.)

    Sinonimoak: iz.
    [kalotxa]
    kalotx, txokolo, kloska Ipar., eskalapoi

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es zueco, chanclo
    fr sabot, galoche
    en clog

    Gure mutikotan ate onduan egoten zien txankuluak. Elexp Berg. (Orotariko Euskal Hiztegia)


    Argazkiak.org | Txankuluak © cc-by-sa: Luistxo.F

     
  • Maite 10:26 am on 2011/12/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    arol 

    izond. Barnean hutsune edo barrunbe asko duena, trinkoa ez dena, harroa. Zuhaitz arola.hezur arol. ANAT. Umetokia plakazko edo hodizko sare batean antolatuta duen hezur-mota, tarteko guneak mintzez beteta dituena. || kafe arol. Kafe urtsua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [harroa]
    astin, harro, apotz Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    Bergarako Euskara: (bergarakoeuskara.net)

    aról. 1. arol, aróla. (d). adjektiboa. I. Ahula.   Fofo, -a, hinchado, -a, poroso, -a, de poca fuerza, densidad o consistencia. I aiz personia arola. Baita gaixotasunezko gizen faltsuez edo barrutik usteldutako arbolez ere. Gutxi erabilia. Ik. ául. 2. arol, aróla. (d). adjektiboa. Ahoberoa eta zoro samarra. Gutxi erabilia.

    1. arol, aróla. (d). adjektiboa. I. Ahula.   Fofo, -a, hinchado, -a, poroso, -a, de poca fuerza, densidad o consistencia. I aiz personia arola. Baita gaixotasunezko gizen faltsuez edo barrutik usteldutako arbolez ere. Gutxi erabilia. Ik. ául.
    2. arol, aróla. (d). adjektiboa. Ahoberoa eta zoro samarra. Gutxi erabilia.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) poroso, -a, esponjoso, -a; endeble, fofo, -a (2) (kafea) aguado, flojo (3) (Anat.) esponjoso, -a
    fr poreux, -euse ; spongieux, -euse
    en spongy

    Hi haiz hi pertsona arola!

     
    • Andoni Sagarna 11:26 am on 2011/12/29 Permalink

      OEHn hau ageri da:
      arol
      arol
      harolari
      arolde
      aroltasun

      1 arol (V-ger-m-gip, G). Ref.: A; Etxba Eib; Gte Erd 123; Elexp Berg.

      Fofo, esponjoso, poroso; hinchado y hueco; endeble. “Arola, cosa porosa” Ast Disc 584. “Bedar edo bedarkien artean arola esaten iako, beste gauza askon arteko apotz edo aputzari: aza arolak, ogi apotza. Arroa, anditua, puztua, barru-utsa esan gure dabe” Ezale 1897, 150as. “(V-ger-m), fofo, hinchado. Aza arolak, berzas fofas. Gizon arolak, hombres muelles” A. “(V-ger-m), poroso” Ib. “(G), endeble” Ib. “A la tierra de buenas condiciones se le dan, entre otros epítetos, los siguientes: […] arol (V-m, G-goi), arro (V-m), esponjosa” A s.v. lur. “De poca densidad. Aldia eguan Ermuarretako ogi mardotik, beste labari batzuen ogi arolera” Etxba Eib. “Aragi arola dauka orrek (V-gip)” Gte Erd 123 (junto a aragi berak ditu orrek, hagari guria du etc., de otras zonas). “Fofo, hinchado, de poca fuerza o consistencia. I aiz personia arola. Baita gaixotasunezko gizen faltsuez edo barrutik usteldutako arbolez esana. Gutxi erabilia” Elexp Berg. Zelan, bada, bildur izango ez gara pago arol ta argalak, jausi baziran Libanoko zedro sendo aiñ zinduak. JJMg Mayatz 53 (H traduce “piqué de vers”). [Lora] eder bat egoan gorri gorria bera, orri-zabala ta arola edo aputza. Ezale 1897, 149a. Eta, zer don, ba, nire bixitz arol au, aize-izpitxuak bakarrik iraso au. Arriaga Lekob 36. Orratza sarturiko puxika edo mazkuri arro arola lez, zerbait zirudian zorion-bola puztua […] aizez utsitu zimel ta zimur gelditu arte. Erkiag Arran 95. Gizakumeen uste arol eta utsak. Zait Plat 88.

      “Eguraldi arolak (V-ple), tiempos deliciosos” A.

      “Arola. Aho beroa eta zoro samarra. Gutxi erabilia” Elexp Berg.

      Etim. Probablemente relacionado con vasc. ahul (q. v.).

    • Andoni Sagarna 11:29 am on 2011/12/29 Permalink

      XX. mendeko corpus estatistikoan hau duzu:

      1. 1969-1990 Euskara Batua Literatur prosa I. Garmendia 0082
      Besterik ba da, halaber, zuen habian, zuen etxategian: zeren goizeroko egunetariko zazpigarrenean (domeka deritzote bekaizti hauek) otoitzak gorantz igortzen zituztenkal, edo zuen aurkako eraiki batzar berri horietako eskilek ukitu bestez barrura belaunikatu haragi arolen antzutasuna igarri orduko; nahiz otoitz malgu gezurtien berneirrikek hitzez hitz amatatu aiherrak sotanapetik ilkhi bezainez eta oihartzun gurentzen diren bakoitzean, ziur, oihu bat sortzen bait da, oihartzunaren zintzat, Ortzi goibeltzen duen deihadar itsu bat.

      2. 1969-1990 Sailkatu gabeak Aldizkariak J.G. Etxebarria 0001
      Non artu indarra gure landarearen sustraiak, lurra erkin eta arol bada? Guk ereindakoa satorrak jaten badabe, alferrik gure izerdi guztiak.

    • Andoni Sagarna 11:30 am on 2011/12/29 Permalink

      Lexikoaren Behatokian:

      Ni hiztunaren munduaren kontzepzioa sakon aztertzearen aldekoa naiz, hizkuntzaren forma berez biltzen da eta. Horretarako, baina, izaera lokaleko ikerketa prozesu luzeak behar dira. Politikoei hain erraz saltzen zaizkien tamaina handiko fruitu arolez bestelakoak. (Fredi Paia)

    • Maite 11:34 am on 2011/12/29 Permalink

      Kaixo, Andoni!

      Mila esker sarrera osatzeagatik! Ni ez naiz joan hain urrun, hiztegi arruntetan baino ez dut begiratu eta ez nuen uste hitzak hainbeste zuenik atzetik! Beste adiera guztiak gutxi gorabehera kontrolatuak nituen, baina atentzioa eman dit bereziki:

      “Eguraldi arolak (V-ple), tiempos deliciosos” A.

      Milioi bat esker, benetan! 🙂

    • leire narbaiza 11:59 am on 2011/12/29 Permalink

      Eibarren batez ere “esponjoso” esateko erabiltzen da, pastela, ogia eta lurrari jartzen zaien adjektiboa da, eta hauen hirurendako ona da. Ikusi bestela Eibarko hiztegian http://www.eibarko-euskara.com/hiztegia/bilatu
      Bestetik, gaur eguneko frutari atxikitzekoa ere izan liteke, hau zentzu txarrean, jakina. Nork ez ditu sagar gorri eder askoak, “Loti ederra” ipuinean agertzekoak bezalakoak erosi, eta jatean konturatu ez dutela gusturik? Horiek ere sagar arolak dira!
      Ze erabilgarria den berba hau!

    • Maite 10:52 am on 2011/12/30 Permalink

      Ez dago zalantzarik, Leire, ia denatarako erabil daiteke. Gustatzen zait berba hau!! Berba??? Nik esan dut hori? 🙂

    • Asier Sarasua 12:51 pm on 2011/12/30 Permalink

    • Maite 10:01 am on 2012/01/05 Permalink

      Ederra artikulua eta azalpenak, Asier! Mila esker!! 🙂

  • Maite 1:09 pm on 2011/11/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    gorreri 

    iz. Entzuteko gaitasuna ahultzea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [gortasuna] elkortasun Ipar., gortasun g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es sordera
    fr surdité
    en deafness

    Gorreria apur bat makaldu eta entendimendua berreskuratu nuelarik, jauzi zalu batez buruz behera jarri eta baserriko kare zurizko hormaren kontra paratu nintzen, buruz behera, neukan beso bakarraren gainean. [Neguko Zirkua, Harkaitz Cano (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:15 am on 2011/10/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    urteurren 

    iz. Gertakari batetik urtekopuru jakin bat iragan den urte edo eguna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [urteburua]
    urtemuga, urteburu Ipar., urtegarren g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es aniversario
    fr anniversaire
    en anniversary

    Egunek abiadura bizian egiten dute aurrera, eta ia-ia ohartu gabe iritsi zaigu Gaurko Hitzaren 3. urteurrena ospatzeko ordua. Iaz laguntza eskatu nuen ekimenaren 2. urteurrena ospatzeko: nork bere gustuko hitza aukeratu, bideo bat atondu eta youtube-ra igo. Zalantzarik gabe, arrakastatsua eta emankorra izan zen eskea; izan ere, denon artean 84 bideo/hitz grabatzea lortu baikenituen. Gaurko hitzaren kanalean dituzue denak ikusgai.

    Aurten, eskatu beharrean, eman egin nahi nuke; eta, horretarako, lagun batzuekin batera, topaketa bat antolatu dut. Gaurko Hitzaren lagunak eta, batez ere, iaz zuen denbora eskuzabaltasunez eskaini zeniguten guztiak gurekin egotea eta ospatzea nahi genuke.

    Ekitaldian, besteak beste, Anarik, Euzkitzek, ‘Fastfatum’ Igor Calzadak, Harkaitz Canok, Iban Del Campok, Imanol Murua Uriak eta Patxi Huarte ‘Zaldieroa’-k hartuko dute parte. Koldo Martinezek aurkezpen lanak egingo ditu. Amaitzean, solaserako aukera izango dugu, zizka-mizka batzuen laguntzaz.

    Laburtzeko:

    • Ekitaldia: Gaurko Hitzaren 3. urteurrena ospatzeko topaketa.
    • Noiz: azaroaren 2an, iluntzeko 19:30ean,
    • Non: Donostian, DOKAn (bertako Kafe Antzokian).

    Etortzeko asmoa baduzue, eskertuko nizueke baiezkoa ematea galdeketa honetan izen-abizenak emanez.

    Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiet Doka Kafe Antzokiko lagunei, alde batetik, euren txokoa gure eskura ipintzeagatik. Bestetik, Kixkurreri, zizka-mizkarako jaki guztiengatik; izan ere, dastatzeko aukera izango dugun jangai guztiak beraiek emandako Goerriko produktuak izango baitira.  (Maite Goñi)

     
  • Maite 8:00 am on 2011/09/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    kanpolarrosa 

    izond. Kanpokoekin xalo eta atsegin dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Bizk.
    [kanpoederra, kanpokoekin atsegin agertzeko joera duena]
    kanpoeder (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es obsequioso con los de fuera de casa

    (…) Nora pertsona lotsatia zen, familiatik kanpo behintzat, kanpolarrosa, etxe barruan edo bere guraso eta anai-arrebekin oso dominantea zen ordea, oso ipurterrea eta jenio txarrekoa, baina Nora ez zen pertsona gaiztoa (…) [Ohe bat ozeanoaren erdian, Mikel Hernandez Abaitua (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 4:37 pm on 2011/07/25 Permalink | Reply  

    lasterketa 

    iz. 1. Lasterka egiteko ekintza. 2. Pertsonen, zaldien, etab.en arteko norgehiagoka; laster eginez leku jakin batera lehen heltzen denak irabazten du. Donostiako zaldi-lasterketak(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [lasterka, lasterra]
    antxintxiketa, korrika, laster, lasterka, arineketa Bizk., arrapalada Bizk., lasterkada Gip. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es carrera
    fr course
    en race; run

    Denboraren kontrako lasterketan, hogei urteetan egin ez zutena egin nahi izaten dute berrogeiak jota. [Lasto sua, Aingeru Epaltza (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 12:03 pm on 2011/07/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    gustura 

    adb. (Ipar.) Norbaitek atsegin edo gogoko duen erara, gogara. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag. beh.
    [gogara]
    erara, nahierara, gogara Ipar., gustuan beh., gustuz, alagalan Bizk. g.e (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es a gusto, placenteramente
    fr volontiers, avec joie, avec plaisir
    en comfortably, at ease

    Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 9:03 am on 2011/06/08 Permalink | Reply  

    usaimen 

    iz. Usaina hautematen duen sentimena. Usaintze-prozesua kimiorrezepziozkoa da eta bere funtsezko mekanismoak ez dira oraindik ezagunak. Giza usaimenaren kimiorrezeptoreak sudurzuloetako pituitarioan daude; neuronak dira eta hondatzen direnean berriz sortzen dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [gorputzaren zentzumena]
    suma, usna Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (sentido del) olfato
    fr odorat
    en (sense of) smell

    Zu hurbiltzean, perfume sakon baten limoi usainak usaimena baino barruragoko zerbait ukitu dio Luisi. [Eta emakumeari sugeak esan zion, Lourdes Oñederra (Erein, 1999)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    usaimen (FlickrCC, Edith Maracle)

     
  • Maite 10:45 am on 2011/04/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    kakalarri 

    iz. (lgart.) Kaka egiteko premia handia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    kakalarri (V-ger-ple-oroz-m-gip-al, G-azp). Ref.: A; Etxba Eib; Elexp Berg.

    1. “Necesidad de desocupar el intestino. Nun sosiguz eiñ bada, gauza ederra kakalarrixa; ez bada, munduan olako estuasunik” Etxba Eib. “Diarrea” Elexp Berg.

    2. “Inquieto, de poco asiento. También miedoso. Kokoteraiño najaon ume kakalarri onekin. Enitzakek manifestaziñora joango ire moduko kakalarri batekin” Elexp Berg. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Sinonimoak: (1) kakagale, kakagura, kakaegile (2) kakapirri, ipurterre, prakerre, zazpiki, zirin, egonezin, urduri, artega, ekurugaitz, nerbioso (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) iz. cagalera; ganas/necesidad de cagar (2) iz./izond. nervioso, -a, impaciente; que se apura fácilmente
    fr foire, foirade, envie d’aller à la selle
    en the urge to go to the bathroom, the need to defecate

    Kakalarri larriak sarri bezala harrapatu zaitu, ordea: aldean paperik ez duzula. [Egonean doazen geziak, Joxerra Garzia (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Izutua Anjelmari izan zen orduan, kakalarri ahotsez oihukatu zuenean: Amona??!! [16 ipuin amodiozko, Xabier Mendiguren Elizegi (Susa, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:34 pm on 2011/04/19 Permalink | Reply  

    astapito 

    iz. (L, BN eta GN) 1. Ardiak lepoan daraman zintzarria. 2. (hed.) Pertsona berritsua, txotxoloa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) cime, sommet (2) terrasse
    fr (1) cime, sommet (2) terrasse
    en (1) summit, peak (2) flat roof; balcony
    port (1) cume, cume (2) terraço

    Nola ekarri ordea hitzetara, gaindegian nik lizar hotsa atera ordu behorrek behetik egiten zuten irrintziak bihotzondoan eragiten zidan birbirrekoa! [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:53 pm on 2011/03/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    astakirten 

    izond. Astakeriak egin edo esaten dituena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [astakiloa]
    aker, astakaiku, astakume, astapotro, astaputz, astazakil, asto, astalapiko, astotzar, mandotzar, astaña Ipar., belarri-luze Ipar., astakilo Heg. beh. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es burro, -a, asno, -a; zopenco, -a; torpe
    fr niais, -e ; imbécile, abruti, -e
    en stupid; clumsy; dope, half-wit

    -Bada, zer nahi duzu esatea, astapotro eta astakirten hutsak dira… horrelako jendilajearekin ibiltzeko… hobe bakarrik. [Ugerra eta kedarra, Sonia Gonzalez (Txalaparta, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:35 am on 2011/03/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    hitz eta pitz 

    adond. Berriketan, hitz eta hitz.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond.
    [ele-meleka]
    berriketan, ele-meleka, hizka-mizka Ipar., tartarika Ipar., tartarikan Ipar. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es charlando, cotorreando
    fr en bavardant
    en chatting (away), chattering (away)

    Ordu haietan, hitz eta pitz, elkarrenganako begikotasuna sortu zen bien artean. [110. Street-eko geltokia, Iñaki Zabaleta (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:48 am on 2011/02/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    karkaxa 

    iz. Arnasbideetan sortzen den mukositate edo sekrezio likatsua, bereziki ahotik botatzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [muki modukoa]
    karkaixa, kerru Ipar., gorro Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es gargajo, flema
    fr crachat ; graillon ; glaire
    en phlegm; spittle

    Eztul egin zuen gero eta makurtu behar izan zuen, eztulaldiak erasana, karkaxa botatzeko, karkaxa beltz lodia lurraren gainera botatzeko. [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:07 am on 2011/02/01 Permalink | Reply  

    zezeil 

    Bizk. ‘otsaila’ (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. Bizk.
    [otsaila]
    otsail, barantaila Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es febrero
    fr février
    en February

    -Nire lagun eta adiskidea -erantzun zuen Ulenspiegelek-, berak ere, nik legez, zure ontzian gura du kantatu, alkabuzaren ahots ederrean, arbasoen lurraldearen askatasun kantua. -Bulartsuak zarete biak -esan zuen Guztiz Luzek-, hartuko zaituztet nire ontzian. Zezeila zen orduan; haize mehea zebilen, izoztu egiten zuen [Ulenspiegelen elezaharra, Charles De Coster / Koldo Izagirre (Elkar/Alberdania, 2007) Orr.: 502.] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 12:54 pm on 2011/01/04 Permalink | Reply  

    durduza 

    iz. (Ipar.) Zalantza; asaldura. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [asaldua]
    asaldu, nahasmendu, alterazio Heg., asaldura Ipar., deboilamendu Ipar., durduzadura Ipar., nahasdura Ipar., nahasteria g.e., asaldazio zah., altaramendu Ipar. zah., nahastekamendu Ipar. zah.
    [zalantza]
    duda, duda-muda, ezbai, ezmez, zalantza, aiko-maiko Bizk., aiher g.e., alote g.e., badaezpada g.e., baiez g.e., enura g.e., ezpa g.e., eztabai g.e., eztabaida g.e., entrabal Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es turbación, desconcierto; duda, vacilación
    fr doute, hésitation, trouble, sursaut
    en disorder, confusion; hesitation

    Ez dezaket bada igurika egunen batean zuk ere zeuregana dezazun une honetan jasaten ari naizen durduza? [Harreman arriskutsuak, Choderlos de Laclos / Jon Muñoz  (Ibaizabal, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:37 pm on 2010/11/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    elgorri 

    iz. MED. Gaixotasun infekziosoa, eruptiboa, oso kutsakorra eta epidemikoa, bereziki umeengan agertzen dena. Birus batek sortzen du eta ezaugarri nagusia larruazaleko erupzio gorria da. Inmunitate iraunkorra uzten du.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [gorrina, txarranpina]
    mingorri, gorriaire Ipar., gorrina Ipar., gorriño Ipar. pl., gorni Gip., txarranpin Gip. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es sarampión
    fr rougeole, scarlatine
    en measles
    ja 麻疹 (hashika)

    1932an izandako elgorri eta kukutxeztul izurriteen eraginez, eskola itxita egon zen. [Historiako zertzeladak: Mikelete postuetako eskolak, Joxe Fernando Garmendia (Hik Hasi aldizkaria)]

     
    • irune 10:45 pm on 2010/11/19 Permalink

      Zorionak zuen 2 urterrenean eta urte askotarako. Lan ederra egiten duzue.

    • Maite 10:15 am on 2010/11/20 Permalink

      Mila esker, Irune! Eta badakizu, hitzen bat proposatu nahi izanez gero, bota lasai! 😉

  • Maite 8:07 pm on 2010/11/13 Permalink | Reply  

    pirrikita 

    iz. (Ipar.) Irristada. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [irrista]
    irrista, irristaldi, labainaldi, labainketa, laprastada, lerradura, lerrakuntza, txirristada, labainkada Heg., lerrada Ipar., lerraldi Ipar., laprasketa g.e. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es resbalón, desliz
    fr glissade
    en slip
    ja 滑ること (suberu koto)

    Pirrikitan errekaraino erori zen mutil gaixoa.

     
  • Maite 10:18 am on 2010/10/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    ezkila 

    Alderantzikatutako kopa baten itxura duen metalezko instrumentua, barruan duen mihi batez edo kanpoko mailuka baten bidez hots durunditsu eta iraunkorra ateratzen zaiona, kanpaia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)


    ja 鐘 (kane), ベル (beru)

     
  • Maite 12:53 pm on 2010/08/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    golde 

    iz. 1. Lurra lantzeko lanabes horzduna, abereak edo traktoreak tiratzen duena eta laborariak atzetik gidatzen duena. Lurrean ildoak egiten ditu. 2. Lur-neurria, egun batean goldatzen den hedaduraren baliokidea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 9:28 am on 2010/08/19 Permalink | Reply  

    galdarraztatu 

    du ad. Zerbaiti ur irakina bota edo zerbait ur irakinetan bota; ur irakina botaz erre. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: urretan erre, galdostu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es escaldar [con agua hirviendo]
    fr echauder, ébouillanter
    en to scald [food]

    Galdarraztatzea

    Prozesua gogoratu :

    irakiten ari den ura + osagaia murgildu + oso denbora gutxi

    Askotan erabiltzen da tomatea zuritzeko; beste batzuetan orri-barazkien bolumena murrizteko eta besteetan, barazki berdeak izozteko, lehenengo galdarraztatu egiten dira, entzima aktiborik ez izateko.   [Sukaldaritza-teknikak, Maren Goti Tubet (Elhuyar, pdf)]

     
  • Maite 9:51 am on 2010/06/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    hozki 

    (1) iz. Hortzetan sentitzen den ondoeza, garraztasunak edo atsegin ez diren zarata edo hotsek eragina. (2) adb. (batez ere Ipar.) Hoztasunez. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [hozkamina]
    hozkamin, kirri, tirri (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) dentera (2) friamente
    fr (1) agacement
    en (1) the sensation of setting sb’s teeth on edge (2) coldly

    Dardarizoak hartzen zuen nire larruazal osoa zure busti berria ondoan sentitzen nuenean, bustitzean hozkia ematen zenidalako zela esaten banizun ere. [16 ipuin amodiozko, Xabier Mendiguren Elizegi] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Orduan bururatu zitzaion, hozki begiratuta oso ideia krudela eta arriskutsua zen hura. [Pasaia blues, Harkaitz Cano (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)


     
  • Maite 10:23 am on 2010/05/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    maite 

    1. iz. eta izond. Maitatua dena. Ene adiskide maitea. Maite bat maitatzen dut. 2. iz. Hitzelkarte baten lehen osagai gisa, maitasuna. Maite-kantak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) maitatu, bihotzeko, laztan, kutun, kuttun, preziatu, estimagarri, estimatu, potxolo (-a), moñoño (-a), mami (2) begiko, amultsu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) querido, -a, amado, -a (2) persona amada, amor, amado, -a (3) amor
    fr (1) aimé, -e ; chéri, -e ; cher, -ère (2) aimable (3) (d’)amour
    en (1) dear, beloved, darling (2) love, beloved (3) love

    Maite nuela erranez burutzen nituelarik, egiazko sentipena baino areago nahikaria zen hitz pare haren bitartez adierazi nahi niona, nolabait justua ere iruditzen zitzaidana. [Baina bihotzak dio, Xabier Montoia (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 6:59 am on 2010/05/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    morrosko 

    iz. eta izond. Gizonezkoez mintzatuz, gaztegalant eta indartsua dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: mutil-puska (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es mocetón, muchacho robusto
    fr beau garçon, garçon fort/vigoureux
    en beau garçon, garçon fort/vigoureux (iz); strapping, robust (izond)

    – Hau morrosko hau niretzat! – esan zuen Marilyn itxurako emakume batek -. [Ragga-ragga dator gaua, Paddy Rekalde (Susa, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 1:14 pm on 2010/05/03 Permalink | Reply  

    zoramen 

    iz. 1. Poz guztiz handia edo neurriz gainekoa. 2. Egoera edo gertaera nahasia, menderaezina.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) bozkario, aztorapen, txundidura, lilurapen, lilura, pozaldi (2) eromen, zorotasun, erotasun, nahasmendu, zoramendu, erogo (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) alegría, alborozo, exultación (2) locura, confusión
    fr (1) bonheur, enchantement, extase (2) affolement, désordre, confusion
    en (1) happiness, merriment, joy (2) madness, confusion

    […] eta egun guztia demandan eta elkarri min egiten ematen dutelako, edo dagoeneko itzali delako hasieran zoratzear jarri zituen su hura; izan liteke, halaber, errutinak, monotoniak, lanak edo nekeak harremana monotono eta hits bihurtu dutelako, interes eta ilusiorik gabea, edo guregan maitasun zoramen hura piztu duen beste pertsona bat agertu delako… [Sexua noiznahi, Luis Elberdin (Gaiak, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:51 am on 2010/03/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    firrinda 

    iz. (Ipar.) Makila, soka, etab.en higidura lasterra; delako higidurak egiten duen hotsa. Sokaren firrinda entzuten zen bakarrik. • FIRRINDAKA. Firrindan. || FIRRINDAN. Guztiz laster; lastertasun horri dagokion hotsaz.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: furrunda, burrunbada (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es zumbido, silbido
    fr poulie; bruit d’un objet dans l’air
    en whish, whoosh

    Bero zen eta ez zen ezer aditzen, lokomotoren hotsa, eulien firrinda eta polizien arnasots larri, zurrungaren mugakoa besterik. [Hiltzaile baten aitormena, Joseph Roth / Matías Múgica (Igela, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 4:33 pm on 2010/03/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    ele 

    iz. 1. Hitza. Mihian dituzun ele ederrak. 2. Hizketa, berriketa. Ele-meletan denbora galtzen. 3. Hizkuntza. Gure ele maitagarria4. L letraren izena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) berba, hitz, mintzo (2) berriketa, hizpide, hizketa, solas, hautu (3) alegia, elezahar, ipuin (4) erran-merran, esamesa, zeresan (5) hizkuntza, mintzaira (6) eztabaida, errierta, gatazka, liskar, tirabira (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) palabra(s), dicho, discurso (2) chisme, cuento, patraña, asunto (3) lengua, idioma
    fr (1) parole, diction, discours (2) conte, boniment (3) langue, idiome
    en (1) word(s); talk (2) piece of gossip; talking; chat (inf)

    Galtza bakeroak ez bezala, hitzek nasaitzeko duten erraztasuna gauza bat da, eta oso bestelakoa, historiak historia, zeri deitzeko erabiltzen den ele hori. [Hizlandia, Iñigo Aranbarri (Susa, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:47 am on 2010/03/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    kera 

    (1) iz. Mota, itxura, tankera. (2) iz. Geldialdia, etenaldia. Kera bat egin. • kera-dei. MIL. Koartel edo kanpamentu bateko tropa ordu jakin batean isil dadin egiten den deia. Gerra-garaian edo setio-egoeran, jendea ordu jakin batean etxera joan dadin ematen den abisu edo deia (ordu horretan alerta-neurri bereziak hartzen dira eta elektrizitatea moztu egiten da). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) mota, itxura, tankera, antz (2) geldialdi, etenaldi (3) mota, klase (4) asto (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es apariencia, aspecto, traza; clase, especie; semejanza, parecido / detención, alto /
    fr apparence / halte
    en appearance / halt

    “Egun atsegina izan ezazu”, nahiz eta honelako esaldietara ohiturik zegoen egon, zenbaitetan, pentsatzen jartzean, arrotz egiten zitzaizkion Josebari, kortesiazko usadio ihartuen kera hartzen zien, ilunabarretan batez ere. [110. Street-eko geltokia, Iñaki Zabaleta (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:05 am on 2010/02/22 Permalink | Reply  

    txilin 

    (B) 1. iz. Kanpai txikia. 2. izond. Etengabe berriketari emana den pertsona; hitzontzia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) kanpai txiki, kanpaitxo, zintzarri, txintxarri, txirrin, txintxila, txintxirrin, ezkila txiki, arrantxo, txintxilin, txilintxa, arranbera (2) tintin, txilin-soinu, txilinots (3) hitzontzi, berritsu, berbontzi, kalakari, berriketazale (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es campanilla; charlatán, -na
    fr clochette; bavard, -e
    en mini-bell; talkative

    Segidan, ondoan zuen txilin bati eragin zion. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txilin (FlickrCC, Appy29)

     
    • Jozulin 12:41 pm on 2010/02/24 Permalink

      Gurean “txilin” umeen zakilari esaten zaio.

    • Maite 1:31 pm on 2010/03/07 Permalink

      Guk, bitartean, umeen zakilari “pitiliña” (ez det uste Goierri aldean “txilin” horretarako erabiltzen denik… 😉

  • Maite 1:25 pm on 2010/02/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    zapaburu 

    iz. ZOOL. Anfibio anuruen larba (adib. zapo edo igelarena). Hankarik gabea da eta isatsa du. Brankia bidezko arnasketa du. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: apaburu, txalburu, bilinbolo (Adorez Sinonimoen Hiztegia); apaburu, aratxeburu, txalburu Gip. (UZEIren sinonimoen Hiztegia)

    es libre
    fr têtard
    en tadpole

    Han, Imanol eta John-ekin egin dugu topo: lehenengoa laguna dugu txikitatik, zapaburu bila elkarrekin joaten ginen garaitik; bigarrena, orain urte batzuk Liverpool-etik gitarra joaz etorritakoa da, denbora gutxian lagun egin duguna. [Lurtarra da begiratua, Xabier Etxabe (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zapaburu (FlickrCC, Onnoth)

     
  • Maite 11:09 am on 2010/01/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    sortegun 

    iz. Jaioteguna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [urtebetetzea]
    urtebetetze [jaioteguna] jaiotegun (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    es día natalicio, cumpleaños
    fr jour de naissance
    en birthday

    Zure sorteguna duzu gaur, eta oraindik ez dakizu zer opari egin behar diozun zeure buruari… Edo, agian, bai?

    sorteguneko oparia (FlickrCC)

     
    • icalzada 8:58 pm on 2010/01/16 Permalink

      hori plazerra da…hitza pertsonalizatua.
      mastercard-ekin ordaintzerik ez dagoen keinua
      😉
      esker aunitz maite.
      /thanks a million.
      I.

  • Maite 10:22 am on 2009/12/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    hasperen 

    iz. Hatshartze sakon bati jarraitzen zaion arnasbotatze nabaria, neke, oinaze, tristura, etab.en adierazgarri dena(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [hasbeherapena] antsia, arnasbehera, hasbeherapen Ipar., zizpuru Bizk., arnasbotatze Heg. beh., hasbehera g.e., suspirio zah.

    Zergatik ez laguntza eskatu, besterik gabe egingo balu bezala? Ez al zion, baina, inork antzemango? Ez al zion Alexek edo beste baten batek barre egingo? Hasperen ozena atera zitzaion. [Ortzadarra sutan, Fernando Morillo (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 1:25 am on 2009/12/15 Permalink | Reply  

    gobada 

    iz. Bokata, lisiba. • gobada-arratz. Gobadako ontzia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: lixiba, bogada, bokata (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es colada
    fr lessive
    en laundry, washing

    Gogoratzen naiz lehengo amonen
    zapi gaineko gobaraz
    Gogoratzen naiz lehengo amonaz
    gaurko amaz ta alabaz
    Joxei ta zuei mila zorion
    miresmenaren zirraraz
    ta amaituko dut txapel zati bat
    zuek guztiontzat lagaz
    Gure bidea ez da errexa
    bete legez, juizioz, trabaz!
    Euskal Herriko lau ertzetara
    itzuliko gara gabaz
    Eta hemen bildu dan indarraz

    [Maialen Lujanbio, Bertsolari Txapelketa Nagusia 09]

    (Trintxerpen euskara ikasten)

    gobada

    gobada (FlickrCC)

     
  • Maite 6:19 am on 2009/09/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    ataka 

    iz. 1. Haitzuloetako sarrera estua, harresietan egiten den irekidura eta, oro har, edozein igarobide mehar. 2. Kinka larria, estualdia. Orain baino lehen egongo hintzen ni orain nagoen atakan. 3. Ate txikia, adib., hesitu, artegi, txabola, erlauntza edo labekoa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) iraganbide, pasabide, arteka, iragangune, pasagune (2) egonezin, estualdi, estura, estutasun, ezinegon, kinka, larri, larrialdi, larridura… (3) atetila, atexka (Adorez Sinonimoen Hiztegia eta UZEIren sinonimoen hiztegia)

    Goizean esnatu eta kontraleiho gorriak ireki: han parez pare lorategi txiki bat ongi zaindua, zurezko ataka, eta atakaz haratago itsaso zabala. [Paradisuko Almanaka, Gianni Celati / Fernando Rey (Igela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Poztu egin nintzen ataka estu hartan ere oraindik ironia erreserba agortu ez zitzaidalako. [Neguko zirkua, Harkaitz Cano (Susa, 2005.)] (Ereduzko Prosa Gaur) 

    ataka

    ataka (FlickrCC)

     

     
    • Jokin 2:00 pm on 2009/09/18 Permalink

      Informatika arloan, datuak bidali eta jasotzeko erabiltzen den interfazeari deitzen diogu “ataka” (“puerto” delakoa). Azken finean datu pasabide bat da ezta?

    • Maite 8:23 pm on 2009/09/25 Permalink

      Bai eta Euskaltermek jasotzen du, gainera, adiera hori: ataka= puerto, puerta
      Mila esker, Jokin! 😉

    • Patxi 12:13 am on 2009/10/08 Permalink

      Argazki polita… Atakaren zur horietako bakoitza “langa” bat da, ezta? Eta horrelako ataka izan beharrean dela alde batera irekitzen dena baldin bada (bazterreko zutoinetako bat ardatz harturik), nola esaten diozue? Nire sorterri inguruan “balango”. Interneten “balango bat” bilatuz gero, bizpahiru lan ageri dira.

      Bueno, ez dakit ongi esplikatu dudan zer den balango bat…

    • Maite 7:55 am on 2009/10/22 Permalink

      Bai, Patxi, ederki azaldu duzu. Nik ez nekien, behintzat, eta oso ondo ulertu dut! 😉 Portzierto, gaur ipintzeko estualdi hitzaren sinonimo baten bila nenbilen eta honetaz akordatu naiz… 😉

  • Maite 7:23 am on 2009/09/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    tosta 

    iz. ITSAS. Txalupetan istriborretik ababorrera doan ohol horizontal finkoa. Arraunlariak bertan esertzen dira.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Goio ohol bat neurrian zerratzen ari zen tosta berria egiteko, batelaren eserlekuetako bat ustelduta zegoelako. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    tosta

    tosta (FlickrCC)

     

     
  • Maite 5:30 am on 2009/08/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    set egin 

    du ad. Norbaitek zerbaiten itxaropena galdu, dagoen bezala gelditzea onartuz, amore emanez, bertan behera utziz.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  etsi, atzera egin, uko egin, amore eman (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Matematika modernoaren historiak egin zuen set teoria “erabaki ezina”; goizetik gauera, matematika osoaren eraikuntza eztabaidagarri bihurtu zen. [ETAren hautsa, Joseba Zulaika (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel