nakar

iz. Zenbait maskorren barrualdean eratzen den gai zuri gogor eta distiratsua. Perlen nakarra. Nakarrezko kutxatila bat. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

1 nakar. (Lar). Nácar. Arrainak jaten zituzten eta maskorrak saltzen portuges tratularier: ez nola nahiko maskorrak, perla edo nakara zariotenak. Ardoy SFran 162.

2 nakar. 1. (V-ger-arr-m ap. A; Lh), naikar. “Desganado, sin voluntad” A. “Nakar (V-ger), naikar (V-al), nai izate edo borondate otzekoagaitik esaten dira; zein da ian gitxikoari iankar esatea legez. Nagikorra ta nakarra bat ete dira?” A BGuzur voc. Bera zeinbat gogotsuago, beren arrebea ainbat nakarrago edo gogo bageago egoten zan. A BGuzur 110. Dendak itxita, gizonak jankar da nakar, soñeko baltzak jantzirik. Ag Kr 206s. Egoak moztutako txoria bezela geldituko zaitzute, jangar ta nakar. Ag G 79. Jateko beti nakar, gogorik gabe; egarria il ezina. A Ardi 94. Zer egin, ordea, asto nakar ta temati orren aurrean? Ibiñ EG 1950 (11-12), 56. Nakar eta nazkatuta nabil, bizitzeko gogoak arras itzaliak. Txill Let 96. 2. ” Naikar (V-al), retraimiento, falta de voluntad” A.

Sinonimoak: iz.

[nakar] : gogogabe

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es  (1) iz. nácar (2)  izond. (B) desganado, -a, abúlico, -a, apático, -a
fr (1) iz. nacre
en (1) iz. mother-of-pearl
port (1) iz. nácar

Testuinguruan

Nakar eta nazkatuta nabil, bizitzeko gogoak arras itzaliak. Txill Let 96. (OEH)