nahiera
iz. Nahia, desira, gogoa. Nola gizonen nahierak hain aldakorrak diren. Askotan ipini ohi dituzte herriek beren nahierako lege berriak. || nahieran adb. Nahierara. Ahokotik zaldia, lematik ontzia, nagusiak nahieran darabil guztia. Ministerioaren diru bereiziak nahieran erabili zituen, eta arrasto ugari utzi zituen bidean. || nahierara 1 adb. Gogara, erara. Ik. nahieran. Mana gozoa biltzea asko zuten, nahierara bazkatzeko. Hona, bada, nahierara garbitua aipatu dugun auzia. 2 adb. (-en atzizkiaren eskuinean). Jauregi guztitik libre eta bere nahierara zebilen. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
NAHIERA. v. NAHIRA. > NAHIRA (SP), NAHIERA.
a) (Precedido de gen.). (Plegar(se), traer, dejar, estar supeditado… ) a la voluntad de; (estar, actuar…) según la voluntad de, el deseo de, al gusto de, al agrado de. “Bere nahira baizen, sinon selon sa vol[onté]” SP. v. nahitara, nahiara.
Tr. Documentado en autores septentrionales desde la primera mitad del s. XVII hasta principios del s. XX, en todos ellos bajo la forma nahira(t) . Al Sur se encuentra en Inza, Iraizoz, Etxaide y Villasante, que emplean la forma naiera .
[Arimari] gorputzarekin oraiño iuntatzeko desira / geldi zaio, harik ekhar dadin bere nahira. EZ Man I 45. Ezkontzeko heldu bazaik bihotzera desira, / konpli ezak Elizama sainduaren nahira. Ib. 19. Izatu gutizia lohirik edo pensamendu desonestik zeure nahira; ian sobera edo gastatu friandizan. Hm 196. Jainkoaren nahira erremetitzea. Gç 84. Nahi dut ikhas dezazun gauza guziak ene nahirat uzten […] errankizunik batere gabe. Ch III 56, 1. Beldurrez zure nahira gauzak izateak eroraraz zaitzan orguilleriarat. Ib. 30,4. Haboro konbeni zaizü […] phenez borogatiak izan ziteien, eziez oro zien nahiala bazüntie. Mst III 30, 4. Hitzunzikeriei beharriya bere nahirat paratzen dioena, hetan partalier egiten da. Mih 65 (v. tbn. 47). Jainkoaren nahirat eztagon eta Jainkoak nahi duena on hartzen eztuena […]. Dh 234. Semea, erresinazione oso batekin Aitaren nahira zagola. Jaur 361s. [Zeren] gizon prestua eroria baitago bethi Jainkoaren nahira. Dv Lab 4 (v. tbn. -(r)en nahirat erori en Lg II 209 y Laph 17). [Khorpitzak ardüra] arima bere nahiala plegatzen dü. Ip Hil 53. Eta jaun ta erregetzat artu ezkeroz […] ez gera beartuak egongo aren borondate edo naiera egoteko? Inza Azalp 139. Lübürüsko huntan […] ekarten dügün aipaldiak behar zükian agertü gure nahiala, diala urte parrasta bat. Const 13. Yesus bereala yartzen da Yainkoaren naiera. Ir YKBiz 425n. [Beltranek] ikaragarrizko etorria zun eta bere naiera ari ezkero etzan konturatzen denbora aurrera zijoanik. Etxde AlosT 16. Itxaropen oro galdurik sekula bere nahira erakarri ahal izanen zuela orain. Mde HaurB 39. Auzi au gure naiera zuritu dezagunean, Lapurdi aldera […] joango gaituk. Etxde JJ 118. Leun-leun, borondatez aldatu azten zun eta azkenerako bere naiera ekarri. Ib. 69. Zerbait ikasia den gizonak badaki ezkontza eztela iñoiz eta iñun ezkontideen naiera egon. Vill Jaink 158. Zeruko Jaunak bere dei gozoz / otsegin zizutenean, / Aren naiera jarri ziñaten / apaltasun otxanean. Olea 251. Guk borondate onik ez dugu ordea, / gurekoikeriaz bai bihotza betea, / gure nahirat hesten diogu atea. Xa Odol 251. Euren maizterrak nagusiaren naira autarkia emotera beartu naiizaten zituen etxe Jaubeak izaten ziran. Etxabu Kontu 63. (nahietarat) Amak, Erramunen gogoa aiseago bere nahietarat moldatu zuen. JEtchep 60. (nahi guzietarat). Erortzen naiz ene nausi dibinoaren nahi guzietarat. Mih 48 (v. tbn. 98).
b) A placer. “Nahira (BNc), a gusto” A. Kotxian juanera / eta etorrera, / berdiñ bazkaltzera, / guzia naiera. Olea 77. Jan ere naiera, / mudatu jazkera, / semeei karrera, / lanik ez zartzera. Ib. 218.
Sinonimoak: iz.
[nahia]: borondate, desira, gura, nahi, nahikari, nahikunde, desirkunde Ipar., desio Heg., agiantza L-BN, nahikida g.e., nahitasun g.e., opa g.e., nahikun Bizk. g.e., aiho Zub. g.e., olde Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es iz. voluntad, deseo, ganas; capricho, antojo
fr iz. volonté, désir, envie, convenance
en iz. will, wish, desire; whim
port iz. vontade, desejo; capricho
Testuinguruan
Pertsonen nahierak hain aldakorrak dira… #gaurkohitza
Reply