doako

adj. Ordaintzen ez dena. Ez pentsatu doakoa denik bakea. Doako aholkularitza-zerbitzua sustatuko dute udalerrietan. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

DOAKO (V ap. A; duako V ap. A y Etxba Eib; dubako V ap. A). Gratuito. “Ez eizu pentsau duakua danik bakia” Etxba Eib.
Zenbat konbit dugako emon ete dau? JJMg BasEsc 276. Zergaitik eztozue osatu nai zeuen gatxetatik, eukirik Sakramentu onetan guztien osagarri ain merke ta doakoa? Ur Bisit 87 (ap. A). Eurak euren pekatuagaitik galdu zituezan doe doakoak. Itz Azald 32. Zenbat sudur-auste, zenbat dubako agiñ-aterate. Ag Kr 176. Ardau ez duakuaz. Kk Ab II 41. Gure gizonorrek laster ikusi eban, danak duako errekadistatzat artzen ebena. SM Zirik 110s. Galdu barik ultzok, duakuak (duan, ‘de balde, gratis’) ez-titxuk eta. SM EiTec1 156. Axe bai duako zirkua! Erkiag Arran 56. Ezeukien semeak serbitzari dubakorik ez daukelako. Erkiag BatB 132. Dirurik ez dan tokian, emakume dubakorik izan ezin leitekelako. Ib. 172. (Como apodo) Peru Dubakok uste eban ze etzala diru-bearrik, / makallau ona ekarriteko Bilboko Barrenkaletik. (V-m) A EY IV 44.

Sinonimoak: iz.

[doako] : debaldeko, dohainezko, dohaineko, ordaingabe (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es izlag. gratuito, -a, de balde
fr izlag. gratuit, -e
en izlag. free; free of charge
port izlag. sem cobrança, grátis

Testuinguruan

Hurrengo egunean turisteoa: Louvren sartzea doakoa da hileko lehen igandean. [Lerro etena, Angel Erro (Elkar, 2019)]