Poderosuago izan zan liburu euskerazko onek ekarri al leikezan mesedien gurarija, neure duineztasunen ezaueria baño. Astar I pról. (Orotariko Euskal Hiztegia)
1 iz. Berdintasunik eza. Ik. ezberdintasun. Gizarte desberdintasunak. Hizkerak tokien arabera azaltzen dituen desberdintasunak.2 iz. Gauza bat besteetatik desberdintzen duen gauza; bi gauza edo gehiagoren artean dauden aldeen multzoa. Ik. alde1. Ez du desberdintasunik nabaritzen bi ardo moten artean. Zerutik lurrera dagoen desberdintasuna. 3 iz. Desberdina denaren nolakotasuna. Erritmo desberdintasuna. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
desberdintasun. (Urt II 124), desbardintasun (Añ, Dv, H), desbardintarzun. Desigualdad, diferencia, disparidad, heterogeneidad. Desbardintarzün handi bat da Jinkuak argitzen dian gizon debot baten zühürtziaren eta elizagizon jakitus […] baten jakit[i]aren artian. Mst III 31, 2 (SP, Ch, Echve diferenzia, Ip tregoa, Ol arte, Pi alde, Leon ozka). Konfesorerik Konfesorera dijoa desberdintasun edo diferenzia andia. Mg CC 133. Emendi aterako da zetan daguan Bizkaiko euskeriaren desbardintasuna. Mg CO VI. v. tbn. Gco II 264s. Ez da izango arrezkero beste desbardintasunik, justu ta pekatarijeena baño. JJMg BasEsc 265. Zerutik lurrerako desbardintasuna baño andijagua dago donzellatasuneko estadutik ezkontzakora. Ib. (ed. 1845), 221. Ze desbardintasuna Jesus ta nire artian daguana! Ur MarIl 104. Industrijaren eta komerzijuaren kontribuziñoia desbardintasunagaz bota zalako euki ditubezan kaltiak. (1866). BBatzarN 223. Zeren herri bateko goldea ez den hauzo herriko goldearekin bardina. Makhur handi bat heldu da desbardintasun hortarik. Dv Lab 57. Bereala […] medikua deitzen dezu, eta bereala konfesatzen etzera? Zertan dago desberdintasun arrigarri au? Arr May 95s. Greziatar jakintsuen erakutsietatik Jesukristo gure Jaunarenetara zeiñ desberdintasun aundia dagoan. Ag Serm 416 (ib. 399 desbardintasun). Eta deritxo ariña, pekatu ilgarriagaz daukan desbardintasunagaitik bakarrik. Itz Azald 155. Auteskundeetan be antzeko desbardintasuna izaten dan da. Etxabu Kontu 103. Guretzat ainitz erran nahi zuten [erakasle] heien desbardintasunek. Larre ArtzainE 193. Bukaerako desberdintasun hori berori (-oi(n) / -io / -u), euskalkiari dagokala. MIH 106. Bi soinuren arteko aldea eta desberdintasuna. MEIG VI 100. Irregularidad, relieve, desnivel. Mendien goraberuntza seaska artako estalkien desberdintasuna zala. Arzac EE 1882c, 377.
iz. Fis. Magnitude baten bi balioren erlazioa eskala logaritmikoan neurtzeko unitatea (dB). Legeak dio 30 dezibel ezin direla gainditu.(Hiztegi Batua)
Wikipedian
Dezibela (dB) unitate logaritmiko bat da, bi magnituderen arteko erlazioa neurtzen duena. Akustikan, elektronikan, telekomunikazioetan eta kontrolaren teorian erabiltzen da nagusiki. Magnitude biren arteko erlazioa adierazteko erabili daiteke, edo, balio bietako bati erreferentziazko balio bat ematen zaionean, balio absolutu bat adierazteko.
Dezibela Bel unitatearen hamargarren bat da, hau da, bel bat hamar dezibel dira. Praktikan oso arraroa da Bel unitatea aurkitzea, dezibela erabiltzen da. Izena Alexander Graham Bellengatik datorkio.
onomat. Bat-bateko ideia adierazten duen onomatopeia. Zer egingo, zer ez egingo, dapa!, erabaki zehatz eta errotikoa hartu zuen. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
dapa. “(Vc), voz onomatópica, que se usa para indicar la presencia de una idea repentina” A. Cf. danba. Goizalde baten bat edo bi ezeze beste guztiok lo gengozala, dapa, bat batera itzertu nintzen da iretzartu neuzan lagunek. A BGuzur 131. Kalean zear eioala urlia, betekada ederra egin ondorean… dapa beti leiora, ta auzora begiradatxu bat beti. Ag Kr 50s. Eta zer egingo, zer ez egingo, dapa!! erabagi zeatz eta sustarrekoa artu eban. Erkiag BatB 26. Onomat. de disparo. Etxalartik badatoz / zazpi ega-bera, /. dapa, dapa!, bi tiro, / bat or dator beera… Zendoia 103.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
derrigorrezko, derrigorreko adj. Heg. Baitezpadakoa, nahitaezkoa. Derrigorrezko soldaduskari galbidea ekarri zioten intsumisoek. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
DERRIGORREZKO.Forzoso, obligado. “Derrigorrekua eriotzie da, solamente la muerte es necesaria. (Asà se le responde al que alega tener muchas ocupaciones). (V-ger)” AEF 1921, 46. Gauza siku bat, otz bat, derrigorrezko bat edo nora ezeko bat balitz legez begiratuten deutsee askok Jaungoikua ameetiari. fB Ic I 39. Españako laterri edo agintariekiko artu-emanetan derriorrezko izkera gaztelera izanik. “Idioma oficial” . EAEg9-10-1936, 4. Bearrezkoa bakarrik ez, derriorrezkoa. EgutAr 25-2-1957 (ap. DRA). Derrigorrezko biar orrek biarra eraitzen zetsen. SM Zirik 11. Premiazkoa, beharrezkoa, derrigorrezkoa zen erreboluzioa. Arti Tobera 275. Derrigorrezko toki bat danok / antxe lana egiteko. FEtxeb 202. Derrigorrezkoa ez bada, ezin leiteke artu, oso pozoitsua delako. Ostolaiz 82. v. tbn. BAyerbe 91. Zendoia 188. Gerrika 148.
Reply